Isabel II |
Isabel II espainiar erregina, 1868ko
iraultzaren bidez tronutik kentzen dutenean, Serrano jeneralaren ekimenez behin
behineko gobernuak Konstituzio berri bat aldarrikatu zuen – 1869koa- eta baita
Kongresuak onartu ere. Amadeo I.aren erregetza laburrean egon zen indarrean eta
Lehen Errepublika iristean, 1873an, indargabetu egin zen.
Adituek diotenez,
1869koa da espainiar historiako lehen Konstituzio demokratikoa, nahiz eta
iritzia erlatiboa izan daitekeen alde guztietatik. Monarkia gobernu sistema
bezala egonkortu zuen, alde batetik. Eta alderdirik berritzailearena
erlijioari zegokiona izan zen, kultu askatasuna adierazi baitzuen
Konstituzioak. Erlijioko puntu honek ekarri zuen espainiar gizartera
printzadura handia. Eta ondorioz, gizabanakoen askatasunak eta boto unibertsala
defendatzen zituen arren, gizarteko sektore desberdinen errefusatzea bereganatu
zuen. Batzuentzat aurreratuegia zen eta besteentzat laburra. 1869ko ekainaren
6an onartu zen.
Konstituzioaren aire berriak aurki iritsi
ziren Arrasatera eta urte hartako ekainaren 27an Udaletxean, Jose Maria Mendia
alkateak deituta, bilera bat izan zuen gai ordenako puntu bakar batekin: “Proceder a la jura de la Constitución de la
Monarquía Española votada por las Cortes Constituyentes y promulgada en 6 de
junio actual”
Bilerara orduko korporazioaren kide gehienak
azaldu ziren, alkateaz gain: Juan Gualberto Gorosabel (alkate ordea), Jose Mendizabal,
Manuel Arana, Isidro Ozaeta, Juan Pio Gorosabel, Francisco Ibarzabal, Vicente
Zugasti, Bernabe Azkoaga, Jose Maria Zugasti. Bestalde zortzi auzo alkateak ere
bertan egon ziren. Konstituzioari zin egitera pasatu zen eta bilerako aktak
dioenez:
Serrano Jenerala |
“Recibido el juramento por el orden y en la
forma que establece el Decreto del Ministerio de la Gobernación de 17 del
corriente, resultó que juraron con arreglo a la fórmula los señores Alcaldes
y D. Vicente Zugasti negándose a
verificarlo los demás señores concejales y todos los alcaldes pedáneos”
Jose Maria Mendia alkatea, Santa Agedako
bainuetxearen ugazaba zen. Vicente Zugasti, berriz, urte pare bat lehenago kontsul nagusia izan
zen Argelen eta Madrileko bizitza politikoari eusten zion, baita jubilatu
ondoren ere.
Udal korporazioko kideen ostean, herriko zenbait
pertsonaia adierazgarriri egokitu zitzaien txanda. Ikus dezagun zeintzuk ziren
eta zein kargutan ari ziren. Haien artean Konstituzioari baldintzarik gabeko
baiezkoa eman zietenak honakoak izan ziren:
Udaletxea XIX.aren amaieran |
Benigno Villafranca (Santa Agedako bainuetxeko
mediku zuzendaria) Leoncio Vergara (herriko Posta zerbitzuko administratzailea)
Pedro Mendizabal (postaria) Eduardo Muñoz (herriko mediku titularra) Jose
Fernando Lasa (herriko botikarioa) Eusebio Elosua ( herriko
osasun-batzordekidea) Jose Patricio Herrasti (organo jolea) Saturnino Iturriaga
(diruzaina) Miguel Artiz eta Jose Bedia (maisua eta laguntzailea) Eugenio
Pasade (danbor jolea) Gabriel Guridi
(alondegiko arduraduna)
Baiezko botoa eman arren, baldintzapeko
egin zutenak honakoak izan ziren: Martin Galdos (okela-begiralea) Manuel
Arrieta eta Jose Arana (lehen eta bigarren kale-zainak) eta Miguel Madinabeitia
(udal idazkaria) Jarri zuten baldintza bakarra: euskal foruak eta Euskal
Herriko ohitura eta azturak errespetatzea izan zen. Eta ezetza eman zuen bakarra
Tomas Isasmendi (herriko osasun-batzordekidea) izan zen.
Arrasateko Udalak, beraz, ezetza eman zion
1869ko Konstituzioari. Aurrerategia ote udal kideen ustez? Zintzotasuna (menpekotasuna) Arrasate 1845ean bisitatu zuen erreginarekiko?
Jarrera horrek zer suposatu zion udalari ez
dago inon jasota. Dena den, arreta irabazi didana da handik zenbait
hilabetetara Gipuzkoako Diputazioa udalaren kontrako agerpena. Diputazioaren erabaki
administratibo bat zela-eta, Udalak dimisioa azaldu zuen irailaren 4an baina Diputazioak
ez zion onartu. Beren jarreran berretsi zuten udal kideek, argudiatuz:
“Insiste
nuevamente en la determinación de que se le admita la dimisión, robusteciendo
las razones anteriormente expuestas y aduciendo una nueva cual es la de no
haber prestado juramento a la Constitución ultimamente promulgada la mayor
parte de la Corporación”
Diputazioak ez zion jaramonik egin.
Esan behar da, Arrasateko Udalak ezetz esanda zenbai egunetara, ekainaren 27an, ostera bildu zela Udala eta "ezetza morala" atera zen arren, azkenik baiezkoa eman ziotela Konstituzioari. Ikus:
Serrano
jeneralari buruz gehiago:
Argazkiak: Mendia bilduma, Wikipedia, JMVM