Aramaioko giroa XIX
amaieran
|
Batzokia egon zen etxea |
XIX mendearen amaierak arabar probintziako ohiko koordenadetatik
kanpo harrapatu zuen Aramaio, bai gorputzez baita arimaz ere. Ez da
harrigarria. Becerro de Bengoa aramaioar jatorrizko idazleak zioenez, Mateo
Moraza euskal foruen defendatzaileak modu bereziz maite zuen Aramaio ibarra “Arabatik
hain apartatua zegoena”.
Arabatik oso urruti geratzen zen Aramaio, nahiz eta
probintziakoa izan. Orografiak eta, batez ere, hizkuntzak espeziala egiten
zuten Aramaio arabar testuinguruan. Politikoki, karlismoaren indarra zen
nagusi, artean Santa Kruz apaizaren abenturak herritarren oroimenean
zeudelarik.
XX. mendeari lasaitasunetik ekin zitzaion Aramaion. Kutsu politikorik gabeko gorabehera guztiak
Udaletxean ematen ziren, eta ezer gutxi nabarmen daiteke zinegotzien arteko
saioetan. Oso udal kontserbadorea genuen Aramaiokoa, Euskal Herriko gehienak
bezalaxe, batez ere baserri girokoen artean.
Mendeko
azken urtean buruturiko udal hauteskundeen arabera, berriz, korporazioa
betetzen zutenak honako hauek ziren 1900an: alkatea, Frantzisko
Leaniz-Barrutia; lehen alkate ordea, Hilario Beitia; bigarren alkatea, Timoteo
Jauregi; sindikoa, Pablo Lasaga, sindiko ordea, Frantzisko Madina; zinegotzi
arruntak, Benito Arana, Frantzisko Bengoa, Leon Lasaga eta Frantzisko Zubia.
Udaletxeko idazkaria, Pablo Arana zen. Horietako inor ez zen EAJren militante
izango.
Bi urte geroago (1902) ostera izan ziren udal hauteskundeak eta
alkate berria Frantzisko Madina Gorostiza –“Zalgoko Idixa”- hautatu
zuten. Lehen alkate ordea, Timoteo Jauregi; bigarrena, Remigio Garro. Garro
dugu, 1902-36 bitartean, udal kudeaketan gehien agertuko den pertsonaia. Egun
hartan sindiko ordea Jose Remigio Jauregi hautatu zuten. Jauregitarrak
anaiak ziren eta EAJren lehen afiliatuetakoa genuen Jose Remigio, bakarra
urte hartako udaletxean. Udal idazkari berria, berriz, Simon Landa hautatu
zuten urte hartan, 1936ra arte karguan iraungo zuena. Beraz, Remigio Garrok eta
Simon Landak ibilbide berdintsua egin zuten udal kudeaketan, 1902-36
bitartean.
Euskal abertzaletasunaren
lehen agerpenak Aramaion
Baina goazen pixka bat atzerago, hain justu ere euskal abertzaletasunaren lehen agerpen publikoak eman ziren
sasoiraino. Roman Berriozabal ikerleak “Aramayoko Euzko Batzojika”
deritzan bere lanean dioenez, Aramaioko hainbat lagunen baitan bizirik zegoen
sentimendu abertzaleari nolabait eite eman behar zitzaion eta hori bera egin
zuen Felipe Abasolo izeneko gasteiztarrak. Abasolo izan ei zen, Aramaiora lanak
aldatua, aramaioar lagunengana EAJren berri modu zuzenean eraman zuena.
Abasolok jelkideen JEL aldizkaria hedatu zuen eta aurki jarraitzaile
ugaritxo egin zuen herrian. Aipatu aldizkari hori, Bilboko Euskal Gazteriak
publikatu zuen hamabostero 1907-1908 urteetan, eta beraz garai horretan jar
dezakegu lehenetako ahalegina euskal abertzaletasuna Aramaion zabaltzeko.
Itxura denez, bertako jauntxoen presiopean Aramaiotik alde egin
behar izan zuen Abasolok baina abertzaletasunaren hazia ongi ongarritua utzi
zuen. Berriozabalek apuntatzen duenez, 1909ko uztailaren 25ean Urkiolara euskal
abertzaleek eginiko txangora aramaioar talde handi bat joan zen, Euskal Herriko
beste hainbat tokitatik iritsitakoekin bat egiteko. Gazteriaren odola euskal
lapikoan burbuilean, ez da harrigarria aurki aramaioar askok lantegi zabalagoei
ekitea, biztanlegoaren uhin berria EAJren baitara eramateko. Helburua ez zen
samurra, inondik ere, artean karlismo eskuindarraren zuzia pizturik baitzegoen
eta Aramaioko gizarte txikian apaizgoaren eta zenbait sendi integristen eragina
oso indartsua zen.
Begira dezagun, adibide gisa, zer nolako gaiak aztertzen ziren
Aramaioko Udaletxean, 1910 urtean. Urte hartako uztailaren 24ko aktan irakur
daiteke:
“El
Ayuntamiento de este noble Valle, dando una prueba más de su catolicismo y
honradez y en vista de las últimas disposiciones dictadas por el Gobierno de la
Nación presidido por el Sr. Canalejas y de los conceptos expuestos en el
discurso de la Corona que conculcan los derechos de la Iglesia Nuestra Madre,
pisotean el Concordato, hoy Ley del Reino, y desatienden y desprecian las
protestas elevadas por el Papa, Episcopado y mayoría de los españoles, protesta
desde el fondo de su corazón de tales disposiciones y se adhiere en un todo y
acudirá en Corporación a la manifestación católica que por iniciativa de la
Congregación Mariana se celebrará en Vitoria el cuatro de septiembre próximo, a
fin de protestar una vez más en unión de sus hermanos del resto de la
provincia, de referidas disposiciones y demostrar plena y públicamente que
Alava conserva la fé, que está unida a Cristo y que también está dispuesta a
pelear por Cristo y vencer con Cristo...”
Aramaioko
Udalaren 1910eko beste erabaki bat honako hauxe izan zen:
“Se dio
cuenta de la lista de suscripción abierta para hacer una bandera,
resultando que se han recaudado ciento ocho pesetas sesenta y cinco céntimos, y
como la confección de la misma importa ciento treinta pesetas más setenta y
cinco céntimos por conducirla desde Vitoria, resultando un déficit de.... el
Ayuntamiento acordó se abonen las veinte y dos pesetas diez céntimos de déficit
de las arcas municipales con cargo al Capítulo de Imprevistos”
Zein zen bandera hori? Gaurko mentalitatearekin ulertzea ezina
gertatzen bazaigu ere, Aramaioko Guardia Civilen koartelean jarriko zen
espainiar bandera genuen, goardia zibilen euren eskabideari jaramonik egiten.
Aramaioko Batzokiaren
sorrera
Aramaioko Batzokiak ehun urte betetzen ditu 2012, eta mende
osoko jauzia egingo bagenu atzerantz, ez da aramaioar udal bizitzan EAJri
buruzko ezelako zehazkizunik aurkitzen 1912 urtean. Urte hartako udal lanari
urtarrilaren lehen egunean ekin zioten, hain justu 1911ko azaroaren 5 eta 12an
izandako hauteskundeetan zinegotzi aukeratutakoekin. Eta egun hartan bertan hautatu
zuten alkatea, aurreko agintaldian kargu berean aritu zen Remigio Garro Mendia
pertsonarengan. Alkate ordeak, Pablo Lasaga eta Eusebio Ibabe; sindikoa,
Nikasio Uribarren; ordea, Jose Luis Uribarren. Gainerako zinegotziak, Domingo
Errasti, Kalixto Etxebarria, Frantzisko Beitia, Ignazio Elorza eta Domingo
Uriarte izan ziren. Aramaioko EAJko lehen zerrendan agertuko den bakarra
Uribarren da.
|
Matrxain kalea; hondoan Udaletxea |
Testuinguru hartan, EAJk batzoki berri bat ireki nahi izan zuen
Araban, Gasteiz eta Legutiokoen ostean. Gauzak ez bide ziren errazak, herriko
indar atzerakoiek ahalegin guztiak egin baitzituzten batzokia ireki ez zedin.
Aurreko biekin bezala, eta legearen arauak bete izanez, Aramaiokoaren sorrera euskal kulturaren
susperketarekin lotu behar izan zen, elkarteen erroldan onartua izan ahal
izateko. Beraz, euskara, euskal historia, etnografia eta legeria zabaldu ahal
izateko asmoz izenpetu zen legeztapen-eskabidea.
“Arabarra” aldizkarian irakur daiteke 1912ko irailaren 7an,
“Hace aproximadamente un mes y
accediendo a indicaciones de un querido amigo, excelente patriota, hicimos un
grupo de abertzales gasteiztarras una visita a Aramayona. Allá pudimos apreciar
la excelente ocasión que se ofrecía para fundar un batzoki. Reunimos a los
jeltzales de la villa; hablóse sobre el particular; se abrió la inscripción de
iniciadores, y de siete llegaron a cuarenta antes de dos horas. Ante tal
resultado se acordó la apertura del nuevo centro; nombróse la Junta que hiciese
los trabajos preliminares y se resolvió el celebrar un mítin y fiestas vascas
fijándose para ello el día 25 de Julio”
“Aramayoko Euzko Batzokija” izan zen elkarte haren izen
ofiziala, eta abuztuaren 25ean, igandea, inauguratu zen. Mugimenduaren
eragileetariko bat Domingo Etxebarria Olaetxea izan zen eta bera hautatu
zuten aurreneko lehendakaria.
Domingo Etxebarria abertzaleekin aurkeztu zen Arabako Foru
Diputazioaren 1913ko martxoaren 13ko hauteskundeetara eta Aramaioko hautesleen
botoetatik %20 jaso zuen, Benito Guinea hautesle integrista eta jaimistak ia-ia
%42k zeukan bitartean.
Batzokia inauguratuko zen urteko (1912) San Martin jaiak,
uztailaren lehen asteburuko 6 eta 7an, aurreko urteetakoak bezain lasaiak
izango ziren, aramaioar abertzaleen parte hartze aktiboa eman izan ez balitz.
Hori dela eta, herriko plazan zutituriko makalean ikurriña ezarri zuten.
Ondorioz, guardia zibilen aurrera eramango zituztela mehatxatu zituen alkateak
gazte haietako batzuk.
Baina gatozen ostera abuztuaren 25era eta diogun, Batzokiaren inaugurazioa ez zegoela hasieran
abuzturako iragarrita, hilabete bat lehenagorako baizik, Santiago eguna
aukeratu baitzuten aurrenik eajotakideek
euren zentroaren irekierarako. Baina ez zen posible izan, herri
barneko jauntxo agintariek, apaiz integristen laguntzarekin,
operazio bitxi bati ekin baitzioten, abertzaleek euren asmoaren berri
jakinarazi bezain laster. Eta jelkideek Batzokirako erabili nahi ei zuten
lokala, jaimistak aurreratu eta beraiek alokatu zuten, bertan zentro katoliko
bat jartzeko ideiarekin. “Arabarra” aldizkariak, 1912ko irailaren 7an honakoa
zekarren:
“¿Centro
Católico en Aramayona, pueblo eminentemente creyente donde no hay elementos
anticatólicos? ¿Donde todos son sinceramente religiosos? ¿Y cuál será el objeto
de ese Centro?”
Baina abertzaleek aurrera segitu zuten, eragozpen guztien
gainetik, eta lokal berri bat alokatzea erabaki zuten. Eta orduantxe eman
zituen bere lehen urratsak Aramaioko Batzokiak.
Abuztuaren 25 hartan jende andana handia iritsi zen Aramaiora,
goizeko lehen ordutik. Arrasatetik dultzaineroak heldu ziren lehenik, Benigo
Altube eta Kristobal Bedia, kale eta inguruak euren musikarekin alaituz.
Poliki, poliki beste toki askotatik ailegatu ziren EAJren zaleak: Oñati,
Bergara, Elorrio, Durango, Bilbo, Gasteiz... Eta, alderdiaren goiburuarekin
ongi joateko, mezarekin ekin zitzaion eguneko egitarauari. Zailtasunak izan
zituen meza, hain zuzen, izan ere elizbarrutiko arzipresteak – Legutianoko
Askazubi apaizak- igandeko meza arruntera joatea behartu nahi izan baitzituen
jelkideak, goizeko 10etarako deituta zeukatenaren ordez. Roman Berriozabalek
bere ikerketa-lanean gogoratzen duenez, “goizeko 11etan, 25 pezetako
prezioarekin eta kanpai hotsik gabeko meza” inposatu nahi izan zuen. Baina abertzaleek ez zuten amorerik eman eta Domingo Etxebarriaren ongi egiten
jakiteari esker, aldarrikatuta zegoen orduan burutu zen eliz funtzioa,
Gasteizko Batzokiko Abesbatzak Perossiren meza kantatu zuelarik.
|
Aramaioko Ibarrako eliza |
Meza ostean, Gasteizko Batzokiko dantzariek, Balendin
Larrañagaren aginduetara, saio bat eskaini zuten eta Kepa Enbeita
“Urretxindorra” eta Benigno Altube bertsotan aritu ziren, bazkaltzeko ordura
arte.
Alkatearen erabakiz, bazkaria herriko plazan egitea ezina zenez
gero, lau etxetan zerbitzatu zen eta denera 177 lagunek hartu zuten parte, giro
bikainean. Bi bertsolarien ateraldiekin, dultzainero zein txistularien
doinuekin eta bazkaltiarren kantuekin alaitu zen otordua. Kronikek diotenez,
euskal kantuen artean, noizean behin honen gisako koplak ere entzuten ziren,
erdaraz kantatuta:
Al vasco que es buen vasco,
hoy el jaimista,
llama loco, hereje
y separatista.
Ené qué tupé se necesita
para llamarnos eso un jaimista.
Bazkaria amaitu bezain laster mitinera igaro zen. Domingo
Etxebarriak berak ere hitz batzuk izan zituen bertaratutakoentzat.
Batzokia inauguratu orduko hogeita hamar urtetik gorako hirurogeiren
bat aramaioar zeuden afiliatua EAJra eta halaber gazte ugariren
eskabidea zegoen alderdian sartzeko.
Eta besteak?
Giro horretan kokatu behar dugu, beraz, Aramaioko Centro y
Sindicato Catoliko zeritzana. Jaimistek 1912ko urrian irekia –hots, Karlos
pretendiente karlista 1909an hiltzean haren seme Jaimek gidatutako korronteak-
ezin ziezaiokeen bere helburuari kutsu politikoa kendu. Eta abertzaleen
martxari balazta jartzeko asmoarekin sortu zuten Zentroa. Noski, abertzaleek
eurek ere euren buruak katolikotzat zituztelako “antiliberal” hitza gehitu
zioten elkartearen deiturari karlistek, aramaioarren artean nahasia sortu
guran, nonbait.
“Arabarra” aldizkariaren orrietan, honela irakur zitekeen 1912ko
azaroaren 26ko alean, A´tar K. batek sinatua:
“Allí se dieron con roncas voces vivas a D.
Jaime, muera a los bizkaitarras y a Euzkadi; allí vimos boinas rojas con
enormes borlas, palos con más enormes bolas en la punta; pañuelos con el
retrato del eterno pretendiente al trono español... Allí vimos otras muchas
cosas como estas, tan poco en consonancia con el acto que se celebraba, con la
inauguración de un Centro Católico. En resumidas cuentas un nuevo Centro
político en Aramayona que no nos da ni frío ni calor; un día de desfogue para
los requeteros (el derecho al pataleo es sacratísimo) que se hartaron de cantar
el Oriamendi”
Batzokia inauguratu eta handik hiru hilabetera Aramaioko EAJren
kideek beste jai bat izan zuten. Abenduaren
8ko Andra Mari Sortzez Garbiaren egunean Aramaiora bildu ziren jelkide
ugari.
“Bizkaitarra” aldizkarian Domingo Etxebarriak –Etxebarria´tar
Domeka- idatzi zuen, urte hartako abenduaren 28ko zenbakian. Euskaraz egin ere,
eta gertatutakoaren kronika egiten du Batzokiko lehendakariak. Besteak beste
dio:
“...Gabian argiz beterik egon zan geure
batzokija, ta Altube´gaz batian euzkerazko abesti polit-ederrak abestu
genduzan. Amarrak inguruban, beste zentrotik etxeruntz yoyazala okiña ta
arotzaren semiak, beste lagun batzukaz, asi ziran deidar egiten ¡Viva España!
¡Viva Jaime III! Geure batzokijaren onduan, eta an egozan jeltzaliak Euzkadi
goraka erantzun eutsien, zerbait matraka ixan zala”
|
Batzokiko etxea |
Domingo Etxebarriak aurreko idazkian deskribatzen duen
ixkanbila, historiak emango zuen beste askoren artekorik aurrekoenetakoa dugu.
Izan zen zazpi urte geroago oso gertaera ilun eta samina, Aramaioko seme bati
bizia lapurtu ziona. Hain zuzen ere, 1919ko otsailaren 11an Julian Aiastui
Lonbide labankada baten ondorioz hil zen. Julian –hogei urte zituena- EAJko
militantea zen eta politikoki arerio zituen zenbait herrikiderekin izandako
liskarrean erori zen larri zauritua. Haietako batek labanarekin eten zuen
eztabaida, eta bi egun geroago hil zen zauritua, “peritonitis
traumática”rengatik, heriotza-agiriak adierazten duen moduan. Aramaion mendean
zehar ekarriko zuen konfrontazio politikoaren lehenetariko biktima izan zen
gazte hura.
Heriotza argitzeko irekitako txostenaren buru, Remigio Garro
Mendia zen –orduan ibarreko Epaile lanetan- Simon Landa udal idazkariaren
laguntzarekin.
Bizitzak segitzen du
Urtebetea eman ondoren Batzokian aparteko ekintza bizi izan zen:
ikurriñaren igoera. Idazki horrengatik dakigu 1913ko uztailaren 27an izan zela
ikurriñaren eguna. Eta itxura guztien arabera, orduan ere arazoak sortu ziren,
“Arabarra” aldizkariari erreparatuz. Hain zuzen ere, abuztuaren 23an irakur
daiteke:
“De víspera
llegaron ya cerca de 40 jóvenes aramayoarras residentes en Bilbao y en el día
la animación fue extraordinaria y la alegría y el orden grandes. Todo ello con
grandísimo sentimiento del Sr. Endo, que hubiera querido disponer para
aniquilarnos de los rayos de Júpiter. Ya que de ellos no disponía, quiso con
malísima intención y sin pararse en barras tratar de aguarnos la fiesta por
procedimientos que repugnan a toda conciencia honrada”
Alkateari buruz ari da kronika egilea Endo jauna aipatzean? Nik
esango nuke baietz, “Endo” deitura endore hitzaren laburpena izan
baitaiteke, alkate, hain zuzen. Eta 1913an Remigio Garro Mendia zen herriko
lehen agintaria.
Udal hauteskunde berriak izan ziren eta 1916ko lehen egunean
korporazio berriak hartu zuen bere jarlekua. EAJko hiru zinegotzi izan ziren:
Antonio Azkarate, Basilio Ormaetxea eta Benito Jauregi. Frantzisko Madina
jaimista izan zen aukeratua alkate.
Abertzaleen
presentziak sentsibilitate berri bat eraman ei zion udal korporazioari, nahiz
eta EAJkoak gutxiengoan zeuden. Adibidez, euskara udal kudeaketan eta mediku
zerbitzuetan sartzeko ahaleginak eman ziren ordudanik.
|
Aramaioko lehen afiliatuen zerrenda |
Hurrengo udal agintaldian (1918) eman zen EAJren aurreneko
garaipena alkatetzari dagokionez. Alkatea eta lehen alkateordea Benito
Jauregi Uribarren-Iturreta, Goiko Errotako semea eta Antonio Azkarate Zubizarreta izan ziren, hurrenez hurren,
hautatuta kargu horietarako. Lau ziren EAJra afiliatutako zinegotziak
–aipatutako biak eta Basilio Ormaetxea eta Bernardo Jauregi.
Alkate izendatu eta egun batzuetara, Euskal askatasunen gaineko
mozioa aurkeztu zuten EAJkoek eta Domingo Goikolea zinegotziak:
“Deber de vascos impone a los suscriptos el
mantenimiento desde las Corporaciones públicas la protesta viva y latente
contra cuantas disposiciones emanadas del Poder Central han mermado las
atribuciones y derechos seculares innatos a la personalidad de los Municipios
vascos. Si en todo momento debe encauzarse esa protesta, hoy que el sentimiento
popular (está)
más firmemente arraigado hacia la defensa de nuestras tradicionales derechos,
encauza con las Diputaciones vascas la reclamación de una amplia autonomía que
preste calor y vida a la obra de afianzamiento nacional, es ineludible elevar
enérgica protesta a los Poderes públicos por la conculcación de las libertades
vascas, dictada en la disposición del 21 de octubre de 1839, y la muerte del
régimen municipal vasco, decretada por la de 29 de octubre de 1841.
También debemos protestar contra todas y cada
una de las disposiciones del Gobierno de Madrid que han atentado a nuestros
derechos seculares”
Eta 1920ko udal hauteskundeak berriro izan zirelarik,
korporazioak aldaketa sakona bizi izan zuen.
EAJren afiliatuek lau zinegotzi zituzten baina, auskalo zein
arrazoirengatik, alkate izateko botoa lauek Remigio Garro Mendia beteranoari
eman zioten. EAJkoak Antonio Azkarate, Basilio , Jose Luis Uribarren eta Bernardo
Jauregi izan ziren.
1922an
udal hauteskunde berriak izan ziren. Udal talde berrian lau ziren EAJko
militanteak: Timoteo Jauregi, Jose Luis Uribarren, Basilio Ormaetxea eta
Domingo Etxebarria. Hamar zinegotzien artean erabaki behar zen alkatea eta sei
boto joan ziren Remigio Garroren alde. EAJkoak banatu egin ziren, Etxebarria
eta Jauregik bana jaso zutela. Beste bik zuriz bozkatu zuten. Beraz, Garro
gertatu zen hautatuta lehen agintari.
Primo de Rivera jeneralak estatu kolpea eman zuen 1923ko
irailaren 13an. Direktorio militarra
sortu zuen matxinatuak eta udalak disolbatu egin ziren. Horren ondorioz,
Aramaioko Udala ere aldatu zen. Jakina, zinegotzien artean inor ez zen EAJren
kide. Beraien artean burututako hautaketari jarraikiz, Leonzio Murua Bergaretxe
“Ipurtotz” baserriko semea hautatu zuten alkate berria.
EAJren Aramaioko kideak
1915ean
Adierazgarria da, Gasteizko afiliatuen kopurua 34koa zen
bitartean Aramaion 81 pertsona egotea.
Aurreneko karguak Batzokian
Adierazi dudan bezala, aurreneko lehendakaria Domingo Etxebarria
izan zen (1912-1916) eta idazkari lanetan Basilio Ormaetxea aritu zen.
Hurrengoa Martzelino Bengoa izan genuen (1916-18) eta idazkaria Pedro Arana.
Hirugarrena Julian Arana (1918-1923) izan zen eta Frantzisko Bengoa idazkaria.
Non egon zen kokatua
aurreneko Batzokia?
Lehen Batzoki hura Nardeaga kalean, 19garren zenbakian zegoen.
Hau da, urtetan “zesteruenekoa” esan zaion etxea zen eta Batzokia goi
aldean bide zegoen kokatuta.
=============..============
Aramaioko Kultura Etxean, 12-12-01ean eman nuen hitzaldiaren
laburpena