Jose Mari Iparragirre etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jose Mari Iparragirre etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

otsaila 19, 2020

JUAN KARLOS GUERRA EUSKALTZALEA



Juan Karlos Guerra Arrasateko historialariak euskaraz idatzi zuen zenbait artikulu eta liburu. Horietako batera jotzen dut gaur, Guerraren euskarazko ekoizpenaren lagin txiki bat dena. Arrasatearrak Donostian “Euskal Esnalea”ren eskariz 1922ko apirilaren 9an “Gure olerkari zarrak” tituluarekin emandako hitzaldia da, eta elkarte horren aldizkarian argitaratu zen 1924an. 

Arrasateri dagozkion xehetasun txiki batzuk aldatu ditut txoko honetara, denok ezagutu ditzagun. Irakur diezaiogun: 

“Mondragoetikan gora auzune txiki bat badago: Udala. Baserri beartsubak ditu, lur gitxi, soroak aitzetikan zintzilika bezela dauzka, arto eta gari urria eta elizarako amarrenak urrixago. Bertako abadeak izta-ozta zeukan zegaz lapikua bete; ez zeukan kalera jaxteko dirurik, ez bidetan ibiltzeko ez ostatuetan arratsaldekoak egitekorik. Jai arratsaldean zelan igarotzen zuan, kanta zar batek esaten digu:

Udalako abadiak dauko diru gutxi,
orregatik joten dau gitarria sarri.
Gitarria joten dau kurri, kurri, kurri
gazteai ariñ ariñ, zarrai geldi geldi"

Eta aurkezpen txiki hori egin ostean, Guerrak bere hitzaldiko beste pasarteekin segitu zuen eta, besteak beste, historialariak frantziar zentsuraren berri ematen digu, eskutitzekin erabili ohi zen irakurketa sistema azalduz. Bestalde, Paristik Arrasateraino zaldi gurdiak bidean lau egun ematen zituela zehazten digu Gerrak.

“Uste det, jaun andreak, emen bildu geraden danok euskeraz aziak geradela. Ni beñepein euskeraz azi ninduan nere ama maiteak eta euskera zalea zan nere aita laztana. Ondo gorderik baditut nik berak, orain ogei urte, Parisetikan nere arreba nagusiari euskera garbian egiñiko eskutitz samurrak. Gertatu zan ordea erderazkoak baña beraunkorragoak izatea etxera eldutzeko. Erderazko eskutitzak Paristik Mondragoera lau egun barru zetozten orduan; naiko laster zaldi burdiyetan etortzeko. Euskerazkoak, ordea, zortzi egun oso bear zituzten. Zergatik ori? Frantziko gobernuak agindurik zeukalako guziak irakurtzea, korreoan bialdu baño len, eta iñolaz irakurleak etzekiten euskeraz, eta farragarri ibilliko ziraden euskerazkoekin, biurlariya billatzeko, ura zer mintzoera zan igarri arte” 

Ezaguna da Jose Mari Iparragirre bardoa gure inguruetatik ere ibili zela, kantu kantari. Urretxuarrari buruz dio Guerrak bere hitzaldian: 

Jose Mari Iparragirre
“Gogo aundia neukan nik koblakariya ezagutzeko. Eta Mondragoera eldu zala jakin nuanian arin abiatu nintzan bera zegoen etxera. Urrititxotik ikusi nuan etxeko atartean, bertako andreagaz itzegiten. Onek zerbait esan zion eta berealaxe irten zitzaidan Iparragirre bide erdira, bere ile luzeak kikili-makala, besoak zabaldurik eta begiak txinpartak bezin biziak neri begira, laztandu ninduen nere aita zanaren oroimen onean, eta esan zidan eztiki-eztiki: zeure aitaren antzekoa zera. 

Guerrak bere hitzaldia, euskararen gaineko aipamen laudagarriarekin amaitu zuen. Iparragirrek berari esandakoa hartzen du oinarritzat ondoko hitzetan: 

“Itz oyetxek berak, zueri ere ondo datorzkizute, jaun andreak. ESNALEAren deyari ain ongi erantzuten diozutenok, zuek zerate zuen aitaren antzekoak, Euskalerriko aitonen semeak; antxinako etxejaunen eta antxinako zaldunen belaunetatik zuzen zatoztenak zuek zerate; zuengan ikusten det nik bizi-bizirik zuen jatorriyaren leñargitasuna. Gorde zazute beti euskeriagaz argi eta garbi leñargitasun ori. Jainkoak eman zigun izkuntza miragarria ez galdu, Jaingoikoen bidetan ibiltzeko bera da egokiena-ta; eta bide oyetan diraugun bitartean, ajola gutxi munduaren goraberak, ajola gutxi erderazko agintariyen okerkeri guzik… Gaurko egunean ikusten ditugun gauzak ikusi ta entzuten ditugun gauzak entzunik, iñoiz baña premi geyagorekin esan dezakegu:


Pakean bizitzeko gure mendietan
Euskeraz itzegin bear da batzarre danetan"



Juan Karlos Guerra euskaltzalea zen, goitik behera. Ondokoa da nire hitzen beste froga bat. Guerrak hiru urteko bere seme Ignaziori 1897ko irailaren 26an euskaraz zuzendutako eskutitz baten berri eman zidan Karmelo Letona adiskideak. Eta baita eskutitza utzi ere.  

"Nire biotzeko Ignaciocho maitea; biar dituzu iru urte. Zembat nai nuke zure ondoan egon eta zure matralla gorri pocholoan iru laztan eman. Baña ezin. Nere ordez, amachok eman dezazula, eta zu berari nere izenean beste orrenbeste. Aitacho"

Oso arraroa zen garai hartan euskaraz idaztea. Horretarako, derrigorrez, euskaltzalea izan behar! Eta Guerrak horren adibideak eskaini zizkigun, bat ere zalantzarik gabe. Honekin amaitzen dut gaur Guerra arrasatear historialariari eskaini nahi izan diodan tartetxoa.

Argazkiak: JMVM

azaroa 20, 2019

IPARRAGIRRE ETA ARRASATE



Jose Mari Iparragirrek (1820-1881) Arrasaten inoiz kantatu zuen ala ez, orain arte bederen, ez da jakin ahal izan. Urretxuarra erreferentziz hurbilen daukagun data 1854koa da, bardoak Oñatin interpretatu zuen bertso bat dela eta. Zalantza horren gainean niri eskatuko balidate iritzia, esango nuke ezetz, sekula ez zuela abestu iruditzen baitzait. Eta baieztapen hori egiteko, iparragirrezale handi batengana jotzen dut:  Migel Madinabeitia arrasatearra oso Iparragirreren aldekoa genuen eta ez zuen inoiz “Gernikako Arbola”ren egilea Arrasaten kantatu zueneko albisterik eman. 

Madinabeitiak, aldiz, El Noticiero Bilbaíno egunkarian Iparragirreri buruzko albiste zuzen bat eskaintzen digu, 1880ko maiatzaren 19an Arrasatetik bidalitako kronika, 22an argitaratua. Biharamunerako iragarrita zegoen pilota partidu bat eta Migel Madinabeitiak honela idatzi zuen: 

“Si el domingo próximo hace buen tiempo, es seguro que a la hermosa villa de Oñate concurrirá un inmenso gentío y lo más escogido de esta comarca del país vascongado, atraído por el famoso partido de pelota que está ya anunciado.  Recordar ahora otro partido que se jugó hace 26 años (1854) en el mismo pueblo y que fue celebrado por el ilustre cantor del Guernicaco-arbola, creo que sería dar más solemnidad al acto y tributar al anciano cuanto desgraciado vate euskaro un triste consuelo y un cariñoso homenaje de gratitud. 

Adjunto incluyo los versos a que hago referencia, los cuales fueron cantados en la plaza de Oñate por el mismo Iparraguirre, y como no fueron dados a la prensa, sólo se han conservado y se conservan en la memoria y el corazón de los vascongados que asistieron al espectáculo a que hago referencia, habiendo anoche hecho recitarlos a un herrero de aquí, y copiados según iba diciéndome. Si fuese posible que viera la luz en el número más próximo para que circularan en la víspera del día del partido, estoy seguro de que el público acogería con aplauso esta idea que me ha sugerido la admiración y el compasivo cariño que profeso al pobre Iparraguirre” 

Eta jarraian, Madinabeitiak bere eskuz kopiatutako bertsoak zekartzan egunkariak, maiatzaren 22an. Beraz, partiduan abesteko garaiz argitaratu ziren. Hona hemen, Arrasateko udal idazkariak entzun moduan aldatutakoa:



Aloña mendi aldamenian,
guztiz lecu aguirian,
Oñati ederra an icusten da
celaicho baten erdian.

