maiatza 30, 2018

ARRASATEKO FUTBOLAREN LORPENIK ALTUENA: 1956 (2tik bigarrena)



JDMeko alineazio bat, 1956an (ikus behean)
Ikusten genuen aurrekoan Arrasateko futbol historian badela data bat, ziurrenik kirol horren herri mailako ibilbidean emandako erpinik gorenena adierazten duena.  Nik behintzat garbi daukat, izen desberdinekin Arrasaten aritutako ekipoak kontuan izanda. Eta lorpen hori dagokio Juventud Deportiva Mondragon (JDM) deitzen genuenari. Deitura horrekin aritu zen talde zuri-moreak hogeita bost urtez ihardun zuen, 1941-1966 bitartean, eta 1955-56 denboraldian Agustin Maidagan Miota zen lehendakaria. 

Joxe Letonaren “Pequeña historia del futbol en Mondragón” liburuan ez da 1955-56 kanpainari buruzko daturik. Bitxia, guztiz. Pasatuko zitzaion, ziur. Eta Letonaren huts horren ondorioz, Arrasateko futbol historia idatzian ez da agertzen orain azalduko dudana. Bitez lerro hauek hutsunerako betegarria. 

Denboraldi hartako 1956ko maiatzaren 20an JDM hirugarren mailako txapeldun geratu zen, Gipuzkoa, Nafarroa eta Logroñoko hamabi ekipo handi eta indartsuren artean. Eta sari bezala, bigarren mailarako kanporaketak jokatu ahal izan zituen. Madrilen izandako zozketan JDMi Zaragozako Utebo ekipoaren kontra egokitu zitzaion aurreneko norgehiagoketan. Lehen partidua Arrasaten izan zen, maiatzaren 27an eta bigarrena Utebon ekainaren 3an. 

Maiatzaren 27ko igande goiza euritsu agertu zen eta horrek publikoa kendu zion partiduari. Gainera herriko peregrinazioa zegoen Loiolara. Dena kontra, beraz, Iturripe futbol zelaian ikusiko zen espektakulurako. Baina hara agertu zirenek arratsaldea oso ondo eman zuten. Begira: 

Arratsaldeko 4´40 inguruan JDMk luxuzko alineazioa atera zuen Jose Errasti entrenatzaileak:  Moreno; Larrañaga, Arregi, Zeziaga II; Egidazu, Aranburu; Guridi, Agirre,
Lopez, Tololo, Gutierrez. Partiduaren amaieran markagailuak ongi islatzen zuen bi ekipoen arteko diferentzia: Local: 9 Visitante: 0 Golak: Guridi(15´) Tololo (16´) Lopez (23´) Lopez (33´)Tololo (55´) Lopez (59´) Egidazu (65´) Guridi (67´) eta Lopez (71´) 

Diario Vascoren maiatzaren 29ko edizioan irakurtzen zen partiduaren kronika: 

“Nuestro equipo con juego de conjunto, con verdadero empeño en la goleada, desbordó en todo momento al rival brindándonos una tarde incomparable, fogosa, colosal y “dragona” que nos satisfizo de principio a final, con bellísimos y bien logrados goles de superior categoría… Todo resultó de maravillas, con el campo resbaladizo por los chaparrones de la mañana a nuestra conveniencia…Y a Utebo, con tranquilidad, ánimos y animadores entonando unas jotas” 

Iragarrita bezala, ekainaren 3an jokatu zen itzulerako partidua Utebon eta JDMk galdu egin zuen: 3-0. Errastiren aginduetara, aurreko partiduko jokalari berdinak atera ziren berdegunera. Eta espedizio arrasatearra pozik itzuli zen Zaragozako lurretatik, hurrengo kanporaketan pentsatzen. Zailagoa izango zelakoan zeuden guztiak. Arerioa ez zen txantxetakoa: Tarragonako Gimnastica “Nastic” 

Ekainaren 10ean jokatu zen lehen partidua, Iturripen. Nastic-ek Federazioko delegatua eskatu zuen partidurako.  Eta futbol zelaiak inoizko sarrerarik jendatsuena ezagutu bide zuen.  Egun batzuk lehenagotik ipini ziren
Agirre
txartelak salgai eta sei mila inguru lagun bildu ziren partidua ikustera. Giroa, beraz, pil-pilean zegoen eta publikoak disfrutatu egin zuen bere taldearekin. Jose Errasti entrenatzaileak ohiko
Tololo
ekipo titularra atera zuen.  Emaitza: JDM: 4 Nastic:2 Baina kronikek diotenez, askoz emaitza positiboagoa lortzeko merituak egin zituzten “sarrailagileek” Golak: Agirre (21´) Guridi (22´) Tololo (29´) eta Guridi (83´) Juanito Egidazu “Kurri” lesionatu egin zen partiduaren lehen zatian eta terrenoa utzi behar izan zuen; bigarrenean berriz atera zen arren
Guridi "Ziriles"
gauza gutxi egin ahal izan zuen eta defentsa lanetan Errastik Tololo jarri zuen.

Kronikak irakurtzen dugu: 

“La defensa del Gimnástico recurrió a entradas sucias para evitar goles, y esto fuera y pidiendo delegando federativo, con lo que en su campo subirán por doble arte a Segunda División.
Juantxu Aranburu
El Mondragón hizo otro gran partido y no le salieron las cosas tan bien como hace quince días, ya que meritoriamente las ganó. Demostró que podía haber despachado al Tarragona con un resultado algo parecido al Utebo y la eliminatoria todavía está en nuestras manos, porque contra la categoría, el juego y las pesetas de un equipo al que reconocemos potencia, están el deporte de un pueblo de campeones y el nombre de Mondragón que sabrán honrar nuestros campeones luchando noblemente, y no sólo con el cacareado coraje y virilidad,
Jose Errasti
sino también con juego, profundidad y esos quintos de segundo en rapidez que saldrán a flote en la alfombra verdosa de allá. Ante los miles de espectadores de la costa mediterránea los blanquimorados derrocharán linaje vasco, acordándose del “Ez dau iñun…” que entonaremos con el “Aúpa Deportivo” de todos modos"

Juan Egidazu
Eta kanporaketa harekin amaitzeko jar dezadan, orduko eta oraingo futbolen arteko diferentziaz kontura gaitezen, kronikaren azken zatitxoa, “Premio a los jugadores” tituluarekin zetorrena. Deia egiten zitzaien zaleei, diru-sari bat jartzeko, hori bai Tarragonako Nastic  gaindituz gero: 

“El sobrecargado brío y superación de los
Eugenio Arregi
jugadores merece también una compensación especial de la afición y por tanto nos complacemos en fijar una prima de 50 pesetas pro-eliminatoria al Tarragona, ofreciéndonos en recibir más adhesiones si algunos desean hacerlo por nuestro conducto”
 


Aurrera dezaket saria ez zela eman, JDMk galdu egin baitzuen Tarragonan, eta horrela amaitu egin zen ekipoaren eta futbol zaleen ilusioa Arrasateko izena estatuko bigarren mailako zelaietara eramateko. Baina
ikus dezagun zer gertatu zen itzulerako partiduan. 

Arrasatetik autobusez egin zuen bidaia
Jesus Moreno
espedizioak  Tarragonara eta haren atzealdean apropos prestatutako kartela ikus zitekeen, afizio katalanarentzako agurra adieraziz. Jose Errastik aldaketa bat egin behar izan zuen ekipoan, Zeziaga II-k ez baitzuen lan baimenik lortu bidaia egiteko: larunbatetan lan egiten zela gogoratu behar da. Arazo horrengatik, ohiko alineazioan Divino II-ren tokian Zubizarreta atera zen. 

Gutierrez
Jende asko bildu zen Nafarroa Etorbideko Estadiumera eta lehen zatian arrasatearrek oso ondo eutsi zioten Iturripetik zeramaten diferentziari baina azken uneetan gol bat jaso zuten. Bigarrenean, ordea, katalanak arrasatearren gainetik pasatu ziren eta beste lau gol egin zizkieten. Azkenean: Nastic: 5 JDM: 0 Beraz, arrasatearrak kanporatuta geratu ziren, 1956ko
Divino II
ekainaren 17an.
 

Amaitzeko diodan, Tarragonako “Nastic”ek ere hirugarren mailan segitu zuela, hurrengo kanporaketa erabakigarrian – Rayo Vallecanoren kontra- galtzaile atera baitzen. 

Sebastian
Eta horixe izan da, ene ustez JDM-en futbol ibilbidean eduki dugun punturik azpimarragarriena, sailkapen eta kirol lorpenei begira. Gauza guztietan bezala, hemen ere beste modu batez pentsatzen dutenak izango dira. Aurrera, bada!



Goiko argazkiko protagonistak:
Zutik: Moreno, Larrañaga, Arregi, Divino II, Egidazu, Aranburu, Sebastian (ordeko atezaina)
Makurtuta: Guridi, Agirre, Lopez, Gutierrez, Tololo.

Argazkiak: JMVM 

ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE MONDRAGÓN

FUTBOLA ARRASATEN. ISTORIOAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html


maiatza 23, 2018

ARRASATEKO FUTBOLAREN LORPENIK ALTUENA: 1956 (2tik lehena)


Mondrako ekipoa, 1956-03-26an, Iturripe zaharrean 
(behen alineazioa)
Denok ez esatearren, gehienok ulertzen dugu futbolaz eta gure baitan beti dago prest balizko selekzionatzaile izatezko pertsonaia. Nik ere orain jauzi bat egiten dut airean eta ausartzen naiz esatera Arrasaten futbolaren esparruan bizi izandako erpinik dirdiratsuena 1956koa dugula. Irakurle asko ez dira bat etorriko iritzi horrekin. Baina subjektibotasunean objektibotasunarekin aritu naizela azpimarratzen dut, hau da, herriko futbol talde desberdinen ibilbideak gainetik bederen aztertu ondoren ausartu naiz halako baieztapen egitera. 

Juventud Deportiva Mondragón (JDM) ekipoaren lorpenik handiena 1956an eman zen, estatuko bigarren maila igotzeko ligaxka jokatu zuenean. Eta kotarik altuena 1956ko ekainean eman bazen, 1955-56 denboraldia oso ona izan zuelako da. Ale ditzagun mugarri eta zehazkizun batzuk: 

1956ko maiatzaren 20an amaitu zen txapelketa hirugarren mailan. Eta JDMen multzoan arrasatearrak gertatu ziren txapeldun. Beste ekipoak honakoak ziren: Touring (txapeldunordea) Tudelano, Hernani, Oberena, Mirandes, Peña Sport, Calahorra, Iruña, Azkoyen, Izarra eta Logroñoko Recreación.

Hogeita bi partiduetatik JDMek hamahiru irabazi zituen, hiru berdindu eta sei galdu; denera, 29 puntu atera zituen. Touring-ek ere puntu berdinekin geratu zen baina golengatik Arrasateko ekipoa izan zen txapeldun. Azken
partidua Logroñon jokatu zuten “sarrailagile”ek, 1-3 irabaziz. 

Maiatzaren 22ko Diario Vascok garaipenaren eta futbol taldeari herrian eskainitako harreraren berri eskaintzen zuen,”Bika” sinatzen zuenaren eskutik. Pasarte batzuk aldatzen ditut hona: 

“En Mondragón hervía de nuevo otro popurrí de satisfacción (1) y asistíamos a la llegada de los jugadores que, en medio de tximpartas y aclamaciones, pasaban por la plaza camino de la Sala Consistorial. Los pipipis, los hurras y tracatrás volvieron a sonar con la salida al balcón del alcalde, Arriarán II, jugadores, directivos y adheridos. Y una breve salutación del entrenador Errasti era vitoreada, brindándonos la banda municipal el tradicional Himno de San Juan , pasando seguidamente a catar el vinillo de honor. 

Futbolistas y directivos se reunieron en el Centro Católico para despachar un cafetillo fortaleciente con ingredientes carcajeantes dirigidos por el popular monologuista Esteban de Pagoaga, y también se ofrecía una caja de cigalas “debaldepeñas” por el exjugador Mercader “Chanchote” que aún lleva en sus venas la fogosidad deportiva de sus gestas arrolladoras. Con estas ayudas y otras que se esperan… nuestro equipo continuará adelante en las eliminatorias que se avecinan para el ascenso a Segunda División, correspondiéndole el primer round a partido de ida y vuelta contra el vencedor de la región aragonesa; si se salva el Ebro se jugará contra el vencedor Castellana-Cataluña, después contra el Rayo Vallecano, y para más adelante consultaremos con el tesorero. 

Mondragón vivió una vez más momentos de irrintzis consecuentes a su linaje, historial y estirpe deportista. Que el atalataiko, el “aúpa deportivo” del maestro Munárriz que bajo su dirección redondeaba las notas finales de esta manifestación cercanas las doce de la noche, no suponga punto final y olvidadizo, sino que levante nuestra afición decaída en parte últimamente, y que nuestra ayuda al Club en esta temporada avanzada del balompié sea parangonada con el nivel alcanzado por los jugadores. 

Nuestros zoriones a Juventud Deportiva con los deseos sinceros y cooperadores de una brillante campaña que rubrique aún más, si cabe, su labor ya adornada en el presente, cuyo fin se aproxima. ¡Aúpa Mondragón!” 

Gezurra badirudi ere, korrespontsalak ahaztu egin zuen futbolarien izenak ematea. Baina ez litzateke oso urruti egongo, denboraldi hartako urrezko alineaziotik:  Moreno; Larrañaga, Arregi, Zeziaga II; Egidazu, Aranburu; Guridi, Agirre, Lopez, Tololo, Gutierrez. 

Behin denboraldia amaituta futboleko hirugarren maila banatzen zen esparru geografikoetan, horrenbeste talde gertatu ziren sailkatuta, igoerako kanporaketetarako: Lemos, Torrelavega, Arenas de Guecho, J.D.Mondragón, Utebo, Tarragona, Badalona, Mallorca, Gandia, Elche, Recreativo de Huelva, Pontanés,  Unión Africa Ceutí, Emeritense eta Agroman C.F. 

Zozketan geratu ziren Mondragón-Utebo eta Tarragona-Agromán. Euren arteko irabazleak promozioa jokatuko zuen bigarren mailako Rayo Vallecanoren kontra. Eta hurrengoan ikusiko dugu nola joan zen kanporaketa arrasatear koloreentzat.


(1)    Hamabost egun bat lehenago Arriaran II-k bigarren txapela eskuratu zuen, buruz buruko txapelketan, Garcia Ariño I.ren kontra.


Goiko argazkiaren alineazioa:
Zutik: Moreno; Aranburu, Bergaretxe, Lopez; Agirre, Egidazu, Gutierrez, Sebastian (ordeko atezaina)
Makurtuta: Guridi, Tololo, Arregi, Aranbarri
Argazkiak: JMVM  

ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE MONDRAGÓN

FUTBOLA ARRASATEN. ISTORIOAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html