1921 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1921 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

abendua 22, 2021

MONDRAGONES, 1921ean. PILOTAREN ERREGEA


Mondragonés, 1911an

Juan Bautista Azkarate “Mondragonés” izan da Arrasateko pilotaririk ospetsuena. Baieztapen borobila egin dut, herrian sekulako pilotari onak izan diren arren. Hortxe daude Arriaran II, Bolinaga, Zurdo de Mondragón, Arriaran III eta abar luzea. Baina oraindik gaur egun ere pilotaren munduan bada halako oihartzun bat Mondragones izena noizkik behin ekartzen diguna, inoren balentria hau edo bestea dela eta.

Txapeldunen txapelduna izan zen, kroniken arabera 1917-27 bitartean.  Nire ustez, Mondragonesek 1916an lortu zuen titulu ez ofizial hori, eta horrezaz beste batean itzuliko naiz.  Mondragonesen ospeak indar handia irradiatu zuen eskuzko pilota errealitatea zen bazter guztietara. Bitxia da, ordea, lehen txapela jantzi eta bost urtera ezer gutxi zekitela Arrasateko pilotariaz Donostian. Harritu egin ninduen, 1921eko Santo Tomas egunean Donostiako Moderno frontoian Juan Bautista Azkarateren presentzia iragarri ondoren, El Pueblo Vasco egunkariaren pilotako kritikoak biharamunean zioenak, eskuzko partiduari buruz:

“Se sabía que por esos frontones en los que se juega de esta forma, andaba un pelotari llamado el Mondragonés, que es el asombro de la afición, al que con justicia se le moteja “el coloso” El público de nuestro frontón desconocía al estupendo pelotari. Es un pelotari con potencialidad en su brazo y asombrosa facilidad para extender la pelota. Nuestro público recordaba la pegada de aquel Baltasar. Ayer Mondragonés, lo mismo con la derecha que con la izquierda, pasó unas pelotas del cuadro 7 y en tres excedió al 8 y medio. De modo que, aunque sólo sea en esto, le viene bien el calificativo de coloso. Además su estatura juega principal papel, por cuanto que con piernas largas, cubre una cantidad de cancha suficiente para evitar toda sorpresa de las dejadas contrarias”

Kronistak – ez du ematen berak ere ezagutzen zuenik Juan Bautista-  Mondragonesen “aurkezpena” egiten die Donostiako bere irakurleei… eta arrasatearra 1916tik genuen eskuzko pilotaren txapeldun handia! Bistan da, orain bezala lehen ere Arrasate oso-oso urruti zegoela probintziako hiriburutik.

Atotxako Moderno frontoian izandako partidu haren gain apur bat gehiago jakiteko, ordea, beste egunkari batera jo dut, abenduaren 22ko edizioan zioena:

Moderno Frontoia
“Ayer festividad de Santo Tomás, se jugó en el frontón del Paseo de Atocha el anunciando partido depelota a mano que tanta expectación había despertado entre los aficionados al hermoso deporte vasco. Las dependencias del Moderno se vieron, como esperábamos, extraordinariamente concurridas y presentaron aspecto imponente.

En  la combinación figuraba el formidable pelotari Mondragonés, “as” indiscutible del juego de pelota a mano, luciendo distintivo colorado, el cual debía de contender contra Errasti y Castillo, que ostentaban pañoleta azul. Las condiciones de saque eran: Mondragonés del cuadro dos y Castillo del tres.

El encuentro tuvo momentos de verdadero interés, pero en conjunto defraudó las esperanzas de los aficionados. La cátedra eligió por favorito al gran Mondragonés, cuya superioridad pudimos notar desde el primer momento. Empatado en el primer tanto, avanzó resueltamente el favorito de los adinerados, colocándose en 19 tantos por siete sus contrincantes. En este momento se ofrecían momios de 100 duros contra uno a favor de Mondragonés, quien desde los primeros tantos empezó a jugar maravillosamente, atacando a sus rivales como una fiera.

El tanto 19, que fue el que gustó extraordinariamente, duró unos seis minutos, ganando Mondragonés que hizo un verdadero alarde de resistencia, colocándose siempre a la pelota maravillosamente. Mondragonés, al terminar este tanto, escuchó una delirante ovación que duró largo rato.

Errasti y Castillo intentaron iniciar una arrancada, atacando a su adversario en los terrenos más peligrosos, pero fracasó su intento, pues Mondragonés, jugador de amplios conocimientos y de resistencia física inagotable, contestaba a sus enemigos con formidables pelotazos estupendamente colocados. Termino el partido con el triunfo de Mondragonés, que dejó a sus contrincantes en 13 tantos para los 22, a los que estaba concertada la pelea.

Los muchísimos aficionados que fueron a ver jugar a Mondragonés quedaron satisfechísimos de la brillante actuación de este estupendo pelotari. Sin embargo, a nosotros nos hubiera gustado mucho más jugando contra otra pareja más fuerte, pues conocemos a Mondragonés, y sabemos que puede hacer mucho más aún, si se le pone contrarios de más empuje. Errasti y Castillo son dos excelentes pelotaris, pero tienen que jugar con más fe y entusiasmo si quieren vencer al rey de la pelota a mano. Al retirarse de la cancha, Mondragonés fue calurosamente ovacionado por el publico”

Donostiak, itxura denez eta agerkariek garbi uzten zutenez, eskuko pilota baino erremontea nahiago zuen.

 Argazkiak: JMVM, Kutxateka (Moderno Frontoia)

ARRASATEKO PILOTARI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO, IRAKURRI...

PILOTA ARRASATEN. ISTORIOAK

https://txemax3.blogspot.com/2021/05/pilota-arrasaten-istorioak.html

apirila 25, 2018

ITSASOAN ITOTAKO ARAMAIOARRA. 1921

Julian Arana Zabala
Gutxien espero duzun tokian egon daiteke albistea: kazetaritzaren urrezko araua. Eta beste behin gertatu zitzaidan niri, Aramaioko Ibabeko Andra Mari Kofradiaren liburu zaharretan barrena ari nintzela. Ez du albisteak bere biziko garrantzia historikoki begiratuta baina bitxia iruditu zait, jasota den tokian dagoelako eta, nahi barik, Aramaioko sendi baten berri eskaintzen duelako. Eta askotan gertatzen den moduan, albistearen haritik tiraka istorio berriak ateratzen dira. Ikus dezagun: 

Kofradiaren barruan ematen ziren denetariko apunteak jasotzen dira, 1799tik ezagutzen ditugun liburuetan. Kofradia askoz lehenagokoa da – XVI.ean sortu zela esan daiteke- eta auskalo zein nolako istorioak egongo ziren gordeta iritsi ez zaizkigun idazkietan. Aipatzen ari naizen apuntea 1921eko urtarrilaren 21ekoa da eta Kofradiaren Batzar Nagusian adierazitakoa jasotzen du, Hain zuzen ere, Julian Arana kofradearen hileta elizkizunak ospatu ziren batzarraren aurretik. Liburuan irakurtzen dugu: 

“… Julián de Arana y Zabala, natural y vecino de este pueblo de Ibarra de Aramayona. Falleció habiendo desaparecido juntamente con otros doscientos catorce pasajeros y tripulantes en el naufragio del vapor “Santa Isabel” de la Compañía Transatlántica española, ocurrido de una a dos de la mañana del día dos de este mismo mes (domingo) por haber chocado con un bajo (roca) existente a la altura de la isla Sálvora. Habiendo salido del puerto de Bilbao el día treinta de diciembre próximo pasado, se dirigía en compañía de su hija Dña. Benedicta de Arana y Billar a visitar a sus hijos y hermanos residentes en la Estancia de San Francisco, de Vázquez y en Tandil respectivamente, en la provincia de Buenos Aires en la República Argentina (América del Sur)

Benedita Arana Villar
De los sesenta supervivientes o salvados del naufragio una es la mencionada Dña. Benedicta de Arana y Billar que, como testigo presencial, refiere lo ocurrido según lo sabe ella, pues se salvó en unión de otros treinta en uno de los botes lanzados al agua poco antes de hundirse el buque en el fondo del mar, el cual bote después de una lucha de dos horas con las olas del mar, arribó a la expresada isla de Sálvora y de ésta al pueblo de Santa Eugenia de Riveira, provincia de Coruña (Galicia) desde donde se trasladó a su pueblo natal de Ibarra de Aramayona, donde sigue residiendo en su casa número 24 de la calle Nardeaga”

Hondamendiaren osteko lehen albisteen arabera, salbatutako 56 lagunen izenen artean -27 tripulaziokoak eta 29 bidaiari- Benedita Aranaz agertzen da. Goian irakurri ahal izan den dokumentua idatzita dagoen moduan, esango nuke transkripzio zuzena dela, istripuko tokian agintariek erredaktatutako atestatu-txostenetik. Ulergaitz gertatzen zait, bestalde, Beneditaren bigarren abizena aramaioar jator batek “B”z idaztea, kanpoko funtzionario batek egingo zuela pentsatzera berresten nauena. Eta zehazkizunen zorroztasuna? Ez dut Benedita alaba ikusten, kofradeen bilera batean halako azalpen joria ematen ari. 

Julian Arana, eserita;
 Benedita, Felix eta Simon seme
alabekin, Aramaion Ameriketarako itsasontzia hartu aitzin,

Julian Arana Zabala Aramaion jaio zen, 1864an. Eta Eskoriatzako Mazmelako Evarista Villarekin ezkondu zen 1886an. Maria, Simon, Faustino, Benedita eta Felix seme alabak izan zituzten. Julian Aramaioko EAJn zegoen afiliatua. Zer gertatu zen 1921eko egun hartan? Garaiko kronikek diotenez, Arosako ibaiaren ahoan izan zen istripua, Salvora uhartetik ehun bat metrotara. Salvorako biztanleak aurki agertu ziren bidaiariei laguntzera eta, diotenez, 25, 16 eta 14 urtetako hiru emakume izan ziren laguntza lanetan gehien nabarmendu zirenak. Berrogeita hamasei pertsona atera ahal izan zituzten bizirik. Alfontso XIII erregeak errekonozimenduzko titulua eman zion herriari eta emakumeek merituzko domina bana jaso zuten.

Santa Isabel itsasontzia eta Salvorako itsasertza
Istripuan 213 lagun hil ziren. Ezin izan zituzten guztien gorpuak erreskatatu eta bertako udal kanposantu zahar bat berrireki behar izan zen hildakoei lur emateko. Baina bada istorio beltz bat ere gertaera horren inguruan: zurrumurru bat arin korritu zen inguruetan, Salvorako herritarrak “Santa Isabel”eko bidaiarien ekipajeekin geratu zirela zioena.

Julián Arana Zabala ez zen etxera itzuli. Eta ez da jakiterik bere gorpua agertu ote zen edota Salvorako hilerrian ehortzi zuten. Dakiguna da, berriz, 1921eko urtarrilaren 2an, igandea, Ibabeko Andra Mariren Kofradiak kofrade bat galdu zuela.

Benedita bai, etxera itzuli zen, albiste txarra ematera. Une hartan hogeita bi urte zituen (1898an jaio zen, Aramaion) Benedita, handik urteetara, Ulgorren sorzatileetariko baten ama izan zen: Javier Ortubai Arana.


 Argazkiak: Julian, Benedita eta sendiarena, Arana Sendia; wikipedia








azaroa 18, 2015

FELIX ARRIARAN, “ARRIARAN I”



Felix Arriaran

Arrasateko kirolak beste kide esanguratsu bat galdu berri du: Felix Arriaran Aranburu, Arriaran I. Arriarandarren sagako aurrena izanik, bide eman zien Joxe eta Pako bere anaiei, pilotan, eta Juanitori futbolean. Felix lankide izan nuen eta ordu luze eman genituen pilotaz eta kantuaz, bere beste afizioetako bat. Ondoren datozen komentariorik gehienak,  dena den, Pilotarien VII Batzarra 1992an Arrasaten egin zeneko  “Pilota” aldizkaritik atera dut. 

“Mutikotan baserrira joaten ginen, Mazpelara, eta bertan zegoen elizaren arkupeak aprobetxatuz, ormaren kontra ibiltzen ginen anaiok  eta hurbiltzen ziren guztiak. Garai hartan ez zegoen beste gauzarik. Pentsa, herriko Gurea frontoian jokatzeko arazoak sortzen ziren, beti okupaturik egoten zen eta, beraz, txanda hartu behar genuen;  lekurik ez zen eta itxoin behar genuen. Goizetik gauera arte zabalduta egon arren beti zebilen norbait jokatzen” 

Felix bere oroitzapen horiekin gerra denborako uneetara eramaten gaitu, 12 urte zituenekoetara. Anaia zaharra zen,  1921an jaioa, eta gurasoak Biktor eta Rosa izan zituen, oso ezagunak herrian Erdiko Kaleko ferreteria baten jabeak ziren eta. Txiki-txikitatik Gurea pilotalekua gustuko bere txoko bihurtu zuen bertan ordu asko eman baitzituen jo eta ke lagunekin eta geroago anaiekin ere. Garai hartan trinkete bat ere zen Arrasaten, Magdalena kaleko Okendo etxean. 

“Lagun arteko girotik atera 16 urterekin izan zen Eibarrera joan nintzenean, Bolinagarekin batera afizionatuen txapelketa bat jokatzera. Gero Donostiako Gros frontoian jokatu genuen, Mondragonés zenaren omenaldian, Bolinaga eta biok Txikito de Iraetaren anaiari eta Onaindiaren anaiari irabazi genien, errez. Bueno, hobeto esanda Bolinagak bakarrik irabazi zuen” 

Arriaran I
Hamasei urterekin, beraz, Felix izena ezaguna zen frontoietan. Zorte handia izan zuen Juan Bautista Azkarate “Mondragonés”-ekin egin ahal izan baitzituen entrenamenduak. Aste egunak izan arren, Gurea frontoia bete egiten zen ikusliarrekin eta giro aparta izan ohi zen. Felixek gogoratzen zuen hastapen haietan oin hutsik entrenatzen zirela, oin azpian kailuak egiteko. Alpargatak, bestalde, garesti samarrak ziren eta ez zegoen alperrik gastatzerik. Eta horrela heldu zen pilotako profesional izatera. Bere hitzak dira: 

“Hamazortzi urte nituen eta nire lehen kontratua sinatu nuen. Urte guztian 30 partidu jokatzearen truke hamabost duro (75 pezeta) kobratuko nituen partidu bakoitzeko. Hori bai, bidaia nork berak ordaindu behar zuen eta Gasteizera joan etorria 4´90 pezeta izaten zen. Bidaia luzeagoa zenean komeriak egiten genituen etxera itzultzeko. Mungiara Bilbotik barrena egiten genuen. Logroñon edo Gasteizen gauez jokatzen genuenean ez ginen hotelera joaten: frontoian aulki batzuk uzten zizkiguten eta bertan egiten genuen lo, hurrengo goizeko trena hartu arte” 

Arriaran I, eskuinean; Joxe anaia ezkerrean, Zurdo, XX, Tadeo Azkarate, Bolinaga
Felixek Bergaran sinatu zuen bere lehen kontratua, Eibarko Bidarte, Bergarako Gabilondo, Gasteizko Alti eta Donostiako Dula enpresarioekin. Kontratu hark, jakina, ez zion ematen ohiko bere lana uzteko. Hamalau urterekin hasi zen lanean Unión Cerrajeran, eta Felixek esan ohi zuenez, fabrikan irabazten zuen diruarekin finantzatzen zuen pilotako afizioa, inoiz ez baitzuen ofiziotzat hartu. 

Arriaran I-k 32 urterekin utzi zuen pilota. Eskuko minak jota egoten zen eta horrek zaildu egiten zuen kirol ibilbidea. Ez zuen inoiz parterik hartu lehiaketa ofizialetan baina harrotasunez esan ohi zuen berak ez zuela – beste batzuek bezala- frontoitik inoiz hanka egin behar izan, tongoaren hurreneko usaina zela eta. Pilota kontratuan “fabril” ipintzen zuen eta egia esan fabrikako zuzendariek baimena ematen zioten partiduak jokatzera joateko, nahiz eta lan orduetan izan.Anekdoten artean oroitzen zuen Felixek: 

“Gasteizen soldaduskan nengoen eta prestatzeko esan zidaten, partidu bat jokatu behar nuela. Taxi batean sartu ninduten eta Forondara joan ginen. Finka batera heldu eta bertako frontoian berotzen ari ginela sei bat lagun etorri ziren, denak elegante, emakumeak ere dotore. Atzeko aldean eseri ziren eta haientzako bakarrik jokatu genuen. Ikusle haietako bat Francoren koinatua zen, Serrano Suñer. Agindu ziguten inori ez geniola azaldu behar partidua izan zenik. Partidua irabazi nuen. Eta sobre bat eman zidaten: 250 pezeta. Sari izugarria!” 

Gurea frontoia, ikusliarrez beteta
Arriaran I-k inork baino hobeto ezagutzen zituen herriko Gurea frontoiaren nolakotasunak eta gustuko zuen bertan aritzea. Berak kontatzen zuen: 

“Hogei bat partidu ofizial jokatuko nuen Gurean. Larunbat gauetan antolatzen zituzten partiduak eta, noski, nik etxean jokatzea nahiago, frontoia ezagutzen nuelako eta  gure aurkakoak hobeak izan arren guri frontoian ez zigun inork irabazten. Frontoi hartan trukuak jakin behar ziren, kanpokoek beti sabaia jotzen zuten eta guk horrelakoak ederki ikasita genituen. Gurea frontoian ederrak egindakoak gara” 

Ondo sartuta eraman zuen Felixek beti bera Arriaran I zeneko garai hura. Partiduen aurreko beroketa saio bitxiak – “txaketarekin ateratzen ginen berotzera, eta behin berotuta txaketa txapa azpian uzten genuen”- noizean behin enpresari egiten zizkioten tranpak, herri txikietan antolatzen ziren partiduak jokatzeko – behin Eskoriatzako jaietan Bolinaga eta biok hamabost duro eskatu genuen partidua jokatzeagatik. Aurrekonturik ez zegoenez, udalak batzar berezia egin zuen eskatzen genuen dirua onartzeko- eta abar. 

Felix Arriaran, Arriaran I, azaroaren 10ean hil zen, 91 urterekin, eta ezagutu genuenon baitan oroitzapen ederra utzi du. Hurrengo partidura arte, Felix!


Argazkiak: "Pilota", Josemari Velez de Mendizabal (Gurea frontoia)