JDMeko alineazio bat, 1956an (ikus behean) |
Joxe Letonaren “Pequeña historia del futbol en Mondragón”
liburuan ez da 1955-56 kanpainari buruzko daturik. Bitxia, guztiz. Pasatuko
zitzaion, ziur. Eta Letonaren huts horren ondorioz, Arrasateko futbol historia
idatzian ez da agertzen orain azalduko dudana. Bitez lerro hauek hutsunerako
betegarria.
Denboraldi hartako 1956ko maiatzaren
20an JDM hirugarren mailako txapeldun geratu zen, Gipuzkoa,
Nafarroa eta Logroñoko hamabi ekipo handi eta indartsuren artean. Eta sari
bezala, bigarren mailarako kanporaketak jokatu ahal izan zituen. Madrilen
izandako zozketan JDMi Zaragozako Utebo ekipoaren kontra egokitu zitzaion
aurreneko norgehiagoketan. Lehen partidua Arrasaten izan zen, maiatzaren 27an
eta bigarrena Utebon ekainaren 3an.
Maiatzaren 27ko igande goiza euritsu agertu zen eta horrek
publikoa kendu zion partiduari. Gainera herriko peregrinazioa zegoen Loiolara.
Dena kontra, beraz, Iturripe futbol zelaian ikusiko zen espektakulurako. Baina
hara agertu zirenek arratsaldea oso ondo eman zuten. Begira:
Arratsaldeko 4´40 inguruan JDMk luxuzko alineazioa atera
zuen Jose Errasti entrenatzaileak: Moreno; Larrañaga, Arregi, Zeziaga II; Egidazu, Aranburu; Guridi,
Agirre,
Lopez, Tololo, Gutierrez. Partiduaren amaieran markagailuak ongi islatzen zuen bi ekipoen arteko diferentzia: Local: 9 Visitante: 0 Golak: Guridi(15´) Tololo (16´) Lopez (23´) Lopez (33´)Tololo (55´) Lopez (59´) Egidazu (65´) Guridi (67´) eta Lopez (71´)
Lopez, Tololo, Gutierrez. Partiduaren amaieran markagailuak ongi islatzen zuen bi ekipoen arteko diferentzia: Local: 9 Visitante: 0 Golak: Guridi(15´) Tololo (16´) Lopez (23´) Lopez (33´)Tololo (55´) Lopez (59´) Egidazu (65´) Guridi (67´) eta Lopez (71´)
Diario Vascoren maiatzaren 29ko edizioan
irakurtzen zen partiduaren kronika:
“Nuestro equipo con juego de conjunto, con
verdadero empeño en la goleada, desbordó en todo momento al rival brindándonos
una tarde incomparable, fogosa, colosal y “dragona” que nos satisfizo de
principio a final, con bellísimos y bien logrados goles de superior categoría… Todo
resultó de maravillas, con el campo resbaladizo por los chaparrones de la
mañana a nuestra conveniencia…Y a Utebo, con tranquilidad, ánimos y animadores
entonando unas jotas”
Iragarrita bezala, ekainaren 3an jokatu zen
itzulerako partidua Utebon eta JDMk galdu egin zuen: 3-0. Errastiren
aginduetara, aurreko partiduko jokalari berdinak atera ziren berdegunera. Eta
espedizio arrasatearra pozik itzuli zen Zaragozako lurretatik, hurrengo
kanporaketan pentsatzen. Zailagoa izango zelakoan zeuden guztiak. Arerioa ez
zen txantxetakoa: Tarragonako Gimnastica “Nastic”
Ekainaren 10ean jokatu zen lehen partidua,
Iturripen. Nastic-ek Federazioko delegatua eskatu zuen partidurako. Eta futbol zelaiak inoizko sarrerarik
jendatsuena ezagutu bide zuen. Egun
batzuk lehenagotik ipini ziren
txartelak salgai eta sei mila inguru lagun bildu
ziren partidua ikustera. Giroa, beraz, pil-pilean zegoen eta publikoak
disfrutatu egin zuen bere taldearekin. Jose Errasti entrenatzaileak ohiko
ekipo titularra
atera zuen. Emaitza: JDM: 4 Nastic:2 Baina
kronikek diotenez, askoz emaitza positiboagoa lortzeko merituak egin zituzten “sarrailagileek”
Golak: Agirre (21´) Guridi (22´) Tololo (29´) eta Guridi (83´) Juanito Egidazu “Kurri”
lesionatu egin zen partiduaren lehen zatian eta terrenoa utzi behar izan zuen;
bigarrenean berriz atera zen arren
gauza gutxi egin ahal izan zuen eta defentsa
lanetan Errastik Tololo jarri zuen.
Agirre |
Tololo |
Guridi "Ziriles" |
Kronikak irakurtzen dugu:
“La defensa del Gimnástico recurrió a
entradas sucias para evitar goles, y esto fuera y pidiendo delegando federativo,
con lo que en su campo subirán por doble arte a Segunda División.
Juantxu Aranburu |
Jose Errasti |
Juan Egidazu |
“El sobrecargado brío y superación de los
jugadores merece también una compensación especial de la afición y por tanto
nos complacemos en fijar una prima de 50 pesetas pro-eliminatoria al Tarragona,
ofreciéndonos en recibir más adhesiones si algunos desean hacerlo por nuestro
conducto”
Eugenio Arregi |
Aurrera dezaket saria ez zela eman, JDMk galdu
egin baitzuen Tarragonan, eta horrela amaitu egin zen ekipoaren eta futbol zaleen
ilusioa Arrasateko izena estatuko bigarren mailako zelaietara eramateko. Baina
ikus dezagun zer gertatu zen itzulerako partiduan.
Arrasatetik autobusez egin zuen bidaia
espedizioak
Tarragonara eta haren atzealdean apropos
prestatutako kartela ikus zitekeen, afizio katalanarentzako agurra adieraziz.
Jose Errastik aldaketa bat egin behar izan zuen ekipoan, Zeziaga II-k ez
baitzuen lan baimenik lortu bidaia egiteko: larunbatetan lan egiten zela
gogoratu behar da. Arazo horrengatik, ohiko alineazioan Divino II-ren tokian
Zubizarreta atera zen.
Jesus Moreno |
Gutierrez |
Divino II |
Amaitzeko diodan, Tarragonako “Nastic”ek ere
hirugarren mailan segitu zuela, hurrengo kanporaketa erabakigarrian – Rayo Vallecanoren
kontra- galtzaile atera baitzen.
Sebastian |
Goiko argazkiko protagonistak:
Zutik: Moreno, Larrañaga, Arregi, Divino II, Egidazu, Aranburu, Sebastian (ordeko atezaina)
Makurtuta: Guridi, Agirre, Lopez, Gutierrez, Tololo.
Argazkiak: JMVM
ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE MONDRAGÓN
https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html