(1) Erretore
Arrasate eta Aramaioko historia txikiaren zehazkizunak eskaintzen ahaleginduko den espazio xumea da HOTS BEGI DANBOLINAK. Eta Pedro Ignacio de Barrutia, Aramaion jaiotako arrasatearrak XVIIIan idatzi bezala, "emaytera dator, milla barrion". Hala bedi.
otsaila 28, 2024
ARRASATEKO KRISTAU EUSKAL ESKOLAK. 1932
(1) Erretore
otsaila 21, 2024
FRANCISCO DE PAULA ARRILLAGA, ERDI ARAMAIXOARRA
Frantzisko P. Arrillaga Garro |
Arrillagatarrak oso ezagunak izan ziren Aramaion, XIX. eta XX. mendeetan. Oraindik ere, askok gogoratzen ditugu sendi horretako azken kideen Aramaiokok egonaldiak. Nik neronek ere, haietako batekin - Jose Ignazio Arrillaga Sanchez, Rotarioen zalduna- solasaldi mamitsu batzuk egin nituen XX.aren amaieran Aramaioko haren etxean. Baina zer nolako lotura zuten arrillagatarrek Aramaiorekin?
Auskalo zein izan zen aurreneko arrazoia arrillagatarrak Aramaiora iristeko. Nik dakidanez, ez zuten dokumentu-arrasto ofizialik utzi, edo behintzat nik ez dut aurkitu. Jar al daiteke XIX.aren lehen herenaren amaiera aldean arrillagatarren Aramaioko agerpena? Izan al zuen zer ikusirik lehen karlistadarekin? Batek daki! Gauza da, Igeldoko Martin Arrillaga Aramaioko Maria Ignazia Garro Zabalarekin ezkondu zela. Maria Ignazia Garagartzako Gabriel Garro Sologaistoaren alaba zen. Gabriel izan zen, XVIII.aren amaieran, gero “Arrillagaren etxea” bezala ezagutu dugunaren eraikitzailea.
Eta tartean beste daturik ez dudala, Arrillaga Garro senar-emazteak Nafarroako hiriburuan agertzen zaizkigu, jauzi misteriotsu batean. Iruñean bizi izan ziren eta bertan munduratuko ziren seme-alabak. Horrela, 1846ko apirilaren 2an Iruñeko San Nikolas elizaren bataio-liburuan idatzi zen:
“En dos de abril de mil ochocientos cuarenta y seis, mi Teniente el Presbítero D. Angel Giménez, bautizó a Francisco de Paula María de Arrillaga, que ha nacido hoy a la una y media de la mañana en la calle de San Nicolás, número 52. Es hijo legítimo de Miguel Martin, natural de Igueldo en Guipúzcoa, y de Ignacia Garro, natural de Aramayona en Alava. Abuelos paternos Pedro Martín Arrillaga, natural de dicho Igueldo, y María Lucía Olano, natural de Icazteguieta en Guipúzcoa; y maternos, Gabriel Garro, natural de Santa Agueda, en Guipúzcoa, y Gregoria Zabala, natural de Escoriaza en Guipúzcoa”
Arrillaga abizena eta Aramaioren arteko erlazioa indartu egingo da aurrerantzean, pentsatzekoa baita Maria Ignaziak bere jaioterria bisitatzen zuela, seme-alabekin. Eta, goian esan dudan moduan, XXI.aren lehen hamarkadan ugari izan ziren sendiaren Madrid-Aramaioko joan etorriak. Ez da gutxi, alajaina, eta harreman horrek bere mugarriak izan zituen. Eta horietako bat “Aramaioko Batzokia. 100 urte” nire liburuan idatzi nuen: 1909ko martxoaren 21ean herriko Udalak hartutako erabakiaz:
“Se dio cuenta por el Sr. Alcalde de un telegrama que había transmitido D. Manuel María Arrillaga, así como
Arrillaga, eskuinean zutik, Vienan. |
Batxilerra Iruñeko Institutuan burutu ondoren Frantzisko Paula Madrilera joan zen 1861ean, Mendi-Injeniaritza ikasteko. Promozioko lehena izan zen karrera amaitzean, eta aurki Eskola hartako katedradun izendatu zuten. Espainierazko testu egokirik ez zenez, alemaneratik itzuli zituen zenbait liburu 1871an eta ondorioz gobernuak Isabel Katolikoaren golardoa eman zion. Bere ospeak eraman zuen Alfontso XIII.aren irakasle izatera, eta Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako kide eta bizi arteko idazkari izendatu zuten. Halaber, Institutu Geografiko eta Estatistikoaren Zuzendari Nagusia izan zen 1889tik.
Beraz, bi Arrillaga – aita eta semea- Aramaioko semekotzat hartzen dira 1909an, herriaren aldeko euren lanarengatik. Urte hartan Frantzisko Madina Gorostiza zen alkatea eta zinegotziak, Timoteo Jauregi, Markos Larrañaga, Pedro Errasti, Gregorio Zilaurren, Atanasio Unzueta, Kalixto Etxebarria eta Zelestino Pol. Idazkaria Simon Landa zuten.
