1983 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1983 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

abendua 01, 2021

ARRASATEKO AZKEN ERROTA ETA ERROTARIA

 ARABAOLAZA UIRIARTE SENDIARI ESKAINIA

Oxina-Errota, aurrealdetik

Berrirakurtzen ari nintzen Jose Manuel Arriola kalezain ohiaren “Nekez bada ere” liburua eta hortxe azaldu zait hark Jose Mari Arabaolazari eskainitako bertsoa (1) baita gustuz berrirakurri ere. Eta gauza batek beste batera eraman ohi duenez, Arabaolazaren izenak ekarri zidan gogora gizon haren gaitzizena “Errota” eta Antxon Agirre Sorondo adiskide ahaztezinak idatzitako “Tratado de molinologia” (Jose Miguel Barandiaran Beka. 1988) liburu ederrean hari emandako tokia. Antxonena da Gipuzkoako errotagintzari buruz inoiz burututako ikerlanik mamitsuena eta leku zabala eskaintzen die Arrasateko errota zaharrei. Datu bat: liburuan herriko hogeita sei errotaren berri ematen du. Dena den, derrigorrez oroitu behar dut Joxe Letonak ere erroten gaineko ikerlan argigarria publikatu zuela “Apuntes para una historia de las ferrerías y molinos que han existido en el término municipal de Mondragón-Arrasate” (Eusko Folklore. Eusko Ikaskuntza 1982-83) Eta Agirrek hortik hartu zituen apunte asko.

Oxina-Errota, atze aldetik
Gaurkoan, beraz, Jose Mari Arabaolaza “Errota”ren izenean zegoen herrian izandako azken errota eta errotariaren gain aritu nahi dut: Oxina-Errota (Osinaga hitzaren eratorria)  Eta datuen iturririk nagusiena – esanda dagoen moduan- Antxoni zor diot. Historian gora egin zuen donostiarrak Musakola aldeko errotaren lehen arrastoa aurkitzeko. Irakur diezaiogun:

“El 3 de abril de 1564 se realiza una permuta de terrenos entre el Concejo de Mondragón y Dª Maria de la Cuadra y D. Lope Franc. De Bergara, su hijo menor, en el que se citan unos terrenos sobre la presa del molino de OXINAGA.

Lope Martinez de Isasti, el famoso historiador, cita ya en 1625 la existencia de la casa solar de OSINAGA”

Eta ordudanik aipuak ugari ditugu historian Osinagako errotari buruz. Antxon Agirrek ere beste batzuk jasotzen ditu bere liburuan, baina deigarrienak bakarrik aldatuko ditut hona. Begira:

“1699.28 de julio. Arrienda el molino de Osinaga don Nicolás Balerio de Zaraa y Urquijo a Antonio de Muxica y su mujer Teresa de Quevedo, por dos años a razón de cincuenta y cinco (fanegas) de harina en limpio… dos capones y dos pollas y dos medios canastos de manzana de guardar, el fruto de la mitad del castañal… 500 aces de paja… y, al dejar el molino, las tres piedras a dejar llenas de harina, como recibe todos los lados llenos de harina (2)

1764an, berriz, errotaren jabea Nicolas Sola Salinas zen eta auzitara eraman zituen Jose Irastorza eta Teresa Villar senar-emaztea, errotaren errenta ordaintzen ez zutelako. Baldintzak honakoak ziren: hogeita hamazortzi anega gari – anegako laurogei libra-  eta urtero bost arroetako zerri bat, bi kapoi, bi oilo ar eta beste bi eme, errotan egin beharreko konponketak lau erreal baino gehiagokoak baziren, eta errota eta presa artekoa ondo garbitzea… Baldintzak betetzen ez zituztenez enbargatu egin zizkieten ondasunak senar emazteari:

“… seis arcas entre medianas y buenas, una mesa, una arteza, un rozin, diez y seis fanegas de maiz en el desban de arriba, el trigo que tiene sembrado en las heredades del molino y el nabo que está así bien en dichas heredades…” 

1814an Casimiro Ramon Solak – Zaraa Bolibar maiorazgoaren titularra- Julian Ugarte eta Maria Olalde senar-emazteari alokatu zien, bederatzi urtetarako. Eta ondorengo mugimenduak Antxon Agirrek horrela azaltzen ditu:

“Durante los años de 1893 a 1895 figura como molinero Domingo Uriarte, quien aparece en el censo oficial de 1890 como Domingo Uriarte y Olalde, de 34 años, domiciliado en Zaldivar 11, y de oficio molinero (sabe leer y escribir)

Hasta 1914 fue propiedad el molino de Osinaga de los herederos de Sola, hasta que por estas fechas fue vendido a D. Pio Uriarte Azcarate (3) el cual falleció en 1941, pasando entonces el molino a ser propiedad de su yerno Jose María Arabaolaza Alcelay”

Antxon Agirrek Jose Mari Arabaolaza elkarrizketatu ahal izan zuen. Berak dio: “En nuestra visita al Oxinaga Errota (12/IV/1981) nos atendió su actual propietario y estupenda persona, José Mª Arbaolaza Alcelay, de 71 años (4)" Horregatik dakigu:

Oraindik hiru harri ikus daitezke: artoa, garagarra eta garia ehotzeko
“Utiliza este molino para su accionamiento las aguas del río Deva, del que está situado a su izquierda. Posee dos pares de piedras que son accionadas por dos rodetes de hierro, una destinada para maíz y otra para piensos. Su producción es de unos 16 kilos de harina para “talos” de maíz por hora, y de 55 a 60 kilos/hora de piensos, produciéndose una merma de aproximadamente un 2% en el trigo y n 3% en el maíz.

Para moler cobran el 10% en material y 1 peseta por kilo molido. Hasta 1930 ellos iban a buscar grano a casa del cliente y lo entregaban una vez molido. Para pesar usaban una gran balanza de largos brazos con un juego de cuatro pesas de piedra: dos de unos 20 kilos, otra de unos 10 y la última de unos 5 kilos.

Poseen además memoria de las marcas que se hacían para indicar los pesos, marcas por otra parte que con tiza las vemos dibujadas en las contraventanas”


Oraindk ere errota izandakoan hiru harri handi ikus daitezke, aleak ehotzeko prest baleude bezala. Hiruek langai desberdina hartzen zuten: artoa, garagarra eta garia, inguruko eta urruneko baserrietatik Oxina Errotaraino ekartzen zituztenak.

Antxon Agirrek ere ematen digu errotaren amaieraren berri, modu honetan:

“El día 25 de agosto de 1983 realizó este molino su última molienda, pues al día siguiente, 26, las famosas inundaciones le hicieron tanto daño (rotura de partes de la “errotape”, llenándose de barro toda ella, el cauce y demás) que ya no se ha puesto en marcha ni tienen intención de hacerlo, con lo que dejó de moler tal día el último molino en activo de ARRASATE”

1983ko abuztuaren uholdeek txikitu egin zuten errota
 

Bizenta Uriarte Zeziaga
Baina nire idazkia amaitu aurretik gaizki ulertze bat ezereztatu nahi dut. Antxon Agirrek
errotaren titularrarengana jo zuen datuen bila eta Jose Mari Arabaolaza Oxina-Errotako errotaritzat aurkeztu zigun . Eta egiari zor, Osinagako benetako errotaria Bizenta Uriarte Zeziaga izan zen – 1905ean errotan bertan jaioa-    Jose Mariren emazte eta Pio Uriarte aurreko errotariaren alaba.

Bizentak egin zuen lan berrogei bat urtetan errotaren zama bere sorbalda gainean hartuta, gazte-gaztetatik bera zihoan hiru astorekin bezeroen baserrietaraino gari, garagar edo artoaren bila. Berak markatzen zituen leihoetako neurriak; Bizenta zen Deba ibaitik errotaraino desbideratutako malatuaren eta uxeten egoeraz arduratzen zena eta senarra eta seme-alaben laguntza puntualarekin errotak bere lana egin dezan saiatzen zena. Labur bilduz, Bizenta izan genuen Oxina-Errotako benetako gorputz eta gogoa. 1983ko uholdeen ondorioz errota betiko itxi behar izan zutenean, Bizenta izan zen gehien sufritu zuena. Berarentzat errota bizitza zen, bihotzean errotua zeramana. Bitez lerro hauek Bizenta Uriarte Arrasateko azken errotariarekiko injustizia txiki bat kitatzeko baliagarriak. Diodan, dena den, Jose Mari Arabaolaza senarra – Roneon lan egiten zuen arren- Gipuzkoako errotarien lehendakaria izatera heldu zela. Bizenta 1988an hil zen eta Jose Mari 1994an.

Bizenta Uriarte eta Jose Mari Arabaolaza, emazte-senarra

Ia ehun urte egon zen Oxina-Errota sendi bertsuaren eskuetan. Eta itxi zenetik ia lau hamarkada eman arren seme-alabek bizi-bizirik gordetzen dituzte haren gaineko oroitzapenak, Arrasateko azken errota eta errotariarenak.



 (1) Jose Mari Arabaolaza “Errota” bera ere bertsolaria izan zen eta haren seme alabek gogoratzen dute aitak esan ohi zuela bere  lehen bertso saio publikoa “Basarri" goi bertsolariarekin egin zuela, 1925ean 17 urterekin, ziurrenik herriko Trinketean.

(2) Antxon Agirrek azaltzen duenez, errotaren gaineko kontratua amaitzean hiru harriak irinaz ongi beteta utzi behar ziren, zebatuta

(3) Domingo Uriarte Olalde lehengo errotariaren semea zen

(4) Jose Mari Arabaolaza Oñatin jaio zen 1908an, baina 8 urterekin Ziorlako “Bidekurtze goikoa” baserrira aldatu zen.

Argazkiak: Antxon Agirre, Arabaolaza-Uriarte sendia eta JMVM

 

martxoa 17, 2011

ARAMAIXO Kofradiaren barne aldizkaria

Hogeitamar urte bete ziren iragan urtarrilean Aramaixo Kofradia jaio zela Arrasaten, eta hain justu martxoan betetzen dira hogeita hamar urte Kofradiak bere barne-aldizkariaren lehen zenbakia atera zuela. ARAMAIXO agerkaria oso xumea zen eta gehien bat Arrasaten bizi ziren aramaixoarron artean banatzen zen. Aramaixoko Udalak ere bere laguntzatxoa eskaintzen zuen, berrogeita hamar aleren truke.
Kofradiaren beraren helburuak betetzen laguntzera zetorren aldizkaria, hau da Aramaixoko kultura ezagutaraztera. Hiru hilabetean behin publikatu zen eta 1983ra arte iraun zuen. Oso bizitza laburra izan zuen, beraz. Azken zenbakia ezik, gainerakoak fotokopiaz argitaratu ziren, hain zuzen Caja Laboralaren zentraleko fotokopisteria-zerbitzuan. Prezio hobea lortu genuen, beste inon baino, halako zerbitzuekin lan egitea artean luxuaren hurrena zen garaian. Azken zenbakia, berriz, Pedro Ignacio de Barrutiari eskainia monografiko gisa, moldiztegian inprimatu zen. Aurrekontu bereziarekin jokatu ahal izan zen, Aramaixoko Udalaren kontura.
Aldizkariak Aramaixoko albisteak ematen zituen, mota askotakoak, baina gehien bat historiarekin, geografiarekin eta ohiturekin erlazionatuta. Noizean behin elkarrizketaren bat ere tartekatzen zuen, Arrasaten bizi zen aramaixoarren batekin burutua.
Efemeridea gogoratu nahi izan dut gaurkoan. Kofradia bera ere desagertu zen 1983an eta aldizkariak agertu nahi zuen mundu baten azkenetakoak zitezkeenak inprimatuta geratu zirelarik, hona aldatuko dut 1981eko ekainean, hau da, bigarren zenbakian, “Oraindik Aramaixon egin daiteke” titulupean argitaratutakoa:
“Gaueko 11´30ak dira eta Gantzagako Amilburu baserrian gizonak oheratu egin dira. Eskatzean ahiztarik gazteenak segitzen du azken lanei bukaera ematen ari. Bat batean atean jotzen dute. Zein izango den, eta bostehun metrora den beste baserri bateko gizona da –dei diezaiogun Patxi. Etxera sartzen da Patxi eta eskatzera doa. Inor ikusten ez duelako urduri jartzen da. Andreak galdetzen dio zertara etorri den:
- Musien eitteko bateonbat egongo zala uste naixonan.
- Ba... ohien jasak. Baña gure bok...
- Bai... deitixon anaiari. Baina ni etxera joan bijonat, nun nauen eztakixelako...
Eta gure Patxik bere baserriko bidea hartzen du. Handik ordu erdira ostera dago Patxi Amilburu baserrian, oraingoan beste bi lagunekin.
- Suerte ona euki jonat. Ondion jaikitta josenan eta...
Eta andreak anaia bat deitu du, ohetik atera eta sukaldera joateko erregutuz. Bere zain daude musean egiteko...”

Istorioa protagonistek eurek kontatu zidaten, gertatu zen egunaren biharamunean. Seguru nago Patxi eta beste lagunen jokaera, betiko desagertu zaigun bizimodu patxadatsuago baten azken isladapenetakoa dela.
Argazkiak: JMVM