Marcelino Oreja etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Marcelino Oreja etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

urria 06, 2026

1934ko URRIAREN 5. PRENTSAK IKUSI ZUEN BEZALA


Marcelino Oreja Elosegi



Dagoberto Resusta
Ikusi genituen aurrekoan 1934ko urriaren 5eko gertaera latzen atarikoak, batez ere Arrasaten bizi izandakoak kontuan edukita. Orain aukera ematen diet garaiko medio batzuei, Gipuzkoan eta Bizkaian argitaratuta. Ez noa iritzirik ematera, albisteen irakurketatik irakurleak nahiko ideia zehatza egin baitezake bi egun haietan jazotakoaz. Asko idatzi da harrez geroztik errebolta haren gain – askotan modu sesgatuan- eta lekuko isila izan nahi dut. Berri emaile garaikideen eskaintzari lotzen natzaio, beraz. Argitu behar dut, jazoera haien ondorioz gobernu zentralak zentsura militarra jarri zuela prentsan, eta zenbait egunetan kalera atera gabe egon ziren egunkariak. Eta Gerra Egoera ezarri zen urriaren 6an zenbait herrialdetarako, Gipuzkoa barne.

Donostiako “La Voz de Guipúzcoa”ren Arrasateko korrespontsala zen José Diezek honako kronika hauek eskaini zituen, lehena urriaren 12an :
(hobeto irakurtzeko jaitsi argazkiak ordenagailura)

Hurrengo egunetan, egunkariak segitu zuen albisteak ematen; hona hemen korrespontsalak bidalitako batzuk:


 


Bizitzak, dena den, aurrera segitzen zuen. Diez korrespontsalak idazten zuen "La Voz de Guipúzcoa" egunkarian: 





Hilaren 20an, "La Voz de Gupúzcoa"k honako beste hau zekarren: 


Donostiako “El Pueblo Vasco”ere, Arrasateko bere berriemailearen bitartez, honakoa idatzi zuen urriaren 12an:

(hobeto irakurtzeko jaitsi argazkiak ordenagailura) 

“El Día” donostiarrak ere bere bertsioa ematen zuen. Badirudi erreferentziaz idatzi zuela kronika.


Gasteizko "La Libertad" egunkariak ere honela zioen urriaren 6an:



Azkenik,  lagineko egunkarietatik gutxien idatzi zuen “Euzkadi” egunkariari ematen diot txanda, urriaren 12ko edizioarekin. Deigarria da egunkari abertzaleak jazoerei eskainitako tokia:


Resustari Irazusta abizena jartzen zion Euzkadi egunkariak, urriaren 12ko edizio berdinean



URRIAREN 5EKO ATARIAN

iraila 20, 2023

KARLISTAK ETA ABERTZALEAK: ELKARRI MOKOKA. 1934


 Marcelino Oreja Elosegiren biografia jasotzen duen liburu berri bat argitaratu da. Arrasaterekin hain lotua dagoen pertsonaiaren inguruan asko idatzi da eta publikapen berria beste urrats bat da gure herrian eraildako diputatu, enpresa gizon eta Union Cerrajerako lehendakari izan zenaren bizitza hobeto ulertzeko. Eskertzekoa, beraz.

Aitortu behar dut liburua argitaratu aurretik ezagutzen nuela bere edukia, Marcelino Oreja Agirre biografiatuaren semeak igorri baitzidan zirriborroa, irakurri eta nire iritzia emateko. Gustura egin nuen, eta 2022ko apirilaren 3an Arrasaten elkartu ginen. Bilerara Lara Nebreda liburu berriaren egilea bera ere agertu zen, eta nire ikuspuntuaz jabetzeko aukera izan zuten.

Ez noa oraingo honetan publikapenaren edukiaz aritzera. Ez nintzateke gai izango osotasunera iristeko, niri ihes egiten didaten arloak ere azaltzen baititu “Marcelino Oreja Elósegui. Fe y vocación pública” titulukoak. Baina, behintzat, 1934ko urriaren 5ean Arrasaten gertatutakoaz liburuan jaso denaz apurtxo bat esan nahi nuke.

Oro har,  dokumentazio iturri piloa aipatzen ditu egileak, eta eskertzekoa da. Gertatzen dena da, gehienetan bezalaxe, tesia teoriaren garapenaren aurretik dagoela aterata, eta horrek erlatibotasunaren koefizientea handitu egiten dio. Oreja Elosegiren erailketak gogor astindu zuen Arrasateko gizartea, eta krimenak urka tokian jarri zuen gure herria. Canovas del Castilloren erailketaraino igo beharko genuke egutegian, Mondragón izenaren antzerako prentsako inpakturekin topo egiteko. Desberdintasun batekin, Espainiako gobernu burua anarkista arrotz batek hil zuen. 1934ko urrian, aldiz, arrasatearrak ziren protagonistak. Eta hori, hemengo zenbait komunikabidetarako – tradizionalismoarekin lotutakoak, gehien bat- eta kanpoko ia guztientzat krimena arrasatearroi egotzi beharrekoa zen.

Eta bistan da herritar guztiak ez zirela zaku berean sartu behar, ezta inondik ere. Areago, krimena hartaz damutu ziren eragile aktiboak ezagutu ditut eta ez da harritzekoa, izan ere burutu aurreko balizko hausnarketa xume batek hondamendi hura ekidingo zuen. Ez dut esan nahi liburuaren egileak arrasatear guztiak – tradizionalistak salbu- erruduntzat hartzen dituenik. Ez da hori. Baina liburuan ez zaio toki nahikorik ematen herritarren jokaera defendatzen zuten medioen azalpenari. Eta, beraz, ekilibrioa ezina da.

Hori esanda, diodan jarraian 1934ko Arrasateko gizartearen haustura aurretik zetorrela eta hori Orejaren heriotzarekin nabarmendu zen askoz gehiago. Errepublikak elkarren kontrako topaketak eta, dei dezadan, gorrotoa handitu egin zuen. Eta ondoko lerroetan, 1934ko urriaren bosgarren egun latzaren ondorio batzuk ikusiko ditugu, prentsak zerbitzatuak,  Arrasateko giro politikoa adierazten dutenak.

Hilketaren ostean Euskal Herriko prentsa itxita egon zen, dekretuz. Espainiakoa argitara zitekeen baina aldez aurreko zentsurarekin. Horregatik, urriaren 12ra arte ezin izan ziren irakurri hemengo egunkariak. Eta Arrasateko karlismoak Donostiako “La Constancia” egunkarian, 1934ko urriaren 13an zioen:

“… Nada habremos de decir de los pueblos donde dominábamos nosotros en Guipúzcoa, y en los que como en Cegama, Segura, Azcoitia etc. no se movió una mosca.

Cierto que en Mondragón se produjo una explosión insospechada al calor de esos elementos de los cuales hoy quiere divorciarse el nacionalismo. Sorprendió a todo el mundo en las horas de reposo, y a nuestros amigos en su mayor parte sin una sola arma. No obstante lo cual, apenas cometido el horrible crimen del Sr. Oreja, que durante muchos años pesará sobre la cabeza del nacionalismo, se presentaron decididos y valientes siete requetés, que rescataron inmediatamente el cadáver, logrando llevarlo aún vivo a su domicilio”

Bere burua indartsutzat hartzen zuten karlistek, eta erakuspen garbia egiten zuten euren aldeko medioetan:

“Se llamaban estos bravos que así se jugaron sus vidas en lo más álgido de la revolución, don Alejandro Uribeechevarria, Esteban Pagoaga (hijo del conocido propagandista) Andrés Bidaburu, Luis Ochandiano, Sotero Acha, Regino Huerta y Modesto Otaduy, cuya templanza bastó para que aquellos asesinos y sus compinches no se atrevieran a dar la cara, sabiendo que se las habían de ver.

Todas las tiendas de Mondragón fueron asaltadas. La única que se libró del latrocinio fue nuestra Cooperativa instalada en los bajos del Círculo Tradicionalista. ¿El porqué?... Que lo averigüe el Sr. Picavea (1).

En aquella noche trágica en que reinaba el pavor por doquier en el tranquilo vecindario de Mondragón, estando prohibido incluso salir a la calle, nuestros requetés salieron y dieron guardia y custodia a la casa de la señora viuda de don Marcelino Oreja (q.e.p.d) a la del ingeniero de la Fábrica señor Chacón y a otros varios conventos”

Arrasateko UBB (EAJ-PNV) eta Solidarioen komunikatua izan zen Euskal Herriko zenbait mediotan urriaren 28an, “El movimiento revolucionario en Mondragón” tituluarekin agertu zena. Ondokoa laburpen bat da:

“ Los bravos requetés, que estos últimos tiempos han andado por los montes aprendiendo la instrucción militar, incluso con toques de corneta, estaban desgraciadamente anulados. En definitiva, los revoltosos eran dueños del pueblo.

… En el intervalo fueron asesinados vilmente los señores Oreja y Resusta, y escapó milagrosamente de correr la misma suerte el señor Azcoaga.

Requeridos por los gritos de una monja del Hospital, cerca del cual cayeron los señores Oreja y Resusta y enterados por ella confusa y rápidamente de lo sucedido, los primeros que acudieron a prestar auxilio a las víctimas fueron Modesto Zabarte y Pedro Acha, nacionalistas y solidarios ambos. En su excitación saltaron el cercado donde yacían las víctimas por la parte donde la pared es más alta. Acudieron primero al señor Resusta y comprobaron que estaba muerto. En esto se fijaron en el señor Oreja, a quien estos no habían visto y acudieron a él. Viendo que vivía intentaron incorporarle y prestarle auxilio, pero los gritos desesperados e insistentes de los vecinos de una casa próxima que les pedían que huyeran porque los asesinos se dirigían a ellos con las armas dispuestas para asesinarles también, acabaron por descomponerles y huyeron.

Hicieron correr la noticia entre varios de los salidos de sus casas a la llegada de la tropa y un grupo se dirigió nuevamente a socorrer a las víctimas. Avisaron también a un médico. Interín habían huido casi todos los revoltosos de la Casa del Pueblo y sus alrededores, pero esto se supo después. Del grupo mencionado saltaron tres el cercado, levantaron al señor Oreja, le sacaron de allí y juntamente con los restantes del grupo entregáronle en su domicilio. Uno de esos tres era Román Bidaburu, nacionalista; en el resto del grupo había nacionalistas y tradicionalistas.

Enterado Pedro Lizarralde, nacionalista y solidario, de las circunstancias que concurrían en el crimen cometido, corrió a la casa cural a requerir auxilios espirituales, y velozmente retornó acompañado del benemérito sacerdote don José Marquiegui y del sacristán de la parroquia. Después de prestar los auxilios espirituales del caso al señor Oreja, que se encontraba ya en su domicilio todavía con vida, acudieron los tres al cercado a cumplir la misma piadosa misión con el señor Resusta. Habían regresado los revolucionarios huidos y viendo que faltaba el señor Oreja se colocaron al acecho, suponiendo que volverían por el señor Resusta. Los vecinos de la casa que decimos antes, también nacionalistas, advirtieron a gritos a don José y sus acompañantes que les acechaban, a pesar de lo cual don José cumplió su misión, aunque no pudo llegar junto al cadáver. Los revoltosos dispararon tiros hacia los vecinos que tan valientes y oportunamente dieron las alertas salvadoras.

Pedro Acha el solidario que juntamente con Zabarte acudió en primer lugar al cercado fatal, también recurrió a la casa cural, y a su instancia acudió al domicilio del señor Oreja el benemérito sacerdote don Luis Dolara.

El cuerpo de don Dagoberto Resusta fue retirado a las cinco y media de la tarde, por permiso conseguido de los revolucionarios por el propietario de la agencia funeraria de ésta. Antes fracasaron en la misma gestión familiares del finado.

En la velada de la noche del día trágico, en casa del señor Oreja, además de don Luis, se encontraban cuatro personas extrañas a la casa: una era Joaquín Balzategui, nacionalista y solidario. En las mismas circunstancias en casa del señor Resusta se encontraron solos tres de los hermanos Azcoaga Aldanondo, todos ellos nacionalistas y uno solidario.

… Al día siguiente, restablecido por completo el orden, la casa de don Marcelino Oreja Elosegui estuvo invadida por requetés que establecieron guardia en todos los rincones armados de pistolas. Ignoramos si la noche de ese día estuvo algún nacionalista o solidario velando el cadáver del señor Oreja”

Aurreko idazkiari karlisten erantzuna ez zitzaion berandutu eta euren pentsamoldeko komunikabideetan, “Ante una insidia” titulatuta, idazki bat agertu zuen Domingo Arzamendi Arrasateko Zirkulu Karlistaren lehendakariak. Laburpena ere emango dut, zatirik esanguratsuenak azalduz:

“… El relato está hecho de manera bastante imparcial… Pero NO ES CIERTO que entre los que recogieron y llevaron al señor Oreja a su domicilio HUBO NACIONALISTAS O SOLIDARIOS VASCOS. Que los dos nacionalistas citados en la carta vieron a las víctimas es cierto. Que trataron de auxiliarles también. Pero que tomaron parte en la conducción de Oreja ¡FALSO!.

… Como no rechazamos sistemáticamente los extremos de aquella carta, sino tan solo la parte falsa (que es extensa) con gusto consignamos que los dos hermanos Balzátegui (uno de ellos nacionalista) pasaron aquella noche de vela en casa del señor Oreja, que lo hicieron en unión únicamente de los familiares, servidumbre, secretario particular, concejal tradicionalista señor Zubillaga y el que firma la presente carta.

… Y a otra cosa: el ingeniero de Unión Cerrajera, señor Chacón, que estaba fichado para matar, al tener la noticia de los horrendos crímenes ya cometidos (a este señor le buscaron por la mañana los revoltosos en su casa, pero no le encontraron porque se escondió en una habitación superior) como por la tarde se dejó ver, vio que su situación era desesperada. Avisó al batzoki en súplica de que fueran a su casa algunos jóvenes a defenderle, contestándole que nada. Entonces pasó el aviso al Círculo Tradicionalista, y al poco rato seis jóvenes salían y pasaron toda la noche con el señor Chacón, quien pide una estatua para cada uno de estos bravos muchachos”

Eta orain dator istorio honen alderdi harrigarriena, Domingo Arzamendik apustu bat egin baitzien abertzaleei, auzi hartan arrazoia noren alde zegoen erabakitzeko. Alde bakoitzeko 5.000 pezetako apusturako deia egin zuen, Banku batean ezarrita. Honela zioen Arzamendik:

“El Círculo Tradicionalista de mi presidencia, deseando arreglar este lio, ha acordado lo siguiente: Esta Sociedad depositará en un Banco de esta villa la cantidad de 5.000 pesetas a condición de que otra entidad o individuo constituya igual depósito.

Se pondrá un Tribunal para que haga las averiguaciones pertinentes. Y si el mismo falla en el sentido de que algún nacionalista o solidario vasco (UNO SOLO) tomó parte en el rescate y conducción a su domicilio de Oreja, las diez mil pesetas pasan a la propiedad del otro depositante.

Pero si no es así, el Círculo Tradicionalista recupera las 5.000 pesetas por él depositadas y las otras 5.000 las entregará a la Beneficencia de esta villa.

Nos parece la única manera de resolver este problema”

Eta lehen baldin banioen harrigarria iruditzen zaidala Arzamendiren jokaera, hura oso persona integrista zelako da. Idatzi nuen behin blog honetan bertan  Domingo Arzamendi  1922an herriko alkatea zenean, krossa eta eskuzko pilota jokoak inmoraltzat hartu zituela, zer dela-eta, tartean apustuak zirelako. Hamabi urte geroago alkate ohia bera da apustu eragilea.

Abertzale eta euskal sindikalisten izenean “Danok Bat” batek aurki erantzun zion Arzamendiri beste idazki batean. Laburbilduz zioen:

“… Apuestan 5.000 pesetas. Esa proposición nos parece de escasa viabilidad, pueril, efectista solamente entre gente boba. No obstante, como esos argumentos son de lo mejorcito que poseen los tradis, no se las vamos a despreciar; al contrario, si les parecen tan buenos los emplearemos también nosotros: aceptamos la apuesta; indiquen el medio concreto de resolver inapelablemente el litigio en uno u otro sentido y depositaremos las 5.000 pesetas. Nosotros afirmamos que en la conducción de Oreja, herido, intervinieron varios solidarios y nacionalistas.

… En el escrito que refutamos se dice que el ingeniero de la Unión Cerrajera señor Chacón “avisó al Batzoki en súplica de que fueran a su casa algunos jóvenes a defenderle, contestándole que nada.

Apostamos 5.000 pesetas a que eso no es cierto. Esta apuesta sí es viable: juez inapelable, el mismo señor Chacón. Este señor nos ha informado de que debe la vida a una persona nacionalista. No porque le defendiera pistola en mano, como acostumbran hacer los requetés, sino porque en un momento comprometidísimo dio el consejo salvador. ¿Hace otra apuesta?”

Ez dut jarraituko, soka askoz luzeagoa den arren, alde bateko eta besteko deskalifikazioekin. Bistan da orduko Batzokitik Zirkulura – berrehun metro- zailagoa zela heltzea, komunikabideek ematen zuten bide bihurrietatik baino. Hauts haietatik etorriko zen 1936ko hondamena.

       (1)   Rafael Picavea Donostiako “El Pueblo Vasco”ren zuzendaria zen. Egunkari horrek toki ematen zien abertzaleen idazkiei, “La Constancia”, “La Gaceta del Norte”, Bilboko “El Pueblo Vasco” eta abarrek egiten ez zutena.

Argazkiak: liburuaren azala eta Carmen Gorberen margoa

urtarrila 09, 2019

TORIBIO AGIRRE



Toribio Agirre Ibarzabal

Toribio Agirre izenak ez die ezertxo ere esango berrogei urtetik beherako arrasatearrei. Adin horretatik gorakoek, berriz, agian oroituko dute kale bat izan zela izen horrekin, zein eta egun Olarte kalea deitzen duguna. Herriko zaharrenek agian gogoratuko dute Toribio Agirre eta Unión Cerrajera S.A zuzen erlazionatuta daudela. Hortik aurrera, ezer gutxi dakigu pertsonaia honetaz. Gaurko ekarpen honetan, beraz, gizon horren gaineko zenbait zertzelada eman nahi ditut, iruditzen baitzait herriko industria garapenarekin zer ikusi handia duela. Jose Maria Resusta beste industria gizon erreferentearekin batera Agirrek haro bat markatu zuen arrasatear gizartearen bilakaeran. Resusta eta Agirre elkarren ondoan ibili ziren hamarkadatan. 

Toribio Agirre Ibarzabal Arrasaten jaio zen 1854ko apirilaren 16an. Pedro Agirre Barrutia eta Ana Ibazabal Arregi gurasoak ere arrasatearrak ziren. “Ama Cerrajera” (2007) liburuan idatzi nuen bezala, hamaika urterekin ekin zion lanari Zaldibar ondoko erreka bazterretan Monterrongo Kondeak zeukan “Olazar” lantegian. Eta handik gutxira egingo dute topo lehen aldiz Agirrek eta Jose Maria Resustak, 1869an ola erosten baitio bigarrenak Kondeari, sarrailagintza sektoreko enpresa modernoa egiteko asmoz. Orduantxe jaio zen “Vergarajauregui, Resusta y Cia” enpresa. Lan egiten zuen bitartean Agirrek  administrazio eta merkataritza ikasketak egin zituen. 

Agirre lehen lerroan, txapela eta bizar zuriarekin
Bigarren karlistadak hemeretzi urterekin harrapatu zuen Toribio gaztea eta karlistekin aritu zen. Gogor eta gogoz ihardun bide zuen gatazkan, hiru urte geroago tenienteren gradua eskuratu baitzuen.  Gerra galdu arren ez zitzaion zigorrik egokitu... Jose Maria Resusta baitzeukan aldeko. Eta, beraz, VRyCia-ra itzuli zen, administrazioaren arduradun bezala. Poliki-poliki enpresaren akziodun handi bat bilakatzen da, beti Resustaren ondoan. Kontuan eduki behar dugu enpresa hura penintsulako garrantzitsuena izan zela sarrailetako sektorean XIX. amaieran. 

Ezaguna den moduan, VRyCiak eta “La Cerrajera Guipuzcoana” sektore berdineko Arrasateko beste enpresa garrantzitsuak bat egin zuten 1906an, Unión Cerrajera S.A sortzeko. Une hartan erabaki zen enpresa berriaren presidentea Candido Gaytan de Ayala izango zela eta administratzaile nagusia Jose Maria Resusta. Baina orduantxe ere sinatu zen Resustaren ondorengoa Toribio Agirre izango zela Unión Cerrajera S.Aren zuzendaritzan. UCEM berriaren kapitalaren osaketan,  Agirre seigarren akzioduna izan zen jabetza-tituluei zegokienez. Beraz, teniente karlista ohiak pisu espezifiko handia zuen enpresa berriaren martxan eta akziodun bezala lehen unetik sartu zen Administrazio Kontseiluan. 

UCEMen 1926an Agirreri eskainitako oroit-diploma
Jose Maria Resustak 1908an utzi zuen zuzendaritza – 84 urte zituen- eta Agirrek eskuratu zuen enpresaren gaineko erantzukizun osoa. Zuzendari bezala 1931ra arte aritu zen – 77 urterekin- eta Administrazio Kontseiluko presidente izendatu zuten eta kargu horretan bi urtez aritu zen,. Bere agindupeko aroan Unión Cerrajera S.A-k urrats sendoak eman zituen, lehen lerroko enpresa multisektoriala bilakatzeko. 

Gipuzkoa mailan ere aritu zen enpresa munduaren goi kudeaketan eta, horrela, 1928an Gipuzkoako Ekoizleen Ligako presidente egin zuten eta bertatik eragina izan zuen Gipuzkoako Industria Ganberaren sorkuntzan. Espainia mailan, berriz, Laneko Domina jaso zuen Primo de Rivera jeneral diktatorearen eskuetatik 1926an. 

Enpresatik kanpoko Toribio Agirreren bizitzan bada arlo bat, oso ezezaguna. Politikari dagokiona da, eta XIX.aren azken urteetan eman zen. Egia da sekulako zalaparta ekarri zuela Agirreren ibilbide politikoak, liberalekin aurkeztu baitzuen bere burua. Gipuzkoako zenbait prentsak ez zion arrasatearrari barkatu iragan karlista.  “La Libertad” egunkari errepublikazale erradikalak , adibidez, 1892ko irailaren 2an zekarren: 

“Todos los días se aprende algo. En el de ayer aprendimos lo que hoy comunicamos a nuestros lectores a renglón seguido, no sin antes gritar: ¡Vivan los carlistas de la coalición liberal! Quiere decirse que ya conocemos los méritos políticos de D.Toribio Aguirre, pro varón llamado a liberalizar este país. Fué D. Toribio Aguirre capitán de los tercios carlistas de Mondragón. En su hoja de servicios constan, pues, los logros, imponderables, inmensos, que prestó a la causa de la coalición liberal. ¡Con qué gusto contaríamos todas las proezas del ex-capitan de los tercios carlistas de Mondragón! Los servicios que entonces prestó a la causa de la dinastía imperante y del trono legítimo, le han sido premiados, al fín, ascendiéndole a candidato de la coalición liberal. Dignos son la una de la otra” 

1892ko irailaren 11an Diputaziorako hauteskundeak egin ziren eta Toribio Agirre liberalen zerrendan agertu zen. “La Libertad”etik jasotako erasoa zela eta, Agirrek erantzun bat bidali zuen, irailaren 6an: 

“Sr. Director del periódico LA LIBERTAD. Muy señor mío: Aunque el mero hecho de haber presentado mi candidatura para las próximas elecciones de diputados provinciales, como individuo de la coalición liberal de Guipúzcoa, demuestra de manera evidente que me honro perteneciendo  a esta coalición, y aunque mis dilatados servicios a los liberales del distrito de Vergara no dejan lugar a duda alguna, respecto de mis ideas politicas, ante las falsas imputaciones que sin fundamento alguno se me dirigen en ese periódico, y más por corresponder a la bondad, a la confianza de mis correligionarios que por dar satisfacción a mis enemigos, me creo en el deber de manifestar a Vd. que, como queda indicado, milito en la coalición liberal, y que todos mis esfuerzos se encaminarán siempre a lograr el triunfo de los liberales, con quienes comparto las glorias de triunfo o las amarguras de la derrota.
En resumen, quien quiera que desde ahora se atreva a dudar de mi amor a la libertad y a aplicarme el odioso calificativo de tradicionalista carlista, miente de una manera descarada, y como grosero calumniador se hace sólo acreedor a mi más profundo desprecio. Toribio de Aguirre” 

Toribio Agirreren etxea lurreratzen ari, 1967-08-03an
Toribio Agirre ez zen aukeratua izan Diputaziorako, eta enpresa munduari lotuta jarraitu zuen. Nik behintzat ez diot beste ahaleginik ezagutzen arlo horretan. 

Amaitzeko, diodan, Toribio Agirre 1883an Mikaela Isasi Miotarekin ezkondu zela Elorrion eta bikoteak bederatzi seme-alaba izan zituen, denak arrasatearrak. Horietako bat – Jose Maria- izan zen Unión Cerrajera S.Aren Bergarako lantegiko zuzendaria urte luzez. Eta alaba gazteena – Pureza- Marcelino Oreja Elosegirekin ezkondu zen. Oreja Elosegik Unión Cerrajera S.Aren presidentzia hartuko zuen bere aitaginarreba erretiratzean eta 1934an eraila gertatu zen urte hartako urriaren iraultzan.


Toribio Agirre, Don Toribio, 1941eko uztailaren lehenean hil zen Donostian. Eta handik bi egunetara, hilak 3, gorpua Arrasateko sendi hilobian ehortzi zuten, hileta elizkizunak burutu ondoren.
 

Argazkiak: JMVM, Karmelo Letona.

TORIBIO AGIRRE. POLITIKOA

https://txemax3.blogspot.com/2024/05/toribio-agirre-politikoa.html