Joaquin Turina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Joaquin Turina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

apirila 27, 2019

ALBINA MADINABEITIA. Espainiako Orkestra Nazionala

Arrasateko historian emakume gutxi izango da, Albina Madinabeitiaren ospe mailara iritsi direnak. Estatu osora irradiatu zuen biolin jole handiak bere kalitatea gazte-gaztetatik, eta oso ekarpen baliotsua izan zen arrasatearrarena. Denboraren joanak erdi estali dizkigu Albinaren lorpenak eta emakume aparta izan zelako iruditu zait egokia dela – agian justiziakoa dela esan beharko nuke- txoko honetan toki bat ematea gure herrikidearen ibilbide artistikoari. 
Albina Madinabeitia, 1977an
 Ekin diot Albina Madinabeitiaren gaineko bizitzaren zertzeladak eskaintzeari, Arrasateko emakume honen ibilbide artistikoa irakurleei hurbiltzearren. Honako hauek dira kapituluak:

Albinaren ezkontzarekin amaitu nuen aurreko ekarpena. Auskalo zenbat arrazoi tarteko, oso laburra izan zen Velar-Madinabeitia bikotearen elkar bizitza. Eta Albinak –babak eltzetik atera behar eta- zeru berriak bilatzeari berrekin zion. Madrilera aldatu zen bizitzera, eta berarekin, Jontxu semea ez ezik Nazaio eta Kandida gurasoak ere eraman zituen.

ETAPA BERRIA
Albinak aitortzen zidan berarekin 1977an izan nuen elkarrizketan: 

“Ezkonduta eta gerra hasieran Yon umearekin bakarrik geratu nintzenez gero, oso egoera ekonomiko kaskarrean, Jesus Aranbarri maisuak deitua Bilboko Orkestra Sinfonikoan sartu nintzen. Zortzi hilabete eman nituen. Izan ere, nire senarra itzuli ondoren ostera utzi nion musikari…  harik eta gure artekoak hondoa jo zuela konturatu arte. 1939 urtea zen eta orduantxe egokitu zitzaidan Madrilera itzultzeko aukera paregabea. Joakin Turina maisuak deitu ninduen, Orkestra Nazionalerako oposaketetara aurkezteko adieraziz. Eta azterketak eginda lortu nuen musika talde hartako lehen biolina izatea” 

Albina bere gurasoekin
Hogeita hamabost urte haietan aurrean izan zituen zuzendarien aurrean norekin geratzen zen itaundu nionean: 

“Orkestra Nazionalean ez ezik, Bilboko Sinfonikoan eta Madrileko Ganbarakoan ere aritu naiz eta oso zuzendari onak ezagutu ditut. Bost nabarmenduko nituzke: Rafael Frühbeck de Burgos, Ataulfo Argenta, Zubin Mehta, eta Carlo Giulini. Gehien atsegin nuena Mehta da. Bestalde Ataulfo Argentarekikoa oso harremana ona izan zen, biak batera ibili baikinen denbora luzez eta ondo ezagutzen genuen elkar” 

Albina Madinabeitiak Madrileko Ganbara Musikako Orkestran jo zuen, bere laguna zen Ataulfo Argentak 1944an sortu zuenetik.  Diodan, halaber, Argenta eta Albina batera heldu zirela Espainiako Orkestra Nazionalera, arrasatearra lehen biolin jole bezala eta santandertarra piano jole gisa. Dakusagun zer zioen, Joaquin Rodrigo gitarra jole handiak elkarte haren gain, 1947ko abenduaren 31an Donostiako “La Voz de España” egunkarian: 

“La Orquesta de Cámara de Madrid ha entrado en este año en una fase decisiva para el afianzamiento de esta pequeña pero ya excelente orquesta. Su fundador y director, el maestro Argenta, ha dado este año el paso definitivo en la orquesta” 

Eta Orkestra horrekin Arrasaten aurkeztu zen Albina, 1948ko urtarrilaren 6an, penintsulako hainbat eszenategitan ematen ari ziren kontzertuetako batean. Kontzertu hura Unión Cerrajerako zenbait pertsonaren bitartekotzaz egin ahal izan zen; eskuko egitarauan irakur daitekeenez, “Patrocinado por la empresa Unión Cerrajera S.A”  Eskukoan ere irakurtzen da: 
Ataulfo Argenta, Albina, Camilo Basterretxea, Rikardo Azkoaga, 1948

“Hemos de subrayar la importancia y alto significado para Mondragón de esta actuación de una orquesta de tan elevado rango, y tal gentileza del Maestro Argenta y de los profesores de su agrupación merece la gratitud de nuestro pueblo. La gran artista mondragonesa Albina Madinabeitia forma parte de este excepcional conjunto de consumados profesores, y esta circunstancia, unida a que interpretará como solista una de las obras del programa, aumenta el interés de este concierto memorable” 

Albina Madinabeitia biolin jole arrasatearraren bitartekotzak egin zuen posible ekintza hura, eta bere herrikideek zuzen-zuzenean frogatu ahal izan zuten Albinaren artea, espainiar musika espektroan goren-goreneko izarra izatera eraman zuena.  Albina Madinabeitiak Beethovenen “Romanza en fa” interpretatu zuen bakarlari gisa. Orkestrak jo zituen beste obrak, Beethovenen “Coriolano”, Mozarten “Mi bemoleko 39 zenbakiko sinfonia”, Gretryren “Dantzak”, Schuberten “Rosamunda” eta Jimenezen “Luis Alonsoren dantza”. Kontzertua Ideal Zineman izan zen, arratsaldeko 6´15etan. Biharamunean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eskaini zuen Orkestrak Gipuzkoako bigarrena. Donostiako prentsak ez zion lerro bat ere eskaini Arrasateko kontzertuari.

“1949” nire liburuan musika eta Albina Madinabeitiarekin zer ikusirik zuen beste berri  bat eman nuen. Hain zuzen, urte hartako ekainaren 5ean, igandea, eta berriz ere Unión Cerrajeraren ekimenari esker, Madrileko Ganbara Orkestrak berriro jo zuen, Argenta musika zuzendaria Arrasatera itzultzen zelarik.  Eszenategia aldatu zen, Ideal Zinematik enpresaren lantegiko tailerretara. “Concierto que la Unión Cerrajera ofrece a su personal” zioen eskuko egitarauak. Kontzertua, urtebete bat lehenagoaren antzera, arratsaldeko 4´15etan hasi zen. Eta eskuko orrietan irakur zitekeen: “La puerta de acceso al local se cerrará a las 4´15 en punto” 

Egitarauaren arabera, apropos egokituriko eszenategitik ondoko obrak eskaini zituen Orkestrak: Beethovenen “Prometeo”, Vivaldiren “Re txikiko Kontzertua”, Mendelssohnen “Sinfonia” eta obra berezi bezala Joaquin Rodrigoren “Aranjuezeko kontzertua”, Narciso Yepes gitarra jole entzutetsua bakarlari gisa aritu zelarik.

Egun hartan Union Cerrajeraren sarraildegiko tailerretan 2.300 aulki jarri ziren. Zalantzarik gabe, Arrasaten inoiz izandako musika klasikoko kontzerturik jendatsuena gertatu zen, eta Albina Madinabeitia han zegoen izar artistiko bezala.  Horrelako espektakuluak Unión Cerrajera enpresak bakarrik era zitzakeen; eratu zituen eta harrez geroztik beste inork ez dio ildo hari jarraiki. 

Kontzertu haren gain oso informazio txikia eman zuen Donostiako prentsak. “El Diario
Vasco”k, adibidez, 1949ko ekainaren 4an mikro albiste bat eskaintzen zuen eta, gainera, oker, ekitaldia 5ean izan baitzen:
 
“Hoy actúa en la factoría Unión Cerrajera de Mondragón la Orquesta de Cámara de Madrid, dirigida por el maestro Argenta. Excusamos decir el interés que reina en la villa cerrajera por asistir a este nuevo concierto, que revela el magnífico gesto de los dirigentes de la importante industria mondragonesa a favor de los productores” 

“La Voz de España”k ere, ekainaren 5eko edizioan, are laburragoki informatzen zuen: 

“En la tarde de hoy domingo, en las dependencias de la Unión Cerrajera de Mondragón, la Orquesta de Cámara de Madrid – que ha sido contratada por la empresa de dicha factoría- dará un concierto en honor de los productores, bajo la dirección del maestro Argenta” 

Kontzertu berri bat eman zen 1951an, protagonista berdintsuekin. “La Voz de España” 1951ko irailaren 8ko edizioan zioen: 

“Mañana domingo y en los locales instalados al efecto por la importante empresa Unión Cerrajera, actuará la renombrada Orquesta de Cámara de Madrid, que dirige el maestro Ataulfo Argenta, y de la cual el público mondragonés tiene tan gratos recuerdos. Este concierto, que tendrá lugar a la tarde, organiza la aludida empresa en obsequio a su personal” 

Beraz, ostera Unión Cerrajeraren laguntzaz, “Concierto dedicado por la empresa a sus obreros y empleados”  kontzertu berria eskaini zuen Madrileko Ganbara Orkestrak, Albina Madinabeitiarekin lehen biolin jole bezala, eta Beethoven, Tchaikowsky, Prokofieff, Barbieri eta beste zenbaitzuen obrak entzun ahal izan ziren lantegiko sarraildegian. Abeslari bakarlari moduan Ana Maria Iriarte sopranoa aritu zen. Kontzertura herriko eta probintziako agintariak agertu ziren eta baita Orkestrako lehendakaria zen Bolarqueko Markesa ere, Albina Madinabeitiaren adiskide handia.

Eta hilaren 11an beste ohartxo txiki batekin kontzertuaren berri eman zuen “La Voz de España” egunkariak. Zalantzarik gabe, oharra automatikoki zegoen idatzita, data ere gaizki baitago. Itxura denez, Ama Birjinaren eguna izatea zen inportanteena kazetariarentzat: 

“El sábado pasado, festividad de la Santísima Virgen María, en Mondragón dio un gran concierto – resultado un señalado éxito- la Orquesta de Cámara de Madrid, dirigida por el ilustre maestro Argenta”

Argazkiak: JMVM 

apirila 06, 2019

ALBINA MADINABEITIA. Pilar Caverorekin bikote ospetsua. Errege-erreginarekin


Arrasateko historian emakume gutxi izango da, Albina Madinabeitiaren ospe mailara iritsi direnak. Estatu osora irradiatu zuen biolin jole handiak bere kalitatea gazte-gaztetatik, eta oso ekarpen baliotsua izan zen arrasatearrarena. Denboraren joanak erdi estali dizkigu Albinaren lorpenak eta emakume aparta izan zelako iruditu zait egokia dela – agian justiziakoa dela esan beharko nuke- txoko honetan toki bat ematea gure herrikidearen ibilbide artistikoari. 
Albina Madinabeitia, 1977an
 Ekin diot Albina Madinabeitiaren gaineko bizitzaren zertzeladak eskaintzeari, Arrasateko emakume honen ibilbide artistikoa irakurleei hurbiltzearren. Honako hauek dira kapituluak:
10.- Kontzertua Arrasaten. 1930
11.- Lehen kontzertua Arrasaten. 1922




Albina Madinabeitiaren ibilbide artistikoak sekulako abiadura zeraman XX.aren hirugarren hamarkadan, eta emanaldiak biderkatu egiten ziren. Sekulako aurrerapausua egin zuen bere kontzertuetan Pilar Cavero pianojole aragoiarrarekin jotzeari ekin zionean. Bikotearen ospeak gora egin zuen, bitsaren antzera. 

PILAR CAVEROrekin
Madrilen izan zuen Albina Madinabeitiak bere epizentro artistikoa eta bere karrera artistikoaren lehen etapan – 1936ko gerra aurrekoa- lotuta egon zen zenbait urtetan Pilar Cavero piano jolearenarekin.  Zaragozan jaio zen Pilar 1906an eta Tolosan hil zen 2005ean, Gipuzkoako foru hiriburura ezkondu baitzen. 

Bikoteak hamaika kontzertu eman zituen Espainia osoan, Asociación de Cultura Musicalen bitartez.  Albina eta Pilar 1926an hasi ziren elkarrekin jotzen eta bost urtez aritu ziren eszenategietan. Caveroren azken kontzertua ere Albinaren ondoan eman zuen. Aipatu Musika Kulturaren Elkartea 1922an Madrilen jaio arren Espainiako hainbat hiritan ordezkaritzak ireki zituen eta goi mailako artistak bidaltzen zituen, antzokiz antzoki edo aretoz areto birak eginez. Ehunka emanaldi programatzen zituen urtero eta Albina artistarik adierazgarrienetakoa zen.

