Bedia Antzokiko jesarlekuetako lagunei Hetrucen
lehen asmoetarikoa hildako bazkideen senitartekoei diru laguntza luzatzea zela
azaldu zitzaien, 1.000 pezeta inguruko laguntza hain zuzen. Baina elkartearen
sortzaileek garbi zeukaten oso epe laburrean zerbitzu mediko eta farmazeutikoak
ezarri behar zirela, eta gaixotasuneko asegurua, langileen jubilazioa eta, oro
har, kolektiboaren lan baldintzak modu positiboan eragin zitzaketen neurriak hartzen
saiatu behar zela.

Hetruc
sortu zenerako 1.178 bazkide zeuden apuntatuta eta lehen urteko -1935eko urriaren
1/1936ko ekainaren 30- diru baliabideak 111.535 pezeta izan ziren horietako
50.000 enpresak ipinita. 1936ko irailean eten egin zen Hetrucen ekintza, berriz
1937ko abuztuan hasteko. Gerrak bazkidegoaren murrizketa ekarri zuen, punturik
ahulena berriz martxan jartzean eman zela, 975 lagunekin, gizonezko zein
emakumeak. 1937ko abuztutik aurrera urtero igotzen joan zen eta 1943ko abenduan
1.798 ziren Hetruceko bazkideak. Sortu eta azken data horren bitarteko finantza
baliabideak 1.960.120 pezeta izan ziren, horietatik 940.000 enpresak ipinita.
Eta baliabideen helburuetariko garrantzitsuenak langileen gaixotasunei aurre
egiteko partidak – 795.000 pezeta- hildakoen senitartekoei luzatutako laguntzak
– 508.000 pezeta- eta mediku eta kirurgia zerbitzuak – 426.000 pezeta.
Elkarteak 1943ko amaieran superabita zeukan.
Ondokoak 1939-40 aldiko taulak dira, zuzendaritza batzordeak bazkideen Batzar Nagusira aurkeztutakoak. Deigarria gerta daiteke egiaztatzea gaixo egonez gero gizonezkoek bi bider gehiago jasotzen zutela emakumeek baino.
Eguneko prismatik begiratuta guztiz arbuiagarria da politika hori, nahiz eta injustizia garaiko koordenadetan kokatu behar den. Hala ere, tratu diskriminatzailea areagotu egiten da, elkartearen diru baliabideak finkatzen direnean: alde batetik, bazkideen kuotak daude eta gizonezkoek asteko 2 pezeta ordaintzen zuten bitartean, emakumeek eta hogei urtetik beherako mutilek 1´50 pezetarekin erantzun behar zuten astero; beste alde batetik, Unión Cerrajera enpresak bazkideek emandakoaren adina jartzen zuen.
Hetruc errealitate bikaina izan zen, hirurogeita hamar urte inguruz Unión Cerrajerako langileen kolektiboari onura eskaini ziona.
Argazkiak: JMVM

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina