Joxe Letona etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Joxe Letona etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

maiatza 11, 2022

MUSAKOLAKO ITURRIAK. 1980

Auzoko jaien atarian, ONDO PASA!! Eta gogoratu datorren urtean mendeurrena ospatzen duzuela!


Antoña Etxebarri
Ekarpen honen tituluak dioen bezala, Musakolako iturriak ditut gaurko honetan langai. Baina ez da nire meritua zerrendako bakoitzaren xehetasunak bildu izatea.
 Arrasateko iturrien gaineko ikerlan interesgarri bat burutu zuen Joxe Letonak, eta baita publikatu ere, “Eusko Folklore” aldizkariaren 29. zenbakian, 1980 urtean. “Catálogo con situación de fuentes del término municipal de Mondragón” Horixe izan dut nik nire iturri partikularra ekarpen honi itxura emateko.

Oroigarri gisa aldatu nahi dut hona, iturri horietako gehienak desagertu baitira ordudanik eta oso gutxik gogoratzen dute zein zen auzoko garaiko ur-mapa iturri horien kokapenari dagokionez. Jakina, 1980an ipini behar dugu dokumentuaren balioa, Letonak eskutik eskurako datuak jarri baitzituen lan hartan. Arrasate osoko iturriak dakartza, baina oraingo lan honetan Musakolakoak bakarrik azalduko ditut, auzo horretako lagun batzuek arestian bertako iturriei buruz galdetu baitzidaten. Eta beheko datuak Letonak bere ikerlanean idatzi zuen bezala aldatuko ditut, grafia errespetatuz. Begira zer zioen Arrasateko ikerlariak 1980an:

 Monjategui. Siguiendo el camino que desde la Sociedad San Isidro se dirige al caserio “Monjategui” a unos 100 metros de la última casa se halla esta fuente, de agua natural, con chorro abundante al borde e izquierda del camino.

Monjategui. Siguiendo el mismo camino hacia el caserío “Alzibar” a unos 50 metros hay un sendero que, a unos 75 metros de repecho, nos lleva por el pinar hasta la misma fuente ferruginosa.

Aranguren. En el cruce del camino de Aranguren y la antigua vía del ferrocarril, a muy pocos metros, existía hasta hace muy poco tiempo, una fuente de calidad ferruginosa muy buena, hoy cegada por desidia, y que con muy poco trabajo se podría poner en marcha (se halla frente mismo del pabellón Roneo)

Olatxo. A la misma orilla del río y par de la presa, se encuentra esta fuente de muy buena calidad de agua natural. Hay que bajar tres escalones.

Antoña-Etxebarri. Llamada “Iturri-poto” con su lavadero anexo. En la bifurcación de los caminos de Arbe y Zaburdi. Por debajo del primero, a unos 50 metros, se halla esta fuente de agua natural con su lavadero.

Antoña Etxebarriko "Iturri-potoa"

Aguerre-Etxebarri (Maxua) Hacia unos 200 metros del caserío lado izquierdo del camino antiguo que pasa por encima de la casa, se baja por un senderito en unos 20 metros a dicha fuente ferruginosa.

Zaburdi. Hacia la mitad del camino senda que une a los caseríos “Zaburdi Zar” y “Zaburdi Barri” está el enclave de la fuente. Agua ferruginosa.

Txoza Txiki. Se encuentra en la falda del monte Mitxetalde, unos metros más abajo del camino que desde “Etxaldebarri” pasando por “Loro” va a desembocar en “Antoñana” Está enfrente de una choza de pastores en ruinas, que por ser propiedad del caserío “Txoza” le denominan “Txxoza Txiki” De ahí le viene el nombre a la fuente. De esta choza al camino hay 6 metros. De aquí parte un camino-pista y a 27 metros se encuentra la fuente. Es ferruginosa.

Bilin-balan. Siguiendo el camino, que desde el caserío “Saburdi-berri” se dirige al monte “Iturri-txipi” a unos 350 metros de la casa, en una bifurcación de éste con el caserío “Zelayeta” de Musakola, en el mismo cruce al borde del camino se encuentra una pila de agua natural excelente, por nombre “Bilin-balan”

Altza-arro. Desde la carretera, dirección única de la antigua vía del ferrocarril, que se une con la carretera general a Vergara en el caserío “Aisherikua”, al llegar a la altura de los talleres “Alesa” se toma un camino que pasando cerca del caserío “Osinalde”, una bifurcación a la derecha nos conduce a 200 metros a un grupo de chabolas de los herederos de Domingo Ceciaga “Ermosho”, y junto a la última chabola se encuentra esta fuente de agua natural denominada “Altza Arro” con grifo para los transeúntes. El origen de esta agua está a unos 200 metros más arriba, en el barranco.

Eranskin gisa Letonak honakoak ere sartzen ditu Musakolako iturrien artean:

Sagasti-Etxe. Dentro de lo que fu suntuosa finca “Sagasti-Etxe” o “Etxezarreta” (hoy en ruinas) todavía quedan restos de la que fue magnífica fuente de agua ferruginosa. Se halla enclavada a la orilla derecha del río Deva, que deslinda los municipios de Vergara y Mondragón, a unos 35 metros de la presa del río. Su acceso por la pista particular, que desde la casa termina en San Prudencio. En un punto de la pista se baja por un sendero y unos escalones de piedra a la fuente. En ésta hay una piedra y un asiento del mismo material, adosado a la pared.       

Artxubi. Aunque en realidad pertenece a Vergara, por hallarse muy cerca del límite tiene mucha aceptación por parte de Mondragón. Por ello lo incluimos. Su acceso, frente a la entrada de la finca de “Sagasti Etxea” al otro lado de la carretera que va de Mondragón a Vergara, por una senda de 40 metros de suave pendiente. Es agua de buenísima calidad y abundante. Ferruginosa. También tiene acceso por el caserío “Artxubi”

Horrela amaitu zuen Letonak Musakolako iturrien gaineko lana. Begiak atzera itzultzeko baliagarria izan da. Gera bedi horrela. Iturri haiek, gehienak, desagertu egin ziren eta berriak ageri dira auzoan. Normala. Gu bezala.


Grafikoak: Joxe Letona ; Argazkiak:  JMVM

martxoa 06, 2019

MARTIN ABADEAREN ALDAERA ARAMAIXOARRA



Martin Abadearen legendak Arrasateko Udala auzoan zein nolako indarra izan zuen ikusi dugu behinola txoko honetan. Orain Aramaion Joxe Letona zenak jasotako bertsio bat azaldu nahi dut, aldaera interesgarria baita. Polita, zalantzarik gabe. Hona hemen, Joxek jaso zuen moduan. 

“Martoko traidorea, etxalako fina; guk orain pagatzen dogu aren atsegina” (Aramaioko atsotitza)


“Martin Kasaria, Udalako abadea zan ta aiztari sutsua. Egun baten mezan egoala, goizean goiz, txakur zaunkak entzun zituan; eta amakasea “erbia dabilela esatera” etorri jakon. Martinek ez eban mezea amaitzeko eperik artu gura izan. Bertan bera dana itxi, artu eskopetea ta egoanean- lenengo bide kurutzera, erbiei aurra  artzera joan jakon. Erbiak iges egun eutson ta bere atzean, txakurrakin Ipiztikarriraño jarraitu eutson. Handik Araneko errotaraño; Araneko errotatik Goikoerrotaraño; Goikoerrotatik Andra Mariraño. Emen bere usaña galdu eban eta txakurren atzean ara eta emetik Ipurtotzera, ta Ipurtotzetik Aixolako Olabe ondotik zea, Keistitik, Zubetetik, Uribarri soloetatik Zalgora. Zalgotik Bajongo eleiz-azpiko soloetatik, Azkoa aldetik Asentziora, ta emetik Untzilla aldetik Murura.
  - Ementxe arrapau biaut – esaten eben.


Eta itxututa lez alderik alde ibili zan. Aramayo guztiak olan, abadea ikusirik, bere aurka gatz esaten jarri ziran.

Angeru guardakoa be, lotsatuta gelditu zan eta Jaunari esan eutzon. Eta Aita Jaungoikoak onetaraxe zigortu eban:

"700 urtean gau guztietan, gabaz Udala, Tres
Caminos, Muru, Ipiztikarria, Arangio ta Aramayoko auzune guztietatik ibiliko az, txakur pillo bategaz. Eta zazpi urteik zazpi urtera, Aramayotekoak (1) jo eta ordubete beranduau, etxetik kanpora aurkitzen doan neskea erbien orde garbitukok"

Oraindiño be gau askotan, Martin abadeen txakurren zaunkak erreka onduetan entzuten dira. Batzuk diñue ur-txakurrak dirala, beste batzuk beste gauza batzuk dirala. Nik eztakit. Baña oraindiño erreka ondoetan txakur zaunkak, gaberdien be entzuten dira…”

Neska berantiarren aurkako Jainkoaren zemaia bete ote zen ez da jakin, orain arte behintzat.

(1) Iluntzeko kanpai jotzeari Aramayotekoa esaten zitzaion.
Argazkiak: Gerardo Lopez de Gereñu Galarraga, JMVM

otsaila 13, 2019

WALTER “MR. HARRIS” ARRASATEKO FUTBOL ENTRENATZAILEA?

Walter Harris "Mr. Harris"
Arrasateko futbol historia idatzian bada baieztapen bat nik beti zalantzan jarri dudana. “Mr. Harris” deitu izan dugun entrenatzailearen gain ari naiz. Joxe Letonak bere “Pequeña historia del fútbol en Mondragón” liburuxkan dioenez, XX.eko hogeietan dirua farra-farra zebilen Arrasateko futbol munduan Club Deportivo Mondragoneko lehendakaria Jose Añibarro presidentea baitzen. Eta Letonak idatzi zuen Harris jaun ingelesa kontratatu zutela entrenatzaile moduan. Eta pertsonalki egiaztatu ahal izan dudanez, oraindik ere bada jende asko - nagusiei entzunda, hori bai- baiesten duela Mister Harris Arrasaten bizi izan zela; areago, ingelesa Deba ibaian bainatzen zela esaten dute. Beude komentario horiek hor, denboraren poderioz hartu duten estalki erromantikoaren azpian. 

Nik dakidalarik – eta datu idatziei nagokie- 1916-22 bitartean ez zen lehiaketako futbolik izan Arrasaten, taldeak - arrazoi batzuk tarteko- jokatzeari utzi baitzion. Berriz ere 1922-23 denboraldian hasten denean Juan Resusta Olañeta zen presidentea. Eta 1922rako Walter Harrisek Irungo Real Union ekipoa entrenatzen zuen. Esan behar da Real Union 1922an Kopako finalista izan zela, estatu mailan. Beraz, goi mailako taldea zen.

Nire ekarpen hau apaintzen duen argazkian agertzen da Mr. Harris, MCDeko jokalariekin... eta Real Unionekoekin! Argazkia 1923koa da, Maala futbol zelaian aterata. Eta arerioa, diodan moduan, Irungo Real Unión zen. Beraz, Mr.Harris irundarrekin etorriko zen. 

Arrasaten tartetxoren bat eman zuela Harrisek arrasatearrak entrenatzen? Ziur baietz. Eta, gainera, Letonak badio hala izango da. Baina ez dut Harris entrenatzailea modu iraunkorrean Arrasaten ikusten. Arrazoiak? Begira Harrisen kurrikuluma: estatuan hartu zuen lehen ekipoa, 1922-23 eta 1923-24, Real Unión izan zen; 1924-2, Frantzian; 1925-27, Iruñeko Osasuna; 1928, Gasteizko Alavesa; 1928-29, Malaga; 1932, Alacanteko Hercules; 1932-33 Atletico Madrid. Beraz, okupatuta zegoen entrenatzailea, aipatu tokietan. Aldian aldiko bisitaria izango al zuten Harris Arrasateko fubolariek? Baliteke. Bi denboraldiren artean? Posible litzateke.

Ikus daitekeen moduan, lan ibilbide zabala izan zen Harrisena. Horregatik diot ingelesaren gaineko istorio txikitxoa legendaren hurreneko sailean sartzeko arriskua dela. Eta legendetatik mitoetara pasatzeko zubia berehala eraikitzen da. Arriskua hortik dator, hain zuzen, historia idazteko zorroztasunik eta dokumentatu gabeko istorioak erabiltzetik. Harrisi buruz eta bere inguruari buruz arestian gure artean idatzi denak ez du ez hanka ezta bururik ere. Añibarroren eskutik Arrasaten egongo zela ez dut dudan ipintzen; inoiz futbol ekipoa modu iraunkorrean entrenatzera etorri zela baieztatzea da galdera ikur handiarekin jartzen dudana.Eta ezezko erantzuna ematearen aldekoa nauzue.

Harrisek Ameriketara eraman zuen ekipoa

Diodan, halaber,  1922ko ekainean Harris Amerikatera joan zela euskal futbol selekzio batekin, adiskidantzako partidu batzuk jokatzera. Harris ekipoaren arduradun eta entrenatzailea izan zen, garaiko prentsaren arabera. Geroago, masajista bezala aritu zen 1924ko Parisko Olinpiadetan, Frantziako futbol selekzioarekin. Ikus daitekeenez, toki askotatik igaro zen ingelesa urte haietan. Deportivo Alavesean ere ihardun zuen, 1928an, eta ekipoak oso denboraldi ona egin zuen, oso jokalari onak baitzituen, besteak beste Ziriako eta Quincoces ospetsuak. Azken horren hitzak dira ondokoak, urtetara Gasteizko egunkari batean azalduak: "Harris no tenía ni idea de fútbol y le daba al whisky más de la cuenta, hasta el punto que una de las obligaciones de esa época era acostar al entrenador"

Jazinto Quincoces handiaren aitorpenak ezagututa, ez zait hain harrigarri egiten Harris-Jose Añibarro tandema identifikatzea, urtetan Union Cerrajeraren idazkari nagusi izandakoa ere ondo jan eta hobeto edateko ohiturak tiratzen baitzuen. Harris bezala, ezkonge, eta diru mordoarekin poltsikoan. Resusta Olañeta, aldiz, ez dut ikusten dirua xahutzen, are gutxiago futbolean.

Eskuineko argazkian, 1923ko ekainaren 24an Maalako futbol zelaian jokatutako bi ekipoen futbolariak ditugu. CDMondragoneko ekipoa, orduko elastiko gorri eta fraka beltzez: (ezkerretik, zutik): Arkautz, Vitoria, Bidaburu, Armengou, Abarrategi, Ibañez, Marruko, Zeziaga; (makurtuta) Zarraoa, Madinabeitia (elastiko zuriz, atezaina) Zabarte eta Galdos.

Eta Harrisen eskuin aldean dagoena, Irunen jaio eta Real Unioneko ekipo hartan -eta aipatu 1922ko euskal selekzioan- goi mailako jokalaria izanda gero, Arrasatera aldatu zen bizitzera: Pako Etxebeste, Banco Guipuzcoanoko zuzendari lanetan urte asko egin zituena. Honaino Walter Harrisen gaineko istorioak oraingoz behintzat eman duena.

Argazkiak: JMVMM

OHARRA: artikulu hau argitaratu eta bost urtetara aurkitu nuen erreferentzia idatzia Mr. Harrisen Arrasateko egonaldiaz. Ikus: https://txemax3.blogspot.com/2025/04/mr-harris-uzten-dio-mondraren.html

ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE MONDRAGÓN