Josemari Velez de Mrendizabal etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Josemari Velez de Mrendizabal etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ekaina 05, 2024

ARRASATE EURIPEAN. 1895. TRINIDADEKO URAK



Kontzezinoko komentura (ezkerrean) heldu zen ura
Uholde historikoak izan dira historian zehar Arrasaten, kalte material eta baita hildakoak utzi dituztenak. Gaurkoak, berriz, arinki zauritu zuen herriaren martxa eta ez zuen nire arreta irabaziko Miguel Madinabeitia kronistak  bere idazkietan jaso izan ez balu. “La Voz de Guipúzcoa”ra idatzi zuen egunkariaren herriko korrespontsalak 1895eko ekainaren 9an bertan, igandea: 

“Estando celebrándose los remates de arbitrios a cosa de las cuatro y media de esta tarde, se ha observado de repente en el salón de actos un movimiento que presagiaba algo de aterrador, y en
efecto, una manga de agua, traidora si se quiere, porque el día estaba casi sereno y que ha debido bajar desde Salinas de Léniz, ha inundado la fábrica de cerrajería, el prado de Zaldivar y sus alrededores, arrastrando consigo árboles corpulentos y otros objetos cuya vista causaba espanto en el numeroso público que se ha agolpado a contemplar la avenida. Los barrios que divide el río Deva han quedado por consiguiente incomunicados con el resto de la población. 

El golpe de vista que presenta la vega de Mondragón contemplada desde el alto de Inchaurrondo, es espantoso, y las hermosas y bien cultivadas huertas que radican a orillas del Deva han debido sufrir sensible daños. Recuerdo, como si fuera hoy, que la avenida del 30 de junio de 1834 fue mayor, porque entonces las aguas lamían el muro o portal de Iturrioz, mientras que hoy no han avanzado más acá de la puerta de la iglesia del convento de la Concepción, esto es, unos 40 metros menos que hace 61 años. A la hora en que escribo, seis de la tarde, la inundación decrece y quiera Dios que no tengamos que lamentar alguna desgracia personal” 

Biharamunean beste idazki bat bidali zuen Madinabeitiak egunkari berdinera, informazio zehatzagoa eskainiz: 

“La precipitación con que escribí ayer por aprovechar el correo, me hizo incurrir en el error material de decir que la manga de agua que produjo la inundación, había descargado en Salinas de Léniz, siendo así que lo fue en el Valle Real del mismo nombre, y jurisdicciones de Arechavaleta y Escoriaza. Por desgracia, los sucesos son de más consideración de lo que yo me había figurado en un principio, los destrozos causados en ésta por la avenida de ayer en heredades y huertas, así como también en la fábrica de cerrajería de los señores Bergarajáuregui, Rezusta y Cia., que no podrá funcionar en unos días, con grave perjuicio de la empresa y no menor de los obreros, que acostumbran a echar el resto en esta quincena para procurarse algunos ahorros con que pasar las fiestas de su patrón San Juan Bautista. 

Además, la riada ha arrancado de cuajo un puente vecinal llamado de Zalduzpe, construido en 1884, y destrozado en mucha parte el llamado de la Concepción, que sirve de tránsito a la fuente pública de dicho nombre. No ha habido, por fortuna, desgracias personales que lamentar” 

Euri jasa haiei “Trinidadeko urak”  esan zitzaien Arrasaten, ekainaren 9an Trinidadeko jaia ospatzen baitzen igande hartan. Istorioarekin amaitzeko, diodan “El Noticiero Bilbaino” egunkariak ere eman zuela ekainaren 11an euri jasaren berri, “Q” hzikiaren atzean ezkutatzen zenaren bitartez. Bilboko egunkari horren korrespontsala ere izan zen Madinabeitia urtetan. Miguel eta “Q” hura berdinak al ziren? Gutxi gora behera zehaztapenetan bat etorri ziren bata eta bestea. “Q”-k, ordea, Madinabeitiak eman ez zuena gehitu zuen bere kronikan: 

