XIX. mendea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
XIX. mendea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

otsaila 02, 2022

MEDIKUAK ARRASATEN XIX.ean. KASU BITXI BAT (2tik lehena)


XIX. mendeko Arrasate txiki eta erdi baserritar erdi industrial hartan medikuntzaren zerbitzua nahiko eskasa zen, alde guztietatik begiratuta. Fakultatibo eta botikarien zerrenda egitea ezinaren hurrena litzateke, oso-oso konplikatua baita udal kudeaketari dagokionez herriko mediku eta botikari titular izan zirenen datuak behar bezala aztertzea. Kasu batzuetan, nahiz eta izendatuak izan kargua hartzera azaldu ez zirelako eta beste askotan iritsi eta aurki - ia-ia lanean hasi bezain laster- arrazoi desberdinengatik dimisioa azaldu zutelako.

Normalean kargu horiek udal funtzionaritzan sartzen ziren, udal diruetatik ordainduta, baina baziren udalak partikular moduan kontratatzen zituenak ere, batez ere titularren lanarekin herritar guztiengana iristen ez zenean. Eta kasu horietan, herritarrek euren poltsikotik lagundu behar zuten medikuaren soldata ordaintzeko orduan. Bestalde, baziren medikuaren titulaziorik gabeak, zirujau bezala zihardutenak. Noski, askoz gutxiago irabazten zuten zirujauek udal kutxatik baina, bestalde, bazuten aukera erditzeak zuzen kobratzeko. Baziren ere, zirujau-medikuak, mediku hutsek baino apur bat gehiago eskuratzen zutenak.

Mediku tropel kontaezin eta kolore guztietako hartan, aurkitu dut mediku baten kasua, guztiz harrigarria gertatu zaidana,  1861-65 urteetan Arrasateko izena estatuko zenbait mediotara eraman zuena, ez modu egokian. Mariano Izquierdo Rodriguez zen, eta 1861eko urriaren 22an kontratatu zuen Udalak, mediku titular moduan, orduko deialdi publikoan bigarrena atera ondoren lehenak aurki utzi baitzion karguari. Izquierdo Rodriguez ez bide zen oso ondo txertatu garaiko arrasatearren artean, eta kexak pilatzen joan ziren Udaletxean. Baita Udalak abisuak eman ere, gaixoak hobeto atenditzeko exijituz. Baina badirudi medikua pasta berezikoa zela. Eta Udalak Gipuzkoako gobernadorearengana jo behar izan zuen zenbait aldiz, medikuarekin zeukan lan-ituna ez zela haren aldetik behar bezala betetzen salatuz.

Eta azken tanta izan zen medikuak eskutitz bat bidali zuenean, 1864ko urrian, Madrileko “El Siglo Médico” aldizkarira. Bertan bere barrua husten zuen Arrasateko Udalaren kontra eta hori ikusita, 1865eko urtarrilaren 24an Udalak erabaki zuen kereila bar jartzea aldizkariaren editorearen kontra, eta apirilaren 1ean medikuari ipini zioten beste bat, udal zinegotzien kontrako zenbait gaizki esan eta eginak zirela eta. Baina zer idatzi zuen medikuak aldizkari hartan? Nik hona aldatzeko, ordea, “La Iberia” egunkarira jo dut, hara ere bidali baitzuen beste eskutitz bat, “El Siglo Médico”n agertutakoari beste pasarte batzuk gehituz. “La Iberia” egunkarian, 1865eko uztailean 28an idatzi zuen medikuak, 1865eko San Juan jaietako bigarren egunean jazotakoa agertuz:

“Mondragón a 29 de junio de 1865. Es una verdad inconcusa que no hay regla sin excepción, y precisamente esta villa es la excepción de esta provincia por el desorden y desquiciamiento en que se halla, particularmente respecto a los facultativos, a quienes se nos trata de la manera más arbitraria.

Persecuciones injustas, caprichosos procesos, quejas y juicios de injuria y calumnia se arman continuamente contra los médicos, dando por resultado que en menos de cuatro años, desde el 1857 hasta el 1861, ha tenido más de seis titulares: ¿No habría alguno bueno entre tantos? Yo, que acepté el partido ignorando lo que sucedía, estuve poco más de un año sin ser perseguido. Sin duda, descansaban para emprender conmigo con mayores bríos. Así sucedió: en estos dos últimos años han escrito más que Alfonso Tostado en exposiciones al gobernador de la provincia en contra mía. Creyeron sin duda que yo también abandonaría el campo, como mis antecesores, siendo alguno de ellos despedido hasta con cohetes; pero se engañaron: era preciso que alguna vez se les hiciera frente. Y en mí han visto que, defendiéndome con la razón, he conseguido de la justificada autoridad superior echar por tierra los infundados procesos que contra mí habían hecho, cuya superior disposición se le comunicó a este Ayuntamiento con fecha 19 de junio último. Como es de suponer, he pasado malos ratos hasta conseguir lo manifestado. Pero esto no es nada comparado con lo que últimamente me ha sucedido”

Eta ondoren medikuak 1865eko ekainaren 25eko gauean jartzen gaitu bere deskribapenean. Arrasateko jaietako bigarren eguneko gaua, hain zuzen. Dioenez, etxean zegoen bere sendiarekin bi gizakume agertu zitzaizkionean, taberna batean oso txarto bide zegoen lagun bati bisita egiteko erregutuz. Berari ematen diot hitza:

“Salí de mi casa y en obsequio de la brevedad, sin farol; así es que ni conocí a mis acompañantes. Llegados al sitio indicado me enseñaron un hombre que, tendido en el suelo, se revolcaba como un irracional, a pesar de sujetarlo en lo posible otros compañeros suyos. Le reconocí, y me persuadí de que estaba, como otras veces, en completo estado de embriaguez. Dispuse que lo pasaran entre cuatro hombres a su casa que estaba inmediata, y que allí haríamos lo que hacía pocas noches, a las dos de la mañana, habíamos hecho para ponerlo bueno. Como eran muchos los compañeros del enfermo, pasarían de cuarenta. Imposible se hacía el poder conseguir lo que yo deseaba y al paciente convenía. Así es que determiné verme con el alcalde y decirle lo que pasaba, para que con su intervención pudiéramos trasladar a aquel hombre.

No bien puse los pies en la calle, cuando al volver de una esquina fui acometido por una turba de hombres, que echándome mano unos por detrás otros por delante, me rasgaron levita, chaleco, camisa y cuanto llevaba puesto, y me llenaron de golpes. Yo, en tal apuro, me defendí como mejor pude, y en medio de las repetidas acometidas hice añicos mi bastón sobre mis agresores, algunos de los cuales deben tener señales para mientras vivan”


Medikuaren bertsioaren arabera, borroka itzela izan ei zen. Jende andana bat bota bide zitzaion gainera, arropak txikituz. Hala ere, medikuak dio, bere makuluarekin defentsa gogorra egin zuen eta bateon batek garesti ordaindu zuen eraso koldarra. Deskribapen horretan bada, ordea, puntu bat, mediku bezala, ihes egin ziona: zer zela eta, tabernako gizon hura lurrean iraulkatzen ari? Mozkortuta daudenak horrela ibiltzen ari dira? Utz ditzadan nire galderak eta goazen medikuaren idazkiarekin:

“Entre las muchas contusiones que me causaron, recibí una herida penetrante en la cabeza, y chorreando sangre me presenté ante el alcalde que se hallaba en un concierto de bandurrias. Llamado aparte, le hice sabedor de la manera cómo se me había sacado de mi casa, y le pedía encarecidamente tratase de indagar in continenti quiénes habían sido los bárbaros que, saliendo de la taberna, así me habían puesto, precisamente en el acto de ejercer mi profesión.

Nada conseguí. Al contrario, en esto llegó un hombre que dijo, balbuceando: ”el médico me ha hecho esta herida en la cara, porque nos ha sacudido con un palo” No quiso oír más la celosa autoridad; bueno, dijo, “yo lo arreglaré”; y manifestando compasión al indígena de la taberna, sin más averiguaciones me amenazó con meterme en la trena. ¡Qué términos! Sin duda no lo hizo porque me dijo “Vaya Vd. a ver al enfermo, que dicen está peor” Yo le respondí “voy a curarme, y si he de volver a la taberna a una hora como ésta, ha de ser acompañado de Vd. o de otro que garantice mi persona” Así, hice traer lo necesario para curarme y restriñéndome la sangre salí con el alcalde a visitar al enfermo, a quien ya tenían en su casa. Como el mal era de sobra conocido, habían puesto en práctica lo de otras veces. El alcalde se me despidió en la calle y yo me quedé con los trastazos”

Izquierdo medikua Iturriotz kalean biziko zela iruditzen zait, udal etxebizitza batean, eta beraz eskandalu hura ez zen Udaletxetik oso urruti izango. Eta deskribatutako guztiaz baieztatu ahal izan dudan bakarra da, gau hartan Udaletxean bandurrietako kontzertu bat zela. Goazen aurrera, eta ikus dezagun zein nolako hitzak erabili zituen medikuak:

“De manera que la crápula a las doce de la noche triunfaba en las tabernas, tolerada por los que debían estorbarla. El médico, en el acto de ejercer su profesión, atropellado, maltratado y herido, no consiguió la protección de la autoridad. Con esto queda probado que vivimos en el mayor desorden y desquiciamiento, y que si Dios no lo remedia habrá que lamentar grandes males. Entre otros delitos, hemos visto quedar impune recientemente uno que ruboriza solo el recordarle”

