urria 12, 2019

"SAGASTI ETXEA"tik "ETXEZARRETA"ra


Arrasateko “Sagasti Etxea” duguna “Etxezarreta” bezala ezagutzeko bidea Rafael Ariza Etxezarreta (RAEtx) gizakumeak sendotu zuela esaten badut, ez naiz oso oker ibiliko. Herriaren oroimen hurbileko arasetan aipatu gizon hori dago kokatua, eta behin baino gehiagotan egokitu zait berari buruz idaztea, arrazoi desberdinengatik. Baina  RAEtx-en gain idatzi dena – neure ekarpenak barne- nahiko zirriborrotsuak geratzen direla aitortuko nuke, asko erreferentzia ez zehatzetan baitaude oinarrituta. Gaurkoan, berriz, dokumentuei eman nahi diet aukera, “Sagasti Etxea” Etxezarreta izatera ahalbidetu zuten pertsonaien gain apur bat gehiago ezagutzeko. Pertsonaiak idatzi dut, bai, RAEtx-en aitak ere – Rafael Ariza Espejo (RAE)- zer ikusirik izan baitzuen izenaren bilakaera horretan. Eta hain zuzen, aitarengandik ekingo diot azalpenari. 
Rafael Ariza Espejo

Sevillako Ecija hirian jaio zen RAE, 1826ko otsailaren 25ean, denbora hobeak ezagutu zituen sendi batean. Osaba fraide batek bere babespean hartuta lehen ikasketak egin zituen eta jaioterriko Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoan Filosofiako lehen hiru urteak gainditu zituen. Gero Sevillara aldatu zen eta dendari bezala botika batean lan egiten zuen bitartean Filosofia amaitu eta Medikuntzako ikasketei ekin zien, karrera Cadizen amaitu bazuen ere, 1850ean. Ordurako klaseak ematen zituen berak Fakultatean.  Sevillan hasi zen lanean mediku kirurgialari moduan. Homeopatiaren ezkutuetan egin zuen murgil, baina aurki bide horri uko egin zion. Sevillako Unibertsitateko Historia, Filosofia eta Medikuntza Moralaren katedradun izendatu zuten 1868an, eta 1870ean Anatomia Orokorra eta Histologiaren katedrako titularra.

Europa zale konbentzitua zen RAE, arrazoi desberdinengatik. Medikua bekoki zabaleko pertsona zen, aurrerakoia eta Darwinen aldeko teoriak defendatzen zituen. Bestalde, hizkuntzak menderatzen zituen. Eta ikasketa bidaiak egiten zituen maiz, Europan ikusten zuenaz liluratuta itzultzen zelarik. Bere espezialitateko pertsonalitaterik esanguratsuenekiko harreman aberatsa ehundu zuen 1862 eta 1871 bitartean. Halaber, RAEri buruz idatzi dutenek diotenez medikuak giza jokaera eredugarria erakusten zuen berarengana jotzen zuten guztienganako. Eta ondoko anekdota erabakigarria izango zen bere bizitzan. 

Sevillako RAEren lagun bat gaixotu egin zen eta Euskal Herrira etortzea aholkatu zion hark, hemengo klimak onik egingo ziolakoan. Gaixoa ez zela onbideratzen ikusita lagunarengana heldu zen RAE eta denboraldi bat egin zuen euskal lurretan. Zoritxarrez laguna hil egin zen. Baina gertatu zen egonaldi hartan RAEk Bergarako neska bat ezagutu zuela:  Seberina Etxezarreta Ibarzabal. Juan Frantzisko Etxezarreta Urkiola eta Natalia Ibarzabal Zabala bikotearen alaba zaharra zen Seberina, 1843an jaioa, bost seme-alaben artean. Seberina eta RAE 1871ko azaroan ezkondu ziren Bergarako Santa Marina elizan. Ezkonberriek Sevillan jarri zuten euren etxea, nahiz eta denbora gutxirako izango zen. Urte hartako abenduan Natalia Ibarzabal hil zen.

Agertu zaigu, beraz,  lehen aldiz Ariza abizena Etxezarretarekin erlazionatuta. Hortik aurrerako istorioa are interesgarriagoa da. Segi dezagun: Juan Frantzisko Etxezarreta abokatua Arrasate-Oñati-Bergararekin muga egiten duen “Sagasti Etxea”ren jabea zen 1860tik. Eta Juan Francisco eta emaztearen heriotzaren ostean Seberina alabak jaso zuen herentzian lur saila, 1877an. Ordurako bikotea Madrilen bizi zen. 

Halaxe da; RAEk hain interesgarritzat jotzen zituen bidai haietako batetik itzultzean Sevillako katedretan eta, oro har, Sevillako Unibertsitatean metodologia esperimentala ezarri nahi izan zuen diziplina esperimentaletan. Horrek krisia ekarri zuen, garaiko heziketa sistemaren gaineko kritikatzat hartu baitzen. Eta horregatik eta Seberinak Madrilgo giroa nahiago zuelako, espainiar hiriburu nagusira aldatu zen bikotea, 1873an. Euren etxean histologiako  kabinete bat ireki zuen RAEk eta 1880 inguruan sortutako  Printzesa Ospitaleko Ebakuntza Terapeutikoaren Institutuan  hasi zen lanean, Otorrinolaringologiari buruzko zerbitzua bere bizkarrean hartuta, sorospen eta irakaskintza arloetan. RAE izan zen estatuan laringoskopioa erabiltzen lehena, eta testu espezializatuetan irakur daitekeenez, otorrinolaringologiaren aitatzat hartzen da Ariza.

Ariza-Etxezarreta senar emazteak maiz bisitatzen zuten “Sagasti Etxea” eta egokitzapen obrak egin zituzten, batez ere etxean. Egonaldi haietako batean RAE, osasunez nahiko larri zebilela, hil egin zen 1887ko urriaren 13an. (1) Elorregiko San Prudentzio elizan izan ziren hileta elizkizunak, eta Etxezarreta sendiaren Bergarako  hilobian ehortzi zuten. 

Nazioarteko  zenbait erakunde zientifikoren kidea zen Rafael Ariza Espejo eta Isabel Katolikoaren Gurutzearekin ohoratu zuten bere merituengatik; baita Carlos III.ren domina eta Benefizentziakoarekin ere.
========..======= 

Hamahiru urte zituen Rafael Ariza Etxezarretak (RAEtx) aitaren heriotzan. Madrilen jaioa, Juan Frantzisko Etxezarreta aitonaren heriotzak (1877an) eta aitarenak  sendiko gizona bihurtu zuten RAEtx. Madrilen ikasi zuen Meatzetako Ingeniaritza, oso nota onekin, eta XIX.ren amaieran lanean hasi zen, lehenik Madriletik bertatik. Espainia osoko meatze-ustiaketetarako txosten eta ziurtagiriak prestatzen zituen. Baina XX.aren hasieran, 1901ean, suposatzen dut behin Seberina ama hil ondoren, Arrasaten daukagu erroldatuta ingeniari gaztea, eta “Sagasti Etxea”tik zuzenean prestatzen zizkien txostenak bezeroei.
 
Rafael Ariza Etxezarreta
Bere karreran urrats berri bat emanda, 1905erako Ogasun Ministerioaren goi kargua da RAEtx, Lehergailuetako Ingeniari Ikuskatzaile Nagusi bezala agertzen baita. Horrek Madrilera maiz joatea behartzen du baina Espainia osorako betebeharra zenez gero Arrasate bilakatu zuen bere lanerako zentro neuralgikoa. 1905ean ere, grisu eta meatzetako istripuak ikertzeko ministerioen arteko batzorde batean ikusten dugu, eta horren ondorioz Europatik egin behar izan zituen bidai ugari, kontinenteko teknika eta metodologiak ikasteko. Honako aipamena ere aurkitu dut bidai haietako baten gainean, 1906koa: 

“S.M. el Rey (q.D.g) ha dispuesto que se nombre a los ingenieros de Minas D. Enrique Hauser y D. Rafael Ariza, para que visiten las minas de Courriéres, en Francia, y las de Westfalia, con objeto de estudiar y proponer los medios de organizar en las explotaciones españolas los procedimientos de salvamento que hayan dado mejor resultado” 

Bidai haren fruitu bezala, “Los aparatos respiratorios y los servicios de salvamento en las minas de carbón” deritzan lana publikatu zuen Arizak 1907an. 

Ogasun Ministeriotik Sustapen Ministeriora, horixe izan zen hurrengo urrats garrantzitsua RAEtx-en bizitza profesionalean. Eta lan eremu geografikoa, berak gehien nahi zuen esparrura mugatu zen, izan ere Ingienari Buruzagi izendatu zuten Araba, Bizkaia eta Nafarroako Meatze Barrutirako. Soldata, 12.000 pezeta urteko. Ordudanik askoz erosoago egin zezakeen lan “Sagasti Etxea”tik.

RAEtx-en txostenetatik garai hartako meatze, harrobi, iturri eta ur mineralen gaineko informazioa heldu zaigu, urtero prestatu eta bere nagusien onespenera aurkeztu beharreko idazkien bidez. Adibide bezala jarri nahi dut 1924koa, Arrasateko harrobi bati dagokionez: 

Mina de San Antonio de Padua. De 15 Hectáreas, en Mondragón, explotada por las Sociedad Iceta y Compañía. Aprovecha esta sociedad unas chirteras de hematites en Campanzar, falda del monte Udala. Han trabajado 58 obreros para una producción de 8.817´500 toneladas de hematites lavada, con una ley y media de 47 a 48% de hierro, que al precio de nueve pesetas – coste a bocamina- representa un valor de 79.357´500 pesetas. La producción el año anterior fue de 3.600 toneladas, es decir 5.217´500 toneladas menos que el año actual; en cambio, el valor el año anterior figura como 81.000 pesetas, o sea con menos de la mitad de producción y 1.642´50 pesetas más de valor que e laño actual. Pero esto es debido a que el anterior daban como valor de la unidad el de 22´50 pesetas, es decir el valor en venta del mineral, mientras que este año dan el valor de nueve pesetas, o sea el coste a bocamina. Se deduce de lo expuesto que esta Sociedad ha mejorado este año en producción y valor. El mineral lavado lo venden a los Altos Hornos que la Unión Cerrajera posee en Vergara, y a la fábrica San Pedro de Araya, de la Sociedad Ajuria y Urigoitia” 

Datu gehiago ematen ditu urte hartako bere txostenean Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako meatze barrutiari buruz. Deigarria gertatu zait Arrasate eta Aramaion 1924an ez zegoela harrobi bat ere ikustea. 

Aipatu behar da RAEtx-ek Ramon Adan de Yarza Lekeition jaio baina Arrasaten bizi eta bertan 1917an hil egin zen ingeniari ospetsua ezagutu zuela. Biak Meatzetako Ingeniariak ziren eta geologian egin zuen lan, batez ere, Ramonek. Rafael Ariza Etxezarretaren idatzietan Adan de Yarzaren ikerketen aipamena azaltzen da sarri.



RAEtx 1934ko otsailaren 15ean hil zen. Biharamunean “La Voz de Guipúzcoa” egunkariak honako hau zekarren:


“En Sagasti-Echea, la casa señorial de Mondragón, dejó ayer de existir, víctima de traidora enfermedad, el prestigioso caballero don Rafael Ariza y Echezarreta, figura eminente en la gran familia guipuzcoana, en la que estaba firmemente arraigado. Era el finado Jefe del Distrito Minero de Guipúzcoa, Navarra y Alava, cargo al que fue elevado por su gran prestigio profesional y por sus relevantes condiciones. Y si en virtud de su profesión facultativa logró llegar a puesto eminente, como ciudadano supo rodearse de los respetos y de las simpatías de cuantos le trataron como amigo o como jefe. Con la muerte de don Rafael Ariza y Echezarreta desaparece otra gran figura de Guipúzcoa”
 
Eta hementxe utzi nahi dut “Etxezarreta” naturgunearen jatorrian egon ziren bi Rafael Arizaren deskribapen laburra. Euren biografia eta lanetan sakondu guraz gero bada nondik heldu, eta ziur nago oraindik askoz hobeto ezagutu genezakeela, denon onerako, bi gizakume berezi horien aldarrikapena egin beharko genukeelakoan bainago.Bego hor, beraz, erronka.



(1) Hain zuzen,  137 urte geroago, 2019ko urriaren 13an, Etxezarreta eremua publikoki ezagutzera eman zen , ekitaldi ludiko batean.

 
Argazkiak: JMVM
 

RAFAEL ARIZA ESPEJOren idazkiak (2)

MEDIKUNTZA LITERATURARI BURUZ

“Conceptos sobre la vida”, discurso leído en la sesión inaugural de la Facultad de Medicina de Sevilla el 1 de diciembre de 1869.

“La teoría celular ante la noción de la fuerza” (La Época Médica de Sevilla 1872)

“Juicio crítico de Hipócrates”, conferencia en el Colegio Médico de Sevilla en 1872.

“Causas que detienen y paralizan los progresos de la homeopatía en estos últimos años”; comunicación leída en el Congreso Internacional de Homeopatía, celebrado en París, Agosto de 1878. “¿Qué es la homeopatía?”

“La panacea del eclecticismo”, publicado en El Anfiteatro Anatómico Español, 1876.

“Eclécticos antes que científicos” publicado en El Anfiteatro Anatómico Español, 1876

“La revista de medicina dosimétrica”, publicado en El Anfiteatro Anatómico Español, 1879.

“La medición sustitutiva”, tesis del Doctorado, febrero de 1870, Sevilla.

“Escuelas histológicas francesas y alemanas” Discurso de gracias al recibir la investidura de doctor.


HISTOLOGIA ARRUNTA ETA PATOLOGIKOARI BURUZ

“Tratado de anatomía General”, publicado en El Anfiteatro Anatómico Español, 1873

“Tratado elemental de Histología normal y patológica”, publicado en El Anfiteatro Anatómico Español, 1879

“Manual de microquinea clínica”, publicado en El Anfiteatro Anatómico Español, 1876

“La membrana caduca”, publicado en El Anfiteatro Anatómico Español, 1875

“Tumores de la mama”, publicado en El Anfiteatro Anatómico Español, 1877

“Depósitos urinarios”, publicado en La Época Médica, 1872.

“Una concreción uterina”, publicado en El Anfiteatro Anatómico Español, 1877

“Nuevos puntos de vista en la Histología del linfosarcoma”, publicado en El Anfiteatro Anatómico Español, 1877.



LARINGEKO GAIXOTASUNEI BURUZ

“Concepto racional de las especialidades”; Introducción al curso de Laringología y Otología, curso 1882/83, El Siglo Médico, 1882.

“Las especialidades en medicina”, Introducción al curso de Laringología y Otología, curso 1882/83, El Siglo Médico, 1882.

“Técnica laringoscópica”, curso de Laringología, Instituto de Terapéutica, 1881/82.

“Imperfecciones de la laringoscópica y medios para corregirlas”, El Siglo Médico 1885

“La cocaína en los reconocimientos de garganta”, Anales de Otología y Laringología, 1885.

“Memoria sobre laringopatía”, leída en la segunda sesión inaugural de la Sociedad Anatómica Española, en septiembre de 1875.

“Laringismos gástricos”, Siglo Médico, 1881.

“De las parálisis laríngeas frustradas”; trabajo leído en la Sociedad Española de Laringología, Otología y Rinología, 1885.

“Parálisis de las cuerdas vocales”, Siglo Médico 1882.

“Parálisis de la faringe y de la laringe, diftéricas e histéricas. Paresias de las cuerdas. Oblicuidad inestable de la glotis”, curso 1885/86.

“Parálisis de la cuerda vocal izquierda”; El Anfiteatro Anatómico Español, 1879.

“La parálisis de los músculos crito-aritenoídeos posteriores considerada como signo diagnóstico de gravísimas enfermedades extralaríngeas”; Instituto de Terapéutica Operatoria del Hospital de la Princesa, año de 1884.

“Grupo de parálisis laríngeas”, curso 1881/82.

“Pólipos laríngeos”, El Siglo Médico, 1886.

“Diagnóstico entre las úlceras laríngeas simples, tuberculosas, sifilíticas y cancerosas, fundado en sus caracteres objetivos”; actas del Congreso Internacional de Sevilla, 1882.

“Laringopatías discrásicas”; Instituto de Terapéutica Operatoria del Hospital de la Princesa, 1885.

“Laringopatía micósica y tuberculosa”; Anfiteatro Anatómico Español, 1885.

“Enfermedades de la faringe y de las fosas nasales”, Anales de Otología y Laringología, 1886.

“Introducción al curso de Laringología y Otología”; El Siglo Médico 1885.

Utilidad de la polioscopia en la extracción de cuerpos extraños”; La Época Médica, 1872.

(2) "RAFAEL ARIZA ESPEJO, UNO DE LOS MAS FAMOSOS MEDICOS ESPAÑOLES DEL SIGLO XIX, NACIDO EN LA CIUDAD DE ECIJA". Enero 2019. Ramón Freire Gálvez 

RAFAEL ARIZA ETXEZARRETAren idazki batzuk

“Los aparatos respiratorios y los servicios de salvamento en las minas de carbón” Sustapen Ministerioa (1907)
“Las concesiones de petróleo” (Estadística Minera. 1923),  
“Estudio de yacimientos de lignito de la provincia” (Boletín Oficial de Minas y Metalurgia. 29 zenbakia)
"Las concesiones de petróleo. Sondeo de Fuenterrabía” (Estadística Minera.1923) “Las aguas mineralizadas de Guipúzcoa” (Estadística Minera.1925)  
“Canteras de Guipúzcoa” (Estadística Minera.1926)
  
ARIZA-ETXEZARRETA-SAGASTI ETXEA







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina