Euzkadi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Euzkadi etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

azaroa 29, 2023

EUSKARAREN EGUNA ARRASATEN. 1927


Nahiko luze aritu nintzen duela asko 1927an Arrasaten ospatutako Euskararen Egunaz. Eta gaur gaira itzuli nahi dut “Euzkadi” egunkariak ekintza haren gain adierazitakoa hona aldatuz. Interesgarria iruditu zait euskararen inguruan gure herrian izandako mugimendua bere osotasunean kokatzeko. Argazki bat besterik ez da baina pelikula osoa ulertzen lagun dezakeelakoan nago. 
 
Arrasateko Plaza, 1927ko Euskararen Egunean
Artikulu hura “Luzear” izenordearekin sinatzen zuen Ander Arzelus Toledo donostiarrak. Normalean, El Dia eta Argia egunkarietan idazten zuen baina egun hartan Euzkadiko orrialdeak ireki zitzaizkion eta bertara bota zuen Arrasaten ikusitakoaren gaineko iritzia. Irailaren 3 eta 4an izan ziren ekintzak eta 11ko bere kronikan honela deskribatzen zuen “Luzear”ek: 

“Arrasateko erriak, euskal anaitasuna nai dutenai ongi-etorria” Ona arrasatearrak nai zutena garbi adieraziaz, erri sarreran gure begiak aurren-aurrena arkitu zuten idazkuna. Ta euskal anaitasun bila bazebiltzan, biotza zabal eduki lezakete arrasatear anaiak, egun osoa anaitasun orren agerkairik biñañena izan zalako. Itxaropen aundia generaman baña askoz aundiagoa ekarri degu andik. 

Aurrerantz ez dira jai antolatzaileak nora jo ez dakitela ibiliko: jai orrek nun eta nola egin bear diran erabakiko duan bazkun bat izango bai-dute. Bazkun oneri laguntzea izango da aurrera errietako eukaltzaleen egin bearra. Batzorde orren berri emango degu. Jaunak bere argia bialdu  bezaie bazkun berria bide zenetik eraman dezaten” 
 
Peli Ugalde euskaltzalea
“Luzear”ek aipatzen duen batzorde horretan arrasatear bat sartu zen, karlista eta euskaltzalea bera, Antonio Pagoaga, hain zuzen. Besteak oso izen ezagunak genituen euskal mugimenduan – Arzelus bera, Linazasoro, Urreta, Labayen- eta horiek eragingo zioten aurrerantzean Euskararen Egunen nondik norakoari, jaiaren arrakasta bermatze aldera. Kronikari honela ematen zion amaiera “Luzear”ek: 

“Gu onenbestez etxeratu giñan, esan bezela eramandako itxaropena geituta, biotza onelako jai gose aundiagorekin, an uzten genitun anai maite guziai bostekoa estutu ondoren. Eskerrak jai ori eratzen alegin osoan ibili diran euskaltzale sutsu guziai ta batez ere gure lagun on-ona dan Ugalde tar Peli, zarata ta ixkanbila gabe, apal-apal, lan egin bear zan tokian bakarrik arkitu genuen eusko anai jatorrari. Peli, Arrasateko euskal egun ori guziak gogoan izango degu: an izan giñanak izan giñalako ta izan etziranak, orrexegatik, izan etziralako. Betoz, betoz, zorionean euskal egunak”

Argazkiak: JMVM 

EUSKARAREN EGUNAZ GEHIAGO:

 

azaroa 15, 2023

LASAITASUNIK EZA ARRASATEN. 1931


II Errepublikak, aldaketa politiko guztietan bezala, berrikuntza ugari ekarri zituen bizitza arruntera. Denak ez bide ziren onak, eta gerra zibilera arteko giro politikoak bazterrak nahastu zituen lehen  unetik. Arrasatetik ere sentitu zen fenomenoa eta gauzak ez ziren oso eroso jarri herritarren bizikidetzan. Horren testigantza da gaur islatu nahi dudana, agerbideetako erreferentziei toki emanez. Donostiako “El Dia” egunkariak, adibidez, lehen ere “Euzkadik” egin zuen moduan, 1931ko uztailaren 15ean Arrasatetik bidalitako eskutitz bat publikatu zuen, herrian bizi omen zen giroa erretratatuz. 

Arrasate, 1931an

“Nos dirigimos a usted en súplica de que haga sentir su autoridad en la debida forma de justicia en ésta, hasta hace poco, pacífica localidad, informándose por cuantos medios tenga a su alcance de lo que viene ocurriendo en ella, para imponer su sanción a cuantos se hayan hecho acreedores a ella y para retornar a este vecindario a su tranquilidad habitual.

Algunos elementos que se titulan izquierdistas parece que han tomado a Mondragón por campo propicio para sus experimentos pseudodemocráticos, entregándose a desmanes que dicen muy poco a favor de la democracia que quieren ser representantes. 

La exhibición de armas cortas de fuego y la expresión de amenazar a todos aquellos que lícitamente mantienen sus creencias y convicciones políticas, es cosa que está a la orden del día. La actitud provocativa de estos pretendidos demócratas tiene indignado a la mayor parte del vecindario. Apenas pasa día que las personas sensatas y amantes del orden y de la libertad no tengan que comentar alguna actitud provocativa e intolerable de tales izquierdistas, quienes parecen creer que la república se ha instaurado para su exclusivo beneficio y para que ellos puedan dar rienda suelta a sus bravatas. Se han producido ya algunos incidentes, que aunque no han tenido hasta el momento consecuencias graves, son un aviso de lo que puede llegar a ocurrir si no se pone coto a estas demasías y se enseña a estos elementos que las ideas son respetables aunque no coincidan con las de ellos. Nuestro propósito no es otro que el de avisar a las autoridades, y especialmente a su autoridad, del peligro que la conducta de estos elementos, muchos de ellos mozalbetes con unas cuantas ideas revueltas en la cabeza, está cerniendo sobre Mondragón con sus intemperancias. 

Euzko Gaztedia, el Cículo Tradicionalista y el Centro Católico pueden dar fe de estas actitudes, y con ellos la mayor parte del vecindario, que ve en ellas un peligro para su paz, pues se teme que la resignación de lo que padecen estas provocaciones llegue a su límite, ya que las autoridades locales no parecen hallar medios de acabar con esta situación, no obstante habésela señalado el peligro.

No pedimos otra cosa sino que vuelva el imperio de todos los derechos legítimos y se ponga coto a las peligrosas intemperencias y provocaciones, único medio de que retorne la tranquilidad imprescindible para que la vida del pueblo discurra normalmente entregada a su trabajo Yy su vida libre de toda coacción. Varios mondragoneses” 

Apirilaren 14ko hauteskundeetatik Errepublika  sortzean Arrasateko udalaren buruan  Eugenio Resusta errepublika zalea zegoen. Eskutitz ireki horren eraginak ez bide zuen giroa baretu eta egunkari berdinean irakur dezakegu uztailaren 22an, Arrasateko korrespontsalak bidlaitako kronikan: 

“Después de esta pública denuncia se han repetido nuevamente excesos intolerables sin que tengamos aún noticia cierta de que hayan sido denunciados o entregados a la autoridad correspondiente, quienes de esta manera tratan inconscientemente de provocar una seria alteración de orden” 


Eta kazetariak bere hitzak indartzearren adibide bat jartzen du: 

“La interminable fila de coches de turismo y autobuses que han desfilado por nuestra villa de regreso de Ezquioga todos estos días, han sido molestados con insultos e increpaciones del peor gusto a su paso por nuestras calles, siendo insuficientes los esfuerzos realizados por la guardia municipal, miqueletes y guardia civil para evitarlo” 

Ezaguna den moduan, 1931ko ekainaren 30ean Ezkioko Birjinaren agerpenetako fenomenoa hasi zen. Milaka lagun abiatu zen herrixka hartaraino Euskal Herri osotik eta asko Arrasatetik joan ziren, Ama Birjina ikusteko esperantzan. Arrasateko kaleetan bizi ari zen giroari buruz berriro dator korrespontsalak  uztailaren 31ko “El Dia”ren edizioan, eta honela irakurtzen da: 

“Aclarando. Así encabeza una hoja que el Juzgado de Mondragón ha editado y repartido profusamente, dando a conocer su intervención en el asunto de la detención y encarcelamiento de tres individuos que la semana pasada fueron denunciados a la autoridad de la misma, por escándalo, blasfemias, desobediencia y amenzas a la autoridad.  Respecto a este mismo asunto, en la sesión de anoche en el Ayuntamiento, quedó nombrada una comisión de concejales que informará sobre el tanto de culpa en que pudieran haber incurrido algunos funcionarios municipales por dejación de servicio esa misma noche del escándalo” 

Orain arteko “El Día” eta “Euzkadi” egunkarietako kronikak ekarri ditut –biak EAJren ingurukoak- baina egun haietan “La Voz de Guipúzcoa” errepublika zaleak ere Arrasateko istiluei tartetxo bat eskaini zien. Dakusagun zer zioen urte hartako uztailaren 22an, “Las luchas políticas” titulupean: 

“Con motivo de paso de automóviles a Ezquioga, el sábado último se registraron en esta villa algunos incidentes entre derechas e izquierdas, que precisaron la intervención de la Guardia civil. Por fortuna, la sola presencia de la fuerza pública bastó para que abortase el conflicto que se presentía, incubado por las inconveniencias extremistas de unos y otros.

Interesa y conviene para la tranquilidad del pueblo y bien de todos, el procurar no dejarse llevar de extremistas impenitentes, cuya única misión solo parece tender a provocar reacciones peligrosas. El respeto a la idea ajena ni puede consentirse que sea violado por quienes exclusivamente conviven con la intransigencia. Resulta doloroso y altamente perjudicial para el buen nombre de Mondragón, la grave frecuencia con que se vienen repitiendo hechos de esta naturaleza. Nuestra censura, si es que de censura puede calificarse este noble deseo de paz y concordia que exponemos, va dirigido directamente a esos exaltados que un día u otro, de no tomarse determinaciones radicales, terminarán con sus desgraciadas intervenciones, por originar un serio choque de consecuencias lamentables. Interesa, pues, lo repetimos, el velar que estas pasiones no se desborden. Como forzosamente tiene que ocurrir, si no ponemos todos en evitarlo la firmeza y voluntad que ya comienzan a reclamar estos primeros chispazos” 

Jose Diez korrespontsala
“La Voz de Guipúzcoa”ren idazkia “C” batek sinatzen zuen eta  horren atzean Jose Diez errepublika zalea zegoen.Noizean behin bere idazkiak Donostiako egunkari horretara bidaltzen zituen, korrespontsal gisa. Egun hartako kronika honela amaitzen zuen “C”k:

“Por su parte, la Alcaldía, de acuerdo con el gobernador, dictó el domingo un bando prohibiendo el estacionamiento de personas en las calles que sirven de paso a los vehículos, así como también el proferir gritos o hacer manifestaciones en uno u otro sentido. En el mismo se indica que los contraventores serán puestos a disposición de la primera autoridad civil de la provincia. Para nosotros, todo cuanto se haga sobre este asunto nos parece bien” 

Ikusten denez, tentsio politikoak muturretatik datoz, edozein tentsiorekin gertatzen den bezala. Historiak diozkunez, lehen tirabira haiek suntsipenera eraman zuen Arrasateko gizartea. Lehenik 1934ko urriaren iraultza izenekoaren bidez eta gero 1936ko hondamendia, eskuineko indarren eraginez.

190408

Argazkiak: JMVM 

iraila 27, 2023

ARRASATEKO EUSKAL KRONIKAK XX.ean (Kulóndriñak)


Euskararen presentzia oso testimoniala izan da historikoki Euskal Herriko komunikabideetan. Zenbait zirkulutan, EAJrekin lotuta zeudenek, indarra eman nahi izan zitzaion euskarazko informazioari eta izan ziren lagun batzuk korrespontsal lanetan aritu zirenak, bat ere sistematizazio eta eskemarik gabe. Inoiz esan dut 1930-36 urteetan Arrasaten zenbait pertsona ibili zirela euskara irakurlego abertzaleari zerbitzatu guran. Ene uste apalean, oso emaitza on gutxirekin. 


Arrasatetik euskal egunkarietara bidaltzen ziren “txartelak” oso apalak ziren, eta albisteek zer ikusi handia zuten jaiekin, heriotza eta jaiotzekin eta kanpotik herrira iritsitako bisiten aipamenekin. Hala ere, noizean behin idazkiño politak agertzen dira, informatze hutsaz haratago ailegatu nahi dutenak. Zoritxarrez, idazki horien egileak gaitzizenen atzean ezkutatzen ziren eta ez dakigu zeintzuk ziren lagun haiek. Bitez ondoko lerroak, dena den, haientzako omen-keinu apala. Ikus ditzagun, gaur hautatu ditudan hiru adibideak:

San Juan jaiak iristear zeudela eta “El Dia” egunkariaren 1930eko ekainaren 3an idazten zuen “Udalaitz” bezala sinatzen zuenak: 

“Erriko jaixak. Sanjuanak gañian ditugu eta diñuenez zezenketa eta musika asko izango omen ditugu. Neuretzako bape-ezpalego lez, ba zezenketarako ez daukat zaletasunik eta dantzatzeko berriz bixkarrian urtetxo asko” 

Jaiak heldu ziren eta baita igaro ere. Horien ondoren, “Arantza” gaitzizeneko batek “El Día” egunkariaren 1930eko uztailaren 8ko edizioan artikuluxka polit bat argitaratu zuen San Juan jaien ajeak utzitakoaz. Irakurri, irakurri, soseguz:

“Jai ondorenak. Jaiak ere joan zaizkigu; ez beingoan, baña joan dira. Ondorenak: zaragiak ximel zakelak ximur; gogoak ilun kaskarrean min.

Jaietan kanpotarrak atsegindu naiez-edo, estu xamar ibili geralako ez degu irten aundirik egin. Jai ondorean kale jiratxo bat egin degu ta… jai ondakiñak ikusi ditugu: kamioneta bat zaragi azalez txuntxur; leioetan, or emen, emakumeak senar-semeen soñekoak eskobillatzen. Txaleko-poltxikoak barrukoaz gañera eginak… ximur; zaragi-azala bezin ximur… Arrasate inguruetan gazte batzuek buruak aizetu-naiez-edo. Jai-ondorenak esan degu: zaragiak ximel, zakelak ximur; gogoak ilun, kaxkarrrean min. 


Ori goiz-bazkal ostean. Gero, illuntzean, berriz ere “txinda, txinda”, gogo iluna alaitzeko, osakairik merkeena auxe nonbait. Auxe ere misterioa: ama batek ere ez omen dio semeari San Juan biaramonean xemeiko xar bat bakarra ere txaleko-poltxikoan arkitu, ta ala ere urrengo gabean mutillak ordaindu dutela musika.

Eta urrengoan neskak; baña mutillen diruz. Emakumeak eskatu ezkero gizakumeak nola ukatu? esaten omen zuen mutil batek. Alajañetan! Ezagutzen dizkiat ba nik emakumeai dirua ukatzen dakiten gizakumeak. Asmo oietan jarraitu dezala mutil orrek emaztea artuta gero. Neronek omenajea gertatuko diot” 

Arrasateko bizimodu arruntari zegozkion euskarazko albisteak oso maiztasun gutxirekin argitaratzen ziren. Herrian korrespontsal lanetan ari ziren euskaltzaleak aurki nekatu edo aspertu egiten ziren. Arrazoi askori lepora dakieke jarioa emaritsuagoa ez izatea, baina kontuan eduki behar dugu “Euzkadi”, “El Día”, eta euskarazko kronikak jasotzen zituzten kazetek oso toki murritza zutela herri guztietako eskutitzetarako. Eta, gainera, Arrasate oso urruti geratzen zen Donostiatik, eta zer esanik ez Bilbotik.  Beste idazki polit bat ikusi ahal izateko bost urtetako tartea hartu behar izan dut. Eta 1935eko urriaren 26an “Euzkadi”n “Ikasle” izenordeko batek zioen: 

“Egualdia. Oso txarra egiten digu aspaldi. Oraintxe ere, idazki au egiten ari naizela, ez da eguzkiaren argi aundirik, eta otz. Trumoia ta irestua bata bestearen ondoren, eta euri zaparrada gogorrak txingorraz naste. Len argiunetxo batean ikusi det Kurtzebarri ta zuri-zuri agiri zan, txingor ala… edur. Neguko txano zuria jantzita beinik bein, eta guk ere, txano ta berogarri atera egin bearko ditugu, otzak garbitu baiño len.“San Lukas usozale” (1) esan oi da, baiño garai ontako ero-aize epel gogorrak etortzen ez bazazkigu, alperrik joan dira goizean goiz Gatzaga gaiñera naiz Albinaruntz, usotza aundirik ez dute etxerakoan izango; ez da beintzat oraindik alako zaratarik. Aiñarak aitatzen zizkigun lengoan “Haur prodigoak”. Ba dijoazela-ta an aletatik. Enadak! Emen aztuta gaude noiz agur egin ziguten ere. Lapurdi aldean goxoago artzen dituzte nonbait. Gero izena ere alakoa ematen diote geienak: enadak edo elaiak deitu bearrean, kulóndriñak esaten bait-die geienak emen” 

Niri, behintzat, kulóndriñak hitza egundo gustatu zait (2) Eta zer esan, “Arantza”ren emakumeen aldeko aldarrikapenaz? Bikaina iruditu zait, kritika zorrotz, garratz eta zuzena. Zalantza daukat: emakumezkorik izan al zen egilea?
 
        (1)    San Lukas, urriaren 18.
   (2) Arrasateko Udala, Bedoña, Garagartza auzoetan azpizurixe ere esaten zitzaion enarari.