Biharamunean medikuak Bergarara jo zuen hango epaitegian salaketa jartzera. Eta ez bide zen oso pozik itzuli Arrasatera, epaitegian jakin  izan baitzuen gizakume bat zauritzeagatik  beraren kontra karguak zirela. Hala ere, kereila jarri zuenak erretiratu egin zituen karguak, eta gauzak – medikuak kontatu dizkigun moduan- han geratu ziren… izan ere “yo me reservo el derecho que la ley me concede, pero del cual no haré uso, porque sería gastar tiempo en balde, y porque he visto rasgar la ley”

Datorren ekarpen batean, medikuari Udaletxetik emandako erantzuna ikusiko dugu.

Argazkiak: Mendia bilduma eta JMVM

martxoa 14, 2012

MIGEL MADINABEITIA AZALERATUZ

Migel Madinabeitia, 1860 inguruan
Argitaratu berri dut artikulu bat Euskonewsen, arrasatear historiarekin lotua. Nahikoa historia baita XIX mendeko arrasatear pertsonaia baten izena azalaraztea, mende luze batez ahanzturak ezkutatua egon ondoren. Bila ibili natzaio aspalditik, erreferentzia ugari bainituen bere obrari buruz eta azkenik zorte kolpe batek berarengana eraman nau.

Migel Madinabeitia Aristegi arrasatearrari buruz ari naiz, 1828an munduratua herriko merkatari sendi batean. Madinabeitia gizon ezaguna izan zen garaiko euskal zirkuluetan. Esan genezake “vascófilo” izan genuela, eta bere burua liberaltzat zeukan. XIX mendeak profil bertsuko intelektualak eskaini zituen, oroitu behar baita Sabino Aranaren ideiak ez zirela mende amaierara arte loratuko.

Madinabeitia Arrasateko udal idazkaria izan zen eta kargu horren aukeraz baliaturik herriko artxiboa arakatu ahal izan zuen urte luzez. Inoiz bere burua “Ratón de Biblioteca de Mondragón” bezala definitu zuen –eta baita idazlanen bat edo beste izen horrekin izenpetu ere-  eguneroko betebeharretatik kanpoko ordu libreak paper zaharren artean ematen baitzituen.

Madinabeitia har genezake Garibay eta XIX. mendea bitarteko arrasatear kronistatzat. Hark eman zituen ezagutzera Garibayren beraren esku izkribu batzuk, udal artxiboan gordetzen zirenak eta horrezaz gain, XVI eta XIX.en arteko zenbait mugarri historikoren berri eman zuen orduko agerkarietan, batez ere “Euskal Erria” kultura aldizkarian eta “El Noticiero Bilbaíno” informazio orokorreko egunkarian.

Madinabeitiaren berri izan zuten, zalantzarik gabe, haren ostean etorri ziren zenbait arrasatear historia zalek. Joxe Letona, Jose Mari Uranga, Juan Leibar eta Justo Jauregi-Arraburuk aipatu egiten dute Madinabeitiaren lana, gehien bat, hark “Euskal Erria”n argitaratutako artikulu mamitsuak. Madinabeitiak prestatutako “Apuntes históricos de la villa de Mondragón” deritzan esku izkribu interesgarria ere ezaguna zitzaien.
Madinabeitia, XIXko amaieran
  

Hala ere, horren aldetik duda bat daukat, zuzeneko ezagutza izango ote zuten ala harekin eta beste zenbait datu historikorekin Jose Luis Iñarra erretoreak idazmakinaz burutu zuen dokumentuaren bitartez. Tamalez, Iñarraren dokumentu hori izan zela badakidan arren –Jauregi Arraburuk espresuki aipatzen du- gaur non dagoen  ez ezaguna zait.

Berriki, zorionez, Migel Madinabeitiaren ekarpen zabala agerian geratu da. Eta udal idazkari ohiaren hainbat lan irakurri ahal izan dut originaletik. Batzuk ezagunak zitzaizkidan –konkretuki “Euskal Erria”koak- baina gainontzekoen artean bada materiala arrasatear historia txikia xehetasun interesgarriz aberasten duena. Ezinbesteko beste irakurketa lasaixeagoaren ostean, Madinabeitiaren lan batzuk zutabe honetara ekartzea daukat asmoa, berriz ere ezkuturen batera galdu aurretik. Eta, noski, gurea den iragana ezagutu dezagun.




INFORMAZIO GEHIAGo:
 
 
Argazkiak: Pako Madinabeitia Apaolaza