Errepublika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Errepublika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

maiatza 08, 2020

KALE IZENEN ALDAKETA ERREPUBLIKAREKIN


Errepublikarekin batera, Arrasateko kale izendegian aldaketa eman zen. Erregimen politiko batetik bestera igarotzeak dakarren fenomenoa da.  Horrela, Alfontso XIII.aren Plaza  Errepublikakoa bilakatu zen, 1931ko apirilaren 18an, hots, udal batzak lehen bilera izan zuen egunean. Baina gaiarekin sartu aurretik, aurrekari batzuk azaldu nahi ditut, dena erlazionatuta dagoelakoan bainago. 

Gaizka Barandiaranen biografia-liburuan (1997) idatzi nuen, haren anaia Julio oso ezaguna egin zela Arrasaten, soldadutza denboran. Jakako errebolta deiturikoa 1930eko abenduan izan zen. Operazio hartan Galan eta Garcia Hernandez armadako kapitainak errepublikaren alde matxinatu ziren eta Julio bezala Jakako hainbat soldaduk parte hartu behar izan zuten altxamendu armatuan. Baziren arrasatear gehiago: Damaso Azkoaga, Bizente Etxebarria eta Luis Inda, besteak beste. Matxinada aurki amatatu zen eta bi kapitainak fusilatzen zituzten bitartean, soldaduak Afrikara bidali ziren, hango presondegi batera. Baina zenbait hilabete geroago errepublika aldarrikatzean, aske utzi zituzten eta arrasatearrak Arrasatera itzuli ziren, heroi bezala.
 
Julio Barandiaran

Sekulako euri jasa zen arren, apirilaren 25ean, larunbata, Azkoaga eta Barandiarani (1) ongi etorri egiteko herrikide ugari zegoen udaletxearen inguruetan. Txistularien soinuetara eta etxaferoen abisuarekin, plaza jendez bete zen, udalak egindako bando bati jarraiki. Eta balkoira atera behar izan zuten soldadu ohiek, herriari harrera eskertzeko, Barandiaranek Errepublikako bandera haizatzen zuen bitartean. Galan eta Garcia Hernandez euren kapitainen aldeko hitzak izan zituzten. Gero, Resusta alkateak errepublika defendatu zuten bi militar haien oroitzapenari eusteko premia azpimarratu zuen bere diskurtso txikian. 

Eta goian nioen moduan, aurreko horrekin zer ikusia dauka izendegian aldaketak egiteko planteamendua. Begira: apirilaren 27an udal osoko bilkuran Zarugalde kaleko bizilagun batzuek idatziz eskatu zioten udalari, kaleari aurrerantzean Fermin Galan izena ematea.

Eta proposamena aurrera atera zen, nahiz eta zinegotzien artean desberdintasunak eman ziren, noski.  Ikusi genuen, korporazio berriak izandako apirilaren 18ko lehen bilera hartan, hartutako erabakietako bat izan zela udal batzar areto nagusian Felix Arano eta Galan eta Garcia Hernandez kapitainen erretratuak jartzea. Eta hain zuzen, 27ko batzarrean abertzaleek zioten nahikoa zela harekin, kaleetako izenak aldatzen ibili gabe. Sozialista eta errepublika zaleek argudiatu zuten eskabidea herritik zetorrela eta herriarekiko konpromisoak eraman zituela udaletxera. Tradizionalistek, berriz, Zarugaldeko bizilagun haiek zenbat ziren jakin nahi izan zuten, herria ordezkatzen zuten ala ez argitzeko. Eztabaida luzea gertatu zen eta azkenik botoen bidez izenaren aldaketa eman zen. Zarugaldek, handik aurrera, Fermin Galan deitura izango zuen. 

Patrizio Osinaga zinegotzi eta etxegilea
Kale izenen dantzan sartuta, bilera hartan zentzu bereko beste bi proposamen geratu ziren mahai gainean. Lehena, alkatearena, Tren Geltokiko ibiltokiari aurrerantzean Patrizio Osinaga izena ematea planteatuz. Resusta alkateak argudiatzen zuen kale hartako etxe asko Osinagak eraiki zituela eta errekonozimendua merezi zuela. Eta egia zen Osinagari ezker hasi zela eraikitzen lur eremu hartan. Ziurrenik, tren geltokia artean irekitzeke zegoela kale hark Arrasateko garapenaren etorkizunean edukiko zuen garrantziaz jabetuta, Osinagak etxeak jasotzeari ekin zion. Eta beheko argazkian ikus daitekeenez, 1917rako lehena zeukan eraikita. Gero besteak etorriko ziren, gerra aurretik.

Patrizio Osinaga, etxegile izateaz gain, zinegotzia zen, EAJkoa, eta alkatearen proposameneko egunean ez zen bilerara joan ahal izan. Mahai gainean geratutako bigarrena, sozialistena zen, Ferrerias kaleari izena aldatu eta Pablo Iglesiasena ematea eskatuz.

Maiatzaren 4an ostera batzartu ziren zinegotziak eta Eugenio Resusta alkateak gogoratu zuen berak aurkeztu zuela Patrizio Osinagarena, kale hartan etxegileak burututako hainbat lanen ohorezko sari gisa. Baina alkateak gehitu zuen zinegotziak berak erregutu ziola proposamena erretiratzea. Eta hori egin zuen, udal taldearen izenean Osinagari eskerrak emanez. Horren ondoren, Antonio Pagoaga zinegotziak  eskatu zuen Tren Geltokiko ibiltokiari – egun Nafarroa Etorbidea- aurrerantzean Foruen Kalea deitzea. Planteamendua mahai gainean utzi zuten zinegotziek. 
Nafarroa Etorbidea, 1917an

Eta jarraian etorri zen sozialisten proposamena, Ferrerias kaleari Pablo Iglesias deitzekoa. Oraingo kasu honetan bilkuran erabili ziren iritziak zuzenean aldatuko ditut, irakurleak bere ondorioa atera dezan. Begira 

“El señor Uriarte (EAJ) dice que, respetando la moción del señor Gómez, los buenos propósitos que le animan y los merecimientos del apóstol del obrerismo español, Pablo Iglesias, no debe accederse a lo propuesto por razones de tradición. A este respecto hace una ligera descripción del comienzo de la industria en Mondragón, que en aquella calle precisamente tuvo su iniciación, con pequeñas herrerías o ferrerías, de donde proviene su actual denominación. 

El alcalde (Errepublika zalea) es del parecer del señor Uriarte, agregando que en el mismo sentido se le han acercado algunas personas, por lo que si el señor Gómez no tiene inconveniente en retirar su moción, propone, en cambio, que el nombre que se solicita se le dé al Arrabal de la Magdalena. 

El señor Gómez (sozialista) defiende su proposición diciendo que aparte de ser un deseo expreso y unánime de la Sociedad que representa, el mismo argumento empleado por el Sr. Uriarte para rechazarla, le sirve a él para mantenerla, ya que si, como dice, antiguamente se trabajaba de esa forma, con elementos insuficientes y jornada de trabajo de catorce y más horas, actualmente, gracias a la evolución social sufrida, han progresado las industrias, el obrero es considerado y disfruta de innumerables ventajas que antes no tenía, y todo o, si no, gran parte de esas aspiraciones de la clase obrera fue debido al sacrificio ejemplar de ese hombre que se llamó Pablo Iglesias. Por eso estima que a ninguna mejor que a esa calle le corresponde el nombre del “Abuelo” 

Iritzi kontrajarriak zirenez, sozialisten proposamena ez zen aurrera atera, zazpi boto kontra izan zituelako, abertzale eta tradizionalistena. Deigarria da Resusta alkatearen erabakia, aldaketaren alde eman baitzuen bere botoa, nahiz eta adierazi zuen Uriarterekin bat zegoela. Hurrengo bilerarako, mahai gainean geratu zen Resustaren eskabidea, hau da, Pablo Iglesias izena Magdalena Kaleari ipintzekoa.

Eta heldu zen bilera hura, maiatzaren 11koa, eta gai zerrenda luzea ireki zen, mahai gainean zintzilik geratutako gaiarekin. Honako hau gertatu zen: 
Eugenio Resusta alkatea

“En relación con la proposición de la presidencia referente al cambio de nombre del Arrabal de la Magdalena por el de Pablo Iglesias, se lee un escrito que presentan algunos vecinos de dicha calle como contraprestación a esos deseos. La Alcaldía lamenta que en la solicitud se hable de católicos en términos que parecen más bien un clamor contra un ataque a sus creencias, cosa que no estima justificada. Dice que su proposición fue hija de las mejores intenciones, ya que con ella solo quiso solucionar, o mejor dicho, dar satisfacción a un anhelo popular defendido por el concejal señor Gómez, anhelo que no pudo prosperar en su primitiva forma. El señor Gómez agradece esa delicadeza de la presidencia y por su parte no tiene inconveniente en que la propuesta se retire, como así se hace. A petición del señor Uriarte el señor Pagoaga retira también su proposición de que al Paseo de la estación se le denomine de los Fueros” 

Bilera hura amaitu aurretik, Uriarte zinegotziak erregutu zuen izenetako saltsa hura albo batera uztea eta udalak esku artean zituen gai garrantzitsuei heltzea, indarrak alperrik galdu gabe.  Eta horrela amaitu zen auzia? Ez, inondik ere, jaramonik egiten badiogu,  maiatzaren 22an La Voz de Guipúzcoa egunkarian, Arrasateko korrespontsalak idatzitakoari: 

“La Agrupación Socialista convoca a todos sus afiliados a la junta general extraordinaria, para el 22 del actual, a las ocho de la noche, en su domicilio social, Pablo Iglesias, 42 primero”
 
Baina zertan zihoan hura? Izen aldaketa onartu gabe zegoen arren sozialistek euren jarreran jarraitzen zuten, behintzat modu ez ofizialean. Bakarrik, ez ofizialean?...Ba, ez. Eta horretarako euren estrategia aurrera eraman zuten. Ekainaren 7an beste batzar bat izan zuen udal taldeak, baina hartara ez ziren abertzaleak agertu. Protesta egin nahi zuten, maiatzaren 27ko osoko bilkuran alkateak saioari amaiera eman ziolako euskal estatutuari buruzko puntua eztabaidatzen ari zenean. Orduan… Baina irakur dezagun zer gertatu zen ekainaren 7ko bilkuran: 

“Se lee un escrito avalado por más de 90 firmas de Ferrerías, solicitando se dé a dicha villa el nombre del apóstol del trabajo, Pablo Iglesias. Sobre este asunto se promueve un ligero debate, con la intervención del señor Echevarria, que presenta otro contrario a la petición, con gran número de firmas también. El señor Martinez de Ubago se extraña que se hayan podido recoger tantas firmas, para ir en contra de un hombre que sólo bien hizo en el mundo.

El señor Gómez defiende con calor la proposición primera, que dice que es del pueblo. Tras la discusión se aprueba con el voto en contra de los tradicionalistas”

Kondekozubi aurrean, Resusta alkatea hitz egiten ari


Beraz, onartuta izen aldaketa. A! Eta plaka berriak urte hartako, 1931ko, irailaren 13an, igandea, jarri ziren  Zarugalde eta Ferrerias kaleetan. Ondoko argazkian, Eugenio Resusta alkatea bertaratutakoei zuzentzen ari, Kondekozubi aurreko bidean. Bilboko Gazte Sozialisten karabana bat heldu zen Arrasatera, mila bat lagun, hogei autobusetan, Zarugaldeko ekitaldiari kolore ipini ziotenak.

Honaino heldu naiz, baina egon badago gehiago. Ez dut irakurlea nekatu nahi. Zer esan horrezaz guztiaz? Ba, betikoa; erabilpen edo interes publikoko ondasunei norbanakoen izen propioak jartzea arriskutsua gertatzen dela gehienetan. Eta ez dugu ikasten.

     (1)    Etxebarria eta Inda pare bat egun lehenago heldu ziren Arrasatera.


      Argazkiak: JMVM, Sainz Osinaga sendia, Carmelo Letona, Karmele Barandiaran

apirila 08, 2020

1931ko APIRILAREN 14: ERREPUBLIKA


Datorren igandean beteko dira urteak, 1931ko apirilaren 12an udal hauteskundeak izan zirela estatu osoan, eta horren ondorioz bi egun geroago Errepublika aldarrikatu zen. Ez zen iraultza izan, baina – estatu osoan bezala- irauli egin zen Arrasateko bizimodua, batez ere politikoa. 1931ko apirilaren 14ak
Errepublika ekarri zuen, bi egun lehenago izandako udal hauteskundeetan ezkerra gertatu baitzen garaile, oso nahasia zegoen giro politikoari zalantza handiagoa ipiniz. Arrasaten une zailak bizi ari ziren, gizartea modu garbian  zatituta. Berenguer jeneralaren bi urteko diktadura bigunaren ostean, herriko tradizionalistak, abertzaleak, errepublika zaleak eta sozialistak elkarri mokoka ari ziren, ez bakarrik dialektikoki baizik kasu batzuetan armak eskuan zituztela ere bai.

