Santa Kruz apaiza eta bere gerrilariak |
Sarritan ekarri
ditut txoko honetara Santa Kruz abadearen gaineko albisteak. Oso pertsonaia interesgarria iruditu zait beti eta bere
nortasun korapilatsua ikertzeko modukoa dela iruditzen zait. Euskal Herriko
mendietan bere abenturak korritu zituenetik Kolonbiako bazterretan jesuita
bezala burututakoetaraino bada tarte luze bat, elduaindarraren izaera
kontrajarria ongi baino hobeto azaltzen duena.
Nikolas Lasa, "Mikoles Itxaso" |
Santa Cruz apaiza
ez zen karlistadako gerrilLan gauza handirik izango atzetik eduki izan ez balitu
bere soldaduak, bere gerrillariak. Eta horietako batzuen berri txikitxoa eman
nahi dut gaur, nire eskuetara iritsi zen aldizkari batetik ateratako
informazioa hona aldatzen. “Estampa” da agerkaria, eta 1930ko abenduaren 20an “Cuando íbamos con el cura Santa Cruz”
tituluko erreportaia-sail bati "Ahora" egunkarian ekingo ziola abisatzen zien irakurleei.
Zazpi gerrillari dira gaur hona agertzen direnak. Santa Kruzekin egin zireneko oroitzapenak mahai gainean jartzeko prest zeudenak.
Manuel Elola, "Manuel Iturrino" |
Erreportajeak publikatu egin ziren urte hartako abenduaren 25 eta 1931ko urtarrilaren 2 bitartean, "Estampa"ren taldeko zen "Ahora" egunkarian. Vicente Sanchez
Ocaña kazetariaren idazkiak oso interesgarriak dira, Santa Cruzen abenturak ezagutzeko, bertatik bertara.
Abenduaren 20ko
alean irakurtzen dugu, Sanchez Ocañak Gipuzkoako mendietan – “allá en las montañas de Guipúzcoa, en los
lejanos caseríos donde viven retirados”- hilabete oso bat eman zuela eta
gerrilari ohiekin elkarrizketa luzeak izan zituela.
“Es, en suma, la historia completa de una guerrilla, de
la última guerrilla española, contada por los guerrilleros mismos” zioen
artikuluak, eta etorriko ziren zortzi ekarpenen aurrerapena egiten zuen:
Luis Mª Portugal |
“Siete
guerrilleros de Santa Cruz que aún viven cuentan cómo se formó la partida del
Cura. La partida más famosa de la última guerra carlista; y narran de un modo
vivo y ameno sus más emocionantes aventuras. En la primera información
titulada: “Yo le ayudé a huir de Hernialde” un sacerdote, Don Elías Arteaga,
cuenta cómo Santa Cruz, auxiliado por él, escapa, disfrazado, de su parroquia,
cuando las tropas del Gobierno llegan a prenderle.
Jose Domingo Aizpurua |
Ignazio Roteta |
En la cuarta, “Dos
mil duros por la cabeza del cura” los guerrilleros pintan la guerra sin
cuartel, las acechanzas contra la vida del Cura cabecilla, la formación de su
“Guardia negra” En la quinta “¡Y tira al negro!” los viejos soldados del Cura
siguen hablando de la lucha, cada día más violenta, más enconada. La sexta,
“Gure aita” es un paréntesis sentimental. Los veteranos recuerdan enternecidos
a Santa Cruz, en su vida íntima. Santa Cruz, el duro, el despiadado
guerrillero, era para sus chicos un buen padre: “Gure aita” La séptima, “El día
que matamos a Egozkue … el día que matamos a los carabineros” tiene una enorme
emoción. Los viejos soldados del Cura nos hacen asistir al fusilamiento de
Egozkue,
el desgraciado capitán carlista de trágico signo, y al de los
carabineros de Endarlaza. Y en la octava, “El se ha marchado” los ex-partidarios
cuentas el final de su aventura: la marcha de Santa Cruz a Francia, la disolución
de la partida, la súbita vuelta del cabecilla, su alzamiento contra Lizarraga,
su fracaso, su definitiva huída…”
Martin Azurmendi |
Ziurtatu ezin dudan arren, zazpi gizon haiek
Aramaio eta Arrasateko bazterretatik - gogoratu 1872ko abuztuaren 6 ospetsua- ibiliko zirela esan liteke, okertzeko
beldur handirik gabe. Besaide aldean antzeman zuten Santa Cruz eta Aramaioko
Udaletxera eraman zuten preso 1872ko abuztuaren 10ean. Colombiako
San
Ignazio misio jesuitikoan hil zen, hain justu beste abuztuaren 10 batean,
baina 1926koan.
Salustiano Iturriotz |
Zazpi gerrillari haien izenak: Nikolas Lasa (a) Mikoles Itxaso; Manuel Elola (a) Manuel Iturrino, Luis
María Portugal, Jose Domingo Aizpurua, Ignazio Roteta, Martin Azurmendi eta Salustiano Iturriotz.
Argazkiak: JMVM
GORA !!
ErantzunEzabatuzu eta zuretarrak!
Ezabatu