Frantzisko de Paula Arrillagaren bitartez, Alfontso XIIIk Aramaio bisitatu zuen 1905eko abuztuaren 8an. Ez dut ohar bat ere aurkitu udal aktetan erret-bisita horren gain. Ezagutuko al zuen espainiar erregeak Aramaioko udalak, bi hilabete eskas lehenago, ekainaren 25ean, hartutako erabakia?
“Se acordó dar un expresivo voto de gracias a la Excma. Diputación Provincial por el acertado y laudable acuerdo tomado en beneficio de los Ayuntamientos de esta nuestra querida provincia, poniéndose a la cabeza de los mismos para protestar de las Reales órdenes de 6 y 10 de abril último, así como para defender nuestra preciada autonomía económica…”
Erregeak Aramaiora egindako bisita hartan esan bide zuen esaera ospetsua. "Hau Suitza txikia da" Esaera hori plaka batean Aramaioko arrillagatarren etxeko atarian irakur zitekeen.
Diodan halaber, urte hartan Aramaioko zinegotzi bezala, Remigio Garro XX.aren lehen hereneko Aramaioko udal kargudun boteretsua zegoela, Frantzisko de Paula Arrillaga Garroren senitarteko urruna.
Frantzisko de Paula Arrillaga Garro aitak eta Manuel Arrillaga Lopez semeak goi kargu publikoak izan zituzten Alfontso XIII.aren monarkian eta baita –semeak- Franco jeneralaren diktaduran ere. Madrilen kokatu zuen Frantzisko de Paulak handik aurrera sendiaren egoitza eta etxea. Baina bera izan zen Arrillagatarrak denboran Aramaion egonkortzen abiatu zen lehena, jatorriz Garro etxea zena aurrerantzean sendiaren udako egoitza bihurtuz.
Zenbait aldiz Espainiako ministro izandako Joakin Lopez Puigcerverren arreba Enriketarekin zegoen ezkonduta eta bost seme alaba izan zituzten- Manuel, Enrike, Ignazio, Guadalupe eta Rosario- denak Aramaiorekin erlazionatuta egon zirenak. Horietako batzuengana itzuliko naiz hurrengo batean. Frantzsko de Paula Arrillaga Garro 1920ko urtarrilaren 10ean hil zen Madrilen, hamaika domina, golardo eta ohorezko titulu lortu ondoren.
==========..=========
(1) Urte hartan Emilio Ortuño Berte zen zuzendaria.
(2) “Influencia” hitza parentesi artean azaltzen da, Simon Landa idazkariak behin idatzi ondoren hitzaren konnotazio negatiboaz jabetu izan balitz bezala.
Argazkiak: JMVM
GEHIAGO ARRILAGATARREN GAIN
https://txemax3.blogspot.com/2024/07/arrilagatarrak-aramaion.html
otsaila 14, 2024
HAUTESKUNDE OROKORRAK 1933. ZER GERTATU ZEN ARRASATEN?
“Muestran en general las izquierdas su satisfacción ante el acuerdo tomado por los dirigentes de los partidos republicanos de ir unidos en coalición a la próxima contienda electoral. Los candidatos – don Juan Usabiaga entre ellos- adquieren en estos momentos de afanes de la República, el alto valor de una encarnación idealista a la que debemos acatamiento, apoyo y defensa con idéntica fortaleza de espíritu que nos dio el triunfo en las pasadas elecciones para las Constituyentes.
Mas ahora, que las derechas en íntima compenetración tratan de desviar la obra realizada, aprovechando la coyuntura favorable para ellos, de nuestras discordias. Nunca como hoy, principalmente en Guipúzcoa, se impone el olvido de rencillas. En la hora presente de grave responsabilidad por su importancia y trascendencia, todos los buenos demócratas, todos los que por el régimen sientan aunque solo sea un poco de cariño, están en la sagrada obligación, sepultando diferencias, si existen, de unirse en bien de la República y votar esta candidatura”
Egun batzuk geroago Diez jaunak dei bat egiten zuen egunkari berdinetik Arrasateko errepublika zale guztiok Biteri Etorbideko Alderdi Erradikalaren egoitzara biltzeko, hauteskundeen gaineko zehazkizunak elkarrekin aztertzeko eta botoa emateari buruzko erabakiak hartzeko. Diodan, jokoan zeuden Arrasateko 3.621 botoetarako lehiakideak honako alderdiak zirela: EAJ, Monarkiko-Tradizionalistak, PSOE, Errepublika zaleak eta ANV.
Eta heldu zen eguna, azaroaren 19, igandea. Egun hartan ere, Jose Diez errepublika zale erradikalak zioen bere kronikan:
Eguna normaltasun erlatiboan igaro zen. Hauteslekuak oso animatuta egon ziren , batez ere lehen orduetan, emakumeek orduan nahiago izan baitzuten euren botoa ematea. Guardia zibilak eta mikeleteak egon ziren zaintzan egun osoan. Normaltasun erlatiboa idatzi dut, izan ere Arrasateko abertzaleek monarkikoen herriko burua salatu zuten epailearen aurrean, bere maizterrei botoa nori eman behar zioten agindu zielako. Epaileak buruzagia etxean egotera behartu zuen, behin kolonoei adierazi ondoren askatasun guztia zutela bozkatzeko orduan.
Argazkiak: JMVM