1926 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1926 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

apirila 22, 2026

ELKARREKIKO SOROSPEN ELKARTEAK (MUTUAK) ARRASATEN XX. MENDEAN

 


Arrasateko Elkarrekiko Sorospen Elkarteak izan ditugu lehen ere mintzagai, langileen aldeko erakunde txiki baina eragingarri haien nondik norakoak azalduz. XX. mendearen lehen herenean baziren gure herrian haietako lau bazkun, bazkideen kuotekin ari zirenak. Batez ere, beharginen gaixoaldietako laguntzak arautzen zituzten elkarte haiek eta, esango nuke, Erdi Arotik zentzu horretan zihardutenak seguritate sozialaren aurrekaritzat har genitzake.

Elkarrekiko Sorospen Elkarteek – Mutuae- gaixoaldietan eta bazkidearen heriotzan sendiari nolabaiteko diru laguntza luzatzea zuten helburua eta alde horretatik oso bazkun eredugarriak izan ziren. Bazkideen hileroko kuotekin sostengatzen zen haien bizitza eta, jakina, elkarteen artean lehia pizten zen langilea nork bereganatuko.  Patronalak ez zuen – gerora ermandadeen kasuan ez bezala- dirurik ipintzen beharginen mutuetan. Eta, bestalde, diru laguntza ofizialetatik kanpo geratzen ziren.

XX. mendearen hasierako Arrasateko lau elkarte haiek La Inmaculada Concepción, La Mutua, Sindicato Libre eta San Jose ziren. Aurreneko bien datuak doaz ondoko laukian. Baldintzak ez dira berdinak, noski.

 

Izena

Sociedad de Socorros Mutuos de la Inmaculada Concepción

La Mutua

Noiz sortua

1914

1914

Hasierako bazkideak

70

30

Lehen presidentea

Jose Balanzategi

Amadeo Berezibar

1926ko bazkideak

255

156

Hileko kuota, 1926ko otsailera arte

1´25 pezeta

1´25 pezeta

Hileko kuota 1926ko otsailetik

1´75 pezeta

1´50 pezeta

Laguntzak eguneko, 1926ko otsailera arte

Gaixoaldia:

Lehen bi hilabeteak, 1´50 pezeta

Hurrengo biak: 1´25 pezeta

Hurrengo lauak: 1 pezeta

Hurrengo lauak: 0´75 pezeta

Urtebetetik aurrera: 0´50 pezeta

Gaixoaldia:

1´75 pezeta (urtebetea egin arte)

Laguntzak, 1926ko otsailetik

Gaixoaldia:

Lehen bi hilabeteak, 3´50 pezeta

Hurrengo bi hilabeteak: 3 pezeta

Hurrengo biak: 2´50 pezeta

Hurrengo biak: 2 pezeta

Hurrengo lauak: 1´50 pezeta

Urtebetetik aurrera: 1 pezeta

Gaixoaldia:

Lehen bi hilabeteak, 2´75 pezeta

Hurrengo lau hilabeteak: 2 pezeta

Hurrengo seiak: 1 pezeta

Urtebetetik aurrera: 0´50 pezeta

1926ra arteko dirulaguntzak

40.000 pezeta

Daturik gabe

Kapitala:

12.821´78 pezeta

7.472´96

Kanpo laguntzarik

Ez

Ez

Zuzendaritza Batzordea

Presidentea, Frantzisko Otaduy;

Presidente ordea, Modesto Zulueta;

Diruzaina, Felipe Maiztegi;

Eragilea; Bonifazio Uriarte;

 Idazkaria, Jesus Uranga;

Bokalak, Benito Riviere, Bernardo Balerdi,

 Bizente Iribecampos, Pedro Arana.

Presidentea, Jose Arregi; Presidente 

ordea, Eduardo Leibar; Diruzaina, 

Fakundo Kortabarria; Bokalak, Simon Lezeta, 

Migel Barrenetxea, Leonzio Uribarren, Asenzio Mondragon, Angel Berezibar 

eta Basilio Urzelay.

Amaitzeko, diodan Mutua bakoitzeko bazkideak enpresa desberdinetakoak izan zitezkeela. Eta 1936-39ko gerra amaitu arte ez zen Arrasaten egituratu langileen mutua mixtoa – langileak eta enpresa batera- eta hori sortuko da Hetrucekin, Union Cerrajerari zegokiona, eta Hermandad de San Juan Bautista – herriko beste enpresen ekimen osagarria. Biak eredugarriak, bai horixe.

 

GEHIAGO MUTUA HAIEN GAIN

https://txemax3.blogspot.com/2020/09/hetruc-hermandad-de-trabajadores-de.html

https://txemax3.blogspot.com/2020/01/gizarte-prestazioak-arrasaten-xxan.html

Argazkia: JMVM

otsaila 04, 2026

INAUTERIAK 1926. Nola ospatu ziren?

 


Inauteriak “derrigorrezko” jaiak izan dira, ahal izan den bitartean. Duela mende oso bat ere halaxe . 1926ko otsailaren 14an izan zen Inauterietako igandea. Arrasaten ere, gogoz ospatu zuten. Egiari zor, jai egitarau ofiziala ez zen arranditsua izan baina egun batzuk lehenago, urtarrilaren 31an, Plus Ultra izeneko hegazkinean zenbait hegalarik espainiar Atlantikoa zeharkatu zuten eta balentria hura jai giroan ospatu zen herri askotan. Areago, Maala kaleko Plus Ultra tabernak hegazkin hari zor dio izena, lur hartu zuen egunean inauguratu baitzen establezimendua. Baina eman diezaiogun inauterietako kronika egileari txanda, hain zuzen hil haren 14an argitaratua “El País Vasco” egunkarian, “Jueves Gordo” tituluarekin::

“Parece que nos vamos aproximando a los recuerdos gratos de hace veinticinco años, en los que se celebraba el jueves gordo con solemnidad inaudita. El jueves gordo en Mondragón, con la prueba de toro ensogado, constituía entonces uno de los números más clásicos del contorno. Después de un cuarto de siglo de suspensión, este año hemos superado a todo aquello, pero gracias a los valiosos tripulantes del Plus Ultra”

Inauterietako iganderako gordetzen zen, beraz, jai egitarau ofiziala, eta egunkari berdinaren korrespontsalak honela zioen 16ko kronikan: “La característica de toda la mañana ha sido la desconsoladora manera de llover que tenía, amenazando con esto la suspensión de lo más clásico de nuestros festejos” Eta kazetaria soka muturrari buruz ari zen, horixe baitzegoen hizki handiz idatzita urte hartako jai egitarauan. “Desde muy temprano los templos hallábanse muy concurridos de fieles que cumplieron con sus obligaciones cristianas. El concierto con que la Banda municipal nos obsequió, aunque aguado, muy brillante, cosechándose grandes aplausos”

Igande hartako arratsaldea eman zen jai giroaren erpina eta kazetariak jarraitzen zuen bere idazkian:

“Después de comer cesó de caer ese líquido que tanto nos molestaba y mientras llegaba la hora de salir el toro, se formaron grandes corrillos en cafés y bares, haciéndose comentarios sobre las posibilidades de envite de los de Lastur. El alcalde publicó un bando ordenando a los padres retirasen a sus criaturas mientras el bicho merodeaba por las calles, pues de lo contrario serían responsables de cualquier accidente.

A las cuatro de la tarde se dio suelta al primer toro, quien bien pronto abrió camino en todo lo largo de la calle Magdalena, haciendo que algunos taurómacos den sendas volteretas que son muy festejadas. Próximo a la salida, pende de dos balcones un gran payaso que al acercarse el toro lo descuelga, encargándose él de descalzarlo y despajarlo prontamente.

El paso por las demás calles y plazas es también pródigo en incidentes cómicos en extremo. El piso mojado y resbaladizo por un lado y el buen correr del toro, juntamente con el envite, hace caer a muchas personas que quizás hallábanse muy alejadas del peligro, pero al iniciarse un movimiento brusco de aquella masa humana que llenaba los callejones, eran atropellados irremisiblemente, llenándose de fango todos sus vestidos.

El segundo toro, el famoso negro de Lastur, hizo honor a todo cuanto de él hemos venido diciendo: hubo a quien en medio de la plaza lo dejo desnudo”

Garai guztietako jaietan sokamuturra estimatua izan da

Diodan, soka muturrarekiko zaletasuna oso errotua zegoela Arrasaten, Euskal Herriko hainbat tokitan bezala. “El País Vasco”en korrespontsalak berak ematen zuen hil hartako 12ko bere kronikan baieztapen horren lekukotza:

“Se acercan los días en que todo el pueblo se ha de echar a la calle alegremente, a presenciar las incidencias que han de ocasionar los dos bichos de Lastur contratados. Pero bichos, así como suena, a los cuales no les harán lo del año pasado aquellos valientes fantoches, y si no a las pruebas. No en balde viene el famoso “Lasturko Beltza” que ha metido pánico en las trescientas plazas en que ha sido lidiado, y que a todos los toreros les ha hecho papilla, tanto que no se puede hallar uno, ni profesional ni aficionado. Solamente a nuestro amigo Loidi, el famoso matador mondragonés, se le ha conseguido, no contratar porque al bicho ese nadie lo torea por dinero, sino que en un arranque de esa cosita que tienen todos los artistas que viven a cuenta del prójimo, que dé un sí formal, y allí le veremos veroniqueando, si es que no le entra también el pánico y se pone enfermo. Bueno, el caso es que los toros llegarán en la mañana del sábado y sería muy conveniente que se supriman por completo esas “visitas” al corral, que no sirven más que para estropear el ganado”

Biharamuneko kroniken arabera ez dirudi Loidi toreatzailea agertu zenik “Lasturko Beltza”rekin aritzera. Beldurra? Gaixorik? Auskalo! Gauza da, dena den, duela mende bateko inauterietan, kaleetan kukumarro gutxi egon bide zen arren, algara eta zalaparta ugari izan zela.

Udal Musika Banda, Gregorio Solabarrieta zuzendari. 1921

Egunkariek iragarritakoari jarraikiz egun hartako musika kontzertua arrrakastatsua izan zen. Gregorio Solabarrietak zuzendutako Bandak,  Egileorren “El mirlo” pasodoblea, Peñalvaren “Music hall cinema” pottpurria, Torre Muzkizen ”Rigodones” eta Kepleierren “Fox trota” jo zituen. Eta iluntzean ere musika izan zen nagusi herrko plazan, dantzaldi alaian. Salon Sport-ean , hotos Trinketean, “La portera de la fábrica” pelikula eman zuten eta Salon Novedadesen “La luna de Israel”. Viiteri Kasinoan, aldiz, dantzaldiaren apustua egin zuten eta aretoa jendez lepo bete zen.

Eta horixe izan zen dena, behintzat egitarau ofizialari dagokionez. Atez barruko jaiak segituko zuelakoan nago, behintzat hausterre egunera arte. Baina horrezaz ez dago ezer dokumentatuta.

INAUTERIEN GAIN, GEHIAGO

https://1949arrasate.blogspot.com/2020/02/kukumarruak-1920.html


apirila 09, 2025

MR. HARRIS-ek UZTEN DIO MONDRAREN ENTRENATZAILE IZATEARI. 1927

 


Arrasateko Club Deportivo Mondragón futbol elkarteak entrenatzaile ingelesa izan zuen XX. mendearen hasieran. Oso gutxi iraun bazuen ere, entrenatzaile mitikoa bilakatu zen; beharbada herriak bere neurrietatik atera zuen pertsonaia hark jokalari sarrailagileekin egindakoa, baina errealitatea da hamarkadetan herriko futbol zaleen baitan Mr.  Harris-en irudia egon zela bizirik. Idatzi nuen bere egunean ingelesari buruz, eta gaur ere dakart zutabe honetara, hain zuzen Arrasatetik alde egin baino lehen egin zioten omenaldia
aitzakia hartuta.

1927ko apirilaren 2an eskaini zioten agur afaria jokalariek eta klubeko agintariek, bezperan amaitu baitzen Harris jauna eta CDM lotzen zituen hitzarmena. Hori dela eta, egun haietako batean Arrasateko prentsa korrespontsal batek bere egunkarian ondoko lerroak idatzi zituen Mr. Harrisi buruz;

“Mister Harris se va. El entrenador que tanto ha enseñado al equipo del Club Deportivo Mondragón, el masajista sin igual se nos marcha, dejándonos un grato recuerdo de su corta estancia entre nosotros. No ha hecho más que seis meses, que han sido suficientes para captarse las simpatías de todo el pueblo. Todo el tiempo que ha estado en ésta lo ha dedicado enteramente a entrenar a nuestro equipo, y gracias a él, los “equipiers” de nuestra primera entidad deportiva han aprendido mucho, pues él ha sabido explicarles los secretos del viril deporte de la Rubia Albión.

Como despedida, hemos querido charlar un rato con él, y ofrecer a los lectores la conversación sostenida:

¿Cuándo y cómo vino usted a España?

El primero de mayo de 1922. El Real Unión de Irún me contrató para tres semanas a fin de preparar a su equipo para la final del campeonato de España, que debía jugar en Vigo con el F.C.Barcelona.

Al ver los resultados que había dado mi entrenamiento me contrataron para un año, y estando en Irún fui como masajista acompañando al equipo vasco a Sud América.

A mi regreso de tierras americanas me contrató el C.A.Osasuna de Pamplona, y cuando terminé el compromiso en la capital navarra regresé a Fuenterrabía.

Me dirigí luego a Mondragón y vine a esta a fines de octubre, encontrándome a mi llegada a esta villa con que había terminado la primera vuelta del campeonato y el equipo de Mondragón no contaba en su haber con un solo punto. Entrené al equipo con cariño y éste, al terminar la segunda vuelta, contaba con once puntos, tres menos que el campeón del distrito"

Nahiko zaila da Harrisen ibilbideari segitzea, berak ere ez  baiittu oso fin azalpenak ematen. Gutxi gora behera beheko taulan laburbildu nahi izan dut, Interneten han eta hemen aurkitutakoa

Gehitu behar dut, bestalde, idatzi izan denaren kontra, Mr.Harris ez zela Arrasatera etorri Jose Añibarro klubaren lehendakaria zenean, Añibarro 1927ko urtarrilean hautatu baitzuten Mondraren lehen agintari.

Beraz, mugatu ahal izan dugu aurreko elkarrizketarekin Mr. Harrisen Arrasateko egonaldia. Ingalaterrako pertsonaia haren inguruan sortu zen istorio erdi mitikoak badsu hasiera eta bukaera bat. Tartean, bost hilabetetako ibilaldia.