1949 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1949 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

otsaila 29, 2012

GAUEKO: GARAGARTZAKO MITOA, AKER BIHURTUTA




Justo Jáuregui-Arraburu historia egileak, "Anteiglesia de Garagarza (Mondragón) 1949" bere idazki argitaragabe interesgarrian gogoratzen duenez, euskal mitologian bada
"Dixan" ezkerreko baserria da
pertsonaia bat, Gaueko deritzana, izenak antzematen duen moduan iluntzeko nagusitzat hartzen dena.  Toki guztietan berdin ez dena, ordea, mito horrek hartzen duen itxura da. Jose Migel Barandiaranek bere “Mitología vasca” liburuan dioenez,  Gaueko batzuetan deabrutzat hartzen zuten eta beste hainbatetan jentil jainkotzat. Behi itxura har zezakeen eta baita lehoiarena ere.

Jauregi-Arraburuk azaltzen digunez, Garagartzan Gaueko aker bat bihurtuta agertzen zitzaien, behin ilunduz gero etxetik kanpo ibiltzen zirenei. Eta bere idazkian honela deskribatzen du mitoa, berak 1949an auzoko Jose Orueri entzun zion bezala:

“Dixan pastoriei egun baten ardi batzuk faltau jakon. Gabien kanpuen geldiketan sien ardixek, aserixek ittota agerketan sien hurrengo goixien. Orregaittik, ilundute egon arren, ardixek topetan juen san.

Bera “Artasu”n ebillela, ardi arrana “Atxabal”en entzun auen. Juan san “Atxabal”era ta orduen arran-otsa “Bostate”n entzuten san. Juan san “Bostate”ra ta... itxure bildurgarrisko aker bat ikusi auen. Orduen akerrak esan autzen:

-“Es-takik setako joten dauen “kerie”? Eskerrak ori ein dualako (“aitien” ein auen pastoriek) Gaurkuaittik  parkaketan dustat; bañe beste bein es ai dexkuidau kerie jo ta gero kanpuen ibiltten”

Artu auen sustuas, pastorie geixotu ein san”

Garagartzako historia egileak berak egiten du idazkian gaztelaniazko itzulpena:

“Al pastor del caserío “Dixana” se le habían extraviado unas ovejas. Las ovejas que quedaban fuera del redil durante la noche aparecían al día siguiente ahogadas por el zorro. Por eso, a pesar de haber anochecido, el pastor fue a buscar las ovejas.

Cuando llegó al monte “Artasu” oyó el cencerro (de sus ovejas) en “Atxabal”. Fue a “Atxabal” y entonces sonó el cencerro en “Bostate”. Fué a Bostate... y se encontró con un macho cabrío que le dijo:

- ¿No sabes para qué es el toque de queda? Gracias que has hecho eso (el pastor se había santiguado) Por hoy te perdono. Pero en adelante, ten mucho cuidado de no andar fuera de casa después del toque de queda”

Del susto que se llevó, el pastor cayó enfermo”


Argazkia: Jose Mari Etxabe

otsaila 08, 2012

ARRASATEKO GUREA ZINE ARETOA

Juventud Deportiva Mondragon-eko ikurra

Gurea Zinea izan zen Arrasateko giza-bilgune garrantzitsua iragan mendeko zenbait hamarkadatan. Ez genuen izan, jakina, lehen zine aretoa, gure herriak zenbait “zinematrografo” ezagutu baitzituen lehenago, baina Gurearen inguruan halako herri-ekimena eman zela esan daiteke.

Gerra aurreko EAJren bultzadaz ekin ahal izan zitzaion Gurea frontoia eraikitzeari, eta tarte laburrez izan bazen ere pilota-ekintza ugari burutu ziren. Gerrak dena eten zuen eta frontoia errekisatua geratu zen. Club Deportivo Mondragón izenekoak 1940 aldera toki mailako lehen txapelketa antolatu zuen, berez oso egoera txarrean zeuden instalakuntzetan. 

Errekisazioa jaso egin zen eta ordurako Juventud Deportiva de Mondragón elkartea abian zegoen. Aurreko zenbait jaberekin akordiora iritsi ahal izan zen eta frontoiaren eraikitze lanetatik artean ordaintzeke zeuden 43.000 pezetako zorra aipatu elkarteak bere gain hartu zuenez gero, berriztatzeko obrei heldu zitzaizkien, pilotarako ez ezik baita zine emateko ere egokituz: 1949 inguruan geunden eta kostua 422.275 pezetakoa izan zen, partikularren ekarpen berreskuragarriekin eta bankuen maileguekin finantzatuta.

Garai hartan Arrasaten bazen beste zine areto bat, Ideal Zinema, Iturriotz kalean (orduan Jose Maria Resusta izenaz ezagutua) oso instalakuntza apropos eta modernoekin. Eta bigarrenaren agerpenak lehia ekarriko zuen, berez murritza baina zineak gogoz tiratzen zuen arrasatear publikoaren onerako. Publizitatea derrigorrezkoa zitzaien bi zineei, ikusliarrak erakarriko bazituzten. Gurea zineak karteldegia prestatu zuen, Portaloian. Eta beste moduko iragarpen zuzenetara ere jo zuen, ondoko dokumentuak garbi azaltzen duen moduan.

Juventud Deportiva de Mondragón-etik  eskutitz bat prestatu zen garai hartan -dokumentua data gabe dago, baina 1949 ingurukoa da- kanpoan zeuden arrasatear soldaduentzat. Oso interesgarria iruditu zait dokumentua, Euskomedia Fundazioaren “Jose Maria Arizmendiarrieta Funtsa”-n  ikus daitekeena. Hona hemen:


“Frontón Cine Gurea

Amigo soldado: ya estarás enterado y si no estás ya lo sabes desde ahora que en el frontón trinquete se están haciendo unas obras de mucha envergadura que consisten en esto: poner el frontón para jugar a pelota en inmejorables condiciones, con duchas etc, y además poner cine. El mes de Octubre pensamos echar la primera película de la temporada.

Si tienes los ojos un poco abiertos, verás que los cines, teatros, comercios y cualquier empresa, el único motivo que les han movido emprender tales negocios ha sido sacar el mayor botín posible para ellos y sus familias, pues con tal de enriquecerse a ellos les importa un pepino el bien del pueblo.

El frontón cine “Gurea” que es de Juventud Deportiva y el mismo lo va a administrar para bien del pueblo: porque otro cine en Mondragón era una necesidad, como era el campo de Iturripe.

Aunque al principio no tengamos las comodidades del otro cine, todo que se sienta mondragonés y tenga ganas de ver cine, tiene que acudir al cine de nosotros, pues como hemos dicho anteriormente la Juventud Deportiva no ha hecho las obras para hacer negocio, sino para llenar la necesidad en el pueblo. Las entradas serán más baratas que en el otro y con la ayuda del Señor dentro de pocos años pagaremos las deudas y luego, con las pesetas que saquemos, podremos emprender mil cosas en el pueblo, que ideas magníficas no faltan y lo mismo que el cine lo haremos con la ayuda de nuestro mejor amigo Jesús.

¡Todos al cine del pueblo!

¡No demos nuestras pesetas a los bolsillos particulares!”



Gauzak argi eta garbi esatea da hori, ze arraio!