uztaila 24, 2024

ARRILAGATARRAK ARAMAION

 Frantzisko de Paula Arrillaga Garroren gaineko idazki bat ekarri nuen txoko honetara aspaldi, eta gaur sendira itzuli nahi dut, behintzat , batez ere uda aldean Madriletik Aramaiora heltzen ziren pertsonaiahaien nondik norakoaz jabetzeko.  Ziur nago, Aramaion izango dela norbait ondoko hiru pertsonaiak ezagutu zituena.


Manuel Arrillaga Lopez, Frantzisko eta Enriketa Lopez Puigcever senar-emaztearen semea genuen, 1882an Madrilen jaioa. Bide, Kanal eta Portuetako Injinerutza karrera amaitu zuen. Valladolideko Lan Publikoetako burua izan zen 1906an baina aurki Madrid-Zaragoza-Alakanteko Trenbideetako enpresara igaro zen, alboko zuzendari moduan. Bertan lan egin zuen 1936ra arte. Garai hartan nahiko pentsamolde irekiko gizontzat har genezake, izan ere Rotarioen elkartean sartu zen 1932an, hitzaldiak ematen Madrilen eta Bartzelonan, adiskidantza, bestearen bertuteak deskubritzearen aldekotasuna, besteen aldeko sakrifiziorako gaitasuna eta abar aldarrikatuz. Masoiko samarra orduko bere planteamenduetan.

Franco jeneralaren urte hartako altxamenduak Aramaion harrapatu zuen, baina irailean Madrilen zegoen.  Gerra amaituta Aragoira bidali zuen gobernuak, bertako obra publikoen berriztapenerako. RENFE sortu zenean enpresa publiko horren zuzendari orde izendatu zuten. Estatu funtzionaritza itzultzea eskatu ondoren, Garraio zuzendari egin zuten 1951an. Espainiako Errepideen Elkarteko lehendakari izendatu zuten 1959an eta karguan 1963ra arte egon zen.

Manuel Arrillagak “Actualidad hispana” zeritzan aldizkaria sortu eta zuzendu zuen, industria, nekazaritza, finantza eta hainbat arlotako informazioarekin. Zenbait liburuen egilea ere bada, tituluen artean “Viajes regios y cacerías reales. Memorias de un gentilhombre ferroviario” (1962) nabarmen dezakegularik.

Aramaioko Udalak Semekotzat izendatu zuen 1909an, bere aita Frantziskorekin batera. Lehenago, 1923an, Alfontso XIIIren ganbarako jentil-gizona izan zen. Eta ohorezko beste golardo eta titulu eskuratu zituen bere ibilbide profesionalean.  Madrilen hil zen 1969ko apirilaren 15ean.


Enrike Arrillaga Lopez
, Frantzisko eta Enriketa Lopez Puigcever senar-emaztearen semea genuen, 1884an Madrilen jaioa. Hamasei urterekin sartu zen Injineruen Akademia Militarrean eta 1905ean amaitu zituen ikasketak. Kapitain kargura igo ondoren, hegazkinetako esperimentazio batzordera deitu zuten. Aeronautikaren adar berri bezala ikusten zen hegazkinen aukera eta, Arrillagak -globo aerostatikotan zenbait bidai zituen burutuak ordurako- beste injineru militar batzuekin hegazkinetako pilotuen lehen promozioa osatuko du. 1911ko martxo eta abendu bitartean laurogeita hamaika hegaldi egin zuen Arrillagak, pilotu bezala. Eta abuztuan hegazkinak pilotatzeko azterketak gainditu zituen.

1911ko abenduaren 30ean, bHF.1 hegazkina pilotatzen ari zela istripu bat izan zuen eta zauri larriak jasan zituen. Honela irakurtzen da istripuaren gaineko txostenean:

“El capitán Arrillaga había volado el mismo Henry Farman nº 1 en el que, el día del accidente, había realizado cuatro vuelos, iniciando un quinto vuelo a las 17.05 con claridad suficiente para ver bien la tierra y un ligero viento del Este sin remolinos. Se elevó a unos 15 metros de altura, pasó cerca del Hospital de epilépticos y a poco viró a la izquierda y vino perdiendo altura hacia el sitio habitual de descenso. Entró en terrenos de guerra a sólo dos o tres metros de altura, lo que hizo se agacharan varios albañiles y entonces se elevó algo más y a unos ocho metros pasó junto a los barracones; el aeroplano marchaba bien pero en ese momento (17.11 aproximadamente) se vio al aeroplano inclinarse como para hacer un descenso sin motor muy rápido, notando todos los presentes con el natural espanto que el motor no se paraba y que el aeroplano chocaba contra el suelo bajo un ángulo de 45º y con una gran velocidad”

Ez zen inoiz suspertu eta Militar Ezgaien Multzora pasatu zen 1916an. Aramaiora sarritan etortzen zen, batez ere bere arreba Rosariorekin,  eta bertan hilabeteak ematen zituzten, Enrikeren osasunerako hobeto zelakoan. Egonaldi luzeen ondorioa da Enrikeren liburu eder bat: “Un general español del siglo XVII. Don José de Garro” 1935ean publikatua. Enrikeren hitzak dira liburuaren sarreratxoan:

“El hallazgo en el archivo del Ayuntamiento de Aramayona de un documento relativo a la fundación, hecha por el maestre de campo don José de Garro, para dotar a doncellas de su linaje, y el ser el apellido de tal maestre de campo el mismo de mi abuela paterna despertó en mí el deseo de investigar la vida de este general del siglo XVII”

Eta aipatzen duenez, liburua egiteko Aramaio, Arrasate eta Leintz Gatzagako erretore eta udal idazkarien laguntza jaso zuen. Enrike Arrillaga Lopez, 1972ko abenduaren 28an hil zen Madrilen, 88 urterekin.

Hirugarren Arrillaga bat ere ekarri nahi dut zutabe honetara, oraingoan Frantzisko Paularen biloba dena, Jose Ignazio Arrillaga Sanchez,alegia. Hauxe da nik ezagutu dudan bakarra eta niretzat, izan genituen kontaktu bakanetan, oso harrera ona izan zuena. Jose Ignazio, bere osaba Manuel bezala, Rotarioen elkartekidea izan zen eta, besteak beste, elkarte horren gainean aritu ginen Aramaioko bere etxean bisitatu nuen azken aldian.

Ignazio Arrillaga Lopezen (1) semea genuen Jose Ignazio, 1918an jaioa, eta txiki-txikitatik etorri zen udetan Aramaiora. Profesioz teologoa zen, eta Madrileko Unibertsitatearen Kongregazio Marianaren lehendakaria izan zen 1946an, Pax Romana XIX Munduko Kongresua egin zenean. Joakin Ruiz Gimenezekin lan egin zuen makro bilkura hartarako.

Jose Ignazio Arrillaga Sanchez Turismo-Ikerketen Institutuko zuzendari izendatu zuten 1970ean. Turismoaren gaineko liburu batzuen egilea da, eta baita “Cartas a Anastasia. Ensayo sentimental” izenekoarena ere. Jose Ignazio 2006an hil zen eta bere ondorengoak – Arrillaga Aldama- ditugu Aramaioko Matxain, 7ko etxetik oraindik ere abizena bizirik iraunaraziz saiatuko direnak.



(1) Epailea. Espainiako Irakaskuntzaren Elkarteko lehendakaria izan zen. 

 Argazkiak: JMVM eta wikipedia

GEHIAGO ARRILAGATARREN GAIN 

https://txemax3.blogspot.com/2024/02/francisco-de-paula-arrillaga-erdi.html


 

 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina