1890 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1890 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

apirila 29, 2026

ARRASATEKO HERIOTZEN GAINEKO ALBISTEAK. Madinabeitiaren eskutik. 1890



Aurreko batean idatzi nuen Miguel Madinabeitiak Arrasateko Miraflores baserrian 1890eko lehen hiru hilean jazotako heriotzei buruz emandako albisteaz. Bederatzi hilabete geroago, protagonistak aldatu arren, jakina, Arrasaten gertatutako beste bi heriotzaz aritu zen agerkari berdinean. Aurrekoan ere, Madinabeitiak bere kronikak azaltzeko bitxitasuna aipatu nuen. Oso izaera handiko idazlea zen arrasatearra, eta ez da samur antzematen luma hartzeko orduan zer asmok bultzatzen zuen, kronikarako hartutako gaiak  edo gaiaren inguruan berak harilkatutakoak. Oraingoan ere Bilboko “El Noticiero Bilbaíno” egunkarira jotzen dut, 1890eko abenduaren 4an honela irakur baitzitekeen Madinabeitiaren kronika: 

“A pesar del excelente estado sanitario que aquí viene reinando los últimos meses, pues en el de octubre solo se registró una defunción y ella en el claustro materno, y en noviembre ha habido cuatro, movimiento que me parece exiguo para una población de tres mil almas, como entre los que han dejado de existir fueron seres de mi particular aprecio, voy a dedicar dos renglones a su memoria.
El uno es el amigo Aldape, secretario que ha sido del juzgado municipal de esta villa, cuya muerte, sensible para mí e irreparable para su familia, ha venido a apretar, aunque transitoriamente, el tornillo de mi vida oficial, de antes harto apretada” 

Azken paragrafoko baieztapenari erreparatuz, ez nago oso ziur nongo aldetik sentitzen zuen Madinabeitiak Aldape epaitegi-idazkariaren heriotza. Haren desagerpenarekin lan gehiago erori zitzaion udal idazkariari eta, ohiko bere nortasun berezia ezin ezkutatuz, egunkariko korrespontsal lanetan derrigor azaldu behar izan zuen bere egoera, agian hurrengo lerroetan agertuko zaigun herriko alkateari argi eta garbi esateko lanez gainezka zegoela. 

“La otra es doña Francisca Ibaseta, una señora que gozaba de generales simpatías en el pueblo por las relevantes prendas de carácter que concurrían en su persona. Ha muerto en el edificio donde antes fueron las casas principales de Salinas, Esteibar y Cénica, propia del señor Adán de Yarza, descendiente de las mismas por línea materna; cuyas casas fueron incendiadas y destruidas por la Machinada de 1718, y reemplazadas por la actual que se reedificó en el mismo sitio por los años de 1744 y siguientes. Tanto exterior como interiormente conserva esta casa toda la fisonomía de una morada aristocrática, y no sé si hoy pero hace pocos años se veía en su salón un crucifijo de marfil perteneciente al mayorazgo, al que se le atribuía antigüedad y mérito artístico. 

Acepten el Sr. D. José Joaquín Barrena y Sagasta, esposo de la finada, y los hijos de éste D. Ramón, alcalde actual, y doña Matilde el sincero pésame que les envío con tan triste motivo, deseándoles la conformidad cristiana para sobrellevar la pérdida que acaban de experimentar y cuya pena no se mitiga sino con el transcurso del tiempo” 

Ikusten dugunez, luzeagoa da zenduaren etxeko deskribapen eta xehetasunei eskainitako tartea, hildakoari berari dagokiona baino. Horixe genuen Madinabeitia. Diodan, Frantziska Ibazeta markinarra zela, eta Jose Joakin Barrenarekin ezkondu zen 1869an. Jose Joakin Arrasateko udal zinegotzia izan genuen XIXaren azken herenean. Ofizioz lege-prokuradorea zen baina horrezaz gain industrial moduan agertzen zaigu. Birritan ezkondu zen; aurrena, Enkarnazion Ieregi arrasatearrarekin eta bikoteak Ramon semea izan zuen, kronikan aipatzen dena, Arrasateko alkate izatera helduko zena. Ramon lege gizona izan zen eta Espainiako zenbait hiritan ihardun zuen epaile moduan. Frantziska Ibazeta bigarren emaztea izan zuen Jose Joakinek.

Argazkiak: JMVM

martxoa 26, 2025

MADINABEITIA UDALATXETIK MINTZO


Miguel Madinabeitiaren idazkietatik erabili nituen aurrenekoen artean dago gaur dakardana,  Arrasate Zientzia Elkartekoek eskatutako nire hitzaldian – 2012ko abenduaren 11an- aurkeztu nituenetakoa. Niretzat argigarria – eta aldi berean, baita despistagarria ere-  zen Arrasateko historialari eta udal idazkari izan zenaren inguruan. Sarritan esan dut badirela Madinabeitiaren bizitzan ilun samar geratu diren pasarteak, eta gizon handi horren gaineko ideia orokorra egiteko eraginik ez duten arren, beti dira deigarriak zulo beltz horiek… egun zalantzak inork ez dizkigula ezabatuko badakit ere. 

Madinabeitiak Udalatx mendira egiten duen igoaldi bat deskribatzen digu. Artzainen izenak ematen dizkigu, baserritakoak, bere sendiaren zati bateko jatorria kokatzen du, euskara barra-barra erabil zezakeela erakusten digu eta abar.

Ondoko artikulua “El Noticiero Bilbaino” egunkariaren “Sección Literaria” zeritzanean argitaratu zioten 1890eko ekainaren 13an. Eta gero urte bereko “Euskal Erria” aldizkariaren bigarren zenbakian ere bai. Nahiago izan dut azken horren erreprodukzioa ekartzea, irakurgarriagoa egitearen aldera.




Miguelen semeetatik zortzi urte Arrasatetik igaro gabe egongo zena, ene ustez, Miguel izenekoa izango zen. Jesuitarako ikasketak egin zituen eta baita amaitu ere. Gero Kubara joan zen, erlijios bidtik aldenduz. Bestalde, Miguel Madinabeitiaren zuhaitz genealogikoaren zatitxo bat ezagutzen dut, Miguelek berak egina, eta ez du sekula argitzen zergatik aita, Aramaioko jaiotagirian Biktor Madina den eta Arrasatera bizitzera etortzean Madinabeitia. Huskeria, gaurko ikuspegitik. Beraz, jarrai dezadan esaten,  Mari Kruz Uriarte Zabarte, Juan Kruz Aristegirekin ezkondu zela 1790ean eta, besteak beste, Maria Antonia alabaren gurasoak izan ziren. Biktor Madinabeitia Muruarekin ezkondu zen Mari Antonia 1828an eta urte berdinean Miguel semea jaio zitzaien. 










UDALAITZEKO BASELIZA ATERPE. 1928

240117