1961.Lehen danborrada: erregina Karmele Barandiaran |
BABESLEA: http://www.fentmuntanyaiformacio.es
Jaun Andreok, sanjuanak iristen ari dira eta arrasatearrok prestatzen ari gara jaiari gogo handiz heltzeko. Jakin badakigu, bai, jaiak etengabe aldatzen ari direla eta urte batetik bestera arrazoi gutxiago aurkitzen dizkiegula, diren bezala gure barnean onartzeko. Hori, ordea, adinaren kontua ez ote den pentsatu izan dut maiz. Izan ere, XIX. mendearen azken hamarkadan, Miguel Madinabeitia historia egileak idatzita utzi zuen, beraren ustez Arrasateko jaiak beren logika galtzen ari zirela, Madinabeitiaren beraren gazte denborakoekin alderatzen zituelarik.
Biteri kalean, Luis Maidagan zuzendaria |
Gauza zera da, bat ere zalantzarik gabe: jai giroak hartuko dituela
Arrasateko bazterrak eta jai egitaraua prestatuta dagoela, nahi dutenek
aprobetxa dezaten. Aukera hortxe dago, beraz.
Gaurko kronikatxo honek idatziz labur baina intentzioz luze izan nahi du.
Argazkietan ikus ditzakegu 1961ean izandako lehen danborradako protagonista
batzuk. Lehenik eta behin, erregina – Karmele Barandiaran- eta bere damak.
Jokoa hauxe da: asmatu zeintzuk diren. Antolatzaileen artean aurpegi ezagunak, ezta? Luis
Maidaganek –danborradako zuzendaria garai batean- lekukoa pasatu zion bere seme
bati, katea ez dela eten adieraziz. Eta gogoak agintzen duen bitartean kateari
maila berriak jaioko zaizkio...
Eta amaitzeko, bideo bat ipini dut Youtuben. Pedro Sologaistoa “LASO”k
1970ean Super 8an filmatutako pelikula luzeago baten zatia da. Bitez
irudi horiek, herriko jaietan murgildurik egon ohi zen argazkilari ahaztu
ezinarentzako omenaldi txikia. Hona hemen helbidea:
http://www.youtube.com/watch?v=freO1_lYapE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina