Apirilaren 28an San Prudentzio (Elorregi) auzo bergararrean jaiak ospatu ziren baina Gipuzkoako gobernadore zibilaren aginduz musika murriztu behar izan zen. Normalean Arrasatetik jende ugari hurbiltzen zen haraino, batez ere errepidean izan ohi zen dantzaldira, baina 1925eko ospakizunean ez zuten dantzariek behar bezala disfrutatu. Hori dela eta, egunkari batean irakur zitekeen urte hartako maiatzean:
“El
clásico esplendor de la notable romería anual desaparecerá, hasta el extremos
de reducirse a una romería de romeros exclusivamente de la barriada. ¡Solamente
un acordeonista se ocupó de consolar a los amantes de Terpsícore! Y en verdad
que no satisfizo a los bailarines. El aburrimiento de apoderó de todos”
Zigarrola aldean, aldiz, etxaferuen letxe
zebiltzan San Isidroko jaien antolatzaileak. 1923an ospatu ziren lehen aldiz
eta artean eskarmentu txikia izan arren jota ke ziharduten egitaraua borobildu
guran. Honakoa izan zen 1925ekoa:
“El día 14 el acordeonista “Lasharo” de
Vergara ejecutará una serie de bailables de su vasto repertorio y el famoso
bersolari “Chirrita” conocido en todo el país, contenderá con el no menos
famoso Braulio Arizabaleta (a) “Ezequiel”, que divertirán a la concurrencia con
sus muy celebradas ocurrencias.
El día 15, festividad de San Isidro, a las
diez de la mañana misa mayor en la iglesia parroquial de San Juan Bautista. A
las once, gran carrera pedestre
infantil, con importantes premios en metálico para los vencedores. A las doce,
gran concierto de acordeón por el inteligente acordeonista antes citado.
A la una, gran banquete, que presidirá don
Miguel Azcárate, servido por los restaurantes más elegantes del barrio, y por
las señoritas más distinguidas de la localidad. Todo el barrio se sentará a la
mesa, y después del banquete, los bersolaris Chirrita y Ezequiel contra Pablo
Echevarria e Isidro “Zeleta”, disputándose un hermoso regalo. Luego acordeonista,
etc. y algunos actos improvisados se celebrarán con gran hilaridad de todos.
A continuación, la brillante Banda municipal de
música y el acordeón amenizarán hasta las once de la noche”
Esan behar da, umeentzako –mutikoentzako- lasterketa arratsaldeko 3´30etan izan zela,
eta hauexek izan ziren lehenak helmugan: Hipolito Etxebarria, Leon Etxebarria,
Mateo Abarrategi, Marzelo Tarragona eta Saturnino Pagoaga. Eguraldiak ederto
lagundu zuen eta antolatzaileek maiatzaren 17ra arte –igandea- luzatu zuten
egitaraua, “Lasharo” soinu jolearekin.
Bestalde, ekainaren 29an Felix Arano maisuari
herriak eskainiko zion omenaldiaren antolakuntza lanak aurrera zihoazen
maiatzean, eta parte hartzea handia izango zela iragartzen zen. Maisuarentzako
jaian esku hartuko zuten partikular, elkarte eta erakundeen izenak ematen
zituzten egunkariek, bakoitzaren diru ekarpenarekin. Asmoa zen, Alfonso XII.ren
dominen kostua finantzatzea eta herritarren izenekin betetako albuma oparitzea
Aranori. Bi mila baino gehiagoren izenak jartzea espero zen. Bazkari herrikoi bat
ere eratzen ari zen, hamar pezeta menuko.
Eta hila amaitzeko egunkariek Club Deportivo
Mondragonen berri ematen zuten, 1924-25 denboraldia amaitu baitzen eta
sarrailariek oso lan txarra egin bide zuten B mailan, azkenak sailkatu ziren
eta. Hala ere, zuzendaritzak lagun arteko partidu batzuk kontratatu zituen eta maiatzaren
31an, Maala futbol zelaian, Bizkaiko Baskoniarekin jokatu zen. Honakoak izan
ziren Mondraren hamaika osatu zutenak: Uriarte; Mendi, Herrera; Arregi,
Zabarte, Mondragón; Bidaburu, Oyanguren, Ubago, Zarraoa I eta Zarraoa II.
Futbolerako zaletasuna handia zen
arrasatearren artean eta bestela irakurri zer zekarren egunkari bateko
korrespontsalak maiatz hartako egun batean:
“Se está proyectando en el Salón Sport la
interesante cinta de actualidad, final de foot ball en Sevilla. Un entradón
soberbio y un detalle. Figuran en primer lugar los escudos o insignias de los
finalistas contendientes. Al aparecer el del Las Arenas, una salva formidable
de aplausos. Al del Barcelona, una pita estruendosa”
Argazkia (margoa): Migel Luis Agirrezabal
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina