Sebero Altube etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Sebero Altube etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ekaina 03, 2025

BENIGNO ALTUBE, DULTZAINEROA


Sebero Altube ezaguna badugu ere – behintzat, badakigu plaza batek haren izena daramala- oso gutxik dakite Seberoren anaia Benignok – bien gurasoen izenetarako afizio bitxia!-
Benigno Altube, 1900 inguruan
euskaltzain/musiko/politiko/industria gizonarengan eragin handia izan zuena. Eta gainera Benigno, anaia txikia bezala, egundoko musiko bikaina izan bide zen, kronikek diotenez. Gaurkoan tarte bat eskaini nahi diot Benigno Altube Lertxundiri, gehiena 1979an argitaratu nuen “Sebero Altube” liburuan bildua.
 

Benigno Arrasaten jaio zen, 1878ko otsailaren 12an. Sebero baino urtebete bat zaharragoa genuen. Gurasoak Alejandro eta Klara ziren, eta aita/amapontekoak Toribio Agirre eta Eladia Altube izan zituen. Txikitatik musikarako zaletasuna erakutsi zuen, eta bere anaia Seberorekin batera musika ikasi zuen, Juan José Rodriguez “Maisu Zaharra”rekin. Dena den, bi altubetarren musika-ezaupidea aurki maisuarena baino altuagoa izan zen eta beraien kontura ekin zioten ikasteari,  Biktoriano Balerdi herriko organo jolearen laguntza estimagarriarekin. Dultzaina eta txistua ikasi zuen Benignok eta diotenez klarinetea ere ederto jotzen zuen.

Benigno, Sebero eta atabalari moduan beraiekin ibili ohi zen Kristobal Bedia gaztetxoak kontzertuak eskaintzen zituzten igandero herriko plazan. Baina sarritan kanpoko deiak jasotzen zituzten eta, horrela, Aramaio, Bergara, Eibar, Bermeo, Lizarra… eta hainbat herritako jaietara agertzen ziren. Badirudi diru aldetik ez zebiltzala hain gaizki euren musika joaldi haiekin. Sari batzuk ere irabazi zituzten dultzainarekin. 

Sebero Altuberen gorazarre bat izan zen 1973an Arrasaten, eta bertan besteak beste Juan Garmendia “Zeleta”k hitz egin zuen. Berarenak dira ondoko hitzak, ez Seberoren gain botatakok baizik Benigno anaia goraipatuz: 

“Altube dultzaiñeroa” izengoitiaz ezagutzen zan, gerra aurrean, Bergarako Erki edo Distritoko errietako biztanle artean, dultzaiñero bezela beti deitua izan oi zalako. Inguru abetako errietan aldi artan ain sarriro ospatu oi ziran Euskal Jaietara, Euskal Batzokiak antolatzen zituzten jaialdietara. Esan bearra dago – eta au ez dago ukatzerik- Euskalerriak oraindaño izan duan dultzain-jolerik iaiuena eta bikanena izan zala Altube Dultzaiñeroa. Euskal jai aieri asiera emateko, gure errietako kalez-kalezko bere biribilketa entzungarri ta atsegingarriak ez dira aztutzeko” 
 
Benigno eta Sebero (azkenak, ezker eskuin) 
atzean Viteri kapel zuriarekin
Benignok musika klaseak eman zituen ere Udaletxeko aretoan. Eta 1908 inguruan hogeita hamar bat ikasle zituen. Orfeoi bat ateratzea otu zitzaion eta kideak gazte samarrak ziren arren – han zeuden, Modesto Zulueta, Ildefonso Ugarte, Anizeto Aranzabal orduko mutil koskorrak…- herrian ez ezik inguruko herrietan ere kantatu zuten. Adibidez, Oñatiko euskal jai batean agertu ziren hango plazara: San Juan aldera joan ginenean/makila baten gainean/ arantza beltz bat sartu zitzaidan/ ospela nuen tokian.

Regina Azkoaga Abarrategi garagartzarrarekin ezkondu zen 1900an eta zortzi seme alaba izan zituzten, Arrasate, Amorebieta eta Elorrion jaioak. Zer dela eta herri horietan? Benignok Arrasatetik kanpo ipini zuen lantegi bat, lehenik Amorebietan eta gero Elorrion. Azken horretan ere garatu zuen musika lana, eta Elorrioko eliz abesbatzaren zuzendari izendatu zuten. 1918an emaztea hil zitzaion eta Europako gerraren ostean, hemen lanik ez zuelako, Bartzelonara joan zen bizitzera. Kataluniako
Regina Azkoaga garagartzarra
hiriburuan “Centro Vasco Navarro” sortu zuen eta euskal giroa suspertzen ahalegindu zen: abesbatza, dantzari taldea, txistu eta dultzaina klaseak… Sabino Aranaren jarraitzaile amorratua zen Benigno eta diotenez berak eta Sebero anaiak zenbait aldiz egon ziren Larrinagako espetxean dultzaina jotzen Sabinoren orduak alaitzearren. Errepublika sortu zenean, Benigno izan zen Bartzelonako Batzokiaren bultzagileetarikoa, eta gainera haren administratzaile izendatu zuten. Denetariko ekintzak antolatu zituzten. Goian aipatutako Juan Garmendia “Zeleta”k  honako hauxe ere adierazi zuen hitzaldian:
 

“1933an deitua izan nintzan Bartzelonako Euskal Etxean euskerazko itzaldi bat ematera. Itzaldia bukatu bezin laster, etorri zitzaizkidan esanez gau artan bertan Saguntora joan bear nuela, hango euskaldunekin egoteko. Eta derrigor araxe joan eta itxas-ontziratu nintzan. Arratseko zortzirak inguruan, Saguntoruntz irtetzeko geundela, orra non azaltzen zaigun gure Altube aundia, bere txistu ta danboliñakin; eta kai aurreko enparantza zabalean euskal-soñuak jotzen asi… Ura zalaparta, ordun sortu zana, kai artan aurkitzen ziran itxas-ontzietako euskaldunen artean! Danak urbildu ziran Altuberen soñu-otsera eta egundoko euskal erromeria pozezko oiu eta dantzakin gure aurrean sortu zuten; aurrekalderatu eta “Agur Jaunak” txistuaz arrigarriro joaz, azken agurra egin zigun, keroztik ikusterik izan ez degun Altube adiskide maitagarriak” 

Benigno Altube, 1940
Gerrak Bartzelonan harrapatu zuen eta gatazka amaitu zenean harrobi batean ekin zion lanari. Gutxi iraun zuen, 1941ean hil baitzen, 63 urterekin. 

Benignoren alaba Elixabete alabatzat hartu zuen Seberok, 1918an ama hil zitzaionean. Eta Elixabetek berak egin zidan bi gizon haien nortasun- erradiografia polita. Hona hemen: “Sebero: inteligente y estudioso; disciplinado, maticuloso, serio y hablador.  Benigno: talento natural, dinámico, luchador, alegre y espontáneo” 

Zalantzarik gabe, altubetarrek euskal kultura – musika eta euskara- zuten helburu nagusia. Eta biek modu berezian ondratu zuten euren aberria.







Argazkiak: JMVM

uztaila 03, 2024

ARAMAIOKO JAIAK ETA EZKONTZA BAT. 1904


Jaiak iristen direnean egitarau ofizialak zer dioen ikustera jotzen dugu, ospakizunean nola eman daitekeen ezagutzeko. Beti izan da horrela, eta gaurkoan “Heraldo Alavés” egunkariaren  1904ko ekainaren 15ko edizioan zekarrera hona aldatzera noa.  Urte hartako Aramaioko jaien egitaraua irakurtzen da eta oraingo perspektibatik gauzak nola aldatu diren birfroga dezagun, hona hemen udalak prestatutakoa, uztailaren 3, 4 eta 5erako:

“Día 3. A la mañana diana por los músicos municipales y los afamados gaiteros de Mondragón. A lasdiez, misa solemne a la que asistirá el Ayuntamiento en corporación, y en la que predicará el elocuente orador sagrado don Félix Altube. Seguidamente se procederá en la Casa Consistorial al reparto de premios a los niños de las escuelas de la localidad. A la tarde, y después de los oficios divinos, tendrá lugar la corrida de cuatro vacas por los aficionados que lo deseen, de la ya renombrada ganadería de Amboto, siendo de esperar que darán bastante juego. Terminada la corrida, dará principio el baile público, tocándose variadas piezas propias del País Vasco.

Día 4. A la mañana diana, como el día anterior. A las diez misa de difuntos, a cuyo acto asistirá el Ayuntamiento en corporación, estando encargado el sermón al mismo orador del día 3. A la tarde lo mismo que el día anterior. 

Día 5. A la tarde se correrá por los jóvenes del pueblo un novillo, terminándose con ello el período de fiestas” 

Herriko alkatea urte hartan Frantzisko Madina zen, eta zinegotziak Timoteo Jauregi, Remigio Garro, Lorenzo Eriz, Jose Maria Jauregi, Jose Ramon Kortabarria, Gregorio Zilaurren eta Feliziano Ibabe. Idazkaria, Simon Landa. Udalak Hilarion Etxebarriari enkargatu zion langekin plaza ixtea eta Bixente Muñoari behiak eta zekorra gordetzeko korta. Bestalde, Roke eta Roman Amilburu izan ziren jaietako kaleak euren soinuekin alaituko zituzten udal danbolin-joleak. 

1899. Benigno eta Sebero Altube, eta Kristobal Bedia (atabalaria) 


Bitxia gerta dakigukeen arren, baina ordutik gaur egunera arteko denbora-zubia nolakoa dugun ideia argiagoa edukitzeko, urte hartako jaien aurrekontua onartu zen bileran honako deia egin zien udal korporazioak herriko dendariei: 

“ Se acordó hacer saber a los diversos comerciantes del Valle, que en manera alguna pesen y midan con las antiguas, pues lo harán con las del sistema métrico, pues de no realizarlo se les impondrán las multas a que se hagan acrredores” 

Jaiekin zerikusirik ez duen arren, Aramaioko kronikalariak ekainaren 15eko idazki berdinean ezkontza baten berri ematen zuen. Idaz-estiloa ez dugu oso desberdina, gaurko hainbat saraotako zehazkizunak deskribatzeko erabiltzen denarekin alderatuta:

“Conforme tenía anunciado, el sábado 11 del actual tuvo lugar en esta parroquia el enlace matrimonial de la simpática señorita doña Inés Zumelzu con don José Coll, propietario acaudalado con residencia en San Sebastián, siendo padrinos don Antonio Sagasti, amigo íntimo del novio y doña Ramona Zumelzu, tía de la novia, bendiciendo a los esposados don Bernabé Cortázar, cura ecónomo de esta referida parroquia y tío de la contrayente. 

Después de realizado tan solemne acto se dirigió la comitiva a casa del señor cura ecónomo ya citado, precedidos del clásico tamboril y acompañados de las personas más distinguidas de la localidad, figurando entre estas don Luciano Izquierdo, médico municipal, don Mario Boneta, farmacéutico, don Bonifacio Araco, practicante, don Constantino D. de Tuesta, y las señoritas doña María Antín, doña Dolores Echevarría y doña Felisa Boneta, en donde fueron obsequiados con un espléndido y suculento lunch, haciendo constar que la mesa se hallaba lujosa y artísticamente adornada, servida por inteligentes y graciosas muchachas de este pueblo.

Al llegar a los postres, que fueron variados y caprichosos, acompañados de numerosos y exquisitos licores de las mejores marcas, con sus correspondientes tabacos, se descorcharon las botellas de champagne, pronunciándose varios brindis por las personas asistentes al acto. A la tarde salieron los desposados para San Sebastián, donde fijarán su residencia y a los cuales les deseo una feliz luna de miel” 

 Ines Zumeltzu Kortazar aramaioarra, 27 urtekoa zen. Eulogio Zumeltzu Bengoa ubideatarra eta Dorotea Kortazar Elejalde aramaixoarraren alaba zen. Kazeta-kroniken arabera, diodan Ines Zumeltzu 1923ko Aramaioko jaietan aurkituko dugula, baina ordurako alarguna zen.

Argazkiak: JMVM

urtarrila 10, 2024

JOSE PRADERE ARRASATEKO DULTZAINA EGILEA

 

Praderetarrak

Sebero Altuberen biografia azaltzeko idatzi nuen liburuan (1979) garbi asko adierazi nuen goi mailako dultzaina jolea izan zela hura, bere anaia Benignorekin batera. Ordukoak dira ondokoak:

“ Ba al dakizu, irakurle, Sebero lehen mailako dultzaineroa zela? Arrasateko orduko denborako jende askok gogoratzen du, nahiz eta orduko “kronikak” ezer ez esan horretaz.

Hirukote bat osatzen zuten Seberok, bere anaia Benignok eta Kristobal Bedia gazteak. Honek 9 urte zituen trebetasun handiaz bere biei laguntzen zienean. Benignok 20 eta Seberok 18 izango zituzten”

Urrutiko garai haietan nik ere ez nekiena da Arrasaten dultzaina egile entzutetsu bat izan zena. Gaurkoan datu banaka batzuk emango ditut – batzuk ezagunak dira, Juan Mari Beltran adiskideak “Dultzaina Gipuzkoan, 1950era arte” liburu ederrean argitaratu baitzituen 2004an.

Jose Beltran Pradere Uribesalgo Arrasaten jaio zen 1827ko otsailaren 14an. Aita, Juan Beltran Pradere Pradere  (1) Frantziako Arguenos herrixkakoa zen, Goi Garonakoa. Beraz, ez bide zen euskalduna, inon publikatu den moduan. Frantziarra Arrasateko Eulalia Uribesalgo Moyarekin ezkondu zen 1825ean eta bi semeren gurasoak izan ziren: Juan eta Jose Beltran. Azken honi dagokio gaurko protagonismoa.

Jose Pradere Uribesalgo birritan ezkondu zen,  1859 eta 1873an, Maria Joakina eta Josefa Antonia Karrera Kataide ahizpekin, hurrenez hurren. Arrasateko 1887 eta 1897ko industria zentsuetan Jose Pradere “latonero” bezala agertzen da. Gure pertsonaia, 1898ko urriaren 13an hil zen.

Praderetarrek latoia fabrikatzen al zuten? Zalantza sortzen zait.
Jose Pradereren dultzaina bat
Arrasateko1883ko  industriari buruzko Miguel Madinabeitiaren aipamen batean
 
Pradere agertzen ez delako. Baina zalantzarik gabe Praderek latoiarekin egiten zuen lan. Behintzat latoizko produktuak ekoizten zituen: dultzainak. Eta horren lekukotasuna geratzen da.

Horrexegatik dakigu Jose Pradere Uribesalgok beste anaia bat zuela, Juan, Durangora bizitzera aldatu zena eta hark ere dultzainak fabrikatzen zituela, latoizkoak. Eta bi anaien eskuetatik atera ziren instrumentuek “Pradere.Durango” eta “Pradere.Mondragón” marka daramate. Juan Mari Beltranek dio bere liburuan:

“Pradere anaiek latoizko dultzainak egiten zituzten, batzuetan zilarreztatuta eta besteetan bere latoi kolorearekin saltzen zituztenak. Metalezko dultzaina hauek, zurezko dultzainen antzeko neurri eta tonalitatean daude eginak… Ezagutzen ditugun “Pradere.Mondragón” markako dultzainak zilarreztatu gabeko latoizkoak dira”

Eta karakteristika gehiago ematen segitzen du Beltranek:

“Durango” nahiz “Mondragón” izan, dultzaina guztiek pita sartzeko zabalagoa den errefortzu bat dute goiko muturrean. Bi modeloetan, goiko muturretik beheko kanpairaino tutuaren forma berdina da. Gure eskuetan izan dugun “Pradere-Mondragón” markako dultzaina bat Tolosako txistulari eta dultzainero den Jose Ramon Garikanorena da. Dultzaina horrek gaur egungo pita batekin ondo funtzionatzen du”


Zenbat dultzaina egin zuten ez dago jakiterik. Ezta Arrasateko dultzaina joleek Pradereren instrumentuak erabiltzen ote zituzten ere. Normalena izango zen herriko dultzainak jotzea. Baina batek daki!

Bestalde, Jose Pradererekin segituz, latoia ez zen erabiltzen zuen langai bakarra, ezta salgai bakarra ere. Itzuliko naiz pertsonaia horrekin, bere beste merkatal-alde batekin.

 

 (1) Jose Mari Agirre Kerexetari esker dakit datua. Bihoakio nire eskerrona

Argazkiak:  Espainiako Liburutegi Nazionala (Pradere sendia), Juan Mari Beltranen liburua (beste biak)

otsaila 12, 2020

ARRASATEKO IHAUTERIAK. 1900

Ihauteriak/Haratusteak/Karnabalak... zein izenarekin geratu? Berdin dio. Garrantzitsuena izpiritua da eta badirudi azal gainean egon dela beti, jai egun horiek ospatzeko orduan. Beste gauza bat da, sasoi bakoitzeko moralaren arabera, nolako erraztasunak izan diren alaitasun askea kalera agertarazteko. Eta esan behar dut jai hauetako informazio historikoa oso urria dela; zer esanik ez, argazki edo ilustrazioei dagokienez. Gaur txoko honetara ekarri nahi dut kronika txiki bat, 1900ekoa, alde batetik nik neukan datu apurretatik ateratakoa eta, bestetik, Miguel Madinabeitiak “La Voz de Guipúzcoa”n argitaratutakoa, urte hartako martxoaren 2an. Eta horrela hasten zen udal kronikalegilea, bere bizitzaren azken txanpan – sasoi hartarako ikusmen kamustuarekin: 

“Hace algún tiempo que los vergareses señores Aguirreolea y Gabilondo, asociados a otros jóvenes amigos suyos de este pueblo se inspiraron en la plausible idea de organizar en él dos funciones teatrales para el domingo y martes de Carnaval. En efecto, armaron en la Casa Consistorial un bonito escenario con decoraciones variadas y de buen gusto, trabajo, creo, del señor Urtubi, quien además prestó su inteligente cooperación en las tablas en las dos funciones"

Urtubi jaunak, Aretxabaletako botikarioa, oso lagun handiak zituen Arrasaten. Eta deigarria egin zait, antzezlan baten dekoratuen egilea izatea, ezen ehunda lau urte geroago bere biloba batek, Felix Aiala Urtubi, "Eskuak elkarri" nire lehen antzezlanaren dekoratuak diseinatu baitzituen, eta baita obran parte hartu ere. Aitaitaren ezpala, antza denez. Bihoakio hemendik nire agur beroa "Felico"ri.

Dakidanez oso egitarau borobila prestatu zen 1900eko ihauterietarako, antzerkia, musika eta dantza emanaldiak eskainiz. Otsailaren 25, igandea, piano errezitala eskaini zuten Arrasateko bi musikari gaztek: Jose Azkoaga, 19 urte, eta Sebero Altube, 20 urte. L.M. Gottschalk amerikarraren Tarantela eta Vals Handia jo zituzten, lau eskutara. Horren ostean, Nikolas Axpe tenore arrasatearrak “El panteón” erromanza abestu zuen. Eta amaitzeko, Toribio Alzagaren “Martin Tiñaku” antzezlan komikoa aurkeztu zen.

Sebero Altube
Otsailaren 27an, berriz, Jose Azkoagaren piano emanaldia, Ch. B. Lysberg suizarraren “La Baladine” obrarekin. Antzezlan berri bat, kasu honetan Vital Aza eta J. Estremeraren “Noticia fresca” aurkeztuz. Eta Nikolas Axperen erakustaldia, Juan de Arzadun “B. Ercilla”ren “El cementerio del pescador” zortzikoarekin. Amaitzeko, “Martin Tiñaku”ren bigarren aurkezpena eta Florencio Lahoz musika konposatzailearen Aragoiko Jota Handia jo zuten Altube eta Azkoaga piano joleek. 

Esan behar dut egun haietako egitaraua aurkitu nuenean deigarria egin zitzaidala obra desberdinetako egileen artean Gottschalk eta Vital Aza aurkitzea. Musika eta dramaturgian oso egile aurrerakoi eta ausartatzat hartzen dira eta Arrasateko XX. mende hasierako gizarte hartan horien obrak dastatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.

Baina jo dezagun lekuko zuzena izandako Miguel
Jose Azkoaga Resusta: piano jole ona
Madinabeitiarengana, ordurako oso jota bere osasunean, bi egunetako emanaldietan egon baitzen. Martxoaren 2ko bere kronikan dio:
 

“No me detendré, por ser profano al arte y carecer de una pequeña dosis, siquiera sea prestada, del númen del malogrado señor Peña y Goñi, para hacer la descripción de un espectáculo, al que cortésmente invitado, he tenido el gusto de asistir. Por lo mismo, no sé de los actores quién de ellos interpretó mejor su respectivo papel, pues, a mi juicio, todos ellos trabajaron con la seguridad, precisión y acierto de artistas consumados, tanto en la función del domingo como en la de anoche. Hubo una concurrencia numerosa que guardó el mayor orden y compostura. Aplaudió cuando era menester y se abstuvo de aplaudir cuando se creía que no era oportuno. No se produjo el menor incidente ni el más leve altercado que hiciese necesaria la intervención de la autoridad; de suerte que los individuos de la benemérita estuvieron confundidos como simples espectadores” 

Domingo Arrieta
Madinabeitiak esplizituki ez dioen arren, badirudi Agirreolea eta Gabilondo bergaratarrekin batera, oholtzara Arrasateko Juan Goñi, Antonio Aranburu eta Domingo Arrieta atera zirela. Eta musikari buruz honakoa dio Madinabetiak bere kronikan: 

“El simpático tenor Aspe ostenta un carácter meridional y para el canto flamenco se ìnsta como él solo.  Las comparaciones son siempre odiosas y no pretendo con esto rebajar a los pianistas señores Azcoaga y Altube, jóvenes de felices disposiciones que ejecutaron a cuatro manos la música clásica del programa, cautivando la atención del público que les prodigó merecidos aplausos” 

Diodan, Miguel Madinabeitiaren loba zela Sebero Altube. Eta Altubek 1901ean irabazi zuen Gernikako Udal Musika Bandaren zuzendari kargua; orduan Arrasatetik Bizkaiko foru hirira aldatu zen bizitzera.

 Horra hor, beraz,  duela 120 urte Arrasaten ospatutako ihauterien gaineko kronika txikia. Orduan ere dibertitu egiten ziren.

Argazkiak: JMVM 

ekaina 12, 2019

ALTUBETARRAK ARGENTINAN. Seberoren anaia Hilario Mercedes


1979an argitaratu nuen “Sebero Altube” libururako, Elixabete Altube loba izan nuen gidari ederra, osabaren etxean bizi izan baitzen, alabatzat hartuta, izatez Seberoren anaiarena bazen ere. Elixabeteren bidez jakin izan nuen Argentinan bazela altubetarren adar bat eta argentinarrekin ere kontaktatu nuen, hain zuzen 1904an Argentinara aldatutako Hilario Mercedesen senitartekoekin. Azken horren Violeta alaba izan nuen bitartekotza lanetan eta  haren ekarpenak sartu ahal izan nituen Seberoren biografían.
Hilario Mercedes Altube, 30 urterekin

Berrogei urte geroago, Hilario Mercedesen biloba Adriana Altube Arrasaten egon da, lehen aldiz, sendiaren jatorria ezagutu asmoz eta altubetarren historia hurbilari ukitu bat eman ahal izan diogu. Sarri esan dut, Alejandro Altube eta Klara Lertxundi arrasatearrek, 1877z geroztik sortutako lau seme-alabetatik inor ez zela Arrasaten geratu. Denek nahiago izan zuten zeru arrotzen babesa, eta –adibidez- Benigno Bartzelonara eta Sebero Gernikara joan ziren bezalaxe, izan zen ozeanoz bestaldera alde egin zuena, Hilario Mercedes. Eta alde egite kolektibo horren arrazoia Alejandro aitaren izaera lakarrari egotzi izan diot. Hiru bider ezkondu zen eta emazte guztiekiko harremanak zailak izan ziren.

Gauza da, lehenik, Sebero 1902an Gernikara aldatu zela hiri hartako musika bandaren zuzendari bezala, eta bi urte geroago Hilario Mercedesek gurasoen etxea uztea erabaki zuen. Inoiz ez ziren ostera elkartuko bi anaiak. Areago, Sebero Argentinan egon zen 1927an, Azul hirikoa zuen Gregoria emaztearen sendia ikustera joanda. Sasoi hartan Hilario Mercedes Bolivian zegoen lanarengatik, eta ez zuten elkar agurtu ahal izan.

Horixe izan da gaurko ekarpen honen sarrera, eta segituan Adriana Altuberi eman nahi diot hitza, berari eskatu bainion Argentinara heldutako Hilario Mercedesen zehazkizunak idaztea. Eta pozik ematen dut, beraz, Sebero Altuberen loba-bilobaren idazkia, nire eskerrona helarazten diodan batera. Berari eta Alfontso bere aitari, Hilario Mercedes arrasatearraren semea. Hona hemen Adrianak bidali didana:
===========..==========

            "Hilario Mercedes de Altube, nacido en 1885 en Mondragón, provincia de Guipuzkoa, partió de España con 19 años de edad, rumbo a América. Arribó a Buenos Aires – Argentina- en el año 1904, y posteriormente se instaló en lo que es hoy Provincia de La Pampa. Por ese entonces, lograda la unidad política en 1880, Argentina se disponía a establecer los cimientos de un país moderno. El Estado reforzó su presencia en cada Provincia y Territorio Nacional, no solo a través del ejército, sino también creando Escuelas Normales.
            En esta nueva etapa de orden y progreso, el país se adaptó a las necesidades de un mundo en transformación, asumiendo el papel de proveedor de materias primas para las naciones industrializadas. Muchas provincias quedaron al margen de los beneficios del modelo económico, pero Jujuy, ubicada al norte del país, entre Salta y Bolivia,  logró integrarse gracias a la llegada del ferrocarril, y participó de este progreso con su producción azucarera.
            Al iniciarse el siglo XX, Jujuy (1) había crecido y nuevas casas ocupaban antiguos baldíos. En 1910, circuló por sus calles el primer automóvil, modelo Voiturette. El alumbrado, el pavimento, los desagües y los edificios públicos fueron cambiando la fisonomía urbana y dejando atrás escenas cotidianas de galeras, hombres a caballos y carros aguateros. Así, al ritmo de la progresiva extensión de las vías del ferrocarril hacia el norte, se fue fortaleciendo la integración de la provincia de Jujuy,  la provincia más norteña del país, a la economía nacional.
            Probablemente por haber tomado conocimiento del incipiente desarrollo del Norte Argentino, Hilario M. Altube, decidió mudarse a Jujuy, instalándose en la ciudad de San Pedro donde ingresó a trabajar en un comercio de la familia libanesa Chagra – Bohuid. 
 
Ramos Generales almazena; Altube salmahaiaz bestaldean, ezkerrean
Al poco tiempo se independizó, abriendo su propio almacén de Ramos Generales. Los almacenes de ramos generales, así llamados por la variedad de rubros comerciales que abarcaban, se convirtieron en verdaderos puntales de crecimiento de los pueblos.
            El 11 de febrero de 1916, en San Pedro, provincia de Jujuy,  cuando ya contaba con 30 años de edad, Hilario contrajo matrimonio con Nasla Chagra Bohuid de 24 años de edad nacida en Zhagle- Líbano, hija y sobrina de los dueños del comercio donde inició sus actividades mercantiles como dependiente.

            Por ese entonces, se inició la construcción de un ramal ferroviario hacia el este, para conectar las zonas azucareras con el ferrocarril Central Norte. Así quedó inaugurada la llamada “era de los ramales” y fue entonces que Altube decidió trasladar su Almacén a la localidad de Embarcación, en la vecina provincia de Salta.  

El rol de estos almacenes en el desarrollo de los pueblos en nuestro país fue fundamental, no solo cumplieron una función de abastecimiento de alimentos, herramientas y otras mercancías, sino que también constituían un ámbito de socialización y de intercambio de información. Trabajaban con “la libreta”: los clientes tenían cuenta corriente, compraban a crédito y pagaban a fin de mes, la única constancia de la transacción, era la anotación en dicha libreta.
Antes de mudarse al nuevo centro, creado por la construcción del ramal ferroviario, en la familia Altube-Chagra habían nacido ya alguno de los 5 hijos del matrimonio, pero fue en Embarcación que se terminó de conformar la familia, con Violeta Clara, Jesús (fallecido en 1964 soltero), Víctor Manuel, Leonor y Alfonso Hilario.

Violeta, Leonor, Alfonso, Victor, Jesus, Nasla eta Hilario gurasoekin.

            En Embarcación, el almacén estaba en el centro del pueblo, pero la familia vivía en una finca, donde cultivaban una huerta y tenían algunos animales. Según recuerdan sus hijos, Hilario pasaba muchas horas en el negocio y también viajaba mucho (a Bolivia, San Salvador de Jujuy y Salta) a comprar y vender. 

En Embarcación, las escuelas tenían solo hasta 4 grado, así que a medida que los hijos fueron creciendo, se trasladaron a la ciudad de Salta, a continuar los estudios como internados en colegios religiosos: los varones, en institutos pertenecientes a la orden salesiana (donde estudiaron Jesús y Alfonso) y lateranense (Colegio Belgrano, donde estuvo interno Víctor Manuel), mientras que las mujeres estudiaron en los prestigiosos Colegio de Jesús (Leonor) y Santa Rosa (Violeta Clara). 

            Hilario fue siempre una persona muy independiente, con un estilo muy propio, algo desordenado, bohemio, soñador, a quien nunca le importó su estatus social, así lo describen sus hijos aún vivos, Leonor y Alfonso Hilario, en sus recuerdos mencionan que “el tata” (2) poseía una sensibilidad especial hacia las cosas bellas de la vida, por más sencillas que parecieran, gustaba de la música, del arte, tenía un oído afinado y una voz privilegiada.
            Desde que llegó a la Argentina y se instaló en Jujuy se afilió al partido radical y militó en el mismo, en 1918 el candidato de ese partido Horacio Carrillo ganó las elecciones a gobernador, inaugurando una larga etapa de gobiernos radicales que duró hasta el año 1930. Con los radicales en el poder, los cambios no se limitaron al terreno político (con la decisiva inclusión de las nacientes clases medias a la vida institucional del país), en el plano social los gobiernos jujeños seguidores de Yrigoyen dirigieron su acción hacia los sectores más desprotegidos de la población de la provincia, como, los arrendatarios de la Quebrada y Puna, que sufrían mucho por no ser los dueños de las tierras que trabajaban. Altube, de manifiesta sensibilidad social, estuvo siempre apoyando esas políticas  y en contra de los conservadores que defendían un status quo de privilegios para pocos, desigualdad e injusticia.
La Familia se mudó a Salta, de a poco, a medida que los hijos iban terminando los estudios, empezaron a trabajar en la ciudad y a excepción de Jesús, todos se casaron y se fueron instalando en la capital de Salta, el último en abandonar Embarcación fue Hilario Mercedes.
Cuando ya estaban todos viviendo en Salta, falleció de un paro cardíaco en su casa el 10 de Octubre de 1962 a los 77 años, tenía por ese entonces 7 nietos, luego serían 12. Vivió amando su familia, honrando la vida y recordando todos los días su entrañable Pueblo Vasco, sus olivas, su txakolí, su bacalao, sus alubias, sus aromas, sus colores y sabores y su profunda identidad.
El apellido Altube sigue viviendo aún en Argentina, a pesar que Violeta Clara la hija más grande (fallecida en 2007) no tuvo descendencia; Víctor Manuel (fallecido en 1986) tuvo 6 hijos, cuatro mujeres y dos varones, uno soltero, el otro fallecido con 2 hijas mujeres; Leonor, hoy con 95 años, tiene una hija mujer; y mi padre Alfonso Hilario con 94 años tiene 6 hijos: Rafael ( médico 57 años), yo Adriana ( abogada, 56), Ricardo (contador, 54) Claudia (arquitecta 52) Beatriz ( maestra 50) y Daisy (abogada 46), todos casados con hijos. Los varones, tienen un hijo varón cada uno Facundo (21 años)  y Rodrigo (8 años), son ellos los que podrán continuar con el apellido Altube.
Altubetarren etxea zenekoan

Este año cumplí el sueño de mi aita, y el mío por supuesto, en compañía de mi marido Ramiro Gonzalez Navarro, conocí Mondragón (Arrasate), el lugar donde nació mi abuelo, el pueblo donde están mis raíces, caminé por las mismas calles que caminó él, miré el mismo cielo, la misma plaza, la que hoy lleva el nombre de mi tío abuelo Sebero Altube. Visité la iglesia de San Juan Bautista en la que quizás fueron bautizados los Altube, me senté en los bancos en los que probablemente Hilario se habrá sentado alguna vez, escuché los acordes del órgano y pensé que a lo mejor él también escucho sonar esos acordes y cantó en ese mismo lugar,  mi corazón explotaba de emoción, y por si fuera poco ¡¡era 19 de Marzo!! día  en que en España se festeja el día del padre y se conmemora a San José.
Adriana Altube
Conocí a Angelita Medinabeitia y a sus tres hijos, su nieto Txomin, su cuñada y su sobrino, también nos presentaron al escritor y divulgador Josemari Velez de Mendizabal, que me habló de la familia Altube, nos acompañó a recorrer el pueblo y nos contó todo lo que en un par de horas se puede contar. Angelita nos recibió en su casa con muy cálida hospitalidad y sentí por ella y sus hijos un “amor de familia”, siento haber soñado despierta, me enamoré de Mondragón a primera vista, me emocionó profundamente sentir que visitaba la Patria de mis ancestros  y volví feliz pensando retornar algún día con mis hijos, que como yo, son ciudadanos españoles"
           

 (1) Jujuy había sido fundada por segunda vez en 1575, por el vasco Pedro de Zárate y la llamó San Francisco de la Nueva Provincia de Álava (en honor a la provincia de Álava, en el País Vasco). En 1593 será refundada  como San Salvador de Jujuy por otro capitán Guipuzcoano don Francisco de Argañaráz y Murguía.
 (2) Salteñismo, forma cariñosa para referirse al jefe de la familia.

Argazkiak: Adriana Altube, JMVM