Juan Ibañez de Mondragón etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Juan Ibañez de Mondragón etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

martxoa 04, 2011

CAPILLA DE MONDRAGON ETA ARMADA JENERAL KOLPISTA

(Aurreko idazkia: KONPOSTELAKO MONDRAGON KAPERA)
Juan Ibañez de Mondragónen heriotzan, horren biloba-loba zen Juan de Mondragón kardinalak hartu zuen lekukoa Patronatuaren buruzagitzan eta eskuratu zuen Santa Cruz de Rivadullako basetxearen jabetza. Juan Carlos Guerrari bere “Ensayo de un Padrón Histórico de Guipúzcoa (según el orden de sus familias pobladoras)” irakurriaz, kardinalaren testigua bere anaia Pedro Mondragón kalonjeak eskuratu zuen.

Ikusten denez, jatorrian Uncella sendiko zirenak Mondragón bilakatzen ari ziren Santiago aldean, eta ordurako erenuzketarrak ere galiziar alderdi haietatik zebiltzan, Santa Cruz de Rivadullako etxeko aurrealdean bi sendien armarriak ziren-eta. Mondragón sendiak bere ondasunak handitu zituen, batez ere Santiago hirian, eta 1.683an Carlos II-k Santa Cruz de Rivadulla Markesa titulua eman zion sendiko Andrés de Mondragóni, garaian Santiagoko alkate izandakoa.

Hiru mende geroago markesgoak bizirik irauten du. Baina titularraren abizena ez da orain Mondragón; XVIII. mendetik -hau da, hirugarren markesarekin- Armada abizena edukitzera pasatu ziren titularrak, hain zuzen Antonio Armada Ibañez de Mondragonekin. Eta, oraintxe iristen ari naiz Mondragon sendiaren gaineko istorio honen bigarren zatira, oraingo titularra eta 1975etik Alfonso Armada da, hain justu, 1981eko otsailaren 23an kolpisten atzean bide zegoen jenerala.

Begira nondik, Garagartzako Etxebarri baserriko kimu batek sortu ahal izan zuen ibilbide luzeko sendi ospetsu bat, eta sendi guztietan bezala, ardi zuri eta beltzak izan dira Mondragón sendian ere. Alfonso Armadak 1983an idatzitako “Al servicio de la corona” liburutik zenbait zati aldatu nahi ditut hona, orain arteko bi kapituluetako deskribapena aberasteko. Honela dio:
“... Apareció por Santiago de Compostela un clérigo influyente, abierto y con posibles: don Juan Ibáñez de Mondragón. Nombrado canónigo de Santiago, pronto aumentó su fortuna y adquirió fama y predicamento. El origen de la familia era el solar de Erenuzqueta, en las tierras Vascongadas, donde además los Ibáñez tenían cuantiosos bienes. Familia noble, hermanos bien situados y la diócesis de Santiago poderosa, nuestro canónigo se encontró pronto satisfecho y decidió afincarse en Compostela. Vendió los bienes de Mondragón y buscó una casa en el campo. La “torre de Ortigueira” estaba vacía. Le gustó y la compró. Cambió su estructura y edificó capilla, que palomar y ciprés ya los tenía... El canónigo abrió puerta frente a la capilla y construyó suntuosa escalera. Hizo desaparecer los vestigios del torreón y cambió el escudo de armas de las puertas.
Don Juan no vivía mucho, sin embargo, en Santa Cruz. Pasaba las tardes de primavera, pues en verano solía ir a tomar los baños a Noya. Pero todo el año se hacía llevar frutas y verduras del Ulla. Compró muchas tierras para redondear la finca. Dotó a la parroquia(1)con generosidad, distribuyendo además cuantiosas ayudas. Pero la obra en la que puso mayor empeño y cariño fue la construcción de la capilla de la Piedad, en la santa iglesia catedral. El documento fundacional fue dado en Noya y modificado más tarde por escritura notarial. Encargó el retablo a Sevilla y la verja a una fundición de su tierra de origen. Quiso ser enterrado allí, cerca del altar mayor de Santiago y de la Puerta Santa. Fundó un mayorazgo electivo y vinculó al patronato cuantiosos bienes.
... El canónigo plantó viña y olivar, mejoró los lagares y compuso buenas parras. El molino para el aceite fue una de sus adquisiciones, así como unos buenos cuadros de limoneros, cerca del bosque de robles y castaños. La huerta era excelente y de ella se enviaba a Santiago una cesta todos los días. En el piso principal de la casa había amplias estancias... La propiedad tenía buen arbolado pero mandó ampliarlo con nuevas plantaciones. Inició la biblioteca...”
 
Hori da, beraz, Santiagoko “Capilla de Mondragón” honen inguruan adierazi nahi nuena. Mondragón izen historikoa, eta munduko kolpisten historia luzean bere izena grabatuta utzi zuenarena betiko lotuta. Horixe bai istorioa!

(1) Galizian parrokia, herri-nortasuneko erakundeari esaten zaio.

KONPOSTELAKO MONDRAGON KAPERA


Konpostelako Santiagon egon garenok ezagutu ahal izan dugu katedralean bertan den Capilla de Mondragón deritzana. Eta seguru nago sarritan egin diogula galdera geure buruari izen horren jatorriaz. Ondoko lerroetan kaperaren gaineko jatorriaz argi pixka bat ipintzen ahaleginduko naiz. Eta kapera horrek duela hogeitamar urte ospe handia izan zuen pertsonaia batekin zer nolako erlazioa duen ere azalduko dut. Baina azken hori, hurrengo kapitulu batean izango da.
Hamabosgarren menderaino egin behar dugu salto, eta Juan Carlos Guerraren “Ensayo de un Padrón Histórico de Guipúzcoa (según el orden de sus familias pobladoras)” liburuaz baliatuta Garagartzaraino helduko gara. Uncella sendiari dagokion atalean irakur daitekeenez, Garagartzako Mari Juan Etxebarria –Etxebarri baserriko alaba- Martin Ibañez de Uncellarekin ezkondu zen, 1460 inguruan. Eta bikoteak, besteak beste, Juan semea izan zuen.
Juan semeak –Juan Ibañez de Mondragón- eliz-ikasketak egin zituen eta Galiziako Tuy katedraleko eskolamaisua izan zen eta gero Santiagokoan kalonje. Kronikek diotenez, ez zitzaion bat ere gaizki joan Galizia aldean. Arrasateko sendiak ere onbidetik segitzen zuen eta Juanen arreba batek –Teresa Ibañez de Uncella- bi biloba erlijioso izan zituen: Juan de Mondragón, kardenala, eta Pedro de Mondragón, kalonjea. Horiezaz gain, beste biloba gehiago izan zituen, Erenuzketa abizenarekin. Teresaren biloba horiek, beraz, Juan Ibañez de Mondragón, Santiagoko kalonjearen biloba-lobak ziren.
Diodan bezala, Juan Ibañez de Mondragón ongi bizi zen Santiagon, eta berarengana biloba-loba haietako batzuk eraman zituen. Kalonjeak, Garagartzako bere aiton-amonen baserriaz oroituta, nonbait, Santiagotik hurbil etxe bat egitea pentsatu zuen eta begia jo zion Santa Cruz de Rivadulla herriko Ortigueira izeneko dorretxe bati. Eta hantxe eraiki zuen egundoko baserri bat –pazo horietakoa. Aurrealdean, Mondragón eta Erenuzketa sendien armarriak ezarri zituen. Horrezaz gain, Santa Cruz de Rivadullako lehen kapera eraiki zuen, eta, batez ere, erosten zihoan lur guztien ordenamenduari ekin zion, bertan lorategi ikusgarria diseinatu zuelarik. Ehundaka zuhaitz landatu zituen, gaur egunera arte iritsi den eremuari edertasun paregabea emanez.
Baina Juan Ibañez de Mondragón kalonjearen obrarik garrantzitsuena Pietatearen Kapera izan zen, hau da Santiago Katedralean eraiki zuena. Erretaula Sevillako tailer batera enkargatu zuen 1526an eta, itxuraz, burdin-sarea Arrasateko olaren batean fabrikatu zioten. Kaperaren etorkizunari begira, Patronato bat sortu zuen, ondasun mordoarekin. Juan kalonjea hil zenean kapera hartan ehortzi zuten, Santiagoko aldare nagusiaren eta ate santuaren ondoan.
Kapera eraiki zuen pertsonaia gogoratuz, Pietatearenaz gain, "de Mondragón" deitura ere ematen zaio ordudanik.