Ibabeko Andra Mari baseliza |
Kofradiari buruzko aipamen luzea egin
nezake, baina zatitxo bat bakarrik ekarri nahi dut gaurkoan, 1933ko otsailaren
“Karmen-go Argia” aldizkarian “Aramayo” izengoitiarekin Gabirel Jauregi idazle
aramaioarrak argitaratutakoa:
“Gizon erreskada luze bat kale aldeko arri
malletatik aldatzaz gora etorren... Eta oraindik mutikoak balitzez lez,
Ibabe-ko zelaian arkondara zuri plantxatuaz eta Karmengo Eskapulario zabalaz
agertu ziran Aramayoko agure guztiak... Beste gizon erreskada bat Goikoerrotako
sastradatik gora etorren. Agure batzuk sastradatik makilea lagun ebiela etorri
ziran; baña Andra Mariren zelaira sartu baño len, sasi artean euron makilak
estaldu zituen. Bai ba, zartuta be atxaldekoak bizkorrak direla esaten dabe-ta,
naiz ta ezkutuan makiliaz ibili, Ibabeko
zelaian makila barik agertu bihar ba!
Gabirel Jauregi aramaioarra |
Baña kaleko
mutikoak, diebru lezkotxiak dira-ta, sasirik sasi ibili ziran, eta baserritar
zintzoak makila barik itxi zituen. Aguretxo batek, mutikoen lan txar au ikusi
ebenean, samea luzaturik asarrez iñotsan bati: Artzen baut, artu, artutekoak
artuko dozak ba!”
Aurten ere Ibabeko
zelaia kofradez beteko da, eguneko zeremoniak burutzeko. Ez litzateke gaizki
egongo, duela 86 urte ere gure aurrekoek Andra Marirenganako bideari
zintzo-zintzo ekin ziotela gogoratzea, eta sasirik sasi ibilitako mutikotxo
haien ondorengoak garela gu, ohiturari eusten diogunak. Izan zirelako gara-eta.
Argazkiak: Euskomedia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina