Ekin diot Albina Madinabeitiaren gaineko bizitzaren zertzeladak
eskaintzeari, Arrasateko
emakume honen ibilbide artistikoa irakurleei
hurbiltzearren. Honako hauek dira kapituluak:
1.- Arrasatetik Bartzelonara
2.- "Aurrera, Albinita, aurrera!”
3.- Sarasate Saria
4.- Fernandez Bordasen ikasle eta irratiko izarra
5.- Jose Mardones diboarekin
6.- Pilar Caverorekin bikote ospetsua. Errege-erreginarekin
7.- Errepublikaren alde. Ezkontza. Musikan jarraitzeri uko
8.- Espainiako Orkestra Nazionala. Arrasaten, Madrileko Orkestrarekin.
9.- Azken urteak Arrasaten
2.- "Aurrera, Albinita, aurrera!”
3.- Sarasate Saria
4.- Fernandez Bordasen ikasle eta irratiko izarra
5.- Jose Mardones diboarekin
6.- Pilar Caverorekin bikote ospetsua. Errege-erreginarekin
7.- Errepublikaren alde. Ezkontza. Musikan jarraitzeri uko
8.- Espainiako Orkestra Nazionala. Arrasaten, Madrileko Orkestrarekin.
9.- Azken urteak Arrasaten
Albinaren ezkontzarekin
amaitu nuen aurreko ekarpena. Auskalo zenbat arrazoi tarteko, oso laburra izan zen
Velar-Madinabeitia bikotearen elkar bizitza. Eta Albinak –babak eltzetik atera behar
eta- zeru berriak bilatzeari berrekin zion. Madrilera aldatu zen bizitzera, eta berarekin, Jontxu semea ez ezik Nazaio eta Kandida gurasoak ere eraman zituen.
ETAPA BERRIA
Albinak aitortzen zidan berarekin 1977an izan
nuen elkarrizketan:
“Ezkonduta eta gerra hasieran Yon umearekin
bakarrik geratu nintzenez gero, oso egoera ekonomiko kaskarrean, Jesus
Aranbarri maisuak deitua Bilboko Orkestra Sinfonikoan sartu nintzen. Zortzi hilabete eman nituen. Izan ere,
nire senarra itzuli ondoren ostera utzi nion musikari… harik eta gure artekoak hondoa jo zuela
konturatu arte. 1939 urtea zen eta orduantxe egokitu
zitzaidan Madrilera itzultzeko aukera paregabea. Joakin Turina maisuak deitu
ninduen, Orkestra Nazionalerako oposaketetara aurkezteko adieraziz. Eta
azterketak eginda lortu nuen musika talde hartako lehen biolina izatea”
Albina bere gurasoekin |
“Orkestra Nazionalean ez ezik, Bilboko
Sinfonikoan eta Madrileko Ganbarakoan ere aritu naiz eta oso zuzendari onak
ezagutu ditut. Bost nabarmenduko nituzke: Rafael Frühbeck de Burgos, Ataulfo Argenta,
Zubin Mehta, eta Carlo Giulini. Gehien atsegin nuena Mehta da. Bestalde Ataulfo
Argentarekikoa oso harremana ona izan zen, biak batera ibili baikinen denbora
luzez eta ondo ezagutzen genuen elkar”
Albina Madinabeitiak Madrileko Ganbara
Musikako Orkestran jo zuen, bere laguna zen Ataulfo Argentak 1944an sortu
zuenetik. Diodan, halaber, Argenta eta
Albina batera heldu zirela Espainiako Orkestra Nazionalera, arrasatearra lehen
biolin jole bezala eta santandertarra piano jole gisa. Dakusagun zer zioen,
Joaquin Rodrigo gitarra jole handiak elkarte haren gain, 1947ko abenduaren 31an
Donostiako “La Voz de España” egunkarian:
“La Orquesta de Cámara de Madrid ha entrado
en este año en una fase decisiva para el afianzamiento de esta pequeña pero ya
excelente orquesta. Su fundador y director, el maestro Argenta, ha dado este
año el paso definitivo en la orquesta”
Eta Orkestra horrekin Arrasaten aurkeztu zen
Albina, 1948ko urtarrilaren 6an, penintsulako hainbat eszenategitan ematen ari
ziren kontzertuetako batean. Kontzertu hura Unión Cerrajerako zenbait
pertsonaren bitartekotzaz egin ahal izan zen; eskuko egitarauan irakur
daitekeenez, “Patrocinado por la empresa Unión Cerrajera S.A” Eskukoan ere irakurtzen da:
“Hemos de subrayar la importancia y alto
significado para Mondragón de esta actuación de una orquesta de tan elevado
rango, y tal gentileza del Maestro Argenta y de los profesores de su agrupación
merece la gratitud de nuestro pueblo. La gran artista mondragonesa Albina
Madinabeitia forma parte de este excepcional conjunto de consumados profesores,
y esta circunstancia, unida a que interpretará como solista una de las obras
del programa, aumenta el interés de este concierto memorable”
Albina Madinabeitia biolin jole
arrasatearraren bitartekotzak egin zuen posible ekintza hura, eta bere
herrikideek zuzen-zuzenean frogatu ahal izan zuten Albinaren artea, espainiar
musika espektroan goren-goreneko izarra izatera eraman zuena. Albina Madinabeitiak Beethovenen “Romanza en
fa” interpretatu zuen bakarlari gisa. Orkestrak jo zituen beste obrak,
Beethovenen “Coriolano”, Mozarten “Mi bemoleko 39 zenbakiko sinfonia”,
Gretryren “Dantzak”, Schuberten “Rosamunda” eta Jimenezen “Luis Alonsoren
dantza”. Kontzertua Ideal Zineman izan zen, arratsaldeko 6´15etan. Biharamunean
Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eskaini zuen Orkestrak Gipuzkoako
bigarrena. Donostiako prentsak ez zion lerro bat ere eskaini Arrasateko
kontzertuari.
