Mr. Harris etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Mr. Harris etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

apirila 09, 2025

MR. HARRIS-ek UZTEN DIO MONDRAREN ENTRENATZAILE IZATEARI. 1927

 


Arrasateko Club Deportivo Mondragón futbol elkarteak entrenatzaile ingelesa izan zuen XX. mendearen hasieran. Oso gutxi iraun bazuen ere, entrenatzaile mitikoa bilakatu zen; beharbada herriak bere neurrietatik atera zuen pertsonaia hark jokalari sarrailagileekin egindakoa, baina errealitatea da hamarkadetan herriko futbol zaleen baitan Mr.  Harris-en irudia egon zela bizirik. Idatzi nuen bere egunean ingelesari buruz, eta gaur ere dakart zutabe honetara, hain zuzen Arrasatetik alde egin baino lehen egin zioten omenaldia
aitzakia hartuta.

1927ko apirilaren 2an eskaini zioten agur afaria jokalariek eta klubeko agintariek, bezperan amaitu baitzen Harris jauna eta CDM lotzen zituen hitzarmena. Hori dela eta, egun haietako batean Arrasateko prentsa korrespontsal batek bere egunkarian ondoko lerroak idatzi zituen Mr. Harrisi buruz;

“Mister Harris se va. El entrenador que tanto ha enseñado al equipo del Club Deportivo Mondragón, el masajista sin igual se nos marcha, dejándonos un grato recuerdo de su corta estancia entre nosotros. No ha hecho más que seis meses, que han sido suficientes para captarse las simpatías de todo el pueblo. Todo el tiempo que ha estado en ésta lo ha dedicado enteramente a entrenar a nuestro equipo, y gracias a él, los “equipiers” de nuestra primera entidad deportiva han aprendido mucho, pues él ha sabido explicarles los secretos del viril deporte de la Rubia Albión.

Como despedida, hemos querido charlar un rato con él, y ofrecer a los lectores la conversación sostenida:

¿Cuándo y cómo vino usted a España?

El primero de mayo de 1922. El Real Unión de Irún me contrató para tres semanas a fin de preparar a su equipo para la final del campeonato de España, que debía jugar en Vigo con el F.C.Barcelona.

Al ver los resultados que había dado mi entrenamiento me contrataron para un año, y estando en Irún fui como masajista acompañando al equipo vasco a Sud América.

A mi regreso de tierras americanas me contrató el C.A.Osasuna de Pamplona, y cuando terminé el compromiso en la capital navarra regresé a Fuenterrabía.

Me dirigí luego a Mondragón y vine a esta a fines de octubre, encontrándome a mi llegada a esta villa con que había terminado la primera vuelta del campeonato y el equipo de Mondragón no contaba en su haber con un solo punto. Entrené al equipo con cariño y éste, al terminar la segunda vuelta, contaba con once puntos, tres menos que el campeón del distrito"

Nahiko zaila da Harrisen ibilbideari segitzea, berak ere ez  baiittu oso fin azalpenak ematen. Gutxi gora behera beheko taulan laburbildu nahi izan dut, Interneten han eta hemen aurkitutakoa

Gehitu behar dut, bestalde, idatzi izan denaren kontra, Mr.Harris ez zela Arrasatera etorri Jose Añibarro klubaren lehendakaria zenean, Añibarro 1927ko urtarrilean hautatu baitzuten Mondraren lehen agintari.

Beraz, mugatu ahal izan dugu aurreko elkarrizketarekin Mr. Harrisen Arrasateko egonaldia. Ingalaterrako pertsonaia haren inguruan sortu zen istorio erdi mitikoak badsu hasiera eta bukaera bat. Tartean, bost hilabetetako ibilaldia.

otsaila 13, 2019

WALTER “MR. HARRIS” ARRASATEKO FUTBOL ENTRENATZAILEA?

Walter Harris "Mr. Harris"
Arrasateko futbol historia idatzian bada baieztapen bat nik beti zalantzan jarri dudana. “Mr. Harris” deitu izan dugun entrenatzailearen gain ari naiz. Joxe Letonak bere “Pequeña historia del fútbol en Mondragón” liburuxkan dioenez, XX.eko hogeietan dirua farra-farra zebilen Arrasateko futbol munduan Club Deportivo Mondragoneko lehendakaria Jose Añibarro presidentea baitzen. Eta Letonak idatzi zuen Harris jaun ingelesa kontratatu zutela entrenatzaile moduan. Eta pertsonalki egiaztatu ahal izan dudanez, oraindik ere bada jende asko - nagusiei entzunda, hori bai- baiesten duela Mister Harris Arrasaten bizi izan zela; areago, ingelesa Deba ibaian bainatzen zela esaten dute. Beude komentario horiek hor, denboraren poderioz hartu duten estalki erromantikoaren azpian. 

Nik dakidalarik – eta datu idatziei nagokie- 1916-22 bitartean ez zen lehiaketako futbolik izan Arrasaten, taldeak - arrazoi batzuk tarteko- jokatzeari utzi baitzion. Berriz ere 1922-23 denboraldian hasten denean Juan Resusta Olañeta zen presidentea. Eta 1922rako Walter Harrisek Irungo Real Union ekipoa entrenatzen zuen. Esan behar da Real Union 1922an Kopako finalista izan zela, estatu mailan. Beraz, goi mailako taldea zen.

Nire ekarpen hau apaintzen duen argazkian agertzen da Mr. Harris, MCDeko jokalariekin... eta Real Unionekoekin! Argazkia 1923koa da, Maala futbol zelaian aterata. Eta arerioa, diodan moduan, Irungo Real Unión zen. Beraz, Mr.Harris irundarrekin etorriko zen. 

Arrasaten tartetxoren bat eman zuela Harrisek arrasatearrak entrenatzen? Ziur baietz. Eta, gainera, Letonak badio hala izango da. Baina ez dut Harris entrenatzailea modu iraunkorrean Arrasaten ikusten. Arrazoiak? Begira Harrisen kurrikuluma: estatuan hartu zuen lehen ekipoa, 1922-23 eta 1923-24, Real Unión izan zen; 1924-2, Frantzian; 1925-27, Iruñeko Osasuna; 1928, Gasteizko Alavesa; 1928-29, Malaga; 1932, Alacanteko Hercules; 1932-33 Atletico Madrid. Beraz, okupatuta zegoen entrenatzailea, aipatu tokietan. Aldian aldiko bisitaria izango al zuten Harris Arrasateko fubolariek? Baliteke. Bi denboraldiren artean? Posible litzateke.

Ikus daitekeen moduan, lan ibilbide zabala izan zen Harrisena. Horregatik diot ingelesaren gaineko istorio txikitxoa legendaren hurreneko sailean sartzeko arriskua dela. Eta legendetatik mitoetara pasatzeko zubia berehala eraikitzen da. Arriskua hortik dator, hain zuzen, historia idazteko zorroztasunik eta dokumentatu gabeko istorioak erabiltzetik. Harrisi buruz eta bere inguruari buruz arestian gure artean idatzi denak ez du ez hanka ezta bururik ere. Añibarroren eskutik Arrasaten egongo zela ez dut dudan ipintzen; inoiz futbol ekipoa modu iraunkorrean entrenatzera etorri zela baieztatzea da galdera ikur handiarekin jartzen dudana.Eta ezezko erantzuna ematearen aldekoa nauzue.

Harrisek Ameriketara eraman zuen ekipoa

Diodan, halaber,  1922ko ekainean Harris Amerikatera joan zela euskal futbol selekzio batekin, adiskidantzako partidu batzuk jokatzera. Harris ekipoaren arduradun eta entrenatzailea izan zen, garaiko prentsaren arabera. Geroago, masajista bezala aritu zen 1924ko Parisko Olinpiadetan, Frantziako futbol selekzioarekin. Ikus daitekeenez, toki askotatik igaro zen ingelesa urte haietan. Deportivo Alavesean ere ihardun zuen, 1928an, eta ekipoak oso denboraldi ona egin zuen, oso jokalari onak baitzituen, besteak beste Ziriako eta Quincoces ospetsuak. Azken horren hitzak dira ondokoak, urtetara Gasteizko egunkari batean azalduak: "Harris no tenía ni idea de fútbol y le daba al whisky más de la cuenta, hasta el punto que una de las obligaciones de esa época era acostar al entrenador"

Jazinto Quincoces handiaren aitorpenak ezagututa, ez zait hain harrigarri egiten Harris-Jose Añibarro tandema identifikatzea, urtetan Union Cerrajeraren idazkari nagusi izandakoa ere ondo jan eta hobeto edateko ohiturak tiratzen baitzuen. Harris bezala, ezkonge, eta diru mordoarekin poltsikoan. Resusta Olañeta, aldiz, ez dut ikusten dirua xahutzen, are gutxiago futbolean.

Eskuineko argazkian, 1923ko ekainaren 24an Maalako futbol zelaian jokatutako bi ekipoen futbolariak ditugu. CDMondragoneko ekipoa, orduko elastiko gorri eta fraka beltzez: (ezkerretik, zutik): Arkautz, Vitoria, Bidaburu, Armengou, Abarrategi, Ibañez, Marruko, Zeziaga; (makurtuta) Zarraoa, Madinabeitia (elastiko zuriz, atezaina) Zabarte eta Galdos.

Eta Harrisen eskuin aldean dagoena, Irunen jaio eta Real Unioneko ekipo hartan -eta aipatu 1922ko euskal selekzioan- goi mailako jokalaria izanda gero, Arrasatera aldatu zen bizitzera: Pako Etxebeste, Banco Guipuzcoanoko zuzendari lanetan urte asko egin zituena. Honaino Walter Harrisen gaineko istorioak oraingoz behintzat eman duena.

Argazkiak: JMVMM

OHARRA: artikulu hau argitaratu eta bost urtetara aurkitu nuen erreferentzia idatzia Mr. Harrisen Arrasateko egonaldiaz. Ikus: https://txemax3.blogspot.com/2025/04/mr-harris-uzten-dio-mondraren.html

ARRASATEKO FUTBOLARI BURUZ GEHIAGO EZAGUTZEKO - PARA CONOCER MÁS SOBRE EL FUTBOL DE MONDRAGÓN