urria 21, 2026

PEDRO ERIZ EGILUZ ARAMAIXOARRA:DOHATSU

 

Pedro Egiluz edo Pedro de San Elias aramaixoarra

Inori ezer esaten al dio Pedro de San Elias izenak? Niri behintzat ez zidan ezertxo ere gogora ekartzen, nire eskuetara aramaixoar baten liburua ailegatu arte. Antonio Unzueta Etxebarria Salezango semeak “Beato Pedro de San Elias. Biografia y Epistolario” (El Cármen. Vitoria-Gasteiz. 2015) deritzana eskuetaratu bezain laster konturatu nintzen… zein gutxi dakigun gure gauzetaz!. Zein azkar estaltzen dituen hautsak oroitzapenak! Izan ere, Aramaioko herriak oroitu behar zuen, nola edo hala, izan zela “Bolunburu” baserrian jaiotako seme bat, bere ekintzengatik garai batean nabarmendu zena, erlijio-esparruan izan bazen ere. Nik ez diot justizia egin nahi aramaioar horri, lehenik eta behin injustizia nolako tamainakoa izan den ez dakidalako. Beraz, niri dagokidanez, nire ezjakintasuna aitortzea, eta blog honetara gizon haren bizitza zertzelada batzuk jartzea besterik ez zait otutzen. Horrela, agian, argi apurtxo bat gehiago jarriko dugu Aramaion jaiotako seme-alaba ahaztuen gain.

Pedro de San Elias, ez zen izen horrekin jaio, Pedro Eriz Egiluz bezala baizik. Eta Baraxuengo Bolunburu (Bolinbu) baserrian munduratu zen 1867ko otsailaren 22an, gurasoak Domingo eta Klara zirelarik, biak garagartzarrak. Pedro bikia jaio zen, Paskasio anaiarekin. Ezer ez dakigu bi mutiko haien haurtzaroari buruz, ezta nerabezaroko lehen urteei dagokienez. Batzuek diotenez, Pedro eta Paskasio Araba aldera bidali zituzten gazteleraz ikas zezaten, eta beste batzuen arabera Bizkai aldeko mehatzetan aritu zen Pedro.

Antonio Unzuetak, berriz, dio bere liburuan, Pedro Eriz Larreako  karmeldarren komentura sartu zela, eta 23 urterekin fraidetzako ikasketak burutu zituela. Orduantxe hartu zuen Pedro de San Elias izena. Handik Burgosera bidali zuten eta Gaztelako hiriburuan apaiztu zen, 1897an. Esan behar da, Paskasio anaiak ere bide beretik jo zuela. Apaiztuta,  Ebroko Mirandako Herrerako monastegira aldatu zen - Herrerako basamortua esaten zitzaion- eta bertan bi urte egin zituen, helburu garaiagoetarako bere burua prestatzen ari.

Karmeldarrek 1899an  Mexikora igorri zuten Pedro, helburu konkretu batekin: ordenaren presentzia egonkortzea eta zabaltzea. Lanean jarrita, estatu hartako Durangoko karmeldarren komentua sortu zuen 1902an eta bertako nobizioen arduradun nagusi hautatu zuten aramaixoarra. Handik lasterrera Mexikoko karmeldarren Bisitari Jenerala egin zuten,

Bolunburu (Bolinbu) baserria
Arazoak izan zituzten ordena erlijiosoek Mexikoko gobernuarekin, 
eta Pedro de San Elias Kaliforniara aldatu zen 1905ean. Handik Arizonara, beti fraideen asmo hedatzaileak gauzatu nahian. Erlijio-fundazioak sortu zituen Ameriketako Estatu Batuetako lurralde hartan eta 1912an Arizonako meatzarien fundazioa sortzeko agindua jaso zuen eta horixe bete zuen 1913an; lantegian bere anaia Pascasiok lagundu zion. Zenbait urteren ondoren, Tucson hiriburura joan zen, bertako Santa Cruz elizaren zerbitzura jartzera. Baina berriro deitu zuten Mexikotik.

 Durangon jardun zuen erretore eta lurraldeko bikario gisa 1926ra arte. Urte hartan ordena erlijiosoetako fraideen ondasun guztiak estatuaren esku geratu ziren eta gure Pedro Erizek Mexikotik atera behar izan zuen, Arizonara itzuliz. Eta Tucsoneko nagusia izan zen bi urtez, alik eta penintsulara itzuli behar zuela agindu zitzaion arte. Hogeita hamar urte egin zituen Mexiko eta Estatu Batuetan eta 1930ean Kataluniako nobizioen maisu izendatu zuten. Diodan, Pascasio anaiak Washingtoneko karmeldarren kargu berean ipini zuela ordenak urte hartan.

Pedro Eriz Egiluz edo Pedro de San Eliasek zoritxarreko amaiera izan zuen bizitzan, 1936ko gerra madarikatuan preso egin baitzuten eta azaroaren 11an fusilatu, beste fraidekide batzuekin batera. Elizak 2013an Dohatsu - beato-  izendatu zuen Pedro Eriz Egiluz edo Pedro de San Elias "Bolunburu" baserriko aramaixoarra.

 Argazkiak: JMVM

210303


 


urria 13, 2026

LUZIO MARKAIDE LARRAÑAGA

 


Luzio Markaide arrasatearra izan dut batzuetan idazgai nire ekarpenetan, eta beti musikarekin erlazionatuta. Oraingoan, berriz, arlo berri bat eskaini nahi diot, Arrasatetik oso urruti gertatu zen bere apaiz ordenatze zeremoniari, hain zuzen. Eta egiten dut, Legution jaio arren bere burua arrasateartzat zeukan Luis (Lopez de ) Aretxagaren idazki bati esker. Luisek zenbait urtetan Gasteizko “El Pensamiento Alavés” egunkariaren korrespontsala izan zen, eta oso kronika interesgarriak burutzen zituen. Horietako batean oinarritzen dut gaurko hau, eta Luzio Markaide Peruko Lima hiriburuan apaiztu berriaz ari zen Aretxaga. Irakur dezagun:

“El sábado 11 de diciembre estaba fijada la fecha para que en el enorme Campo Marte de Lima, capital de Perú, donde caben perfectamente sentadas unas 100.000 personas, se ordenaran 30 seminaristas cantando su primera misa en magna clausura del Año Santo Mariano, en un programa cuyas fiestas – comprendiendo un Congreso Eucarístico- comenzaron el día 7 al que asistió el Dr. Morcillo, Obispo de Bilbao. Entre otros seminaristas figuraba nuestro errikoseme don Lucio Marcaide Larrañaga, hoy sacerdote para mayor gloria de Dios.

La ceremonia de allende los mares, era de comenzar a las 8´30 de la mañana, aproximadamente a las 2 de la tarde aquí, y momentos antes no sabría él que en su txoko, en su Parroquia de San Juan Bautista, se celebraba una Misa a la que asistían sus familiares para elevar fervorosas plegarias por él, con su madre de 81 años, recibiendo la Sagrada Comunión, con el gozo inenarrable de sentirse muy feliz ante el hecho de constituirse en madre de un sacerdote, hijo suyo, elevado a la mayor dignidad de esta tierra y consagrado Ministro del Señor. La Misa fue oficiada por el presbítero Rvdo. D. José María Arizmendi, predicando el Rvdo. D. Antonio Alberdi, Presbítero de la Iglesia de San Ignacio del Antiguo de San Sebastián, que ensalzó la condición obrera del nuevo sacerdote.

Después de la Consagración, el Coro Parroquial del cual fue director, que se había brindado para dedicarle un homenaje cariñoso honrando tan solemne acto, cantó magistralmente varios motetes, esmerándose principalmente en la interpretación del Ave María de Goicoechea, y al final el Te Deum. A la salida fueron muy felicitados los familiares y se repartieron las estampas recuerdo de su ordenación sacerdotal.  Los que fueron compañeros de trabajo, le dedicaron el mismo día unos discos por la Emisora local instalada en la Escuela Profesional, reiterándole su afecto y simpatía, y felicitándole en día tan señalado.”

San Francisco Solano del Peruko ikastetxea
Nire datuen arabera, Luzio –artean umea zela, 1920 aldean-  Errioxako Anguzianako “Colegio misionero franciscano de  San Francisco Solano del Perú” deritzanean egon zen, eta bertatik Limako ikastetxera bidali zuten fraideek. Perun hamar urte eman zituen eta 1932 inguruan Arrasatera itzuli zen, bizimodu zibilera inkorporatuz,  eta Roneo-Unión Cerrajeran hasi zen lanean. Arrasateko bere ibilaldi berriari dagokionez, berreman diezaiogun txanda Luis Aretxagari.

 “Pasando a reseñar ligeramente las vicisitudes de su vida, podemos decir que además de ser un especialista profesionalmente en galvanoplastia y electricidad, dedicó sus aficiones preferentemente al campo musical, donde acreditó sus dotes en la creación del Orfeón Mondragonés, con el cual logró resonantes éxitos concurriendo a diversos certámenes musicales entre los que recordamos el triunfo alcanzado en el tradicional y famoso concurso de Placencia de lasArmas.

También creó el grupo músico-vocal “Jai”, ochotes, y fue director del Coro Parroquial, reorganizador y director de la Banda Musical de Escoriaza, siendo al mismo tiempo ejecutante en órgano y otros instrumentos. Era imprescindible en las actuaciones de la Masa Coral pro-campañas de Navidad y otras similares de orden benéfico social, así como en los programas de Santa Cecilia, Santa Agueda, homenaje a don José Ochoa etc. etc.

Fueron notables los diez años de carrera eclesiástica que había cursado en su juventud. Después de transcurrir otros 22 ó 24 años en la vida civil, sin perder el contacto frecuente con los religiosos de aquellas latitudes y participando en algunas Bodas de Plata de sus profesores religiosos, ha vuelto nuevamente al mismo seminario peruano donde antaño realizara sus primeros estudios. Hoy en día, definitivamente consagrado a la vida religiosa, ha demostrado con temple y espíritu atender la llamada y escoger el camino de una dicha envidiable. Y por las circunstancias que encontramos en la vida de Lucio, se nos hace más emocionante y más elevada su determinación, confiando en que obtenga muchísimos frutos pajo el lema de su ordenación “Evangelizare pauperibus misit me” (me ha enviado a evangelizar a los pobres)

Aipatu gabe ezin utzi, ordea, Aretxagak egin ez bazuen ere, Luzio Markaide euskalgintzan aritu zela gerra aurreko urte emaritsu haietan eta Batzokiko umeei euskal dantzak erakusten ibili zen.  Horren izpiritua igartzen zaio, dena den, Luis Aretxagari bere idazkiaren amaieran: euskaraz aritu zen korrespontsala. Harrigarria, ez Aretxarengatik, noski, Gasteizko “El Pensamiento Alavés”en agertzeagatik baizik. Honatx, Luis adiskide eta Unión Cerrajerako lankide izan nuenaren euskarazko agurra Luzio Markaide herrikidearentzat:

“Orain dala iru urte eta ila batzuk, 1951garrengo Urrilaren 7an artu zendun itsas ontzia Santanderren orruntz joateko. Beste egun batzuk lenago izan giñan zure azken agurrian Centro Katolikoan, barru-barrutik agur bero bat egiñaz. Orain zure naiak beteta, zure egunik ederrean, agertzen gera berriro eta barru-barrutik berriz ere zorion ugariak opariaz, zuri lenengoz, zure ama zar onari ainbeste poz eta atsegin eman diozun egun ontan, eta zure sendi guztiari. Luxio, Zorionak! Arrasaten, 1954garrengo Abenduaren 14an!

Luzioren Peruko ibilbideari dagokionez, ez dut datu askorik aurkitu. Frantziskotarren itzalean ibili zen arren, apaiz ordenatu zen, eta presbítero gisa ihardun zuen, Liman eta estatu hartako zenbait parrokiatan. Luzio Markaide Larrañaga Perun hil zen.

 Gera bitez aurreko lerroak, behintzat, Arrasateko musika historian bere aletxoa eskaini zuen gizonaren aldeko lekukotasun bezala.

Argaziak: JMVM

urria 06, 2026

1934ko URRIAREN 5. PRENTSAK IKUSI ZUEN BEZALA


Marcelino Oreja Elosegi



Dagoberto Resusta
Ikusi genituen aurrekoan 1934ko urriaren 5eko gertaera latzen atarikoak, batez ere Arrasaten bizi izandakoak kontuan edukita. Orain aukera ematen diet garaiko medio batzuei, Gipuzkoan eta Bizkaian argitaratuta. Ez noa iritzirik ematera, albisteen irakurketatik irakurleak nahiko ideia zehatza egin baitezake bi egun haietan jazotakoaz. Asko idatzi da harrez geroztik errebolta haren gain – askotan modu sesgatuan- eta lekuko isila izan nahi dut. Berri emaile garaikideen eskaintzari lotzen natzaio, beraz. Argitu behar dut, jazoera haien ondorioz gobernu zentralak zentsura militarra jarri zuela prentsan, eta zenbait egunetan kalera atera gabe egon ziren egunkariak. Eta Gerra Egoera ezarri zen urriaren 6an zenbait herrialdetarako, Gipuzkoa barne.

Donostiako “La Voz de Guipúzcoa”ren Arrasateko korrespontsala zen José Diezek honako kronika hauek eskaini zituen, lehena urriaren 12an :
(hobeto irakurtzeko jaitsi argazkiak ordenagailura)

Hurrengo egunetan, egunkariak segitu zuen albisteak ematen; hona hemen korrespontsalak bidalitako batzuk:


 


Bizitzak, dena den, aurrera segitzen zuen. Diez korrespontsalak idazten zuen "La Voz de Guipúzcoa" egunkarian: 





Hilaren 20an, "La Voz de Gupúzcoa"k honako beste hau zekarren: 


Donostiako “El Pueblo Vasco”ere, Arrasateko bere berriemailearen bitartez, honakoa idatzi zuen urriaren 12an:

(hobeto irakurtzeko jaitsi argazkiak ordenagailura) 

“El Día” donostiarrak ere bere bertsioa ematen zuen. Badirudi erreferentziaz idatzi zuela kronika.


Gasteizko "La Libertad" egunkariak ere honela zioen urriaren 6an:



Azkenik,  lagineko egunkarietatik gutxien idatzi zuen “Euzkadi” egunkariari ematen diot txanda, urriaren 12ko edizioarekin. Deigarria da egunkari abertzaleak jazoerei eskainitako tokia:


Resustari Irazusta abizena jartzen zion Euzkadi egunkariak, urriaren 12ko edizio berdinean



URRIAREN 5EKO ATARIAN