erlojua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
erlojua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

maiatza 27, 2026

PRADERE ERLOJULARI ARRASATEARRA

 


Aritu izan naiz beste inoiz, Arrasateko industria-gizon baten gain. Frantses jatorriko Jose Pradere Uribesalgori nagokio, latoiarekin merkaratzen zuena, eta horrezaz gain erlojutako negozio bat zuena. Ezer gutxi dakigu arlo horretako Pradereren jardueraz, eta dakiguna Erromantizismoko Museo Nazionalari esker da, bertan baitago arrasatearraren eskuetatik igaro zen erloju bat.

Diodan, ezer baino lehen, Pradere ez zela fabrikatzaile, merkatari edo salerosle hutsa baizik. Eta badirudi erlojuak Frantziatik ekartzen zituela, behintzat daukagun adibideari erreparatuz gero. Adituek diotenez, Franche-Comté lurraldeko erloju fabrikatzaileak oso maila onekoak ziren eta Pradererenak handik ekarri ei ziren.

Euskal Herriko gizarte maila ahaltsuetan maiz ikus zitezkeen aparailuak ziren eta horregatik pentsa daiteke Jose Pradere inportatzaile izan zela. Iritsi zaiguna, beraz, “comtoise” 
zeritzan  estilokoa zen, aipatu lurralde hartan XVIII-XX mendeen artean ekoitzi zirenak. Aipatu Museoan gordetzen dena XIX. mendearen bigarren aldian datatzen dute gaian adituek. Pradereren negozioak erloju mota desberdinak hartuko zituela suposa daiteke, eta beraz beste itxuratakoak ere salduko zituen.

Hori bai, denei inportatzailearen izena ipintzen zitzaien, eta hortik Pradere abizenaren hedapena gustu oneko hiritarren artean. Bi metro eta hamahiru zentimetroko aparailua da eta intxaurezko zuraz dago eginda.

1898ko urriaren 13an hil zen Jose Pradere, baina negozioek aurrera segitu zuten semearekin. Horrela, 1914an “Euskal Arte eta Gipuzkoako industrien lurralde erakusketa” Eibarren antolatutara  joandako Arrasateko bi erakusleen arteko bat “Pradere y Compañia” izan zen “ fabricación de batería de cocina y cubiertos de mesa”. Diodan, halaber, beste erakuslea Leonardo Alberdi izan zela, “instalación de muelas de esmeril de primera calidad”

Pradere izan da Arrasateko industriaren historia hurbilean pisu espezifiko interesgarria izan zuen sendia. Gera bitez aurreko lerroak horren lekuko gisa.

PRADERE DULTZAINA EGILEA

https://txemax3.blogspot.com/2024/01/jose-pradere-arrasateko-dultzaina-egilea.html

 

azaroa 19, 2025

ERLOJUA EZ ZEBILEN ONDO. 1735ean

 

















Iraganeko udal aktak iraurtzeak mundu irudigaitz batera eramaten gaitu sarritan. Bizimodu arrunt gogor bat islatzen da idazki horietan, legeak, arauak, jainkoaren boterea eta aberatsen ahalmena nahasten ziren garaietakoak. Gaur adibidetxo bat dakart, 1735ean Arrasateko kontzejuan jazoa. Honela irakurtzen da aktaren sarrera gisa:

"En las casas del concejo, y su sala de Ayuntamiento de la villa de Mondragón, a siete días del mes de septiembre de mil setecientos y treinta y cinco años, se juntaron por testimonio de mí el escribano fiel de Ayuntamiento, como lo tienen de uso y costumbre, los señores Justicia y Regimiento, Diputados y vecinos particulares de la dicha villa, que tienen voz y voto, para tratar y conferir cosas tocantes al servicio de las Majestades Divina y humana, y buen gobierno de la república…"

Garai haietako ohiko sarrera arranditsu horren ostean, idazkariak bileraren muina azaltzeari ekin zion, Frantzisko Lazaro Agirre alkatea bilerara ez zela agertu adierazi ondoren. Batzar haren buru Jose Migel Galarza eta Domingo Ignazio Okendo erregidoreak izan ziren. Gainerako gizakumeen artean, herriko garaiko jauntxoen abizenak ageri zaizkigu, milaristak – aberatsak: Herrasti, Mendiola, Upategi, Aranguren, Andicano, … Eta idazkaria Pedro Ignazio de Barrutia zen .


Zerk bildu zituen arrasatear aberats eta erantzule haiek egun hartan kontzeju etxera? Irakur dezagun Barrutiak jasotakoa:

“… dió a entender el dicho Señor Alcalde, cómo había tenido recado de parte del Cabildo Eclesiástico de la Iglesia parroquial de esta villa, de que no podía gobernarse el Cabildo, conforme andaba el reloj, en los Oficios Divinos, lo que ponía en noticia de su merced…”

Eta kontzejuko gela hartan bildutako pertsona burutsuek, aurrekoaz jabetuta, honako erabaki hau hartu zuten:

“… Decretaron el que se le quite la llave del reloj a Nicolás de Jubindo y se le entregue a Miguel de Sologaistoa, vecino de esta villa, para que en adelante cuide de él, con el cuidado que se requiere, y que en su defecto se le quitase el gobierno de dicho reloj, siendo por culpa, omisión y negligencia suya, y que con las calidades se le otorgue escritura por el síndico procurador general, con el salario anual de los quince ducados, y que en caso necesario se le haga llave nueva a la puerta del reloj.

Con lo cual se concluyó dicho Ayuntamiento…”

Nikolas Jubindo Mendizabal, 40 urteko arrasatearra zen. Egundoko ezustekoa eramango zuen arratsalde hartan, lanik gabe geratzen zela jakitean.

Argazkiak: JMVM