Dakardan adibide bat ideia txiki bat egiteko: Granadan 1930ean aritu ziren artisten artean honakoak  ditugu:  otsailak 25, Albina Madinabeitia eta Pilar Cavero;  martxoaren 31an, Arthur Rubinstein piano jolea;  ekainaren 28an, Fasbaendeer Rohr ganbara hirukote alemaniarra; abuztuaren 20an, Hipolito Lazaro tenorea; azaroaren 12an, Andres Segovia gitarra jolea; abenduaren 9an, ostera Albina Madinabeitia eta Pilar Cavero. 

Interesgarria ere, Palentzian 1931an bi artistek eskainitako kontzertua. Antolatzaileek urte musikalari Madrilgo Orkestra Filarmonikoarekin eman nahi zioten  hasiera baina ezina gertatu zitzaienez, ordezkariak hautatu behar izan zituzten. Eta honela zioen “El Día de Palencia” egunkariak 1930ko urriaren 24an:
“Eligieron sin vacilar un concierto de violín y piano- a cargo de las señoritas Madinaveitia  y Cavero – que constituían una garantía de éxito para el concierto inaugural.
Comenzó la ejecución del interesante programa con la interpretación de la “Sonata en Re” de Turina, para violín y piano, que por cierto era tocada por primera vez en España, no habiéndolo sido antes de esta audición más que en otra, en su estreno en París. La inspirada obra de Turina fue ejecutada de manera impecable” 

Turinaren izena agertu zaigu lehen aldiz aurreko lerroaldean eta, ikusiko dugun bezala, pertsonaia garrantzitsua bilakatuko da Albinaren bizitza artistikoan. Joakin Turinarenak dira ondoko hitzak,”Ritmo” aldizkarian  1930eko ekainaren 15ean adierazita:

 “Tengo puesta gran ilusión en una Sonata, para piano y violín, no conocida aún en España, y que se ha estrenado en circunstancias muy especiales. Se la dediqué a Juana Gautier, la excelente artista y era mi deseo que ella la estrenase. Pero un violinista de Lyon la ha dado a conocer, sin que Gautier ni yo hayamos tenido noticia del suceso.  La Gautier la pondrá en breve y en Madrid en la próxima temporada la ejecutarán Albina Madinaveitia y Pilar Cavero” 

Pilar Cavero 1931an erretiratu zen eszenategietatik eta Turinaren obra horren interpretazioan piano jolez aldatu behar izan zuen arrasatearrak. Gero ikusiko dugun moduan, Gloria Loizagak hartu zuen Caveroren tokia.

Orain arte ikusi ditugun kritika guztietan Albina Madinabeitiari denetariko epitetoak eskaini dizkiote, musika arteaz haratago doazenak. Garaiko kazetaritza-estiloari dagozkio eta horrela epaitu behar dira. Beste adibide batzuk: 

“Se aprecia en Albina Madinaveitia, en primer término un temperamento apasionadamente artístico. Todo es arte en esta mujer maravillosa: el abismo insondable de sus ojazos negros, de pupilas soñadoras e ingenuas; la brevedad de sus manos, pulcramente cuidadas; la esbeltez y gentileza de su figura – porcelana de Sevres, dibujo de Penagos; su voz armoniosa y suave, de un lirismo de poesía de Zorrilla, de una musicalidad de poema de Rubén… Todo es arte en esta mujer maravillosa” 

Hori guztia, arte musikalaz idazten hasi gabe. Esan liteke Francisco Fuentes Almeriako  kritikoa maitemindu egin zela lehen unetik hiriburu hartako eszenategira aurreneko aldiz atera zen arrasatearraz. Eta musikaren arloa aurreko laudorioekin alderatuta zirkunstantziala izan balitz bezala dio kritikoak: 
Albina, goian, eta Cavero, 1931an

“Paralelamente con esa cualidad, destaca en la concertista el sonido que arranca al violín: sonoridad robusta, llena y completa, que en el bordón semeja al violoncello, en un alarde de su arco prodigioso. Parodiando una frase feliz de Alberto Insúa al hablar de la Pardo Bazán, podemos decir que la Madinaveitia toca el violín como un hombre, como un hombre que toque bien… Es una verdadera virtusoa" (1)

Kritikoari ez bide zitzaion iturria agortu eta urtebete geroago ildo bertsutik zihoan bere kronikan: 

“Ya juzgué anteriormente, con todo el detenimiento merecido, el alto valor musical de Albina Madinabeitia; de aquí que considere innecesario decir de nuevo lo que tengo dicho. Baste, pues, la afirmación de que a esta muñeca de ojos profundamente soñadores e ingenuos, que toca el violín como un hombre, como un hombre que toque bien, le aguardan tantos éxitos como conciertos corran a su cargo; en el del miércoles fue clamoroso el triunfo” (2)

Urteak ematen ari ziren eta kritikak berean jarraitzen zuen, Albinaren fisikoa nabarmenduz.
“Albina Madinabeitia está ganando hechura y solidez interpretativa, sin que físicamente pierda en un ápice su gracia y esbeltez. Tan chiquilla como se quiera; pero con el violín en la mano, un aplomo y una seguridad maestras, que dan a sus versiones ese “quid” raro que se llama “autoridad” (3)

ERREGE-ERREGINAREKIN
Inoiz idatzi da Albina Madinabeitiak Espainiako errege-erreginaren aurrean izandako emanaldien gain. Egia da orain arte Albinak berak eskainitako datuekin osatu dela pasadizo historiko horren gaineko informazioa. Neu ere horren haritik ibili nintzen, Albinarekin izandako elkarrizketan ahalbideturikoa bakarrik aipatuz, ezer sakondu gabe. Nirea baino geroagoko  beste kronika batzuek, gainera, oker informatu zuten, biolin jole arrasatearrak bere baitan gero eta lausotuago ikusten baitzituen, nonbait, Errege Jauregiko emanaldiak. 

Errege Kaperako bostekoaren zuzendari artistikoa zen Arturo Saco del Valleren bitartez kontaktatu zuten Albinarekin Jauregian aritzeko. Eta birritan ihardun zuen arrasatearrak bere artea errege-erreginari eta horien gonbidatuei  eskaintzen. Nirekin izandako solasaldian -1977ko abenduaren 31an Deia egunkarian agertua- honakoa esan zidan: 

“Madrilgo Palacio Real-ean eman ziren azken bi kontzertuak neureak izan ziren. Azken aurrena Alfontso XIII erregearen urtebetetzean; azkena, Cuerpo Diplomático delakoari eginiko harrera ekitaldi batean” 

Datu horiei jarraiki, bila aritu nintzen hemeroteketan eta bi kontzertuen aipamenak aurkitu nituen. “ABC” Madrilgo egunkariak, 1930eko maiatzaren 18an eman zuen ezagutzera, bezperan Alfontso XIIIaren urtebetetzean eskainitako jai handi eta jendetsua. Lau orrialdetako kronika zabalean denetariko zehazkizunak azaltzen dira eta 28. orrialderaino iritsi behar da “Un interesante concierto” azpitituluko ataltxoa aurkitzeko. Osoa aldatu nahi dut hona, izan ere hura – ezer iragarri gabe, jakina- erregeak Madrileko Jauregian ospatuko zuen azkena gertatu baitzen. Gainera, kontzertua izan zuten Jauregira gonbidatutako ehunka pertsonalitatek dastatutako azken erakargarria. 

“Cuando finalizó el banquete, el Rey y los demás varones presentes pasaron al salón de Columnas para fumar y tomar el café. La Reina y las demás damas trasladáronse a la sala de Carlos III para conversar. A las once y cuarto de la noche coincidieron todos en la sala de Gasparini para asistir a un concierto que dieron dos jóvenes y bellas artistas, de exquisito temperamento, las señoritas Pilar Cavero pianista y Albina Madinaveitia, violinista, con el Sr. Zabaleta. El concierto se desarrolló con arreglo al siguiente programa:
Variaciones pastorales, de S. Rousseau, por el Sr. Zabaleta; Minuetto, de Mozart y Siciliana y Rigodón, de Francoeur, por las señoritas Albina Madinaveitia y Pilar Cavero; Pastoral variada, de Mozart y La hilandera, de Mendelssohn, por la señorita Pilar Cavero;  Siciliana, de Respighi, Giga, de Corelli y Torbellino, de Salzedo, por el Sr. Zabaleta; La Cajita de música, de Liadow, y Danza de El Amor Brujo, de Falla, por la señorita Pilar Cavero; y Habanera, de Ravel, y Danza de La Vida breve, de Falla, por las señoritas Albina Madinaveitia y Pilar Cavero. 
Albina Madinabeitia, gaztaroan

La señorita Madinaveitia lucía precioso traje color malva, y Pilar Cavero un vestido color de rosa. Tanto ellas como el señor Zabaleta fueron muy felicitados al final. A las doce de la noche finalizó el concierto. Las Reales personas se retiraron entonces a sus habitaciones particulares y los invitados siguieron unos momentos en los salones de Palacio. En éste, criados de Caballerizos, a la Federica, cubrían la escalera principal” 

Zabaleta jauna, jakina, Nikanor Zabaleta arpa jole donostiarra zen. Jauregiko morroiak federikar estilora janzten ziren, hots,  Prusiako Federiko Handiaren garaikoak bezala. Ikusi dugu, beraz, nola eratu zen erregearen azken urtebetetzeko jai musikala, eta Albina Madinabeitiak Errege Jauregian emandako lehen kontzertua. Victoria Eugenia  erreginak eskumuturreko bat oparitu zion biolin jole arrasatearrari.

Bigarrena, berriz, 1931ko urtarrilaren 2an izan zen, eta Madrilen ziren enbaxadore eta goi kargu diplomatikoentzat Espainiako errege-erreginak eskainitako harrera ekintzan izan zen. “ABC” egunkariak biharamunean honela zioen: 

“A continuación la Real Familia y todos los demás presentes pasaron a la sala de Gasparini para asistir al concierto. Allí, junto a los Soberanos, sentáronse en primer término las embajadoras y las esposas de los ministros plenipotenciarios. El concierto se desarrolló con arreglo al siguiente programa: 

Danza eslava, de Dvorak, y Movimiento perpetuo, de Ries, por las señoritas Albina Madinaveitia y Pilar Cavero; Los cuentos de Hoffman, romanza, de Offenbach, y Le mariage des roses, de Franck, por la señorita María Cristina Sánchez-Moreno; Rondó caprichoso, de Mendelsshon, por la señorita Cavero; Amor y odio, tonadilla, de Granados, y La marchenera, petenera, de M. Torroba, por la señorita Sánchez-Moreno; El Vito, de Infante, por la señorita Cavero; La vida breve, danza, de Falla, y Variaciones sobre un tema de Corelli, de Tartini, por las señoritas Madinaveitia y Cavero. Acompañó al piano el maestro Saco del Valle. Todos fueron muy aplaudidos.

Por último, los invitados pasaron nuevamente al comedor de gala, donde se sirvió el buffet. Allí Sus Majestades y Altezas continuaron en amena conversación con unos y otros. Cerca de la una de la madrugada la Real Familia retiróse a sus habitaciones particulares y los miembros del Cuerpo Diplomático abandonaron seguidamente Palacio por la escalera principal, que ofrecía, con los criados vestidos de gala, cubriéndola enteramente, hermoso golpe de vista” 

Kontzertu ostean Alfontso XIII.ak beste oparitxo bat luzatu zion Albinari eta zoriondu zuen bere maila artistikoarengatik.  Areago, hurrengo batean ere Jauregian ikusi nahi zuela adierazi zion. Baina hori ez zen gertatu eta gau hartakoarekin amaitu zen Espainiako errege sendiak Jauregian eratutako emanaldi artistikoen zerrenda. Urteko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zen eta borboiek erbesterako bidea hartu behar izan zuten.  Pilar Caverok ere huraxe izan zuen bere  karrerako azken kontzertua. Maitasunak erretiratu zuen eszenategietatik, Tolosara ezkondu eta bizitza pribatuaren aldeko apustua egin ondoren. Handik gutxira Albinak berak egingo zuen bezala. Hori hurrengo ekarpenean ikusiko dugu.

Errege-Jauregiko kontzertu horien ostean Albina Madinabeitiaren ospea biderkatu egin zen eta Madrileko zenbait goi pertsonaiaren etxeetan eratzen ziren jaietara gonbidatzen zuten. Horrela, gizarte kronikako izar bat bilakatu zen Albina gaztea, garaiko aldizkari eta egunkarietan maíz irakur daitekeenez.

Argazkiak: JMVM

(1) Diario de Almería (1929-12-17)
(2) Diario de Almería, (1930-11-21)
(3) “El Sol” (1932-01-26)