“1949” nire liburuan musika
eta Albina Madinabeitiarekin zer ikusirik zuen beste berri bat eman nuen. Hain zuzen, urte hartako
ekainaren 5ean, igandea, eta berriz ere Unión Cerrajeraren ekimenari esker,
Madrileko Ganbara Orkestrak berriro jo zuen, Argenta musika zuzendaria
Arrasatera itzultzen zelarik.
Eszenategia aldatu zen, Ideal Zinematik enpresaren lantegiko
tailerretara. “Concierto que la Unión Cerrajera ofrece a su personal”
zioen eskuko egitarauak. Kontzertua, urtebete bat lehenagoaren antzera,
arratsaldeko 4´15etan hasi zen. Eta eskuko orrietan irakur zitekeen: “La
puerta de acceso al local se cerrará a las 4´15 en punto”
Egitarauaren arabera,
apropos egokituriko eszenategitik ondoko obrak eskaini zituen Orkestrak:
Beethovenen “Prometeo”, Vivaldiren “Re txikiko Kontzertua”, Mendelssohnen
“Sinfonia” eta obra berezi bezala Joaquin Rodrigoren “Aranjuezeko kontzertua”,
Narciso Yepes gitarra jole entzutetsua bakarlari gisa aritu zelarik.
Egun hartan Union Cerrajeraren sarraildegiko
tailerretan 2.300 aulki jarri ziren. Zalantzarik gabe, Arrasaten inoiz izandako
musika klasikoko kontzerturik jendatsuena gertatu zen, eta Albina Madinabeitia
han zegoen izar artistiko bezala. Horrelako
espektakuluak Unión Cerrajera enpresak bakarrik era zitzakeen; eratu zituen eta
harrez geroztik beste inork ez dio ildo hari jarraiki.
Kontzertu haren
gain oso informazio txikia eman zuen Donostiako prentsak. “El Diario
Vasco”k, adibidez, 1949ko ekainaren 4an mikro albiste bat eskaintzen zuen eta, gainera, oker, ekitaldia 5ean izan baitzen:
Vasco”k, adibidez, 1949ko ekainaren 4an mikro albiste bat eskaintzen zuen eta, gainera, oker, ekitaldia 5ean izan baitzen:
“Hoy actúa en la factoría Unión Cerrajera de
Mondragón la Orquesta de Cámara de Madrid, dirigida por el maestro Argenta.
Excusamos decir el interés que reina en la villa cerrajera por asistir a este
nuevo concierto, que revela el magnífico gesto de los dirigentes de la
importante industria mondragonesa a favor de los productores”
“La Voz de España”k
ere, ekainaren 5eko edizioan, are laburragoki informatzen zuen:
“En la tarde
de hoy domingo, en las dependencias de la Unión Cerrajera de Mondragón, la
Orquesta de Cámara de Madrid – que ha sido contratada por la empresa de dicha
factoría- dará un concierto en honor de los productores, bajo la dirección del
maestro Argenta”
Kontzertu berri bat
eman zen 1951an, protagonista berdintsuekin. “La Voz de España” 1951ko
irailaren 8ko edizioan zioen:
“Mañana
domingo y en los locales instalados al efecto por la importante empresa Unión
Cerrajera, actuará la renombrada Orquesta de Cámara de Madrid, que dirige el
maestro Ataulfo Argenta, y de la cual el público mondragonés tiene tan gratos
recuerdos. Este concierto, que tendrá lugar a la tarde, organiza la aludida
empresa en obsequio a su personal”
Beraz, ostera Unión Cerrajeraren laguntzaz, “Concierto
dedicado por la empresa a sus obreros y empleados” kontzertu berria eskaini zuen Madrileko
Ganbara Orkestrak, Albina Madinabeitiarekin lehen biolin jole bezala, eta
Beethoven, Tchaikowsky, Prokofieff, Barbieri eta beste zenbaitzuen obrak entzun
ahal izan ziren lantegiko sarraildegian. Abeslari bakarlari moduan Ana Maria
Iriarte sopranoa aritu zen. Kontzertura herriko eta probintziako agintariak
agertu ziren eta baita Orkestrako lehendakaria zen Bolarqueko Markesa ere,
Albina Madinabeitiaren adiskide handia.
Eta hilaren 11an
beste ohartxo txiki batekin kontzertuaren berri eman zuen “La Voz de España” egunkariak.
Zalantzarik gabe, oharra automatikoki zegoen idatzita, data ere gaizki baitago.
Itxura denez, Ama Birjinaren eguna izatea zen inportanteena kazetariarentzat:
“El sábado
pasado, festividad de la Santísima Virgen María, en Mondragón dio un gran
concierto – resultado un señalado éxito- la Orquesta de Cámara de Madrid,
dirigida por el ilustre maestro Argenta”
Argazkiak: JMVM
Argazkiak: JMVM