Marques de Orellana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Marques de Orellana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

martxoa 23, 2022

ARDO-HORNIKETA ENKANTEAN ARRASATEN. 1849


Udaletxearen alde honetan zegoen alondegia
Kontsumoen gainekoa izan ohi da betidanik zergetako diru iturririk emaritsuena, maila guztietan. Horregatik udal agintariek modu bereziz zaintzen zuten arlo hori eta alondegiko produktuak ziren gehien errebisatutakoak, handik ateratzen baitzuen udalak diru funts handia urteko gastuei aurre egiteko. Alondegiko kudeaketari buruzko arautegia begi zorrotzez egiten zuten agintariek. Ondoren datorrena, 1849ko abenduaren 7ko Arrasateko udalaren bileran erabakitakoa da. Urte hartan alkatea Orellanako Markesa zen: Mateo Nicolas Aranguren Gonzalez de Etxabarri  (Arrasate 1819-Gasteiz 1874), Monterron Kondearen semea eta aita hiltzean Kondetza eskuratuko zuena. Baina goazen erabakitakoarekin:

“En cumplimiento de la orden que tiene comunicada SS. El Sr. Jefe Político de esta Provincia, se deben sacar a remate los arbitrios de esta Villa y este Ayuntamiento, acuerda sacarlos bajo el tipo de cincuenta mil reales de vellón y de pagar un bimestre anticipado, y demás que se leyeron y son las siguientes:

1ª Se fija el máximun de los seis cuartos que exige esta villa por arbitrios en cada azumbre de vino común y veinte y seis maravedis en el blanco y generoso. 

2ª Que la cantidad en que se causase el remate de los impuestos o arbitrios que exige esta Villa sobre todo género de vinos deberá entregar el rematante en dinerom metálico en seis plazos iguales, por bimestres anticipados, realizando la primera paga para el primero de enero y así sucesivamente.

3ª Que a pretexto de ser acreedores de esta Villa no retendrán los rematantes maravedí alguno, pues los pagamentos se deberán verificar sin ningún descuento al vencimiento de los plazos. 

4ª Que el vecino particular a quien se denuncie vino, pagará de multa otro tanto de lo que valiere el denuncio, quedando también decomisado el género y corambres (1) aplicable todo según la ley.

5ª Que a todo vendedor que se denuncie vino se le exigirá de multa por la primera vez media onza de oro por cada pellejo y por la segunda una onza de oro por pellejo, privándosele además de la venta y haciéndole cerrar la taberna o tabernilla, y quedarán en ambos casos decomisados el vino y corambres. 

6ª Que los rematantes deberán asegurar el pago de las cantidades en que causen los remates con fianzas a satisfacción de esta Villa dentro de nueve días, siendo de su cuenta los gastos de remates y escrituras.

7ª Además, para evitar los trastornos de remate causados por rematante de mala fé, depositará en el acto trescientos veinte reales, que se le devolverán cuando otorgue la escritura oportuna"

      Arautegi argia, ezta?

    (1)    zahagiak

   Argazkia : Mendia bilduma

maiatza 08, 2013

ARRASATEKO ALKATETZA: MARKESETIK MARKESERA


Julio Galartak margotua

XIX. mendeko lehen erdiaren azken urteak udal aldaketa ekarri zuen Arrasaten eta aginte makila eskuz esku igarotzearen istorioak bitxikeria bat sortu zuen:  uztera zihoan alkatea eta sartzen ari zena markesak ziren. Baita zerbait gehiago ere. Baina hori ez zuen adierazten  1850eko urtarrilaren lehen eguneko udal aktak:

 “En la sala consistorial de esta M.N y L. Villa de Mondragón a primero de enero de mil ochocientos cincuenta. Se reunieron por testimonio de mí el infrascrito secretario, el  Sr. Marqués de Orellana alcalde saliente y el Sr. Marqués de la Regalía entrante, D. Francisco Casel teniente saliente y D. Juan Pedro de Viguri entrante; D. Saturnino de Iturriaga, D. Juan José de Dolara, D. Manuel de Elosua y D. José Antonio de Ibarzabal regidores que quedan; D. Victor Madinabeitia regidor saliente, y D. Manuel Velasco y D. Ramón Mendia regidores entrantes, y estando así reunidos por mandado de S.S el Marqués de Orellana leí yo el secretario la circular número ciento ocho del Jefe Político de esta provincia, fecha veinte y cuatro de diciembre último que prescribe la forma en que se instruye el nuevo Ayuntamiento, y concluida que fue la lectura, el referido Sr. Marqués de Orellana tomó juramento bajo la fórmula de la ley al alcalde entrante,  quien habiendo recibido la vara del dicho señor Alcalde saliente recibió bajo igual forma juramento de D. Juan Pedro Viguri teniente entrante y de D. Manuel de Velasco y D. Ramón Mendia regidores entrantes y habiéndole absuelto según se requiere, el Sr. Marqués de la Regalía Alcalde entrante declaró instalado el Ayuntamiento y firmó S.S con el Sr. Alcalde saliente, previniendo que no concurrió a este acto D. Leandro de Azcoaga Regidor saliente por hallarse enfermo en cama” 

Horraino akta. Aristokraziaren usadioen arabera, noblezia-tituluaren ondoan ez zen pertsonaiaren ponteko izena  agertzen. Baina zein zen Orellanako Markesa? Eta de la Regaliakoa? Goazen poliki-poliki. 

Monterrongo Jauregia
Orellanako Markesak zenbait urtetako eskarmentua zeukan udal alkatetzan. Behintzat, 1845, 1848 urteetan eta 1849ko zati batean izan zen herriko lehen agintaria. Bere izena Mateo Nicolas Aranguren Gonzalez de Etxabarri  (Arrasate 1819-Gasteiz 1874) zen, Monterron Kondearen semea.  Aita 1852an hil zitzaionean eskuratu zuen Mateo Nikolasek Monterrongo titularitatea. Baina bitartean eta Jacoba Alvarez de las Asturias Bohorques, Orellanako Markesarekin 1847an ezkondu zenez gero, markes kontsortea genuen Mateo Nicolas, Arrasateko alkatea. Eta markes titulua erabiltzen zuen udal kudeaketan.

De la Regalia bizi izan zen etxea
 De la Regaliako Markesen historialak azaltzen duenez,  1850ean Nicolas Alvarez de Abreu y Mora (1817-1894) zen titularra 1846tik, bosgarrena markesatuaren zerrendan.  Izan al zen Nicolas hori Arrasateko alkatea? Baietz dirudi. Eta dirudi idatzi dut, izan ere tituluaz gain ez da udal aktetan alkatearentzako  beste deiturarik azaltzen urte osoan. Baina bada Arrasateko eliza nagusian bataio agiri bat, 1863koa, Alvarez de Abreu jaunaren biloba bati dagokiona eta bertan irakur daiteke, “Abuelos maternos: Nicolas Abreu y Mora, Marqués de la Regalía y María del Carmen Alvarez de las Asturias Bohorques, Condesa de Villamonte, naturales y vecinos de Madrid y residentes en esta referida de Mondragón" 

Mateo Nicolas Aranguren eta Nicolas Alvarez de Abreu, beraz, bi ahizparekin zeuden ezkonduta eta biak ziren markes, nahiz eta arrasatearra kontsortea genuen.   Hori horrela, Orellanako eta de la Regaliako markesak koinatuak ziren.  

De la Regaliako Markesa bere koinatuaren arrimura helduko al zen Arrasatera? Beti pentsatu dut garai hartan Santa Agedako Bainu Etxea negozio ugariren arragoa izan zela, espainiar boteretsuen artean. Ez da, beraz, bat ere harrigarria de la Regaliakoak pentsatzea, errege-erreginekin harremanak zituen Monterron Kondearen ondoan ongi joan zekizkiokeela, eta euren egoitza Arrasatera aldatzea, frogatzearren.  Behintzat karrera aurki egin zuen gurean, bi markesak koinatuak bilakatu eta handik hiru urtera Arrasateko alkate izendatu baitzuten madrildarra. Alkatetza markesetik markesera ez ezik, koinatutik koinatura igaro zen. 

Bada artikulu anonimo bat 1963ko Arrasateko jai egitarauan argitaratua esaten duena, hain justu mende bat lehenago bataiatutako ume baten istorioarekin. Umearen gurasoak Juan de la Cruz Melgar eta Maria Campanar Alvarez de Abreu ziren, biak madrildarrak eta Arrasateko biztanleak (1)- Erdiko Kaleko, 20 zenbakian –egun Kajoi taberna dagoen etxean- bizi zirela. Izan al zen etxe hori, 1850ean, de la Regaliako Markesaren egoitza finkoa? Oso probablea da, etxe hori izan baitzen Monterron Kondearen lehen jauregia. Eta udal aktetan bada apunte bat, Regaliako Markesa alkate zela, etxeari dagokion kantoiari “el cantón de Regalía” esaten zitzaiola adieraziz. 

Zalantzak ez dira amaitzen, izan ere Nicolas Alvarez de Abreuren emaztea 1867an hil zen, 48 urterekin, eta bi urte geroago Arrasateko elizako heriotza-agirietan Roberto Alvarez de Abreu Ibarzabal agertzen da. Ohar osagarri moduan “El padre era el Marqués de la Regalia” jartzen du. Arrasaten ez da pertsona horri dagokion bataio agiririk. Zein zen zenduaren ama? Markesa ez zen birritan ezkondu. Beraz,  nolakoa zen Robertoren amaren eta markesaren arteko harremana?   

Frantzisko Resusta "Pakito Maixor"
(1)Canales de Chozas bosgarren Markesa izan zen Juan de la Cruz Melgar. Horren seme batek heredatu zuen de la Regaliako markesatua,  Nicolas Alvarez de Abreu aitona hil zenean. Melgar abizena Resusta arrasatear abizenarekin gurutzatu zen XX. mendearen lehen herenean, Juan de la Cruzen biloba bat Frantzisko Resusta Apoita “Pakito Maixor”ekin ezkondu baitzen. "Pakito Maixor" Roneoko zuzendaria izan genuen XX.eko hirurogeietn, eta "Maixoren Etxean" bizi izan zen azken Resusta.