Udal hauteskundeak deitu ziren 1931ko apirilaren 12rako, Gobernu Ministroaren aginduaz alkatea urtarrilaren 23an berraukeratu behar izan bazen ere, behin behineko aldi baterako. Aukeraketa unean ziharduten zinegotzien artean egin zen eta ordura arteko alkateak berak lortu zituen botorik gehien: Juan Goñi Aranguren. Goñi alkate izan zen 1918-20 tartean eta ostera heldu zen alkatetzara 1930eko ekainean. Beraz, bigarren agintaldiko sei hilabete bakarrik zeramatzan arren konplikatu samarrak gertatu zitzaizkion, herriko tirabira politiko eta lan gabezia zela eta. Diodan ere, gripeak Arrasateko bazterrak astindu zituela apirileko egun haietan, modu arinean hori bai, baina lantegietan nabarmen igarri zen gaixotasunaren eragina.

Udal hauteskundeak baino zenbait egun lehenago aste santua izan zen eta erlijio-zeremoniak normaltasunean eman zituzten herritarrek. Eguraldi euritsu eta hotza izan bazen ere prozesioetara jendetza handia joan zen, udal korporazioak eta udal musika bandak parte hartuz. Hain zuzen, Berpizkundeko Igandean, hilaren 5, kontzertu bat eskaini zuen Bandak Alfonso XIII Plazan, eta Justo Munarriz zuzendariak bere pieza bat estreinatu zuen, “Maite” izenekoa, txarlestona, konposatzailearen lagun arrasatearra zen Sandalio Heviaren alabari eskainia. Eta egun hartako ospakizunekin jarraituz – gogoratu artean Aberri Eguna ez zela ezagutzen, 1932 izan baitzen lehena-  arratsaldean futbol partiduaz gozatu zuten zaleek Maala zelaian, Club Deportivo Mondragonen erreserben eta Unión Deportiva Alavesaren kontra, etxekoek 2-0 irabazi zutelarik. 

Juan  de Toyos, errepublika aldarrikatzen Eibarren
Udal hauteskundeetako astean, berriz, mugimendu politiko handia izan Arrasaten, kolore desberdinetako mitinak eta hitzaldiak eratu zirelarik. Sozialisten Elkarteak mitinerako deia egin zuen, Cinema Popular izenekora – gero Ideal Zinema izango zena- eta Gomez Otxoa Arrasateko lehendakariak eta Juan de Toyos Eibarko sindikalista eta politikoak hitz egin zuten. Toyosek zerikusi handia izango zuen apirilaren 14ko Eibarko gertakizunetan, berau izan baitzen Udaletxeko balkoitik Errepublika aldarrikatu zuena. Abertzaleek ere, Eusko Langileen Solidaritatearekin batera, euren jarraitzaileak deitu zituzten zine areto berdinera hilak 8an, eta Luziano Ozerin, Karlos Linazasoro, Aszension Lasa eta J.M Ituarte “Artibay” idazlea mintzatu zitzaizkien bertaratutakoei.

Juan Goñi ordura arteko alkatea
Orain parentesi txiki bat irekiko dut albiste bitxi bat emateko. Kronikek diotenez, eta hala izan zen, Eibar izan genuen Errepublika aldarrikatu zuen lehen hiria, apirilaren14an. Baina inork gutxik ezagutzen duena da Arrasateko alkatea – Juan Goñi- izan zela Alfontso XIII erregea eroriko zela antzeman zuen lehen pertsona. Nola? Begira zer gertatu zen apirilaren 10ean, "La Voz de Guipuzcoa" egunkariak azaldu zuenez:

Udaletxeko bere gelan lanean ari zen alkatea, eta bat batean ondoko batzar aretotik zetorren zarata handia entzun zuen. Hara joan eta zer aurkitu zuen? Aretoko frontisean zintzilikatutako Alfontso XIIIren koadroa lurrean erorita, txiki-txiki eginda. Itxuraz, eusten zion takoa apurtu eta koadroa behera etorri zen. Ez al zen hori aldaketa politikoa iristear zegoeneko seinale bat izan? Izan zena izan zela, goazen hauteskundeetara. 

Arrasateko hautesleak bi barrutitan zeuden banatuta. Eta emaitza honakoa izan zen: Lau errepublika zale: Eugenio Resusta, Zezilio Cano, Luis Martinez de Ubago eta Felipe Letona. Lau tradizionalista: Isidoro Etxebarria, Robustiano Zubillaga, Antonio Pagoaga eta Jose Zulueta. Hiru abertzale –EAJ eta Eusko Langileen Solidaritatea: Patrizio Osinaga, Nikolas Uriarte eta Nikanor Axpe. Bi sozialista: Jesus Uranga eta Bernardo Gomez. Eta ANVko Eustasio Markaide.

Mila eta hirurehun hautesle inguru ziren arrasatearrak eta %94k eman zuten botoa. Lehen barrutian – herriko kaxkoan- lehia gogorra izan zen hautetsien artean, hautatutako zazpi zinegotzientzako botoak 209 eta 202 tartean ibili baitziren. Bigarrenean, argi asko irabazi zuten errepublika zale eta sozialistek. Aurreneko aldiz zen, errepublika zale eta sozialistak Arrasateko udal karguetara iristen zirela. 

Eugenio Resusta Errepublikako lehen alkatea
II Errepublika aldarrikatuta, hauteskundeetako emaitzaren arabera hilaren 18an osatu zen udal berria. Juan Goñi alkate ohiak agurtu egin zituen hautetsiak eta kargu berrietan hastear zeudenei zorterik onena opa zien. Resusta jaunak, zinegotzi berrien izenean, eskertu egin zuen alkatearen jarrera eta agindu zuen denok arituko zirela Arrasate hobe eta aurrerakoi baten aldeko ahaleginetan.  Eta besterik gabe, zinegotzien arteko botazioari ekin zitzaion, Luis Martinez de Ubagoren - hau da, 12ko hauteskundeetan botorik gehien jaso zuenaren- lehendakaritzapean. Emaitza honakoa izan zen: alkatea, Eugenio Resusta; alkate ordeak, Luis Martinez de Ubago, Bernardo Gomez eta Felipe Letona; sindikoa, Patrizio Osinaga.

Bilera hartan hartutako lehen erabakiak honako hauexek izan ziren, besteak beste: alkatearen lan gelatik Primo de Rivera eta Martinez Anidoren margoak kentzea; Errepublikaren behin behineko gobernuari zorion agurra igortzea; somateneko kideei armak entrega zitzaten eskatzea; Euskal Herrirako ahalik eta autonomiarik zabalena eskatzea; udal batzar areto nagusian Felix Arano eta Galan eta Garcia Hernandez kapitainen erretratuak jartzea; eta  Alfontso XIII izena kendu eta plaza aurrerantzean Errepublikako Plaza izatea. 

Eta horrela martxan jarri zen Arrasaten bigarren errepublikako lehen udala. 1936ko uztailaren 18ko matxinada frankistak Errepublikaren errealitatea birrindu egin zuen.

Argazkiak: Carmelo Letona, Goñi Arenaza sendia, JMVM. 

apirila 13, 2019

ALBINA MADINABEITIA. Errepublikarekin. Ezkontza


Arrasateko historian emakume gutxi izango da, Albina Madinabeitiaren ospe mailara iritsi direnak. Estatu osora irradiatu zuen biolin jole handiak bere kalitatea gazte-gaztetatik, eta oso ekarpen baliotsua izan zen arrasatearrarena. Denboraren joanak erdi estali dizkigu Albinaren lorpenak eta emakume aparta izan zelako iruditu zait egokia dela – agian justiziakoa dela esan beharko nuke- txoko honetan toki bat ematea gure herrikidearen ibilbide artistikoari. 
Albina Madinabeitia, 1977an
 Ekin diot Albina Madinabeitiaren gaineko bizitzaren zertzeladak eskaintzeari, Arrasateko emakume honen ibilbide artistikoa irakurleei hurbiltzearren. Honako hauek dira kapituluak:
Aurrekoan Albina errege-erreginarekin ikusi dugu birritan Madrilen, Jauregian.  Errregeak hurrengo baterako gonbitea ere egin zion, baina ez zen aukerarik izan… Bigarren Errepublika etorri baitzen, 1931an. Arrasatearrak, dena den, bere artea goi mailako ekintza solidarioetarako eskaintzen jarraitu zuen eta horrela erregimen politiko berriaren alde estreinatu zen.
ERREPUBLIKAREN ALDE
Ikusi ahal izan dugu Albina hainbat ekintzaren aldeko emanaldi artistikotan, eta oraingoan 1932ko urtarrilean izandakoa ekarri nahi dut gogora, Madrilen burutua. Horren gaineko berri eman nuen lehen aldiz “1949arrasate” nire blogean (1) Kontzertu solidarioa 1932ko urtarrilaren 24an izan zen eta Errepublikako Etxearen eskolak laguntzea zuen helburu nagusia. Alcala Zamora gobernu buruak presiditu zuen emanaldia. Albina Madinabeitia izan zen izarrik dirdiratsuena Teatro Español-ean.  Irakur dezagun zer zioen “La Libertad” egunkariak, urtarrilaren 26ko edizioan: 

“Un excelente concierto celebrado el domingo en el teatro Español sirvió para confirmar a la señorita Albina Madinabeitia en la fama y prestigio que anteriormente había conquistado. Tratábase de un festival artístico a beneficio de las escuelas de la Casa de la República, y en él, como la parte más importante, un recital de violín por la artista mencionada, acompañada al piano por la señorita Gloria de Loizaga.

La bella “Sonata en re” de Turina, ejecutada con perfección de aire, gracia y belleza de sonido, ganó aplausos muy prolongados a la magnífica artista. Pero donde mostró de manera espléndida sus facultades de dominio del instrumento en todos sus recursos y dificultades fue en las obras de los grandes virtuosos del violín, que ejecutó a maravilla, no solo venciendo con aparente y ágil facilidad los pasajes más comprometidos sino expresando y matizando con singular y personal emoción, unida al más profundo respeto y cuidado de las partituras, siempre con limpio y puro sonido, lo mismo en los más dulces y delicados momentos que en los pasajes de energía e intensidad. Así el “Concierto” de Vivaldi,; el “Preludio” de Bach-Kreisler;  la “Romanza andaluza” de Sarasate, y el “Scherzo tarantela” de Wienawsky. Y como ejemplo de interpretación poética el  “Ave María” de Schubert y el “Minuetto” de Brahms, ejecutado este último con la más bella interpretación que de él hemos jamás oído. El público, entusiasmado, aplaudió clamorosamente a la bellísima y genial violinista, y obligó a salir, compartiendo los aplausos muy merecidamente, a la excelente pianista señorita Gloria de Loizaga. 
Albina, Manuel Machado, Gloria Loizaga

Fue un concierto excelente. Con una aportación genial que hizo Manuel Machado, leyendo algunas bellísimas poesías”

EZKONTZA
Albina Madinabeitia 1932ko ekainaren 24an ezkondu zen, Arantzazun, Bilboko Frantzisko Velar Jauregibeitiarekin. Beti esan dut data hori dela biolin jole arrasatearraren bizitza artistikoaren inflexio puntu erabakigarria. Bi Albina dira: ezkon aurrekoa eta gerokoa. Ezkontzarekin sakrifikatu egin zuen, guztiz, punterengo bere arlo artistikoa. Sendia ipini zuen lehentasunen artean eta eszenategietako lehen figura izatetik ostrazismora baztertu zen. Aurreko ekarpenean ikusi genuen bezala, Pilar Cavero bere lagunak - primerako piano jolea- bide berdina hartu zuen, Tolosara ezkondu baitzen eta aurrerantzean eszenategietara igotzeari uko egin zion. Pilarrek betiko egin zuen. Albinak, aldiz,... Baina utz dezadan geroko, Albinarekin jazotakoa ikustea.

Madrileko “Ritmo” musika aldizkarian ondoko albistea agertu zen 1932ko martxoaren 15ean: “La encantadora violinista Albina Madinabeitia, en concierto extraordinario celebrado en la Cultural, interpretó entre otras obras la “Sonata en fa mayor” de Beethoven, la de Grieg en do menor y la de Turina en re. Colaboró con la gran violinista la excelente pianista Gloria Laizola, que dió considerable realce a su parte, no de acompañante sino de eficaz colaboradoora.

Albina Madinabeitia – que se despide temporalmente del público por razones familiares- fue como Gloria Laizola, objeto de cariñosas demostraciones de afecto” 

Zabalago eta aberatsagoa zen bere kronikan “ABC” egunkariko A.M.C musika kritikoak, 1932ko martxoaren 3an: 

“En sesión extraordinaria y en el teatro de la Comedia, se reunieron ayer los asociados de la Cultural, para deleitarse oyendo, una vez más, a la joven, admirable y admirada Albina Madinaveitia, violinista de primer rango, según es sabido, que actuaba en compañía de la excelente pianista Gloria Loizaga. Hace cuatro meses Albina inauguró las reuniones de la Sociedad Filarmónica. 

El aplauso más efusivo la acogió aquella tarde, como la acogió ayer y como la ha acogido siempre, porque criatura más mimada de los públicos no es conocida. Sus méritos artísticos son grandes y el público, no solo no se los ha negado, sino que la ha colocado entre las violinistas notables que en los últimos años han desfilado por Madrid: Alma Moodye, Noela Cousin…

Pero ni en la tarde del 28 de octubre ni en la de ayer llevó al programa la sonata que debía llevar, la “Sonata a Kreutzer” y no precisamente la del excelso Beethoven sino la de Tolstoi. El episodio de la novela rusa que nos presenta al violinista enamorado evocando la figura del amor de sus amores mientras ejecuta la famosa sonata, podría reproducirse en la gentil y bella violinista, porque… Guárdenos el secreto el lector: Albina Madinaveitia se despedía ayer de la vida de soltera. Se casa y era el de ayer su último recital. Ahora se va a Mondragón, para estar cerca de Bilbao, donde probablemente un coro de amigos cante al prometido lo del un día popular sainete: “Buena chica te llevas, picaronazo” 

Y a contraer matrimonio y a ser todo lo feliz que merece y desea el público, que la admira y quiere. Precisamente en este último concierto Albina se presentaba con algo simbólico cerca: la mismísima Gloria; una Gloria viviente y palpitante: Gloria Loizaga, en fin, excelente y prestigiosa pianista, feliz intérprete, con Albina, de las sonatas “en fa mayor” de Beethoven, la en “do menor” de Grieg, y la “en re” de Turina; obras que aplaudió con entusiasmo la concurrencia, porque ambas artistas se hicieron dignas de tan magno homenaje.

Además Albina cantó más que ejecutó en el violín la “Romanza andaluza” de Sarasate, y el “Preludio” y “Allegro” de Pugnani-Kreisler, esas bellísimas páginas que tan bien encajan en temperamentos artísticos y técnica tan asombrosa como la de esta discípula predilecta de Fernández Bordas. De propina oímos la “Copla de jota” de Falla. 

Fue tarde de flores, palmadas y enhorabuenas para la ilustre violinista, un día pensionada de la Diputación de Guipúzcoa; premio Sarasate de nuestro Conservatorio y caritativa concertista para los enfermos en los hospitales de su tierra” 

Eta “El Heraldo de Madrid” egunkariarekin amaitu nahi dut agur-kontzertu haren gain honela adierazten baitzuen martxoaren 3ko edizioan: 

“La maestría de Albina Madinabeitia, la gran violinista vasca, hace pensar por su precoz seguridad, más todavía que en un mérito conseguido por el estudio, en una virtud excepcional heredada y señera de la aptitud musical de su raza. Esta filiación artística aparece corroborada en singular por el predominio en su arte de los valores serios y positivos – consistencia, firmeza, intensidad- sobre otros más superficiales y efectistas.
En su justo homenaje a Albina Madinabeitia, la concurrencia puso efusiones de despedida, por ser probablemente el último concierto de esta artista, a quien ni su rápida carrera ni sus éxitos, que tanto honran a su maestro el ilustre Fernández Bordas, logran retenerla en su triunfal camino, dispuesta a trocar el laurel por el azahar, y el amor al arte… por la epístola de San Pablo. ¡Estas mujeres españolas!” 

Madrileko “El Sol” egunkariak, 1932ko apirilaren 20koan ematen zuen ezagutzera, Albina Madinabeitiarekin ezkontzeko hitza Frantzisko Velar Jauregibeitiak Arrasaten  agindu zuela. Eta  ekainaren 25ean zioen, berriz, oso modu laburrean honela zekarren albistea: 

“En el Santuario de Aránzazu han contraído matrimonio la excelente violinista Albina Madinaveitia y el joven bilbaíno D. Francisco Velar” 

Bikoteari seme bakarra – Yon-  1933ko maiatzean jaio zitzaion. Baina aurki zirkunstantziek zeharo aldarazi zuten senar-emaztearen egoera.  Albinari berari ematen diot hitza, berak azal diezagun nola amaitu zen hura guztia: 
Frantzisko- Pantzeska- Velar. Eusko Jaurlaritzaren karneta

“Estando todavía en Madrid y con 23 años llegó un bilbaíno que no tenía nada que ver con la música y me casé con él, yéndonos a vivir a Bilbao. Cuando estalló la guerra todos nos tuvimos que ir y cuando regresé me encontré la casa vacía y sin marido. El maestro Arambarri se enteró que estaba allí y aunque había renunciado a la vida artística por mi marido y mi hijo, me propuso tocar en la Orquesta Sinfónica de Bilbao. Al día siguiente ya estaba ensayando. 

Una experiencia repetida porque a los ocho meses él regresó y volví a dejar el violín; y es que yo siempre he antepuesto la mujer a la artista. Claro que, como él se marchó de nuevo, la artista tuvo que resurgir para poder sobrevivir" (2)  

FRANTZISKO VELAR JAUREGIBEITIA
Aitortu behar dut inkognita bat izan dela beti niretzat eta, ausartuko nitzateke esatera, arrasatearrentzat oro har. Albinaren senarra. Nor zen? Zer ofizio zuen? Kasu hauetan gertatzen den moduan, denetariko esamesak izan dira Frantzisko Velar Jauregibeitiaren inguruan. Nik oraingo idazki honetan zalantza batzuk argituko ditut, gizon haren identitatea zentratzeko balio duten zenbait datu eskainiz. 

Frantzisko Velar Jauregibeitia 1899ko apirilaren 2an jaio zen Bilbon eta ofizioz kontularia zen. EAJ-PNVko militantea genuen. Badirudi Madrilen bizi izan zela, ia-ia Albinarekin ezkondu arte. Behintzat, hori ondoriozta daiteke 1932ko idazki batetik, Madrileko Euskal Etxeko bazkidetzatik baja eman dela BBBko presidenteari azaltzen dionean, elkarte hartan ikurriña kentzea erabaki dela argudiatuz. Oso militante aktiboa zen, eta BBB eta EBBrekiko harreman estua zuenez gero, Arrasateko Batzokiak kontsultak Velarren bitartez bideratu zituen, 1932-35 urteetan. EAJ alderdiaren esanetara jarri zen gerra piztu bezain laster eta 1937an Eusko Jaurlaritza sortzean Barne Saileko idazkaria izendatu zuten baina aurki Ogasun Sailera aldatu zen, aholkulari tekniko gisa. Ez zen hor amaitu Velarren ibilbide politikoa, izan ere urte hartako ekainean Kultura eta Justizia Saileko Justizia idazkaritzan ikus dezakegu, Jesus Maria Leizaolaren aginduetara.

Erbesteko bidea hartu zuen 1937an bertan eta Baionan daukagu, beti Eusko Jaurlaritzaren funtzionario moduan. 1938an, eta Eusko Jaurlaritzaren Ogasun Sailak hala erabakita, Frantzisko Velar Banco de Bilbaoko kontseilari izendatu zuten. Diodan bitxikeria bezala, notarioaren aurrean bankuaren izenean aritu zena Telesforo Aranzadi Unamuno zientzia gizon bergararra izan zela. 

Erbestean, besteak beste, Manuel Irujoren idazkaria izan genuen Frantzisko Velar, eta berari egokitu zitzaion, beste lanen artean, Eusko Jaurlaritzaren Pariseko egoitzako artxiboa gordetzea eta sailkatzea, Frantziako Capbretonen, 1939an. Alemanak 1940ean Frantzian sartu zirenean, lurperatu egin zuten artxiboa baina, bada ezpada ere, azkenik su eman zioten (3) Halaber, Velar Jauregibeitia Kongresuko euskal parlamentarioen bulegoko burua izan zen, presoen elkar trukerako (4) 

Ordurako, Albina Madinabeitiak zeru desberdinetako babespean bilatzen zuen bidea, senarrarengandik banantzea adierazi zion arazoari aurre egin asmoz. Baina hori hurrengo ekarpenean ikusiko dugu.

Argazkiak: JMVM, Sabino Arana Fundazioa (Velarren karneta)


(2) Diario Vasco (Gloria Abanda Cendoya) 1991-07-07
(3) Manuel Irujoren artxiboa. Euskomedia.
(4) Frantzisko Velar Jauregibeitiari buruzko datu dokumentatuak Sabino Arana Fundazioan aurkitu ditut eta modu berezian Iñaki Goiogana artxibozainari azaldu nahi diot eskerrona.