San Migueletan ango festetan,
danzan eta alegrian,
¡ay! Zer egunac pasatu ditugun
vizcaitarren compañian.

Vergara ta Marquina,
Mondrago ta Oñati,
gazteeri eder fina
au bay zala galanqui.

Partidu ederrac jocatsen ciran
egun ayetan Oñatin;
Jocalari onac nola ziraden,
onena cein zan norq jaquin!

Batsuec cioten: Or Visimodu,
bestiac “viva” Guereta;
mutill gogor au ascar cebillen
arrapatseco pillota.

Merlaet eta Mariñala,
Zugarriat, Guereta,
aurrian dabillena
arrimatseco pareta.

Mariñala da altu zabal bat,
gustiz jocalari ona,
Bizimodu da airosua ta
atsian ematen du lana.

Merlaet, berriz, galay gaste bat
segurua ta ariña;
Zugarri aurrian ¡ene mutillac!
ematen du zeregiña.

Vizcay eta Probincian,
daude pillotari onac,
Oberic ez Españian,
“Viva, viva euskaldunac”

Goyerri aldeco gende gustia,
lecayoca ta saltoca,
Humore onian mendiac bera
Oñatira dua lasterca.

¡Ay! zer egunac, nere lagunac,
probincian dira pasatsen;
oraindic ere bay oraitsian
beriela naiz postutsen.

Nere adisquide maitiac,
divertidu gueranac,
Nayago nuke oraindio balits
¡Ay! San Migel eguna.

Viva Oñati, eder ta zabal
da bere gende atseguiña,
Campotar danoc ongui artseko
eguin dezute aleguiña.

Erri onetan alcatia ere
da leyala ta chit ona,
Danoc batian esan dezagun:
Viva gure alcate jauna.

Adios, gasteeri ederra,
erri au det maitatsen,
emendi banua baña
biotsa emen det guelditsen.

Milla amorio deran erritik
penaturican juan bear,
nere biotsac eguingo luque
orain bertatican negar.

Chiqui eta aundi, danoc, a Dios,
bay ere errementariac,
adisquideak Cristoren leguez
danoc guerade anaiac.

Nere adisquide maitiac,
oyec bay dirade egunac,
aberats da pobriac
Gaur guerade lagunac.

Plaza eder artan ibilliagaitic
danzan, millaca gendia,
armonio ona zan danen artian,
erri gustian baquia.

Nescacha ederrac agertsen ciran
su argien artetik;
ondoren, berriz, galay gastiac
choraturican atsetic.

Tanboliñ soñu ederrian
dantsan gaste ta sarrak,
sebiltsen humore onian,
poses goyerritarrac.

Errico jaunac atera zuan
illunabarrian danza;
¡ay! cer ederra ta icusgarria zan
orduan Oñatiko plaza!

Ecin da obeto eguin cituben
euren gira-bira dantsa aurriac;
ondoren cetocen ondo apainduric
Oñatico dama ederrac.

Dama oyen artian dana zan
modua ta gracia,
arrituric gelditu zan
begira gende gustia.



Iparragirrerekin gaurkoz amaitzeko, diodan,
Iparragirre ote?
badela argazki bat Mendia bilduman, zalantzaren bat agertu duena, Arrasateko Erdiko Kalean ageri den pertsonaia bardo urretxuarra izango ote den. Argi apur baten bila Juan Agirre Sorondo adiskide eta Iparragirren adituarengana jo nuen eta hark, literalki, honela erantzun zidan:
 

“El personaje que aparece en la foto con su txapela y barbas tiene aspecto iparragirreano, pero tengo dudas de que lo sea. Primero, porque parece una foto posterior a 1881, fecha de fallecimiento de Iparragirre. Y luego porque va en un trineo tirado por perros, en un estilo muy atorrante. Mientras que Jose Mari, dentro de su bohemia, toda la vida procuró mantener un aspecto elegante, de “caballero burgués” que se codea con la alta sociedad (solo hay que ver las fotos que de él se conservan). Podría ser un imitador pero ya de los años 1900-1910” 


A! Amaitu auretik: jokatu al zen Madinabeitiak 1880ko maiatzaren 23rako iragartzen zuen partidua? Bada, bai! Ez zen nolanahikoa izan, ez alajaina. Honela deskribatu zuen kirol kronikak norgehiagoketa hura: 

“En el gran partido de pelota que se jugó el domingo en Oñate entre los de Azpeitia y el Chiquito de Eibar y Segundo Arruabarrena, llegaron a tener ambos contendientes 45 tantos, alargando el partido a treinta más, quedando pendiente hasta el próximo domingo, cuando unos y otros jugadores se hallaban igualados en 27 tantos. EL partido empezó a las diez y media de la mañana y se suspendió a las dos menos cuarto. Las apuestas que se cruzaron alcanzaron muchos miles de duros”


Eta honaino Iparragirre-Arrasate gaiak eman duena. 

urria 24, 2018

GERNIKAKO ARBOLA HIMNOA ETA ARRASATE


Iparragirre
Ba al du zer ikusirik batak bestearekin? Auskalo! Orduan, zertara dator titulua? Arrazoia, nire eskuetara etorri den liburuxka batean dago, hain zuzen ere Jose Ignazio Larramendi Sorazu azkoitiarrak 1828an argitaratua. Eta nola sartzen da Iparragirre istorio honetan? 

Hasteko, diodan Gernikako Arbola abestiaren aitatasuna, hitzei dagokienez, ez dagoela zalantzan: Jose Mari Iparragirre urretxuarra izan zen egilea. Hain zuzen ere, hurrengo batean Iparragirre eta Arrasate zuzenean lotzen dituen ekarpen berri bat emango dut. Baina gatozen orain himnoa eta gure herriaren arteko lotura azaltzera. Egia esan, oso zeharkakoa da, baina niretzat datua berria zenez gero irakurleekin konpartitu nahi izan dut. 

Nioen gorago, euskal himno horren letra Iparragirrerena dela garbi dagoen bitartean musikari dagokionez gauzak ez daude hain ziur. Eta zalantza hasiera-hasieratik datorrela azpimarratu behar da, hau da, bardoak berak estreinatu zuenetik. “Iparragirre. Raiz y viento” deritzan liburuan (Gontzal Mendibil, Juan Agirre. 1999) irakurtzen da: 

“En temprana hora surgieron las primeras dudas sobre la paternidad de la música, con suficiente intensidad para que su amigo Nicolás de Soraluce (1) le inquiriese sobre el particular:

“A la poesía Guernicaco Arbola compuesta en Bilbao por aquél, según llevo dicho, la música se la puso escrita con retoques de perfeccionamiento, así que con acompañamiento de piano, el joven y distinguido compositor durangués, D. Juan María de Altuna. Como sobre esto oí la versión de que la música en su totalidad pertenecía al Sr. Altuna, pregunté al mismo Iparraguirre en el año de 1856: me contestó que la verdad era lo que acabo de sentar”. 

Jose Mari Iparragirre? Juan Maria Altuna? Eta zein zen Altuna hori? Hementxe aurkituko dugu Arrasaterekiko lotura, nahiz  eta pertsonaia hori Durangon jaio eta Lekeition hil zen. Begira: Iparragirreri buruzko aipatu liburuan segitzen dugu irakurtzen:  

Larramendiren liburua
“A la armonía y esmalte del Gernikako Arbola le ayudó un pianista en formación, ante quien se presentó recomendado por Arrieta Mascarúa, del que no en vano era pariente. Juan María Blas de Altuna Mascarúa había nacido el 2 de febrero de 1828 en Durango, fue alumno de Higinio Herrera, maestro de capilla de la catedral de Cuenca, por cuyo consejo le enviaron sus padres a Mondragón a estudiar con el padre José Ignacio de Larramendi, organista del convento de San Francisco y autor de un interesante método de aprendizaje del canto” 

Lerroalde horretatik ondorioztatzen denez, beraz,  Arrasateko frantziskotarren artean bazen goi mailako musikari bat, besteak beste musika irakasten ari zena.

Larramendi Azkoitian jaio zen 1786an eta Arantzazuko frantziskotarra egin zen 1804an. Handik gutxira Tolosara aldatu zen eta Donostiatik igaro ondoren Arrasatera heldu zen. Dirudienez, ongi jantzitako musikaria genuen eta 1828an “Método Nuevo para aprender con facilidad el Canto Llano y la Salmodia” liburua publikatu zuen Madrilen. Arrasaten hil zen 1845eko martxoaren 23an. 

Labur bilduz, Arrasateko frantziskotarren artean goi mailako musikariak izan dira eta horien ospeak erakarrita gure herrira ikasleak iristen bide ziren. Horietako bat, Gernikako Arbolaren doinua sortu ei zuen Juan Maria Altuna durangarra izan zen.

(1) Iparragirreren haurtzaroko laguna

 Argazkiak: JMVM