Monterron Jauregia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Monterron Jauregia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

otsaila 18, 2015

ARAMAIOKO AZKOA ETXEBARRIA BASERRIA, MONTERRONEN



Aramaioko Azkoa Etxebarria baserria 1972an hondatu zen eta bere hondakinak Arrasateko Monterrongo Kondeak bereganatu eta Arrasatera eraman zituen. Horrela adierazi zidan Iñaki Nafarrete adiskideak, Aramaioko baserri arkitekturari buruz nire blog honetan lehen artikulua idatzi nuenean. Eta horrela baieztatu zait Arrasaten bertan, kondeak harri haiekin dorre bat egin nahi izan zuela azpimarratuz. 

1975 inguruan, garajea egin berria
Dorrea ez, baina Monterrongo kondeek arku eta harri haiekin, besteak beste, euren garajeetarako sarrera ateak egin zituzten. Eta egun hantxe ditugu Azkoa Etxebarriko bi arku, Monterronen. Gainerako harriak, itxura denez, hemen eta han barreiatu ziren laurogeietako hasieran eta azkenik haien arrastoa galdu egin zen. Agian, bateon batek jakingo du non aurki genitzakeen. 

Baina goazen aurrera. Aipatu ditut aurreko ekarpenetan, “Arabako nekazal arkitekturaren inbentarioa. I. Aramaioko harana” eta “La arquitectura del caserío vasco” liburuak. Eta gaurko honetan, dakizkigun zehazkizun teorikoetan birsartu ez banaiz ere, lekukotasun grafikoa ekarri nahi izan dut, Aramaion izan bide zen baserririk ederrenetarikoaz. XVII mendeko eraikina genuen eta argazkiek garbi asko erakusten dute baserriaren iragan aberatsa.

Gera bitez, beraz, argazki horiek, Aramaioko baserri arkitekturaren garrantziaz.

Aramaioko arkitekturari buruzko artikulu gehiago:




















otsaila 19, 2014

KARLISTEK FUSILATUA, 1836an


Karlos V erregegaia

Ezaguna den moduan, lehen karlistadako urteetan Arrasaten mugimendu handia bizi izan zen. Tropen joan etorriak zaildu egin zuen biztanleen eguneroko erritmoa eta ondorioak gizarte txiki haren gizabanakoengan pairatu ziren, gehien bat. Carlos V erregegaiaren soldaduek hartuta zeukaten Arrasate 1836an. Miguel Madinabeitiak 1887ko uztailaren 3an sinatutako albiste bat eman zuen argitara “El Noticiero Bilbaíno” egunkarian. 

“El 3 de julio de 1836, hace 51 años, cayó, como hoy, en domingo, día en que presenció este pueblo uno de esos cuadros tristes que por desgracia se registran en las guerras civiles, que quiera Dios no las volvamos a conocer. Tenía yo ocho años no cumplidos, pero recuerdo como si lo viera hoy, la ansiedad, el dolor y la amargura que embargaba a mis queridos padres, porque aquel mismo día tenía que ser borrado de la lista de vivos un antiguo y cariñoso amigo de la familia.


Monterron Jauregia
La casa-palacio del Conde de Monterrón hallábase a la sazón transformado en taller de obra prima para el abastecimiento de calzado para el ejército carlista; algunas de sus piezas servían de reclusión para los jefes que, perteneciendo sin duda al bando apostólico, estaban en disidencia con Maroto; la planta baja que da al jardín servía de academia donde el religioso franciscano Padre Larramendi organizaba las charangas que luego eran destinadas a los batallones. Sólo había en todo el edificio un local no profanado, y era el oratorio” 

Madinabeitiak bikain deskribatu du Monterrongo Jauregian antzematen zen giroa. Garibay historialariaren antzerako estilotik ari dela, ume-begien bitartez ikusitakoari ikerlariaren fruitua ere gehitu ahal izan zion denborarekin, eta horren berri ere ematen digu jarraian. 

“Allí, ante la imagen del Redentor, alumbrada por candelas había dos hombres: era el uno el Padre Fray Valentín de Urtasa, guardián del convento de este pueblo, y el otro Gregorio

Tropa karlistak

García Echave, dueño y representante de la casa de su apellido en Guellano, Valle Real de Léniz, jurisdicción de Escoriaza. El primero prestaba los consuelos de la religión al segundo, que tenía que morir fusilado a las cuatro de la tarde del mismo día, y en tan angustioso trance se arrojó a la calle por la ventana, cuya altura no bajaría de unos 15 metros, pero con tal mala suerte que, apercibido el centinela, con certera puntería le hirió de bala en la pierna, en cuyo estado fue conducido al suplicio. 

Era a la sazón alcalde de esta villa mi finado padre D. Victor Madinabeitia, que tuvo que delegar el cargo en su segundo D. Agustín Altube, para llenar el penoso deber de albacea y testamentario del ejecutado, haciendo de notario el mismo Padre guardián, porque el que lo era de este pueblo, D. Gil de Echaguibel y Orbe, ejercía algún cargo en la Diputación a guerra. El testamento, escrito con erudición y estilo correcto, fue protocolizado algunos años después” 

Garcia Etxabe atxabaltarrarentzat bere borreroen balek ukenduaren eragina izango zutelakoan nago, hamabost metrotik salto egin ondoren bizirik segitu baitzuen, zaintzailearen balek larriagotuta. Aurreko deskribapenetik ondoriozta genezakeen beste zehazkizun bat da, Madinabeitiak ez zuela Gil de Echagibel notario ohiarenganako miresmen izpirik. 

Argazkiak: www.euskomedia.org




uztaila 17, 2013

ISABEL IIren LEHEN EGUNA ARRASATEn



Narvaez jenerala



Segitzen dut Arrasatera Isabel II erreginak 1845ean burutu bisita deskribatzen. Oraingoan, berriki Euskonews aldizkari elektronikoan argitaratu didaten artikulua ipintzen dut blog honen erabiltzaileen eskura.


Erregina eta bere ama, Ramon Maria Narvaez jenerala espainiar Ministroen Kontseilu buruarekin eta
Martinez de la Rosa
Martinez de la Rosa Estatu Ministroarekin
iritsi ziren Arrasatera. Astebete batez, gure herrian espainiar gobernuaren egoitza ezarri zen.


Egonaldiko lehen egunean, abuztuaren 17an, Parrokian meza entzun eta Monterrongo jauregian bazkaldu ondoren bi erret-emakumeak Santa Agedaraino heldu ziren, Monterrongo Kondeak, Gorteetako Balendin Olano diputatuak eta Joakin Barroeta Aldamar senatoreak lagunduta. Instalakuntzak inspekzionatzera bakarrik joan bide ziren, ez baitzuten egun hartan bainurik hartu.


Eguneko kronikek azaltzen dute, halaber, emakume haiek aurkitutako giroa, beti ere ikuspegi baikorretik. Eta modu berean Santa Agedako bainu instalakuntzen gaineko deskribapena zerbitzatzen zaigu. Alde horretatik, beraz, ederto datorkigu, osasun etxe haren azpiegitura ezagutzeko.

Hona hemen Euskonewseko artikulua: 

Eta aldizkari berdinean dagoen bestea: 

http://www.euskonews.com/0668zbk/gaia66805eu.html 

Blog honetan idatzitakoak, aldiz, honako helbideetan aurki daitezke: