Dena 2002ko bazkari batean hasi zen. 1949an jaiotako kintoen bazkalondoko tertulia goxoan geunden eta Jesus Mari Arzek planteatu zidan Arrasateko historiari buruzko testu bat prestatzea, Goikobalu abesbatzaren hamabosgarren urtemuga ospatzeko. Testua behin musikatuz gero eszenifikatu egin litekeela zioen Jesus Marik. Baiezkoa eman eta lanari ekin nion.
Niri egokitu zitzaidan, beraz, testua idaztea eta horrekin
egoki joan litekeen musikaren egilea aurkitzea. Ez nuen zalantzarik izan etaSabin Salaberri aramaioarrarengana jo nuen. Haren adostasuna erdietsita,
eszenategi
gainean arituko ziren antzezleen bila ateratzea etorri zen.
Goikobaluko abeslariez gain, testuaren dramatizazioa bideratzen arduratuko
ziren gizon-emakumeak behar genituen. Eta horrezaz aparte, baita obra bere
osotasunean zuzenduko zuena ere. Eta kasu horretan, zuzendari bat hartu
beharrean bi lagunekin adostu genuen: Itziar Rosado eta Mikel Irastorza.
Ezinbesteko zumeak lortuta, otarra egiteari lotu gintzaizkion.
Obraren esku orria |
Amaya antzokian, 2004-06-11 |
Eta horrela jaio zen “Eskuak elkarri” antzezlana. Arrasateko Amaia antzokian eskaini
genuen, 2004ko ekainaren 11, 12 eta 13an. Antzezlanaren helburua, publikoa ongi
pasatzeaz gain, Arrasate eta euskal
historiako une garrantzitsu bat jendaurrera aurkeztea zen.
Egun haietan aritu ziren antzezleak honakoak izan ziren: Lur Kabiketa, Kepa Errasti, Mariasun Pagoaga, Imanol Gallego, Jose Eugenio Otaduy, Silbia Solana, Eugenio Etxeberria, Salba Dalmau, Sheila Moreno, Josu Jauregi, Arantza Ezkurra, Marga Merkader, Elena Velez de Mendizabal, Eloi Irazabal, Fernando Ipiña, Aitor Aranburu, Dorita Murgia, Juan Antonio Barriocanal, Karlos Rodriguez, Felisa Viteri, Mikel Lagunilla, Ugutz Usandizaga eta Felix Ayala. Jaio zen Doke Antzerki Taldea (DAT)
Egun haietan aritu ziren antzezleak honakoak izan ziren: Lur Kabiketa, Kepa Errasti, Mariasun Pagoaga, Imanol Gallego, Jose Eugenio Otaduy, Silbia Solana, Eugenio Etxeberria, Salba Dalmau, Sheila Moreno, Josu Jauregi, Arantza Ezkurra, Marga Merkader, Elena Velez de Mendizabal, Eloi Irazabal, Fernando Ipiña, Aitor Aranburu, Dorita Murgia, Juan Antonio Barriocanal, Karlos Rodriguez, Felisa Viteri, Mikel Lagunilla, Ugutz Usandizaga eta Felix Ayala. Jaio zen Doke Antzerki Taldea (DAT)
Obraren esku orria |
Eta etenik gabe bigarren proiektuari ekin zion
elkarteak, kasu berrian ekoizpen propioarekin. Urtetan bihotzean sartuta
neraman arantza atera ahal izan zuen DATari esker: Aramaion munduratu eta
Arrasateko eskribau izandako Pedro Ignazio de Barrutiaren obra klasikoarekin
ausartuko ginen. Horrela, XVIII. mendeko arrasatear gizartea berreskuratu
genuen eszenategietarako eta ur handietara sartzen ari ginela kontzienteak
ginelako zuzendaritza sendotzea erabaki genuen. Ordudanik gurekin obra guztietan egon den Itziar Rekalde hasi zen
2005ean zuzendari lanetan.
Donostiako Antzoki Zaharrean, 2007-12-21 |
“Actto para la Noche Buena” izan da DATaren orain arteko obrarik
arranditsuena. Bi urtez aritu ginen -2006 (estreinaldia, Arrasaten abenduaren 16an, Amaia antzokian) eta 2007- eta Araba, Bizkaia,
Gipuzkoa eta Nafarroako zenbait
antzokitara eraman genuen, arrakasta handiz. Adibidez, Donostiako Antzoki
Zaharrean antzeztu genuen 2007ko abenduaren 21 eta 22an, hain zuzen ere
Gipuzkoako hiriburuak mendetan euskal antzerkiaren festa ospatu ohi duen Santo
Tomaseko data esanguratsuan. Ekoizpen bikaina burutu genuen, eta
Barrutiaren testuari nik egindako egokitzapenari Sabin Salaberriren musika aproposa
aplikatu genion. Oso emaitza ona lortu genuen eta euskal prentsa
espezializatuak laudorioak izan zituen DATaren lanarentzat.
Arrasaten, 2006-12-16 |
Obra horretatik gurekin besteetan ere izandako
Fernando Martinez de Eredita teknikariak
maisuki landu zuen eszena jokoa. Musika Arrasateko Shot estudioetan grabatu
genuen eta emanaldietan talde laguntzaileak izan genituen Goikobalu abesbatza
eta Txikitxu dantza taldea.
Orduko dokekideak hauexek izan ziren: Mariasun Pagoaga,
Marixabel Arsuaga, Joxe Eugenio Otaduy, Josu Jauregi, Arantza Ezkurra, Marga
Merkader, Eugenio Etxebeste, Mikel Ezkurra, Elena Velez de Mendizabal, Mikel
Irastorza, Saioa Iturbe, Igor Fernandez, Itziar Rosado, Mikel Dominguez eta
Josemari Velez de Mendizabal. Esanda geratu den moduan, Itziar Rekalde izan
genuen zuzendaria. Aipamen espeziala ere Eusebio Iñarrarentzat, musikarako
tekniko aproposa izan baikenuen berarengan.
Arrasaten, 2006-12-16 |
ETBrako grabaketa |
Azpimarratu behar da ETBk obra grabatu zuela,
horretarako Aramaioko Kultura Etxean prestatu genuen emanaldi egoki batekin.
Euskal Telebistak zenbait aldiz ipini du ordudanik “Actto para la Noche
Buena”ren gaineko gure ekoizpen hura antenan eta taldearentzat oso motibagarria
gertatu da, gure lana saritutzat eman baitugu. Era berean, geure kontura bideoz
grabatu genuen eta helbide honetan ikus daiteke:
Obraren Kartela |
Entsegu batean, Aramaion |
Arrasaten 2010-12-18 |
Arrasaten 2010eko abenduaren 18 eta 19an eskaini
genuen lana Arrasaten eta herritik kanpo beste bi antzeztokitan ibili baginen ere, obra
hau izan da taldeak gutxien mugitu duena. Itziar Rekalde zuzendaria eta
Fernando Martinez de Eredita teknikariarekin batera, Mariasun Pagoaga, Marga
Merkader, Josu Jauregi, Elena Velez de Mendizabal, Mikel Irastorza, Itziar
Rosado, Arantza Ezkurra, Eugenio Etxebeste, Marixabel Arsuaga, Mikel Dominguez,
Saioa Iturbe eta Josemari Velez de Mendizabal dokekideak aritu ginen.
Obraren kartela |
Laugarren
obrari 2012an etorri zitzaion txanda: “Paradisuko
atean” Berriro niri egokitu zitzaidan testua idaztea. Hildako baten mamua da elkarrizketa
guztietako ardatz nagusia eta berak eramaten du obran zehar, errautsetako
ontziaren aurrean giza norbanako bakoitzak duen jarrerarako lotura. Haienganako
alaitasun, kezka, haserre, tristura eta zalantza dira protagonista nagusiak
azaltzen dituenak.
Ekintza tanatorio batean
garatzen da eta edozein tanatoriotako elkarrizketen modukoak sortzen dira obran. Eta errealitate horretan oinarritzen da obraren indarra.
Atal desberdinek euren tonu berezia badute ere, osotasunean ulertu behar da antzezlana.
Umorezko kutsua eman zitzaion obrari eszenografiaren bitartez.
Oñatin, 2013-02-24 |
Arrasaten, 2012-06-01 |
Orain
arte DATaren obrarik mugituena gertatu da, 2012an eta 2013an aritu izan
ginelarik. Kritikak oso ongi tratatu zuen espektakulua eta aurrekoak bezala
bideoz grabatu genuen. Ikusgai dago, helbide honetan:
Arrasaten, 2012-06-01 |
Estreinaldia Arrasateko Amaia antzokian izan zen,
2012ko ekainaren lehenean. Ekoizpen berri horretako dokekideak hauexek izan
ziren: Arantza Ezkurrra, Mikel
Irastorza, Mariasun Pagoaga, Txirri, Maider Alzelay, Itziar Rosado, Marga
Mercader, Dorita Murgia, Mikel Dominguez, Silvia María eta Josemari Velez de
Mendizabal. Itziar Rekalde zuzendaria, Fernando Martinez de Eredita teknikaria
eta Eusebio Iñarra musika arduraduna izan genituen.
Aipatzekoa
da, obra honekin emanaldi berezi bat eskaini genuela 2013ko urtarrilaren 13an
Mondraberri egunkari digitalaren alde.
Eta 2014an estreinatzen dugu gure antzezlan
Obraren kartela |
berria. “Galderak” titulua eman nion obrak egunero edozein une eta tokitan
berez sortzen diren galdera bitxi, arraro eta, batzuetan, ergelen
inguruan garatzen du ardatz nagusia. Nork berak galderen
planteamendutik bizitzari eskaintzen dion erantzuna da obraren haria,
galdera- erantzuna binomioen araberako etenik gabeko prozesuan. Doke
Antzerki Taldearen orain arteko ibilbideari eutsi nahi izan zaio oraingoan ere
eta paradoxetan sartuta, umorezko klabea ahalbidetu zaio antzez-entramatuari.
Oraingo
honetako kideak ditugu: Arantza Ezkurrra, Mikel
Irastorza, Mariasun Pagoaga, Itziar Rosado, Marga Mercader, Dorita Murgia,
Mikel Dominguez eta Josemari Velez de Mendizabal. Beti bezala, Itziar
Rekalderen zuzendaritzapean eta Fernando Martinez de Ereditaren
tekniko-laguntzarekin. Eta estreinaldia Aramaioko Kultura Etxean da,
maiatzaren 31an.
Aipamen
berezi bi egin behar ditut. Lehena Eneritz Tirados, bera izan baita gure
ekoizpenean burututako lau obretako kartel-egilea. Eta zer esanik ez, Mari
Jose Unzueta gure diruzaina, urte hauetako kontuak txintxo-txintxo
koadratzen ahalegindu dena.
Beste
esparru batzuk
Kale
antzerkian
aritu izan dira dokekideak zenbait aldiz, “Ezkontza”
obra antzeztu zutelarik 2008an eta 2009an Arrasaten.
Antzerki ikastaroak izan dira DATaren beste
ardura, taldekideentzat ez ezik baita teatroaz zerbait ikasi nahi izan duten
guztientzat ere. Arrasate eta Aramaion urtero antolatu da tailerren bat, goi mailako irakaslerekin.
DATaren
lana aintzakotzat hartu da zirkulu espezializatuetan eta haren ondorioz beste
esparrutara ere hedatu da gure jardunbidearen emaitza. Horra hor, adibidez,
zinea. Mariasun
Mariasun Pagoaga, entsegu batean |
Pagoaga kideak bere arte eszenikoa erakutsi du pantaila
handi eta txikian ere. Zenbait pelikulatan hartu du esku protagonismo
handiarekin.
Errepaso
txiki hau amaitu baino lehen, derrigorrez aitatu behar ditugu Arrasate eta
Aramaioko Udalak, beraien laguntzarik gabe ez baikenuen egindakoa burutuko.
Oinarrizkoak izan dira orain arteko beren laguntzak. Eta gero zerrenda luzea
dator, baina modu espezialez hamar urte hauetan gure lanaz arreta ipini duten
guztioi luzatu nahi genieke eskerrona.
Esan
baligute 2004ko ekainean hamar urte geroago estreinaldi berri baten aurrean
egongo ginela, ez genuen sinetsiko.
Informazio gegiago:
http://dokeantzerkitaldea.blogspot.com.es/ |