“En una casería penetró el agua hasta la cocina, donde alcanzó un nivel de dos metros, Fue preciso sacar de la casería algunas vacas para que no perecieran ahogadas” 

Ziurrenik, aipatutako baserri hori "Popillo" ala "Ortuoste" izango zen,biak - elkarren ondoan- Deba errekako goierara


 ARRASATEKO UHOLDEEI BURUZ GEHIAGO:
 

Argazkia: Mendia bilduma

maiatza 29, 2012

PARADISUKO ATEAN


"Iragana iragan" antzezlaneko une bat, 2010ean
Arrasateko DOKE Antzerki Taldea (DAT) berriz ere euskal agertokietara azaltzen da. Oraingoarekin lau dira taularatu dituenak, 2004an antzerkiari ekin zionetik. Obra berria “Paradisuko atean” da eta emanaldietarako prest daude taldekideak ekoizpenean sei hilabete luze inbertitu ondoren. Abiapuntua Arrasateko Amaia Antzokian jarri dute,  bertan eskainiko baita obra ekainaren 1 eta 2ko emanaldietan.

DAT 2004an sortu zen, eta antzerkia sentitzen duten lagunek osatzen dute. Arrasatek antzerki arloan inoiz eman duen talde iraunkorrik garrantzitsuena da eta emaitzei dagokienez eraginkorrena. Antzerkia egiteko eta antzerkirako zaletasuna sorrarazteko asmoarekin jaio zen DAT. Eta bide horretatik doa, izan ere zortzi urteotan taldetik igaro diren lagunen zerrenda luzea da. Gehienak arrasatearrak izan baditugu ere, beste nonbaitetik inkorporatutakoak ere badira, taldeko partaide izateko ateak zabalik baitaude beti.

DATek bere jarduna herri-antzerkian oinarritu du hasiera-hasieratik. Euskal herri-antzerkia izan da taldearen jomuga, gazteleraz aritzeko aukerak izan baditu ere. Baina ez diete itsas-laminei entzun nahi izan eta askoz konplikatuagoa den arren euskarazko lan aplikatuari eutsi diote, horrek ekarri dituen satisfakzioak handiak izan direlarik.

“Paradisuko atean” obraren nondik norakoak

Ekintza tanatorio batean garatzen da. Hildakoaren errautsak daude ikusgai. Zendua emakume bat da eta errautsen baitatik hildakoaren mamua agertzen da. Bera da obraren protagonista, atal guztietan modu aktiboan esku hartzen duena. Tanatorioan bisitak ematen dira etengabe, eta hitzezko interakzioa sortzen da mamuarengandik, azken agurra eskaintzera joandako guztienganako. Eta elkarrizketak diren arren, norabide bakarrekoak ditugu, bisitariek ezin baitute mamua ikusi ezta entzun ere. Salbuespen batekin: ehorztetxeko enplegatua.

"Paradisuko atean"-eko hiru aktoresa
Heriotza gai serioa den arren, umorezko klabean dago idatzita obra eta euskarari hurbileko tratamendua eskaini zaio, publiko zabalera heltzeko.

Testuaren egilea ni neu nauzue –DATeko partaide naiz bere sorreratik- eta zuzendaria Itziar Rekalde da, taldearen aurreko bi obretan bezala. Obra honetako DATeko kideak, berriz, honakoak ditugu: Arantza Ezkurra, Mariasun Pagoaga, Mikel Irastorza, Itziar Rosado, Marga Mercader, Maider Alzelai, Dorita Murgia, Silvia Maria, Mikel Dominguez, Juan Manuel Gorosabel, eta Josemari Velez de Mendizabal.

Gaurko idazki hau publizitatetzat hartu nahi badu irakurleak, har dezala. Bere informaziorako diodan, sarrerak jada salgai daudela, Arrasateko Lore eta Zabaleta lurrin dendetan, Muruamendiaraz goxotegian, Txukun fotokopistegian, Jai Zale eta Monte tabernetan, Zeziaga dendan eta abar... Ez dago aitzakiarik!