(Errenterian 1916 –
Derioko Hilerrian 1937)
Jose Mari Azkarraga "Lurgorri" |
Aurrekoak
Jose
Mari Azkarraga Mozo jaio zela lehen mendeurrena betetzen ari gara. Errenterian jaio eta, batez ere, Aramaion hazi zen gazte haren gaineko zehazkizun batzuk eman nahi ditut ondoko lerroetan. Osaba izan nueneko kointzidentziak ez du nire iritzi-oreka okerrarazteko eraginik izango.
Jose
Mari Azkarraga Errenterian jaio zen, 1916ko urriaren 29an. Ama zeukan
errenteriarra: Juana Mozo Ocio, 1884an munduratua, Martin Mozo Diego eta Nikolasa Ocio Fernandez
bikotearen etxean. Martin Valladolidekoa
zen eta Nikolasa Trebiñuko Zurbitukoa. Errenteriara heldu ziren Martin 1883an bertako
medikua izendatu zutelako eta bikoteari, Juanaz gain, Valeriano, Natividad eta
Florencio seme-alabak jaio zitzaizkion Errenterian. Martin Mozo oso gizon
ezaguna izan zen herrian, mediku titularraz gain La Fabril Lanera-ko zuzendaria
ere izan baikenuen. Errenteriako herriak Laneko Domina eskatu zuen Mozo
jaunarentzat, harengan ziren merituak kontuan izanda. Errenterian hil zen
1934an.
Mozo-Ocio-Azkarraga sendia. Ezkerrean "Lurgorri" |
Jose
Maria Azkarraga, sendi monarkiko atzerakoian sortua, Madrilen euskaltzaletu
zen. Hurrengo urratsa emateko bultzagilea, Agurainera bere ideia
abertzaleengatik Errenteriatik heldutako Leandro-Valero Arbide apaiza izan zen.
Honek Jose Maria gaztea ezagutu bezain laster adiskidetu egin ziren eta halako
batean bota zion: "Badaukat zuretzat andereño aproposa" Modu xehe horren bidez ahalbidetu zion Juana
Mozo Ociorenganako zubia. Ezkonduta gero Madrilera doa bizitzera bikotea baina
1916an Jose Maria Bilboko Hezkuntza Institutuaren idazkari izendatu zuten eta
sendia Bilbora aldatu zen.
Jose Mari Azkarraga. Biografia txikia
Bikotearen
lehen semea izan zen Jose Mari Azkarraga Mozo, 1916ko urriaren 29an Errenterian
munduratua. Sendiak bazuen lehendik beste alaba bat, baita errenteriarra ere,
Maria Dolores, herritarren artean Lola deiturarengatik ezagunagoa dena. Juana
Mozok bere gurasoen etxeko supazterra nahiago bide izan zuen bere lehen bi
seme-alabentzat Bilboko eraikin ofizial hotzeko bakardadea baino, eta horrela
Carretera kaleko 12. zenbakian etorri zen mundura gaurko gure protagonista.
Jose Mari, Lola, Begoña eta Emiliano anaia arrebak |
Jose Mariren haurtzaroa Bilbon eman zen eta Plaza
Berriko marista fraideen ikastetxean lehen mailako ikasketak burutu zituen.
Bertan ere Lehen Jaun Hartzea egin zuen. Jose Mariren aitak Ministerioko
funtzionario bezala igoera izan zuenez gero Madrilera aldatu zen sendi osoa,
1929an, ordurako beste bi kide gaztetxo gehiagorekin: Emiliano eta Begoña.
Madrilerako aldaketa eman aurretik, ordea, Jose
Maria Azkarragak beste erabaki garrantzitsu bat hartu zuen, sendiaren
ibilbidean mugarri garrantzitsua izango zena: udako etxe bat eraiki zuen
Arabako Aramaion. Etxe hark eta, oro
har, Aramaioko giroak modu berezian eragin zuten Jose Mari gaztearengan. Oso
errealitate euskaldun bat aurkitu zuen ibar hartan eta hezurretaraino kutsatu
zen euskal estiloaz, Bilbo erdaldunean aurkitu ez zuena. Aramaioko etxea izango
da Jose Marirentzat, 1937an eraila izango den arte, euskaltzaletasunaren murgil
egiteko egiazko arragoa.
Lurgorri, Pako Salaberri eta Emiliano Azkarraga |
Jose Marik Madrilen amaitu zuen batxilerra eta 1930ean
Unibertsitateko ikasketei ekin zien, Zuzenbide Fakultatean. Bertan lau
ikasturte eman zituen. Aramaioko giro abertzale euskaltzalea izan bazen
piztailea, Madrilen aukera ezin hobea aurkitu zuen gazte hark bere ideia
politikoetan hazteko. Euskal Herria maite zuen eta huraxe izango zen
aurrerantzean bere bizitzako uneak oro eramango zizkiona.
Madrileko
“Euzko Ikasle Batza”ren presidentea hautatu zuten 1933an eta euskal nazioaren
defentsan aritu zen gogotsu, beste zenbait kiderekin batera. Euskal militanteen
artean lagunak izan zituen Jesus Galindez, Benito Areso, Angel Apraiz, Andoni
Urrestarazu, Bernardo Mesanza eta abar luze bat. Haiekin batera lortu ahal izan
zuen Azkarraga gazteak Madril bilakatzea euskal kulturaren erreferente bat.
Euskal Unibertsitatearen gaineko aldarrikapen jarraikia, euskararen
ikastaroak, literatura eta ikerketa
lehiaketak, pintura, eta musika erakustaldiak antolatu zituen. Diodan, Euskal
Ikasleen I Lehiaketan, 1934an Errenteriako Udalaren diru laguntza batekin
finantzatu ahal izan zela Euskal Industriari buruzko ikerketa lerroa.
Jose Mari
Azkarragak harreman sare zabala bilbatu ahal izan zuen Batzaren
lehendakaritzatik: Jose Migel Barandiaran, Bonifacio de Echegaray, Manuel
Irujo, Jesus Apellaniz, Fernando Amarika eta gisa horretako intelektual
askorekin. Hamazortzi urteko gaztea zela kontuan izanda, ez zen Azkarragarena
txantxetako lorpena izan (1)
Aramaioko etxea |
Aramaioko Euzko Gaztedian afiliatu zen eta bertatik
lehen urrats politikoak eman zituen, EAJko kide ospetsuekin han eta hemen
hitzaldiak ematen aritu zelarik 1934tik. Urte hartan bertan, Instrukzioko
Ministerioaren Administral-Tekniko Kidegorako oposaketak egin ziren Madrilen
eta lau mila kideren artean lehena atera zen “Lurgorri”. Plaza eska zezakeen
lanerako, eta ezagutzen ez zutenen harridurarako, Oñatiko Institutua hautatu
zuen. Arrazoia? Euskadin bizi ahal izatea … eta bihotzean zeraman gar
aberkoiari aukera ematea. Bestalde, Zuzenbide karrerako azken ikasturtea libre
moduan egingo zuen eta badirudi behin karrera amaituta ELA-STV sindikatuan lan
profesionala egiteko asmoa zuela.
Europako mugimendu abertzaleak ezagutzen zituen eta
estaturik gabeko nazioen kulturak aztertu zituen. Kontaktuak zituen Madrilen,
europar sentsibilitatea hurbilarazten ziotenak. Estudiatu zuen Kroazia, Txekia,
Hungaria, Austria, Irlanda, Finlandia... eta beste herrialde askotako egoera
politiko eta kulturala. “Iksi kieli, iksi
mieli” idatzi zuen behin (2),
bere eginez Oksanen suomiarraren askatasun kanta: hizkuntza bat, gogo bat.
Jose Mari Azkarraga idazlea. Lurgorri
Idazle
bezala nabarmendu zen gehien bat Azkarraga gaztea. Hiru urte jori utzi
zizkigun alde horretatik. Augustin Zubikarai Euzkadi egunkariko bere lankideak
zioenez, Jose Marik idaztea zuen laket eta horretara eskaini zuen bere burua,
aldizkari eta egunkarietan. Ene
ustez, “Lurgorri” (3)
kazetari peto petoa izan zen, ofizioan bere kabuz hezita. Zuzenbideko ikasketek
oinarri sendoa eman zioten, prestakuntza guztiz serioa, eta hori garbi asko
geratzen da, artikulu periodistikoetan darabilen estiloan.
1932koak
ditugu bere lehen hausnarketa idatziak Amayur astekarian. Hamasei urte bete
berriak zituen errenteriarrak eta lehen ekarpena "Socialismo"
titulatu zuen. Bi urtez iraun zuen astekariarekiko harreman aktiboak. Gero
Euzko Langille agerkariaren txanda etorri zen. Jose Mari ELAn zegoen
afiliatua eta euskal langileen defentsan aritu zen idazki eta hitzaldien
bitartez. Gudari aldizkari
(1936-37) eta Euzkadi egunkariko (1933-37) lankidetzarekin osatu zuen
Azkarragak bere ekarpen literarioa. Gerra denboran Euzkadi egunkaria izan zuen,
gehien bat, bere lan tokia eta Euskadiko frontean ez ezik gerrako korrespontsal
gisa Asturiasen ere aritu zen.
Jose Mari Azkarraga. Politikoa
EAJ eta ELA-STVko
militantea zen. Altxamendu faxistak Aramaion harrapatu zuen “Lurgorri” guraso
eta anaia-arrebekin, pleuresia baten arrastoak guztiz osatu gabe. Aramaion
sortutako Comité del Frente Popular-arekin kolaboratu zuen eta euskal miliziak
osatzean, Aramaio, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako lagun batzuekin
batera kuartel bat eratu zuten Eskoriatzan. Huraxe izan zen Amayur batailoiaren
zeluletako bat. EAJ-k frontera bidali zuen Jose Mari, kazetari lanetan.
Gerra
aurrera zihoala, Ariztimuño batailoiko komisario politiko izendatu zuten
“Lurgorri” 1937an, eta azkenik, San Andres izenekoan aritu zen kargu
berdinarekin. Bestalde, lehen Eusko Jaurlaritzako Kultura Batzordeko kide
izendatu zuten 1936an, eta Bigarren Mailako Hezkuntzako aholkulari gisa aritu
zen, aritu ahal izan zen denbora laburrean. Angelita Loidi Bizkarrondoren oroitzapenetan
oinarritua Mikel Zabaletak argitaratutako “De los Olaziregi a los Loidi” lanean
irakurtzen dugu: “La madrugada siguiente (23 de agosto) se despidió de Koldo
Mitxelena y de Jose Mari Azkarraga, cuya familia materna era de Rentería, y al
que conocían los Loidi, que había sido ascendido en Trucíos a comandante del
Euzko Gudarostea”
Santoñako traizioa deitu izan den jazoera dela eta,
hainbat eta hainbat euskaldunekin batera, faxistek “Lurgorri” atzeman zuten eta
Duesoko presondegira sartu zuten. 1937ko
irailaren 27an epaitu zuten. Azaroaren 28an, “Senra” zeritzan itsasontzian Bilbora eraman zuten. Eta
handik Larrinagako kartzelara: 53 zenbakiko ziegara sartu zuten. Derioko
kanposantuko ormaren kontra fusilatu zuten Jose
Mari Azkarraga 1937ko
abenduaren 16ko egunsentian. Erregistro Zibileko (Hirugarren Atala) 23
liburuan, 262-476 orrialdean, egun hartako ziurtagiria irakur daiteke:
“Falleció”
Guraso eta arrebei zuzendutako eskutitza |
Hil aurreko
orduetan Azkarraga abertzaleak bere ziegatik idatzitako eskutitzak ditugu
testigantzarik adierazgarriena gazte hark bizi izan eta amesten zuenaren
gainean. Guraso eta arrebei, Emiliano anaiari, amaren aldeko
osaba-izebei eta Juan Ajuriaguerra EAJko buruzagiari zuzendutakoetan, pertsona
ausart, zintzo, eskuzabal eta maitagarriaren mezuak irakurtzen dira.
Abertzaletasun eta euskaltzaletasuna izan zituen helburu Jose Mari gazteak bere
bizitza-ibilbidean. Horregatik erail zuten.
Jose
Mari Azkarraga Mozo “Lurgorri”, Franco jeneralaren agindupean altxatutako uhin
faxistak hil zuen. Etika politikoak eraginda justiziaren aldeko ideiak
defendatu zituen gazteari Derioko hilerrian itzali zioten bizia. Bertako orma
grisak abertzale euskaltzalearen odolaz tindatu ziren abenduaren 16 hotz
ilunean. Euskal Herriaren ametsa, berriz, hamarkadatarako belztu zen.
Sarraski
hartatik hamarkada luzeak eman diren arren, eraile haien
ondorengoetako inork ez du krimenarengatik urrikalpena erakutsi. Gertatu
izan ez balitz bezala. Areago, faxista haien kumeen kumeak historiari buruzko
irakurketa kolpista berri batean justifikatzen ari dira altxamendua eta haren
ondorio latzak. Memoria historikoa arbuiatzen dute, ariketa ziniko
lotsagarrian.
Baina
Jose Mari Azkarraga Mozorenaren gisako kasuak ditugu giza duintasunaren
sendotasunean sinesten laguntzen digutenak. Euren herriaren askatasunarengatik
eman zuten nork eduki dezakeen ondarerik baliotsuena: bizia. Eta ohore hori ez
die inongo faxismok lapurtuko.
Oharra:
Jose Mari Azkarraga “Lurgorri”ri buruz gehiago jakiteko:
(2)“Lagercrantz” (Euzkadi/1935-02-28)
(3)Lurgorri, Jose Marik
hainbeste maite zuen Aramaioko Telamendi ondoko bazterra da. Handik hartu zuen
izena.
=================================
JOSE MARI AZKARRAGA, "LURGORRI" CENTENARIO
Familia Azkarraga-Mozo. "Lurgorri", primer plano. |
El 16 de diciembre
de 1937 las paredes del cementerio de Derio se tintaron de rojo. Era sangre
vasca, de luchadores en defensa de la libertad ante la ofensiva de los
fascistas franquistas. Balas ordenadas por quienes a partir de entonces
someterían a nuestro país a un terrible período de opresión y despojo de sus
derechos más fundamentales. Casi ochenta años más tarde ningún representante de
aquellos asesinados ha recibido el
pésame ni la petición de perdón de quienes fueron sus ejecutores o sus
descendientes políticos, que los hay muchos. Tampoco lo recibió nadie de los millones
de personas que desde el bando resistente pelearon contra los sublevados,
perdieron, cayeron, se exilaron o, simplemente, pasaron a formar parte del
grupo de proscritos
Entre aquellos
caídos del 16 de diciembre estaba el joven de veintiún años José Mari Azkarraga
Mozo, de quien celebramos en 2016 el centenario de su nacimiento. La corta vida
de Azkarraga Mozo fue una constante en busca del equilibrio político y social
para su anhelada patria vasca. Su formación intelectual la enfocó en aras a
trabajar tanto sindical como políticamente por Euskadi, y su desinteresada
entrega hizo de él que se convirtiera en un ejemplo para los vascos que siguen
anhelando esa Euskal Herria libre y en paz, aún por llegar.
Aramaio. "Lurgorri" 14. entre sus padres en Aramaio, 1930 |
José Mari había
nacido en Errenteria, el 29 de octubre de 1916, en el seno de una familia
nacionalista, siendo su padre alto funcionario del Ministerio de Instrucción
Pública español, lo que le obligó a trasladar entre ese año y el estallido de
la guerra el domicilio familiar a Madrid, Bilbao y Vitoria-Gasteiz. La infancia
de José Mari transcurrió en Bilbao estudiando en el colegio que los maristas
tenían en la Plaza Nueva. Es en esa época cuando los Azkarraga Mozo toman la
decisión de construir una casa veraniega en Aramaio. Este hecho va a incidir
definitivamente en la inclinación política de José Mari, quien va a convertir
este pequeño pueblo alavés en el centro de su actividad militante. Y es desde
entonces que el joven José Mari tomará conciencia de su identidad euskaldun.
Un nuevo traslado
de su padre a Madrid en 1927 le llevó a terminar el bachiller en la capital de
España y a emprender en 1930 en la Facultad de Derecho la carrera
universitaria. Tres años más tarde fue elegido presidente de la Asociación de
Estudiantes Vascos de Madrid, teniendo como apoyo directo para su cometido
cultural a personas como Jesús Galindez, Benito Areso, Angel Apraiz, Andoni
Urrestarazu y Bernardo Mesanza. El trabajo impulsado por José Mari Azkarraga
hizo que aquella asociación se convirtiera en referente de la cultura vasca de
la época.
José Mari tuvo relación con José Miguel Barandiarán, Bonifacio
Etxegaray, Manuel Irujo, José Antonio Agirre, Jesús Apellaniz, Fernando Amarika
y otros, con quienes tejió una red que impulsó iniciativas culturales en Madrid
y en el País Vasco. Extraordinaria labor
teniendo en cuenta que no había cumplido aún los veinte años. Merece resaltar
que Azkarraga mantenía amistad desde la infancia con los también
errenteriarras Koldo Mitxelena y José
Antonio Loidi Bizkarrondo. Uno de los retos de aquel grupo de jóvenes fue la
concienciación popular acerca de la necesidad de una universidad vasca.
Aramaio, 1934. Tellamendi. "Lurgorri" 8. |
En Aramaio se
afilió al EAJ-PNV y desde 1934 es reclamado constantemente para pronunciar
charlas y mítines. Aquel año ganó con el número uno entre más de cuatro mil
opositores las oposiciones que el Ministerio de Instrucción Pública sacó para
técnicos cualificados y eligió destino: el Instituto de Enseñanza Media de
Oñati. Su intención era instalar su domicilio en el País Vasco – a partir de entonces
Aramaio es su centro neurálgico- y
trabajar más en contacto con sus gentes. Además, desde Oñati terminaría por
libre el último curso de la carrera de leyes. Deseaba trabajar profesionalmente
en el sindicato ELA-STV. Estudió a fondo los movimientos nacionalistas europeos
así como las culturas de los países sin estado. En 1935 publicó en el diario
Euzkadi un artículo titulado “Lagercrantz” en el que se reafirmaba en el
mensaje suomi “Iksi kieli, iksi mieli” – una lengua un alma.
Aramaio, 1935 |
La actividad literaria
de Jose Mari Azkarraga “Lurgorri” comenzó en 1932 en la revista Amayur, siendo
de un nivel frenético en el período 1934-36, fundamentalmente en las revistas
Euzko Langille y Gudari y en el diario Euzkadi. En opinión de su compañero de
redacción en el citado periódico Augustín Zubikarai, “Lurgorri” era un
periodista de cuerpo entero, con una clara determinación: despertar y alimentar
la conciencia social vasca a través de la pluma literaria. En 1936 fue nombrado
miembro de la Comisión de Cultura del primer Gobierno Vasco.
Su militancia en el
PNV le llevó a ocuparse de la formación política de los cuadros dirigentes y,
en general, de los afiliados de los batzokis en el Alto Deva y Álava. El
alzamiento fascista le pilló en Aramaio y colaboró con el Comité del Frente
Popular que allí se creó. Fue uno de los
impulsores del batallón Amayur. Y al poco tiempo del estallido de la contienda
el PNV lo envió al frente en calidad de corresponsal de guerra. En 1937
nombraron a “Lurgorri” comisario político del batallón Ariztimuño, para más
tarde serlo también del San Andrés. En Agosto de aquel mismo año fue nombrado
comandante de Euzko Gudarostea.
"Falleció" |
Tras la conocida como
Traición de Santoña Jose Mari Azkarraga fue detenido siendo encarcelado en la
prisión de El Dueso. Lo juzgaron – es un decir- el 27 de septiembre de 1937,
siendo condenado a muerte. Pena que fue llevada a cabo la madrugada del 16 de
diciembre. Previamente a su salida de la celda camino del paredón dejó escritas
sendas cartas para su hermano –encarcelado junto a él y condenado a muerte-
para sus padres y hermanas y para Juan Ajuriaguerra, personalizando en él al PNV.
En esas misivas se refleja el sentir y el proceder de quien hasta su postrero
momento fue capaz de reflejar: “He amado mucho a mi Patria. Esa es la única
falta que se me pudiera imputar, para mi gran honor. Y sólo os pido que la
améis vosotros también. Ni una venganza quiero por mi muerte”
Al día siguiente en el registro civil algún
funcionario fiel al mandato franquista escribió: “Falleció”.
Paseo "Lurgorri" en Aramaio |
Asesinaron al joven
“Lurgorri”, hazaña que no les costó mucho. Pero no pudieron con la fuerza de
las ideas de un vasco que, como otros miles, hicieron frente a una cruzada
diseñada para acabar con cualquier sueño de libertad. Termino transcribiendo el
hermoso poema que escribió José Mari, quizás intuyendo su final: “Y cuando
lejos de ti, ya de mí se olvide el mundo. Cuando nadie sepa ya, que de esos
valles oriundo, soy y en ellos nací: mi corazón te amará”
Nota: Para saber más sobre Jose Mari Azkarraga “Lurgorri”:
Azkarraga-Velez de Mendizabal Sendia