Euskararen
inguruan Arrasaten emandako herri ekintzetatik batzuek ospe eta sona handia
lortu badute ere, badira beste batzuk zeharo estalita geratu direnak, auskalo
zer arrazoi tarteko, eta ez zaigu haien oihartzunik iritsi. Ezer ez da
existitzen berarekin topo egin bitartean, hori egia da, eta gaur toki honetara
ekarri nahi dut 1927an ospatutako Euskararen Egunari buruzko albistea. Nik
dakidanez horixe da espresuki gure hizkuntza ardatz hartuta Arrasaten
buruturiko lehen ekintza. Eta diodan moduan, prest nengoke ez dakidana
onartzeko; beraz, inork zuzentzen banau, ongi etorri zuzentzailea.
1927ko urte
haietan Arrasateko lagun euskaltzale batzuk Mutrikuraino joan ziren herri
hartako Euskararen Eguna ezagutu eta disfrutatzeko asmoz. Hain zirrara bizia
hartu zuten non itzulerako bidaian erabaki zuten Arrasaten ere aurrera egin
behar zutela eta antzerako jaia prestatu behar zutela. Eta urte hartako San
Juan jaietan lehen zurrumurruak korritu ziren herrian, euskararen inguruko
balizko ospakizun baten gain iragartzen zutenak.
Herriko elkarte
guztiek bat egin zuten, behingoz, helburu harekin, eta diferentzia politiko
guztiak alde batera utzita, denek aurkeztu zuten euren adostasuna jaiarekin.
Ekintzaren gastuei aurre egin ahal izateko, elkarte guztietan ireki ziren dirua
eman ahal izateko zerrendak eta antolatzaileek Eusko Ikaskuntzaren eta
Euskaltzaindiaren babesa jaso zuten lehen unetik. Baita euskal arloko
pertsonalitate askorengandik ere. Euskal Herri mailan egin zen Egunerako zabalkundea
eta aurki erantzun ezin hobea jaso zen, ehunka pertsonek euren diru ekarpena
eskaini zutenak jaiari ahalik eta edukirik onenekin apaintzeko.
Langile Katolikoen
Zentroa, Joshe Mari elkartea, Txirrindulari Betik Aguro elkartea, Eusko
Gaztedia, Tradizionalisten Zirkulua izan ziren, besteak beste, gehien bultzatu
zutenak Euskararen Eguna arrakastatsua izateko. Eta Gipuzkoako prentsak
informazio zehatza eman zuen ospakizunaz. Antolatzaileek irailaren 3 eta 4
aukeratu zituzten ekintza behar bezala burutzeko, eta esan behar dut, Arrasaten urtebete bat
bakarrik zeraman arren – 1926ko uztailean ailegatu baitzen herrira Arabako
Zuazatik- Joxe Markiegi apaizak parte zuzena hartu zuela eratze lanetan. Diodan
bezala, prentsan irakurtzen zen:
“Todo absorbe
el gran día del euzkera del domingo. Todo el pueblo siente entusiasmado el
simpático carácter de la fiesta y se apresta a recibir a los forasteros con el
calor de un ideal de enaltecimiento y magno resurgimiento de nuestro amado
euzkera. De todas partes anuncian enormes contingentes de gente, ávidos de
presenciar el desarrollo del programa. Todo aquel que sienta el espíritu
orgulloso de euzkeldun debe ocupar un lugar en este “choko” en la seguridad de
que los naturales agradeciendo este brillante concurso les recibirán con los
brazos abiertos y con el instinto idealista de hermanos de la raza”
Irailaren 3an,
beraz, ekin zitzaion ospakizunari. Larunbata zen eta arratsaldeko lehen ordutik
kaleak
jendez bete ziren, eta Azoka Plazan hitzaldiak izan ziren: Migel
Esparza “El Pensamiento Navarro”ren zuzendari eta Euskeraren Adiskideak
elkarteko kidea; Bonifazio Etxegaray Euskaltzaindikoa eta Antonio Pagoaga arrasatear hizlari
sutsu tradizionalista aritu ziren, euskaraz. Jarraian Valeriano Mokoroa
idazlea eta Patxi Erauskin bertsolaria aritu ziren. Joxe Markiegi apaizak
aukerarako prestatutako haur abesbatza batek ere ehunka entzuleren txaloak jaso
zituen.
Bonifazio Etxegarai |
Baina
biharamunean, irailak 4, zeuden iragarrita ekintzarik sonatuenak eta Arrasatera
sekulako jendetza bildu zen. Arano
Kalean ipinitako arku batean irakurtzen zen: “Arrasateko erriak anaitasuna
nai dutenai, ongi etorria” Eta jaia goizeko 6´30etan hasi zen, txistulari
eta musika bandaren kalejirarekin. Zazpietako mezaren ostean, San Frantzisko elizan, euskararen aldeko
panegirikoa Jorge Agirre jesuitak egin zuelarik- Udaletxera bildu ziren
euskarazko argitalpenen ordezkariak, eta bileran garaiko aldizkari eta egunkari
euskaldunei laguntzeko neurri batzuk hartu ziren. Han egon ziren, Juan Bautista Eguskitza (Jaungoiko Zale) Ander Arzelus (Argia), Jorge Agirre (Jesusen Biotzaren Deya) Fermin Irigaray (Zeruko Argia) Besteak beste, urtean behin Euskal Prentsaren Eguna antolatzea erabaki zen. Hori eta beste ideia batzuk aurrera eraman ahal izateko, elkarte bat sortzea ere deliberatu zen: "Euskeraren Adizkideak", Eusko Ikaskuntzaren adar bat bezala funtzionatuko zena. Batzordekideak ere izendatu ziren: Arzelus, Linazasoro, Urreta, Labayen eta Antonio Pagoaga arrasatearra.
Jarraian Meza Nagusia ospatu zen, eta bertan Juan Bautista Eguskitza euskaltzainak egin zuen homilia. "Galdetu zure arbasoei eta eurek erantzungo dizute" goiburuko hitzaldia izan zen, eta euskaltzainak euskararen inguruko aldarrikapena burutu zuen, hizkuntza pertsonaren gogoa dela azpimarratuz eta hiztun bakoitzak bere gogoarekiko eduki beharreko konpromisoa berretsiz.
Jarraian Meza Nagusia ospatu zen, eta bertan Juan Bautista Eguskitza euskaltzainak egin zuen homilia. "Galdetu zure arbasoei eta eurek erantzungo dizute" goiburuko hitzaldia izan zen, eta euskaltzainak euskararen inguruko aldarrikapena burutu zuen, hizkuntza pertsonaren gogoa dela azpimarratuz eta hiztun bakoitzak bere gogoarekiko eduki beharreko konpromisoa berretsiz.
Arrasate,
Aramaio, Aretxabaleta eta Eskoriatzako 82 umek parte hartu zuten Azoka Plazan,
katixima eta irakurketa saioetan. Epai mahai bat osatu zen honako
pertsonalitate hauekin: Bonifazio Etxegaray, Juan Carlos Guerra, Juan
Bautista Eguskitza, Jorge Agirre jesuita, Jose Joakin Arin Arrasateko
erretorea, Miguel Esparza, eta euskal egunkari eta aldizkarietako ordezkari bana.
Parte hartzaile bakoitzari launa euskarazko liburu eman zitzaizkion eta guztien
artean “Txistu”, “Jesusen Biotzaren Deya”, “Zeruko Argia” eta “Argia”ren
harpidetzak banatu ziren. Halaber, Aurrezki Kutxa eta Banco Vizcayaren diru
ezarpenak izan ziren umeentzat.
Prentsak zioen
biharamunean: “Angelicales niños dominando correctamente nuestra lengua, se
distinguieron por la seguridad y conocimiento de causa, granjeando entre el público
la simpatía más extremada”
Juan Bautista Eguskitza |
Eguerdiko ordu
batetan berrehun pertsona baino gehiagorentzako herri bazkaria izan zen
Biteriko lorategietan, eta agintari eta
gonbidatuak Langile Katolikoen Zentroan bildu ziren otordurako. Bazkalostean,
haurrek atxintxiketa txapelketa izan zuten, Zerko Osteta eta Garibay
zirkuituari hiru itzuli emanez. Azkarrena Sabino Ugalde gertatu zen, Angel
Etxabe, Pablo Bolinaga, Felix Iraola, Jose Mari Ansoategi… eta beste askori
aurrea hartuz. Sariak dirutan eta “Txistu” aldizkariaren harpidetzatan izan
ziren.
Arratsaldeko
ekintzarik erakargarrienak arratsaldeko 3etan hasi ziren, Azoka Plazan. Debako Lagun
Artea taldeak “Txanton Piperri” opera eskaini zuen. Hirurogei abeslarik osatzen
zuten taldea, Felix Markiegiren zuzendaritzapean eta egitarauan emanaldi bakar
bat iragarri zen arren bi eskaini behar izan zituzten, publikoak aurki agortu
baitzituen lehenerako sarrerak. Eta
Azoka Plaza bete egin zen Debako artistak ikusteko.
Herriko
frontoian, berriz, pilota partidua izan zen.”Vivillo” Velez de Mendizabal
eta Urbistondo “Zestona” arrasatearrak aritu ziren Marino eta
Markaideren aurka. Lehenek irabazi
zuten, 22-11. Eta horren ostean, herriko plazako kioskoan “aurreskularien”
txapelketa izan zen, Juan Gaztelu eibartarrak garaikurra eraman
zuelarik. Eta horren ostean guztien gusturako euskal erromeria prestatu zen
Herriko Plazan, “Txanton Piperri”ren bigarren emanaldira arte. Jendeak gehiago
eta gehiago nahi zuen eta Udal Musika Bandak, Solabarrieta zuzendariarekin
buruan, goia jo zuen Jesus Guridiren “El Caserio” eta Resurrección Mª de
Azkueren “Vizcaytik Bizkaira” melodiekin.
Faustino "Vivillo" Velez de Mendizabal |
Gaueko 9etan
eskaini zen “Txanton Piperri” bigarren aldiz, eta Bizente Juldain
korrespontsalak irailaren 8an “La Voz de Guipúzcoa” egunkarian zioenez:
“En la función
de la noche, poco antes de empezar, hubo un escándalo formidable. Los
organizadores, acordándose únicamente de la parte económica, al ver que por la
tarde se habían vendido todas las localidades, no se preocuparon ya de nada, y
a la hora de la entrada no había un solo acomodador. Las sillas se llenaron
rápidamente. No sabemos si se vendieron más sillas de las debidas… pero el caso
es que cerca de un centenar de personas que tenían billete en la mano quedaron
en la calle, sin ver la función y sin las pesetas. A algunos se les devolvió el
importe de las entradas, pero otros quedaron “in albis”
Milaka bisitarien
artean Arrasaten Angel Apraiz eta Eduardo Landeta, Eusko Ikaskuntzako
buruzagiak egon ziren. Baita Jesus Maria Leizaola ere. Bestalde, Manuel
Enbeita, Kepa “Urretxindorra”ren anaiak, oso bertsolari trebea bera ere, Bizkaiko
bertsolarien ordezkaritza ekarri zuen. Kepa Enbeita “Urretxindorra” goi bertsolariak kantatu ez bazuen ere, berea da egun hartarako goi-ikurtzat
antolatzaileek erabilitako bertso sorta, muxikarrak 1916an konposatua :
Geure asaba zarren odola
daukagun arte zanetan,
agertu daigun euskeldun antza
geure arazu danetan.
Euskera zarra egarriz ito
ez dela legorte onetan,
egarri ori ase dayogun
maite badogu benetan.
daukagun arte zanetan,
agertu daigun euskeldun antza
geure arazu danetan.
Euskera zarra egarriz ito
ez dela legorte onetan,
egarri ori ase dayogun
maite badogu benetan.
Itzak bakarrik indarge dira
egipenak ziñaldari,
nor zelako dan bere egipenak
erakusten dabe argi.
Euskeldun batek Euskal Errian
beti erderaz badagi,
alperrik esan “soy vascongado”
erdaldun utza da ori.
Jainkoak nai dau mintzau gaizala
bakoitza bere izkeraz,
Doitxen doitxeraz egiten dabe
baita Pantzen be pantzeraz.
Gaztelan barriz erderaz beti
guk zergatitik ez euskeraz,
gure ele maite onek ezpadau
zer ikusirik bestegaz?
bakoitza bere izkeraz,
Doitxen doitxeraz egiten dabe
baita Pantzen be pantzeraz.
Gaztelan barriz erderaz beti
guk zergatitik ez euskeraz,
gure ele maite onek ezpadau
zer ikusirik bestegaz?
Ez dago emen zuri ez baltzik
ez dago politikarik,
euskaldun orok euskera aldez
egitia da bakarrik.
Ez daigun iñor estikopetu
Jaungoikuaren gurarik,
euskeltzaletu gaizan ba danok
inor be geratu barik.
ez dago politikarik,
euskaldun orok euskera aldez
egitia da bakarrik.
Ez daigun iñor estikopetu
Jaungoikuaren gurarik,
euskeltzaletu gaizan ba danok
inor be geratu barik.
Ikasi daigun erdera, prantzez
naiz ingelezan elia,
ikaste ori ontzat daukagu
baña lenengo geuria.
Izkuntza danak gurgarri dira
autortu nai dit egia
guretzat baña agurgarriena
EUSKERA MAITAGARRIA.
naiz ingelezan elia,
ikaste ori ontzat daukagu
baña lenengo geuria.
Izkuntza danak gurgarri dira
autortu nai dit egia
guretzat baña agurgarriena
EUSKERA MAITAGARRIA.
Jai osoaren
gastuak handiak izan ziren eta batzordeak aurre egin ahal izan zien, Euskal
Herri mailan zabaldutako diru bilketari esker – 2.200´25 pezeta- eta “Txanton
Piperri” bi emanaldietako sarrerekin. Arrasateko Udalak ere ekarpen berezia
egin zuen.
“El
Pueblo Vasco”ren irailaren 6an agertu zen kronika bat Egunari buruz, Jose
Uriarte batek sinatua, eta bertan irakur
daiteke: “El
euzkera, resurgiendo de su estado decadente, triunfa pujante trazando una norma
ejemplar para los pueblos de Baskonia… El euskera resurge, era el grito popular. El
Día del Euzkera ¿qué consecuencias y qué orientación ha señalado para la
defensa de nuestra milenaria lengua y costumbres primitivas?... Este es el
punto importante que merece capítulo aparte”
"Euzkadi" egunkarian, berriz, Nikolas Ormaetxea "Orixe" euskal idazle handiak honako hau idazten zuen irailaren 6ko edizioan, zoritxarrez berak ere erdaraz:
"Reciban nuestras más expresivas gracias el dignísimo Ayuntamuento de Mondragón por las facilidades que ha dado a la Comisión organizadora para preparar un día vasco que formará época en los Días del Euskera, y servirá de modelo y estímulo a los sucesivos. Reciba nuestra enhorabuena la Comisión organizadora; reciban esos ardorosos y desinteresados jóvenes mondragoneses, que empezando por el que ha sido alma de todo, aprecian la modestia más que la dulce música de sus nombres. Aunque obedezcamos a su ruego de no mencionarlos, los tenemos bien grabados en la memoria y en el corazón. Actores y espectadores vascos todos del Día del Euskera de Mondragón"
Laurogeita hamabi urte geroago euskararekin bueltaka gabiltza eta gure hizkuntzaren biziraupenerako egiten ditugun galderak ez dira gutxi. Baina egiten ditugun bitartean… Garbi dago: jaioko dira berriak.
Orixe idazlea |
Laurogeita hamabi urte geroago euskararekin bueltaka gabiltza eta gure hizkuntzaren biziraupenerako egiten ditugun galderak ez dira gutxi. Baina egiten ditugun bitartean… Garbi dago: jaioko dira berriak.
Argazkiak: JMVM, Euskomedia Fundazioa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina