Arriaran III etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Arriaran III etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

martxoa 24, 2023

ARRIARAN ANAIAK PILOTAKO TXAPELDUNAK 1961

Oso urte ona izan zen 1961 Arrasateko pilotarako. Herriko pilotariak gogor ari ziren frontoietan: Bolinaga, Zurdo de Mondragón, Mondragonés II eta Arriaran bi anaien izenak karteletan agertzen ziren igandero. Goi mailako pilotariak ziren orduan Arrasaten eta herritarrek giro hura bizitzen zuten, sakon. Bi anaiak 1961eko martxoaren 26an txapeldun geratu ziren Eibarren. Gogora dezagun txapelketak eman zuena.

Pako eta Joxe Arriaran, III eta II

Testuinguru hartan herriko pilota zaleek pozik hartu zuten, aspaldiko partez binakako txapelketa antolatu behar zeneko albistea, 1960ko abenduan zabaldua, eta bikoteen artean Arriaran III-Arriaran II anaiak zeudela. Historia apur bat eginez, 1945etik ez zen horren espezialitateko norgehiagoketarik egiten. Urte hartan Txikito de Iraeta eta Lazkano gertatu ziren txapeldunak Atano VII eta IV.ren kontra. Beraz, pilotan erregetza berri bat ireki zitekeen txapelketa hartan eta Arrasaten konfiantza osoa zegoen ipinita euren ordezkariengan. Ondoan doaz lehiaketa hartan parte hartu zuten bikoteen datuak, pilotako enpresak komunikabideetara eman zituen bezala:

“Pareja: Hermanos Arriarán. Delantero, Arriarán III,  Francisco Arriarán Aramburu. Nacido en Mondragón (Guipúzcoa) el 15-1-1931. 85 kilos. 1´77 metros. 29 años. Zaguero, Arriarán II, José Arriarán Aramburu. Nacido en Mondragón (Guipúzcoa) el 13-8-1926. 76 kilos. 1´74 metros. 34 años. Campeón individual los años 1955 y 1956.

Pareja: Ogueta-Echave X. Delantero, José María Palacios, Ogueta. Nacido en Vitoria (Alava) el 2-9-1935. 90 kilos. 1´78 metros. 25 años. Campeón individual los años 1958 y 1959. Zaguero, Echave X, José María Echave Alcibar. Nacido en Zumaya (Guipúzcoa) el 24-4-1924. 88 kilos. 1´87 metros. 35 años.

Pareja: Barberito I – Soroa. Delantero, Barberito I, Abel San Martin, Nacido en Baños de Rió Tobía (Logroño) el 11-9-27. 77 kilos. 1´76 metros. 33 años. Campeón individual el año 1952. Zaguero, Soroa. Miguel Soroa. Nacido en Elduayen (Guipúzcoa) el 11-1-26. 84 kilos. 1´80 metros. 34 años. Campeón individual el año 1954.

Pareja: García Ariño I- Azcarate. Delantero, García Ariño I, Jesús García Ariño. Nacido en Axpe-Marzana (Vizcaya) el 1-7-1934. 88 kilos, 1´81 metros. 26 años. Campeón individual el año 1957. Zaguero, Azcárate, Hilario Azcárate Lupiola. Nacido en Elorrio (Vizcaya) el 9-9-1935. 89 kilos. 1´82 metros. 25 años. Campeón individual del año actual 1960”

Datu horien arabera, Joxe Arriaran zen zortzi pilotarietatik altura gutxienekoa eta baita pisuari zegokionez ere.  Denok denon aurkako eran planteatu zen txapelketa. Baina gauza ezin zen modu txarragoz hasi. Lehen partiduan, Tolosan, 1960ko abenduaren 4an Barberito-Soroa eta Garzia Ariño-Azkarate lehian ari zirela, aurrelari bizkaitarrak sekulako kolpe hartu zuen eta erretiratu behar izan zuten kantxatik. Bartzelonara eraman zuten ebakuntza egitera eta, ondorioz, txapelketa bertan behera geratu zen. Enpresak orduan hiru bikoteekin jarraitzea erabaki zuen, eta txapelketa luzatzearren bi txandatara jokatuko zen. Eta hala gertatu ere. Hona hemen sei partiduetako datuak:

1.- Ogeta-Etxabe X / Barberito-Azkarate: 6-22 (Bilbo. 19601215)

2.- Arriaran anaiak – Barberito Azkarate: 22-7 ( BIlbo. 19601229)

3.- Arriaran Anaiak – Ogeta-Etxabe X: 22-15 (Bergara. 19610108)

4.- Arriaran Anaiak- Ogeta –Etxabe X: 22-21 (Eibar. 19610115)

5.- Arriaran anaiak- Barberito-Azkarate: 22-18 (Mungia. 19610122)

6.- Ogeta- Etxabe X – Barberito-Azkarate: 22-6 (Bergara. 19610130)

Arriaran anaiak lau partiduetatik lauetan atera ziren garaile. Eta beste bi bikoteek bana garaipen lortu zuten. Finalista garbiak izan ziren., beraz, Arrasateko anaiak, eta bestea, azkenean, tantoengatik sailkatu ziren Ogeta eta Etxabe X.

Baina bitxia zen, arautegiaren arabera, finala bi lehenen artean jokatu behar zela. Hain diferentzia handia izan arren, azkenean bigarrenak eraman zezakeen lehiaketa txapeldun moralen, adibidez, lesio batengatik. Horregatik, fianala jokatu zen egunean, 1961eko martxoaren 26an, “La Voz de España” egunkari donostiarraren Ezkiaga kazetariak zioen:

“Es posible que esta mañana se cometa en el frontón eibarrés una de las mayores injusticias deportivas en los anales de la historia pelotística… si ganan Ogueta-Echave X la final del torneo mano parejas. Porque se llevarán título, honores y el premio de las 28.000 pesetas, por haber ganado una sola vez a los hermanos Arriarán, quienes terminaron la liguilla imbatidos, después de haber vencido a los “campeones” repetidamente. Pero el Reglamento no tiene corazón. Se hizo así. Antes de iniciarse la competición se dieron a  conocer sus cláusulas y todos las admitieron”

Aurrekoa irakurrita eta, noski, finala nola jokatuko zen pilotari guztiek bazekitela kontuan izanda, zergatik arriskatu zuten arriarandarrek hirugarren partiduan garaile atera ostean? Izan ere, Ogeta-Etxabe X-ri 22-21 irabazi zieten partiduaren biharamuneko kronikan, “El Pensamiento Alavés” egunkariak zekarren:

“… la muy superior intervención de Arriarán II, que volvió a  demostrar su clase, su categoría y ese pundonor a prueba de bomba. Ayer se puso nuevamente de manifiesto, pues tras resultar lesionado en una recogida difícil, y ser atendido en el vestuario, regresó a la cancha, donde con el mayor empeño consiguió terminar el encuentro, redondeando la victoria con la elección del mejor pelotari del cuarteto”

Lesionatu egin zen Joxe Eibarren, eta hala ere handik astebetera Mungian jokatutako laugarren partiduaren bila atera ziren anaiak… eta baita lehian gailendu ere.  Ez zuten behar puntua finalera iristeko, baina…. Eredugarria, oso.

Eta finala heldu zen, 1961eko martxoaren 26an. Eibarren. Irakurleari aukera eman nahi diot, Juan de Irigoyen kritikoak "La Gaceta del Norte" egunkarian "partiduari buruz egindako kronikaz jabetzeko. Lehenik, diodan katedra Ogeta-Etxabe X-ren alde atera zela, 100/85.


Arriaran anaiek ez zuten partidu bat ere galdu. Finaleko datuak: 659 pilotakada. Luzeena, 117 pilotakadarekin. Sakeko tantoak: bat bakarrok (Arriaran III) Txapelketako pilotaririk onena: Arriaran II. Ogetaren lesioa: ziatika, zaintiratu lunbarrarengatik. Pilotariek eurek eraman zuten aldageletara Ogeta. 17 minutu geldirik egon zen partidua. Ogetari  novocainako injekzioa jarri zitzaion.

Pilota txapelketa hura ez zen berriz eratu 1978ra arte. Beraz, Pako eta Joxe kantxetatik erretiratu zirenean, binakako txapeldunak ziren. Ohorea eurentzat.


Partiduaren ostean (irakur jatorrizko argazkiaren oina)

Garaikurrak jasotzen ari, Bidarte enpresariaren
eskutik

Jose Antonio Elola Olaso estatuko kirol ordezkaria eta Luis Navas Espainiako Pilota Federazioko presidentea, txapeldunekin

Argazkiak: Arriaran bilduma (Laso) eta JMVM

Bere interesarengatik, kronika idatzi zuen egunean bertan, Juan Irigoyenek " Un caso de deontología" tituluarekin argitaratutako iritzi idazkia aldatzen dut hona:






maiatza 13, 2015

ARRIARAN II, TXAPELDUN! (1955)



Joxe Arriaran, Arriaran II

Joxe Arriaran joan zitzaigun betiko aurtengo otsailaren 1ean, hain zuzen ere arrasatearrak bere lehen txapela irabazi zuenetik hirurogei urte betetzear zenean. Efemeridea maiatzaren 15ean ospatzen denez gero Arriaran II.aren lorpen historikoaren zehazkizun batzuk eta 1955eko egun hura Arrasaten nola bizi izan zen gogoratu nahi izan dut.

Joxe Arriaran 1926ko abuztuaren 13an jaio zen eta 1955 urte hartan iritsi zen lehen aldiz buruz buruko finalera. Aurreko urtean, 1954, semifinaletan galdu zuen partidua, hain zuzen ere, 1955ean arerio izango zuen Soroarekin, 1954ko txapelduna. Arriaran II.ak finalera heldu aurretik Mendieta, Zurdo de Mondragón eta Barberito kanporatu behar izan zituen. Soroa, berriz, txapelduna zelako zuzen-zuzenean ailegatu zen Bergarako frontoiko partidura.

La Voz de España, 1955-05-15
Arriaran eta Soroa atzelariak ziren eta ongi ezagutzen zioten elkarri. Biak adin berekoak genituen baina arrasatearraren eskarmentua handiagoa zen pilota munduan. Hala ere, zaletuak ez zetozen bat bi pilotariak aztertzeko orduan eta zein zen faboritoa ez zegoen garbi. Batzuentzat, sakean askoz trebeagoa zen Soroa eta horretan ikusten zuten punturik indartsuena. Beste askok, ordea, Arriaranen sasoia eta sufrimendurako ahalmena baloratzen zuten partiduari ekin aurretik. Hala ere, zioten azken horiek, Arriaranek irabazi ahal izateko pilotakadak luzatu egin beharko zituen. Partiduaren aurreko egunetan Joxe kontzentratu egin zen aitaren aldeko Mazmelako baserrian.

Adituak eta medioak ez ziren ausartzen irabazlearen izena asmatzera. Adibidez, La Voz de Españako Ezquiaga kritikoak zioen, partiduaren eguneko kronikan:

“Pepito Arriaran es otro caballero de las canchas, en las que posee más veteranía que el actual campeón, pese a ser ambos de la misma edad. En su menuda constitución física se encierra un gran pelotari. Magnífico zaguero en los duelos por parejas, a base de tesón ha conseguido también hacerse excelente manomanista.

Pako bere anaia, botileroa
Su campaña en el presente campeonato no ha podido ser más brillante, puesto que ha eliminado de la competición a Mendieta, Zurdo de Mondragón y Barberito, calificados adversarios los tres al título que ostenta actualmente Soroa. Aunque en varias ocasiones ha llegado a ser semifinalista, es ahora la primera vez que lucha por el título. Y sus posibilidades son grandes. Sus paisanos de Mondragón ven en él al sucesor del campeonísimo “Mondragonés”. Dotado de envidiables facultades físicas, es difícil batirlo en el peloteo ya que dispone de amplia pegada con ambas manos y su agilidad es felina. Al igual que Soroa, es un excelente padre de familia. Muchacho ahorrador, de vida ejemplar. Ha conseguido también hacerse con un coche y tiene asegurado su porvenir. ¿Conseguirá hoy inscribir su nombre en la lista de los grandes campeones?” 

Aurrekoa irakurrita, ideia egin dezakegu final haren inguruan zen zalantzaz. Elduayengo Migel Soroak, dena den, zale askoren sinpatiak zituen eta Bergarako frontoira bildutakoen artean egundoko giroa sortu zen, arrasatearraren aldekoak ere ez baitziren gutxi izan. Frontoia bete egin zen eta Radio San Sebastianek zuzenean erretransmititu zuen norgehiagoketa.

Igande hartako La Voz de España egunkarian, Ezquiaga kritikariak segitzen zuen partiduaren aurreko disekzioarekin:

Partidua amaitu da! Txapeldun!
“Si la lucha se prolonga es difícil batir al excelente zaguero mondragonés, que no se cansa de pelotear y pone siempre la pelota lejos del frontis. Actualmente atraviesa una racha de euforia por sus recientes éxitos y saldrá a la cancha más tranquilo que su adversario porque tiene menos que perder y mucho que ganar. Además últimamente ha aprendido a ejecutar los saques de forma efectiva. Aunque sus adversarios han sido todos ellos delanteros, con el disparo inicial ha conseguido tantos “quinces” como ellos. Por eso no me extrañaría que hoy saliese en plan favorito”

Txapelarekin
Bergarako frontoia jendez lepo ageri zen igande goizean. Bi pilotariek euren zaleak eraman zituzten eta giroa pil-pilean zegoen. Soroak Miguel Saralegi izan zuen botilleroa eta Joxe Arriaranen aholkularia bere anaia Pako izan zen. Partidua hasi aurretik, Soroa eta Arriaran II sakea ateratzen ibili ziren entrenamendu gisa. Ikusleek “neurtu” ahal izan zuten aurreko saio hartan bi arerioen egoera eta “katedra”rentzat Soroa hobeto zegoen prestatuta. Apustuak, beraz, elduayendarraren alde atera ziren, 80-56ra.

Txanpoia bota zen airera eta Arriarani egokitu zitzaion lehen sakea. Eta ekin zitzaion partiduari. Honen nondik norakoa ondoko bi argazkietan ikus daiteke, zuzen zuzenean El Diario Vascok maiatzaren 17ko erreportajean eman zuen bezala:


Arriaranen hogeita bigarren tantoarekin 92 minutuko lehiari eman zitzaion amaiera (1). Eta publiko osoaren txaloen artean, Arriaran II Soroaren zorion besarkada jaso zuen lehen lehenik. Batera pozezko eztanda izan zen, frontoian zeuden arrasatearren oihu eta kantuekin. Txapeldun eta txapeldunaren garaikurrak Tomas Garicano Goñi Gipuzkoako gobernadore zibilak entregatu zizkien bi pilotariei.

Amaitu zen kirol norgehiagoketa eta ospakizunetako soka etorri zen gero. Nola erreakzionatu zuen Arrasateko herriak? Hori hurrengo ekarpenean ikusiko dugu.

(1)  Joko efektiboa: 26 minutu.

Bigarren zatia:
 
 Arriaran IIri buruz gehiago:

Argazkiak: JMVM

http://www.fentmuntanyaiformacio.es








apirila 08, 2015

MONDRAGONES HIL DA. 1965



1917an txapeldun

Aste honetan betetzen dira berrogeita hamar urte pilotak emandako txapeldunik bikainenetakoa hil zela. Erramu Igandea zen, aste santuko ataria, 1965eko apirilaren 11. Euskal Herriko pilotaririk erraldoienetakoaren bizia betiko itzali zen Arrasate bere jaioterrian: Juan Bautista Azkarate Egaña Mondragonés pilotari mitikoa historia izatera igaro zen. Herria lutuz jantzi zuen albistea Euskal Herriko lau haizeetara barreiatu zen abiadura handiz, euskaldun guztien ondarea baikenuen Juan Bautista.

Arrasaten jaioa, 1891ko ekainaren 24an, Juan Bautista Azkarate txiki-txikitatik ekin zion pilota jolasteari, Zaldibar estreinatu berriko frontoian ikus zezaketelarik bere herrikideek egunero. Donostian egin zuen soldadutza eta Gipuzkoako hiriburuan eman zuen lehen partidu profesionala. Eta handik aurrera hogeita hamar urtez bere artea eta bere dohainak erakutsi zituen Euskal Herriko frontoietan. Bitxia da, soldadutzatik lizentziatu ondoko lehen partidua galdu egin zuela “Zapaterito de Lequeitio”ren kontra, beraien arteko apustuan: ehun "ogerleko" (25 pezeta)  jokatu zuten.

1940 inguru
Handik hilabete gutxira, ordea, lehen titulua bereganatu zuen Mondragonések, 1917an, hain justu Lekeitioko pilotariaren beraren kontra, Eibarko Astelena frontoian. Hamar urtez izan zen txapeldun guztien txapelduna. Juan Bautistak goi mailako beste pilotari bati entregatu zion nagusitasuna: Atano III.ari, 1927ko urtarrilaren lehenean. Diotenez, partidu hartan mila pezeta kobratu zuen arrasatearrak, marka oso bat garai haietarako.

Eta markaz hitz egiten badugu, derrigorrezkoa da azaltzea zein nolakoak utzi zituen Mondragones-ek frontoietan. Bere bi eskuekin, palankak bailiran, pilota frontisetik beste inork inoiz ez botatako tokietaraino helarazten zuen. Aurreko marka guztiak hautsi zituen. Hogeita bost urteko ibilbide aintzatsua izan zen Mondragonésena eta hamarkada oso batean kantxetako jaun eta jabe izan genuen. Pilotari moduan aritzeari 1942an utzi zion arrasatearrak. Baina pilotaren munduarekin segitu zuen lotua, kantxako epaile moduan.

Bere agurrean
Hil aurreko azken urteetan gaixorik egon zen, erretiratua Santa Agedako osasun zentroan, Alzheimerek jota. Eta gibeleko gaixotasun batek Gasteizko Santiago Ospitalean ebakuntza egitera eraman zuen 1965eko apirilean. Heriotzaren berri eman zuten egunkarietan irakurtzen zen hurrengo egunetan:

Atano III.arekin
“Mondragonés ha muerto. Su recuerdo permanecerá vivo mientras queden en alto las paredes de un frontón. El finado era al frontón lo que el sol para el hombre, el agua para los peces. En el alma popular, Mondragonés arrastraba el interés de las masas como las grandes figuras de todas las actividades que actúan cara al público. Fue el ídolo de las multitudes, fue – don Juan Bautista- el hombre sencillo y cordial, el hombre bueno que encerraba en su gran humanidad un corazón de niño, el pelotari respetado y querido de todos, porque todos sus gestos y su vida sólo emanaban respeto. Fue un señor” (Juan de Eguizale. Diario Vasco, 1965-04-13)

“Fue caballero de las canchas. Y campeón indiscutible en sus tiempos de pelotari, porque su pegada fulminante supera todas las marcas que hasta entonces se recordaban. No hace aún muchos días me decía un veterano aficionado que con las pelotas que actualmente se emplean en los partidos profesionales Mondragonés hubiese tenido que jugar en frontones de “herramienta” Y no hubiera tenido contrarios. (La Hoja del Lunes de San Sebastián, 1964-04-12)

“Mondragonés era un niño grande, sabía ser niño y jamás se encastilló ni vivió en la urna de cristal que le alejara del alma del pueblo. La pelota da ídolos populares en el mejor sentido de la expresión y no figurines y señoritos de nuevo cuño, que se aislan de quienes les encumbran y de quienes le aplauden. Mondragonés fue figura “per se” y el público extendió el certificado que queda en la Historia de la Pelota como modelo” (Juan de Eguizale. Diario Vasco, 1965-04-14)

“Por encima de su fenomenal categoría como pelotari, don Juan Bautista Azcárate Egaña destacó también por su caballerosidad, por su pundonor. Fue un profesional ejemplar, querido y mimado por todos los públicos. Y el homenaje que se le tributó al abandonar las canchas constituyó una ingente manifestación de adhesiones y simpatía a la gigantesca figura del glorioso Mondragonés” (Ezquiaga. La Voz de España. 1965-04-13)

Iturripeko frontoian
Erramu Igande hartan programatutako pilota partidu guztietan jokalariek lutuzko zintarekin egin zuten. Eta frontoietan isiluneko tartetxoa gorde zen arrasatearraren omenez. Arrasaten ere, Iturripe futbol zelai zaharrean Juventud Deportiva Mondragoneko jokalariek lazo beltza eraman zuten arratsalde hartako partiduan eta publikoak minutu bateko isilunea egin zuen, hildako herritarraren oroimenez.

Zaldibarko frontoian
Hileta elizkizunak Arrasateko Parrokian egin ziren, astelehenean. Eta herri osoak eskaini nahi izan zion adeitasuneko azken agurra txapeldunari. Hilkutxa Bolinaga, Zurdo de Mondragón, Joxe Arriaran eta Pako Arriaran herriko pilotariek eraman zuten. Pilotari asko agertu zen hileta elizkizunetara, erretiratutakoak – Atano III besteak beste- eta artean jokatzen ari zirenak, Hilario Azkarate orduko txapelduna buru.

Danok Bat elkartean
Iturripeko frontoian dauka bere irudia Mondragonesek, Zaldibarko frontoian ere plaka batek gogoratzen digu pilotari handiarenganako herriaren miresmen eta eskerrona, eta Danok Bat elkartean Mondragonesen busto bat ikus daiteke, Jose Lopetegi eskulturagile donostiarrak egina.

Mondragones zenaren oroitzapena txertatua dago oraindik arrasatearron artean, pilotaren historiak eskainitako txapeldunik handienaren heriotzatik mende erdia igaro den arren.


MONDRAGONES-i BURUZKO GEHIAGO





Argazkiak: Josemari Velez de Mendizabal, Angel Etxebarria