Altsasuko gazteen
kontrako sententziak duela 85 urte Arrasaten emandako istilu batzuen kariaz
izan zen epaiketa gogorarazi dit. Eta 1934ko gertaera haren gaineko informazioa
eman nahi dut, Arrasateko bi gazteren aurka izan zen gerrako epaiketaz irakurleak
ideia bat egin dezan. Informazioa eskaintzen dut, ez iritzirik.
Urte hartako
giroan kokatu behar dugu gertatutakoa, urriaren 5eko iraultzaren txinpartak
artean biri-bizirik zeudela. Arrasaten segitzen zuten zaintzako tropek,
soldadu, mikelete eta guardia zibilek. Eta joera politiko desberdinetako
afiliatuek ezin zioten beti bake egin nahi izateari eutsi, eta gauzak
eskuetatik zihoazkien.
Gauza da, 1934ko abenduaren
2an, igandea, Bergarako Labe Garaietako langile batzuk heldu zirela Arrasatera,
arratsalde pasa, eta gorputza ongi zerbitzatuta zeudenean, “Gora Komunismoa” edo antzekoa oihukatu
bide zuten. Taberna berdinean zeuden karlista batzuek “Viva España”rekin
erantzun zieten. Jarraian abertzale batzuek ere parte hartu zuten borroka
dialektiko hartan eta azkenik ukabilka amaitu ziren karlistak eta EAJkoak.
Istilua handitzen ari zirela ikusita, indar publikoak hartu behar izan zuen
parte, eta atxilotuak gertatu ziren bergararrak eta arrasatearrak, hauen arten
Bilboko “El Liberal” egunkariaren herriko korrespontsala. Eta zigor bezala gobernadore
militarrak herriko Zirkulu Tradizionalista eta Batzokia itxi zituen.
Horixe izan zen
egunkariek eman zuten aurreneko albistea. Baina badirudi gehiago zegoela.
Istilu hartan tropen soldadu bat zegoen inplikatuta, tronpetari bat hain zuzen,
eta abenduaren 5eko “La Voz de Guipúzcoa” egunkariak honela zekarren,
gobernadore militarraren prentsa aurreko batetik ateratakoa: “Se verá en
juicio sumarísimo la causa contra varios vecinos de Mondragón, por maltratar a
un corneta del batallón de Montaña” Eta honako hitzak jartzen zituen
militarraren ahotan:
“Como
consecuencia de los lamentables incidentes ocurridos el domingo en Mondragón,
probablemente el viernes o sábado próximos se verá en juicio sumarísimo la
causa instruida contra los autores del maltrato a un corneta del batallón de Montaña
nº 8, que presta servicios en aquella
villa. En un altercado entre elementos tradicionalistas y nacionalistas, al
intervenir la fuerza fue maltratado un soldado, corneta de dicho batallón. El
señor gobernador dijo que está decidido a mantener la paz en Mondragón, cueste
lo que cueste”
Gobernadorearen
jarrera eta asmoak “La Constancia”- tradizionalista- eta “El Día” – abertzalea- egunkariek salatu
zituzten euren orrialdeetan eta, gainera, bi alderdi politikoetako ordezkariek
militarrarengana jo zuten euren bertsioa emateko. Carrasco komandanteak, ordea,
“hemen nik agintzen dut” adierazi nahi izan balu bezala, berriro agertu zen
prentsara abenduaren 7an, bi kazetei isun bana jarri ziela azalduz “por
haber tratado este asunto en forma parcial y con comentarios sobre la actuación
de la autoridad, todo ello inadmisible, y desconociendo que las autoridades
están tan perfectamente informadas de todo lo ocurrido”
Maalako Errebala, istiluetako kalea. |
“La lectura de
las declaraciones de los testigos son favorables a ambos procesados, por cuanto
ni oyeron los gritos subversivos ni vieron que se agrediera al corneta… La
declaración del capitán que mandaba la compañía también es favorable, al
estimar que los cornetas son generalmente muchachos traviesos e inconscientes…”
Txostenaren
irakurketatik ondoriozta daitekeenez, korneta taberna barruan zegoen
karlistekin edaten ari. Eta horiek Bergarako langileekin lehenik eta gero
EAJren kideekin kolpeka hasi zirenean,
tartean sartu zen soldadua. Soldaduen kapitainaren arabera, ez zen eraso izan.
Areago:
“Al día
siguiente de los hechos el corneta, hablando con otros individuos cuya declaración
consta en el sumario, dijo que no había habido tal golpe, sino que un paisano
le arrojó al suelo la boina del uniforme y que el hecho carecía de importancia”
Aurrekoak
ikusita, fiskalak bertan behera utzi zuen Esteban Zaitegiren kontrako salaketa,
eta bi hilabete eta egun bateko kartzela eskatu zuen Pio Bidabururentzat, oihuengatik.
Abogatu aldeztaileak – Ignazio Usandizaga- azaldu zuen bi akusatuak sartu
zirela borrokan beste batzuk kolpatzen ari ziren gizakume bati laguntza
ematera. Eta gaineratu zuen, kontuan eduki behar zela kornetaren aurreneko
akusazioa, Arrasateko kartzelan egindako ezagutze-bistan, Bidabururen kontra egin zuela lehenik, eraso egile
gisa, gero Zaitegiri leporatzeko, Bidabururi oihuak egozten zizkion bitartean.
Eta bukatu zuen adieraziz: “Si se da crédito a las declaraciones de que no
existió tal agresión, igual crédito debe concederse a lo de los gritos
subversivos” Eta bere defendituaren absoluzioa eskatu zuen. Adierazi behar da Pio Bidaburu EAJkoa zela eta Esteban Zaitegi ANVkoa. Nekez ikusten da, beraz, Bidaburu eta Zaitegi komunismoaren aldeko oihuak egitea, gobernadorearen salaketak zioen moduan.
Nola amaitu zen
epaiketa? Gobernadore militarrari gustatuko ez zitzaion sententziarekin: biak kargu
guztietatik libre geratu ziren. Taberna batean alkoholaren eraginpeko borroka
batean parte hartzeagatik, ez zen garbi geratu modu aktiboan izan ote zen, gerra-kontseilura eraman zituzten bi arrasatear,
gobernu militarreko maizterraren gogoa betetzeagatik, antza denez. Zorionez, bi
arrasatear haiek zorte handiagoa izan zuten tribunalarekin, altsasuarrek baino. Eta etxera itzuli
ziren, aske.
Argazkiak: JMVM eta Jose Ignazio Zaitegi
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina