1924 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1924 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

urtarrila 14, 2026

ARRASATEKO UDALA ETA EKINTZA ERLIJIOSOAK. 1924

Arrasateko erromesaldia Arantzazura, 1921

Maiz idatzi dut oso zaila gertatzen zela iraganeko udal funtzionamenduan herri eta elizaren interesak bereiztea. Erlijioa gehienetan sustraietaraino sartuta zegoen udal agintarien bizitzan eta nekez eska zekiekeen erauztea, beraientzat berezkoa zen erlijio praktikaren geruzaz. Noski, denborak aldatuz joan ziren eta gizon (beti gizon) haien morala erlaxatzen zihoan arren, artean XX. mendean gogorra zen agintariak jainkoaren gaien kudeaketarekin lotzen zituen lokarria. Makina bat adibide jar nitzake, Arrasateko udal aktetan aurkituak, baina gaur bi aletxoren berri emango dut, 1924an gertatuak.

Alkatea Dagoberto Resusta zen eta zinegotziak Rikardo Azkoaga, Demetrio Luko, Sandalio Hevia, Juan Goñi, Bonifazio Maidagan, Benito Abarrategi, Melkiades Jauregibarrria, Biktoriano Heriz, Nikomedes Mendizabal, Agustin Agirreurreta eta Marzelino Amozarrain. Idazkaria Prudentzio Iraeta.

1924ko urrian 26an, udal agintariek eztabaida izan zuten 1925eko aurrekontuen gain, eta alkateak planteatu zuen, aurrekontuen goranzko joera zela eta, bere iritziz Arantzazuko prozesiorako partida kendu egin behar zela. Goñi zinegotziak erantzun zion:

“…por la cantidad que supone el costo de la Peregrinación anual que se celebra a Aránzazu, no debe violentarse la conciencia pública, siendo el acto que se celebra resultado de la traslación de los votos hechos por los anteriores, a causa de favores recibidos de la Virgen en momentos graves, habiéndose realizado dicho cambio para no coincidir las procesiones con días laborales y con beneplácito del señor Obispo”

Eztabaida sutsua izan zen jarraian, gehienak dirulaguntza kentzearen alde. Ikus ditzagun batzuen planteamenduak:

“Los votos son personales, no debiendo por ello ligar a los ayuntamientos venideros, y además debe celebrarse sin dar lugar a gastos” (Azkoaga)

“Con lo que se pretende no se va contra la religiosidad del pueblo, sino tan solamente a practicar la conmutación del acto que se realiza en Aránzazu a esta villa” (Luko)

“La decisión afecta a la mayoría del pueblo de Mondragón, que se halla conforme con la celebración del acto en la forma que tiene lugar, siendo sagrado el cumplimiento de los votos que se hacen” (Goñi)

“Los que acordaron el cambio lo hicieron equivocadamente por sacar la función fuera del pueblo, por lo que debe de rectificarse aquel acuerdo” (Luko)

“Estoy de acuerdo en mantener el voto, pero celebrándose como antes en Mondragón y no en Aránzazu, lo cual entre otras ventajas tiene el de evitar gastos” (Resusta)

“Para evitar gastos no es menester tocar el corazón del pueblo” (Goñi)

“Estoy de acuerdo en que se celebre en Aránzazu como hasta ahora, y es la segunda vez que se toca este punto pues antes fue con motivo de la asistencia de los concejales a las funciones religiosas” (Jauregibarria)

Eta iritzi desberdinen artean alkateak bozkatzera ipini zuen planteamendua, baina txiribuelta bat emanez, zinegotziek ez zuten bozkatu diru laguntza kentzea ala ez, baizik Arantzazuko erromesaldia Arrasateko prozesioarengatik aldatzea, eta emaitza aldaketaren aldekoa izan zen. Resusta, Azkoaga, Luko, Abarrategi, Amozarrain eta Mendizabalek aldatzea eskatu zuten eta Goñi, Jauregibarria, Heriz eta Maidaganek Arantzazura joaten jarraitzea.

Funtsean erabakiak lortzen zuena, Arantzazura joateko diru laguntzarik ez ematea zen. Gogoratu behar da, herriko prozesioari agur esatea eta Arantzazura joatearekin ordezkatzea 1918an hartu zuela Arrasateko Udalak, alkatea Juan Goñi zenean. 

Udal korporazioa, elizatik udaletxera

Baina goian Jauregibarria zinegotziaren aipamen bat ikusi dugu, funtzio erlijiosoetara
joateri dagokiona, eta horren muinaz jabetzeko 1924ko uztailaren lehenera igo behar da, egun hartan udal plenoak Luko zinegotziaren mozio bat entzun baitzuen. Gaia udal ordezkarien presentzia zeremonia erlijiosoetan zen. Luko jaunak honela planteatu zuen:

“1º Que la asistencia a la Misa Mayor del Domingo de Pentecostés se traslade al día siguiente lunes, en que la Iglesia celebra la festividad de San Vicente Ferrer, motivo de la asistencia. 2º Que a la lista vigente hay que añadir otros. 3º Que comprendiendo ya la lista muchos días de asistencia, creados la mayoría de diez años a esta parte, fundados en la religiosidad de la Corporación, y relacionada la asistencia con obligaciones que se impone a Concejales, Tamborileros y Música, deben distinguirse esos días resultantes en dos grupos, uno llamado de “Gran solemnidad” y otro de ”Días ordinarios o corrientes” A los primeros asiste la Corporación precedida del tamboril y después de Misa Mayor se efectúe por la de Música el concierto en la Plaza principal. En los días corrientes se prescinda de Tamboril y Música, y sin necesidad de reunirse en la Sala Capitular, pueda cada concejal asistente acudir a su sitial de la iglesia”

Onartu egin zen Lukoren mozioa salbuespen batekin: Goñi zinegotziak planteatu zuen  zeremonia arruntetan alkatea edo horrek hautatutakoa bakarrik joatea elizara udalaren izenean. Luko baino aurrerakoiagoa agertu zen Goñi iritzi horrekin, et udalak aho batez onartu zuen. Aurrerantzean, honakoa izan zuten zeremonia erlijiosoetako zerrenda:

“Días de gran solemnidad: 1º de enero Año nuevo / Semana Santa, jueves y viernes / San Vicente Ferrer / Corpus Christi /  24 de junio San Juan Bautista / 15 de agosto Asunción de la Virgen / 25 de diciembre Natividad del Señor.

Días corrientes: 6 de enero Santos Reyes /  19 de marzo Patriarca San José / Pascua de Resurreccion /  29 de junio San Pedro Apóstol / 25 de julio Santiago Apóstol / 31 de julio San Ignacio / 8 de diciembre Purisima Concepción”


ARRASATEKO ERROMESALDIA ETA PROZESIOARI BURUZ GEHIAGO

https://txemax3.blogspot.com/2018/09/arrasateko-prozesioa-irailaren-8an.html

https://txemax3.blogspot.com/2020/09/arrasate-erre-egiten-da-1516-urtean.html

https://1949arrasate.blogspot.com/2021/09/arrasateko-herria-arantzazura-1921.html

Argazkiak: Carmelo Letona eta Mendia bildumak

abendua 11, 2024

DUELA MENDE OSOKO ARRASATE, DATUTAN


Urtea amaitzear dago eta gutariko bakoitzak egin dezake bere balantze partikularra, urteak ekarri eta kendu dionaren arabera. Batzuk balantze orokorrago batekin ausartuko dira, nonbait, eta herrian gertatutakoari buruzko memoria gauza lezakete, datu objektibotan eta, zailago, subjektiboetan. Gaurko ekarpentxo honetan atzera egingo dut salto, mende osoko tartean, eta 1924ko argazki bat egingo dut, zenbait daturekin,  irakurleak duela mende osoko testuinguru hartara garraiatu guran. Datu ofizialak dira, izan ere Prudentzio Iraeta orduko udal idazkariak prestatutako udal memoriatik hartu ditut. Dakusagun:

Hasteko, diodan, 1924ko udal aurrekontua, osoa, 186.000 pezetakoa izan zela (gaurko diruarekin, 1.115 euro). Haietako 26.000 inguru (hau da, %14) hezkuntzarako (orduan maisu-maistrek udal dirutik kobratzen zuten) beste horrenbeste obra publikoetarako; 33.000 pezeta zaintzarako (udaltzain, auzoetako guardak eta somatena) Udal gastuetarako, berriz, beste horrenbeste.

Bada partida bat, ONGIZATEA (orduan, beneficencia
izenarekin) 26.000 pezetarekin ere (hau da, %14) Gehien bat herriko pobreentzako dirulaguntzak ziren.

Diodan, konparaketa orokorra egiteko, 2024ko aurrekontua 46 milioi euro inguru dela. Ez noa, jakina, partidaz partida xehetzera, inondik ere. Baina bai egingo dut, aipatutako Ongizate partidari dagokion alderaketa, aurtengoa 3´6 milioi euro baitira, hau da aurrekontuaren %8.

Aurrekontu osoaren aldaketa (eurotan): 1.115tik 46 milioitara: 41.255 bider gehiago

Ongizatean (eurotan): 156tik 3´6 milioitara: 23.076 gehiago.

Bakoitzak atera ditzala ondorioak.


Zein zen Arrasateko biztanlegoaren kopurua 1924an? Udal memoriari jarraiki honakoak ditugu datuak:

Urtearen hasieran 6.378 ziren herritarrak, horietako 3.332 emakumeak eta 3.046 gizonezkoak. Eta aurreko urteekin alderatuta kopurua igotzen ari zen. Herriko etxeetan bizi zirenak genituen, noski, erdia baino gehiago; auzoetan, berriz, Gesalibar zen kide gehien zituena, baina kontuan eduki behar da Santa Agedako buru-osasun etxeetako gaixoak ere de factoko biztanletzat hartzen zirela (900 inguru ziren garai hartan)

Lehen familia pobreak aipatu ditut, eta udal memoriaren arabera 80 ziren egoera horretan zeudenak. Familia horiei udalak ordaintzen zizkien mediku eta farmazia zerbitzuak. Eta herriko medikuak, udal funtzionario bezala ari zirenak, Kasimiro Labajos, Alberto Martinez de Ubago eta Angel Espinosa ziren. Farmazeutikoak, berriz, Jose Maria Morales eta Pedro Aranzabal.

Ospitalean 23 pertsona bizi ziren – kopuru deigarria,
zalantzarik gabe- eta horietatik 10 emakume, 2 gizonezko eta 11 haur ziren. Are deigarriagoa egiten da haurren kopurua.

Eta udal aurrekontuetatik 36 pertsonak jasotzen zituzten euren soldatak.

Umeak aipatu ditut aurrekoan, eta horren harira esan behar da 1924an bazela udal batzorde bat HAURREN BABESERAKO TOKIKO BATZORDEA – edo Junta Local de Protección a la Infancia- eta besteak beste udako oporrak antolatzen zituen, eta 1924an 47 ume eta beren zaintzaileak (mojak) Debara bidali ziren, kolonietan, hamabost egunetarako. Umeen hautaketa, osasun kontzeptuetan oinarritzen zen, herriko medikuen txostenaren arabera.

Beste zerbitzuen artean suhiltzaileena zegoen, buru bat, linternero bat eta sei suhiltzailerekin osatzen zena. Oso material eskasa bide zen eurena, eta batzuetan Union Cerrajeraren ekipoarekin egin behar zioten aurre lanari.

Suhiltzaileek ura erabili behar zuten, noski, baina nola zegoen ur zerbitzua 1924an? Begira:


Ura Meatz Errekatik ekartzen zen 1896tik eta ur emaria ez zen nahikoa herritarrek behar zutenerako. 1916tik 5 litro segundo bide zen batez besteko ur jarioa, eta horrek ur etenak egitera behartzen zuen udetan.  Hori bai, iturri publikoetan ez zen urik falta izaten.

Baina ura etxe guztietara heltzen al zen? Bai, zera! 1924an bakarrik 144 etxetan  zeukaten ur edangarriaren zerbitzua. Eta udal datuen arabera, 504 ziren etxebizitzetarako egokitutako etxeak, nahiz eta 477 bakarrik egon okupatuta. Atera kontua, 477tik 144k zeukaten ura! (%30)

1924an zehar, 171 jaiotza erregistratu ziren; 130 heriotza, eta 26 ezkontza. Herriko eskola desberdinetan 1.100 ume ari ziren. Horietako ia 400 Mesedeetako mojekin ikasten ari ziren; udal eskoletan 260; Biteri Fundazioaren eta Arte eta Ofiziokoaren eskoletan 230; eta auzoetako ia beste 150 ume.

Udalak erabaki zuen urte hartan, udaletxean ziren 3 idazmakinetatik, bat eskoletarako uztea, umeek ikas zezaten haren erabilpena. Makina eskolaz eskola mugituko zen.

Arrasateko urte hartako kintoak – hau da soldadutzarako zozketan sartu zirenak- 53 gazte izan ziren.


Herriko jaietarako aurrekontuak 3.000 pezeta markatzen zuen arren, 11´80 pezeta gutxiago gastatu zen (gaurko dirutara aldatuta, 18 euro inbertitu ziren urte hartako jaietarako)  Ehun urte geroago,18 eurotik 463.000 euro igaro da: 25.722 aldiz gehiago. Aipatzearren, diodan diru hartatik ia erdia Gasteizko Infanteria Erregimenduko Banda ekartzeko erabili zela. Eta su artifizialetan 500 pezeta,

Prudentzio Iraeta udal idazkariak prestatu zuen memorian irakur zitekeenez, 1924an  ELMA enpresa eman zen alta industria-eremuan eta, beste arlo batean, Felix Arano maisuarentzat Alfonso XII.ren Gurutzea Alfontso XIII. erregeari eskatzea erabaki zuen Udalak urte hartako uztailaren 2an.

Argazkiak: JMVM

uztaila 10, 2024

DUELA EHUN URTE. 1924 uztaila. Higienea


Ona da noizik behin garaien arteko alderaketa egitea, denborak zer nolako arrasto uzten duen ikusteko eta pentsamolde eta usadioen bilakaera etenezinaz jabetzeko. Ehun urteko jauzia egingo dugu gaur, 1924ko uztailera arte, Donostiako prentsaren Arrasateko korrespontsal batek ematen zituen albisteen lagin bat ikusteko.

Albisteak gordinki egokitzen gaitu garai hartako giroan. Eta bitxia da korrespontsala bera jartzen dela salatzailearen paperean:

“Es lamentable que, por causas diversas que desconocemos exactamente, esté la higiene pública tan descuidada en Mondragón. Las negligencias han llegado a ser alarmantes para la salud pública y como esta situación no lleva camino de solucionarse, me decido a hacer algunas denuncias que esperamos ver atendidas, si se quieren evitar las graves consecuencias que el descuido de la higiene acarreará a los vecinos de Mondragón.

Empecemos por el traslado de las carnes desde el matadero a los establecimientos de venta. Es imposible darse idea de cómo se efectúa en Mondragón este servicio. Unos carniceros llevan al hombro la carne, con un vestido que han utilizado antes para hacer otra clase de trabajos y que no es nada apropiado para trasladar la carne. Nos damos perfecta cuenta de que un obrero no puede llevar siempre un traje escrupulosamente limpio y planchado, pero no es admisible que la carne que han de comer luego los vecinos de Mondragón y de los pueblos cercanos se transporte en esas condiciones. Nada costaría obligar a los carniceros a colocarse unos trapos blancos para poner sobre ellos la carne.

Otros carniceros prefieren llevar la carne en un carro que sirve para toda clase de bultos y mercancías. Hay quien emplea un pequeño automóvil, que ha servido también para otros menesteres. Ninguno lleva la carne en buenas condiciones higiénicas. Yo me atrevo a proponer lo siguiente: el Ayuntamiento debía construir un carro cerrado y emplearlo sola y exclusivamente para el traslado de la carne, como se hace en todas las poblaciones que cuidan por la salud pública. Si el señor Inspector de Sanidad tiene algún medio mejor para resolver este importante asunto, nos permitimos pedirle que lo ponga inmediatamente en práctica. Todo menos continuar como hasta ahora”

Diodan, herriko hiltegia “Ur bixak” deritzan tokian zegoela 1902tik, hau da Deba eta Aramaio errekek bat egiten duten lur sailean. Baina hor ez zen amaitu osasungintzaren aldeko korrespontsalaren salakuntza. Begira:

“Otra cuestión de trascendencia para la higiene pública es la referente a los urinarios. Existen dos. Uno en la calle del Medio y otro debajo de la torre de la iglesia, pero ambos se hallan en malísimas condiciones higiénicas. Mejor serían que desaparecieran. Despiden olores nauseabundos y no se puede entrar en ellos sin correr el riesgo de darse un baño. Y conste que no exagero. Además de arreglar estos dos urinarios, es preciso construir otros dos por lo menos: uno en la calle de Zarugalde y otro en la Avenida de Viteri. No creo que costaría mucho al Ayuntamiento.

Y antes de terminar, quiero hacer un ruego al señor Inspector municipal de Sanidad. Ya que denunció el ferial porque estaba en muy malas condiciones higiénicas ¿por qué no se arregla estos asuntos que denuncio y se da también una vuelta por el barrio de Cigarrola para comprobar que el agua que baja de los retretes puede dar origen a toda clase de pestes e infecciones?”

Kazetariak aipatutako txizaleku horien gaineko erreferentziarik ez dut jaso ahal izan. Ordea, Portaloian 1970 ingurura arteko instalakuntzei buruzko lekukotza-erreferentziak oraindik bizirik daude gu askorengan.

Argazkia: JMVM

TXIZALEKU

  https://1949arrasate.blogspot.com/2023/12/txizaleku.html

ekaina 26, 2024

DUELA EHUN URTE. 1924 ekaina. Dantzaldiak



Zer gertatzen zen duela ehun urte Arrasaten? Bitxikeria iruditu zait orduko prentsan aurkitu dudana eta irakurlearekin konpartitu nahi dut, besterik gabe. Dantzaldiekin dago erlazionatuta albistea.  Honela idatzi zuen Donostiako egunkari baten Arrasateko korrespontsalak;

“Esta es la pregunta que hacemos todos los jóvenes de esta localidad ¿Y cómo no, si parece que vivimos en el siglo tres? No hace mucho tiempo los jóvenes de aquí hicieron una petición al Iltre. Ayuntamiento. La petición no podía ser más justa. Consistía en pedir que los jueves de los meses de junio, julio, agosto y septiembre la banda municipal ejecutase bailables en la plaza Mayor ¿Qué tiene de absurda esta petición?

Para algunos ha caído como una bomba. Cuando han visto que los trabajos iban muy adelantados y que desde el próximo mes de julio habría música todos los jueves de la temporada estival, han empezado a recoger firmas de todos los que en este pueblo pasan por muy moralistas, para que el Ayuntamiento no consienta que la juventud se divierta a la vista de todo el mundo, como se hace en la plaza ¿qué esperan?

No hace mucho tiempo consiguieron impedir que una compañía de artistas representase “Las corsarias” (1) Y seguramente alentados por el triunfo aquél quieren impedir que se ejecuten bailables en la plaza… La banda municipal algunas veces hace mucha falta en este pueblo. Para procesiones, para funciones religiosas es muy buena. Entonces no se acuerdan que es la misma banda que hace bailar a la juventud al son de un tango o fox-trot”

Korrespontsalak atzerakoitzat hartzen zuen Arrasateko biztanlegoa. Hirugarren mendeko pentsamoldea zegokiola zioen.  Primo de Riveraren diktadura bizi ari zen, eta askatasunen praktika murriztuta zegoen. Hala ere, korrespontsalak erronka botatzen du bere idazkian:

“La juventud de Mondragón no debe consentir de ninguna manera que sea por ellos por lo que se nos priva de una diversión. Muy al contrario, si consiguen que lo que está en muy buen camino de arreglo echen a rodar por el suelo, deben tomar un acuerdo radical y aunque sacrifique algo los bolsillos, poner una romería todos los jueves fuera del pueblo, o sea en las afueras, y entonces veríamos qué gesto hacían los que se creen redentores”

Egunkari berdinean zenbait egun geroago honela idatzi zuen lehengo kazetariak, aukera berrian askoz baikorrago bere helburua hurbilago ikusten baitzuen:

“No siempre hemos de dar noticias tristes, ni hemos de ocuparnos en maldecir nuestro destino. No. Alguna vez tenemos que dar buenas noticias, para que el lector sienta la misma alegría al enterarse que nosotros al notificarle.

La juventud de este culto y trabajador pueblo hacía mucho tiempo se interesaba por dos cosas: el asfaltado de la Plaza Mayor y que la Banda municipal de música ejecutase bailables en la misma plaza los jueves de la temporada de verano.

El asfaltado de la plaza consta en acta desde que fue alcalde don Melquíades Jaureguibarria (2), pero así y todo nunca se arregla. Nosotros habíamos ya desistido de meternos otra vez en esto asuntos. Pero he aquí que algún “ángel” ha debido de velar por nosotros, y ha conseguido de los dioses lo que deseábamos.

En la terraza del bar del frontón, en esa terraza encantadora que es piña de reunión de todos los jóvenes, desde hoy jueves habrá baile todos los jueves de la temporada estival. El notable cuarteto que con tanto acierto dirige el maestro señor Zarraoa se encarga de amenizar los bailes, y muchísimas y encantadoras muchachas han prometido su concurso, advirtiendo que no habrá “calabazas”. Así que ya saben los jóvenes de Mondragón. Desde hoy jueves, y todos los del verano, al bar del frontón, pues habrá buena música, bellísimas “chavalas” y un piso superior para bailar”

Deskribapenaren arabera dantza Biteri Etorbide ko Kristobal Bediaren terrazan egin zen – “bar del frontón” bezala iragartzen zuen- eta Nikolas Zarraoa musikari arrasatearraren orkestrak zintzo jo zuen arren, gauza ez zen bide izan hain polita, handik zenbait egunetara Vicente Pildain (3) bezala agertzen zen korrespontsalak hauxe idazten baitzuen egunkari berdinean:

“Como estaba anunciado, la orquesta dirigida por el señor Zarraoa ejecutó unas piezas bailables, que fueron poco coreadas por las muchachas. Faltó, en efecto, el sexo bello. En Mondragón vivimos algo atrasados. Existe todavía miedo al baile. La juventud se retrae de estas fiestas, pero esperamos que pronto se decidan y, por mi parte, espero dar un baile con la primera joven que encuentre y quiera dar vueltas conmigo”

Zer esanik ez, inongo kazetarik ez luke gaur estilo horretako kronikarik idatziko.

Argazkia: Indalezio Ojanguren 

      

(         (1) “Las corsarias” antzezlan komiko musikatua zen, 1919an estreinatua.

          (2) 1924ko martxoaren 9an Dagoberto Resusta izendatu zuten Donostiatik alkatetzarako, Jauregibarria ordezkatuz.  Primo de Riveraren diktadura  zen.

         (3) Vicente Pildain, okertzeko beldur handirik gabe, Vicente Juldain zen, zenbait urtez Voz de Guipúzcoa egunkariaren herriko korrespontsala izan zena.

maiatza 08, 2024

SAN ISIDRO 1924 ETA 1925

 

Auzoko gaztedia, 1924ko maiatzaren 15ean

Zigarrola edo Musakolako jaiak errealitatea ziren, egonkortzen ari ziren,  eta auzoko indarrek egitarauak prestatzen zituzten, ziren ahalbide egokien eta gustukoenekin.

astoa maskotaren lehen agerpen publikoa
1924ko maiatzaren 14an “La Voz de Guipúzcoa”ren korrespontsalak idazten zuen berekronikan: “El 15 es el primer aniversario de la inauguración de las Escuelas municipales del barrio de Musacola regentadas por la maestra Elisa Lasa. Con tal motivo y para honrar a su patrón los vecinos han organizado varios festejos, que prometen ser muy bonitos”

Eta idazkiak aurrerapen txiki bat zekarren jai egitarauari buruz: meza, krossa, soinujole, bazkari herrikoia eta auzoko bertsolarien emanaldia. Hilaren 18an, berriz, jaiaren balantze txiki bat eman zuen kazetariak, eta agertu bezala aldatuko dut hona, behintzat protagonista desberdinen izenak gogoratzeko:

Laxaro soinujolea

“Acudieron todos los baserritarras de Mondragón. A las diez de la mañana hubo misa solemne en la iglesia de San Juan. A las once carrera pedestre infantil, con un recorido aproximado de dos kilómetros, llegando a la meta por el siguiente orden: Javier Gorosabel, Hipólito Echevarria, Juan Barrutia, Juan Arizabaleta etc. De doce a una el famoso acordeonista vergarés “Lasharo” dio un hermoso concierto de piezas vascas.

A la una se reunieron en fraternal banquete en el popular restaurant Oshiña. Hubo discursos improvisados, siendo muy aplaudido el de Andrés Arregui (a) Cataide que habló en árabe. Los bersolaris Zeleta y Ezequiel hicieron reír mucho con sus improvisados chistes.

A las cinco de la tarde se celebró una importante carrera pedestre para mayores de dieciocho años, siendo el recorrido de cuatro kilómetros. El primero en llegar fue Anastasio García, siguiéndole de cerca Dominguez y Narvaiza.

Arizabaleta "Ezekiel"
Por haber llovido mucho se suspendió la romería de la noche y sólo hubo un poco de acordeón, pero estuvo muy desaminado. El sábado se repite la fiesta y habrá música a todo pasto”

1925eko San Isidrotarako ere goi mailako egitaraua aurkeztu zuten musakolarrek. Garaiko egunkari batek zioen moduan “desde dos años acá veneran como santo patrono a este de los labradores” Kronika hartan Arrasateko korrespontsalak San Isidro eguneko meza herriko parrokian ospatuko zela zioen; horren ondoren, eta auzoan, krossa antolatu zen, auzotarrentzat bakarrik irekia. Eta bazkari herrikoia, “Txrrita” handiaren eta  Arizabaleta “Ezekiel” auzoko bertsolariaren parte hartzearekin. Arratsalde-gauean Udal Musika Bandak erromeria alaitu zuen.

Musikari dagokionez ere, hiru egunez soinujole batek Zigarrolako bazterrak alaitzen ihardun zuen. Urtebete lehenagoko Laxaro izango al zen?


Argazkiak: JMVM

martxoa 27, 2024

podcast. PRIMO DE RIVERAREN ARRASATEKO UDALAK. 1923-24. podcast



Miguel Primo de Rivera jeneralak errege-dekretu bat sinarazi zion Alfonso XIII erregeari  1923ko irailaren 30ean, Espainiako udal guztiak bertan behera geratzen zirela adieraziz eta berriak osatzeko agindua emanez. Domingo Arzamendi zen alkatea diktadoreak kolpea eman zuenean eta urte hartako urriaren 2an udal berriak hartu zuen kargu Arrasateko Udaletxean.

Errege dekretuaren arabera, agintari militarrek presiditu behar zuten udal osaketarako bilkura eta hautagaiak – jakina, Primo de Riveraren bedeinkapenarekin- “ostentarán título profesional o ejercerán industria técnica o privilegiada, y en su defecto los mayores contribuyentes” Arrasateko udal bilkura urriaren 2ko arratsaldeko 6etan hasi zen eta herriko guardia zibilen sarjentoak – Zeferino Geriz- presiditu zuen. Eta honakoa izan zen udal berriaren konposaketa: alkatea, Melkiades Jauregibarria izendatu zuten. Lehen alkate ordea Ignazio Mondragon; bigarrena, Pedro Igartua; sindikoa, Julian Uriarte; sindiko ordea, Alejandro Olazabal; bokalak, Alejandro Pildain, Jeronimo Mendikute, Mateo Abarrategi, Felix Askasibar; Pablo Vitoria, Emeterio Erduia eta Kasimiro Pradere.

Ikus daitekeen moduan, izenen artean Arrasateko goi mailako sendien ordezkari falta nabaria da. 1924ko martxoaren 9an Primo de Riveraren direktorioak udal lege berria aldarrikatu zuen eta karguak berriztatu behar izan ziren. Arrasateko udaletxean honako idazkia heldu zen:

“Habiendo sido nombrados por el señor Delegado gubernativo del distrito los señores que se expresan al margen Concejales que deben componer el Ayuntamiento de esta villa, y debiendo proceder en virtud de lo ordenado a la constitución del nuevo ayuntamiento y elección de cargos antes del 1º de abril…”

Egoera berriari aurre egiteko 1924ko martxoaren 29an, arratsaldeko 5etan, bilkura bat egin zen udaletxean, agintari berriek kargua hartzeko. 1923ko urritik zeuden guztiek utzi behar izan zuten agintea eta udal batza honakoek osatu zuten handik aurrera: Alkatea, Dagoberto Resusta;  Lehen alkate ordea, Rikardo Azkoaga; Bigarren alkate ordea, Demetriko Luko; Sindikoa, Benito Abarrategi; Sindiko ordea, Bonifazio Maidagan; Bokalak, Sandalio Hevia, Juan Goñi, Marzelino Amozarrain, Domingo Altuna, Biktoriano Heriz, Nikomedes Mendizabal eta Agustin Agirreurreta.

Diodan, Dagoberto Resustak 1928ko ekainaren lehenera arte ihardun zuela alkate gisa, eta data horretan Rikardo Azkoagari igaro zion lekukoa.

Oharra: Jose Mari Urangaren apunteei esker dakigu ondoko argazkian agertzen diren gehienen izen abizenak. Ikus behean:

1 Pedro Eizagirre (apaiz laguntzailea); 2 Pablo Vitoria; 3 Alejandro Olazabal “Ajano”;  4 Emeterio Erguin “Artorotz”;  5 Felipe Yarza Abalia (eliz mutila);  6 XX;  7 Melkiades Jauregibarria, alkatea;  8 Julian Urrategi ; 9 Gal, mikeleteen burua;  10 Simon Arriaran, udaltzaina;  11 XX, ordezkari militarra; 12 Jeronimo Mendikute; 13 Ignazio Mondragon “Uribe”; 14 Laureano Arana “Cánovas” udaltzaina; 15 Frantzisko Imaz “Don Pako” apaiz laguntzailea; 16 XX; 17 Prudentzio Balerdi, organo jolea; 18 Jose Joakin Arin, erretorea; 19 Hilario Lasaga, Kontzezinoko kaperaua;  20 Prudentzio Iraeta,udal  idazkaria; 21 Lorentzo Orue, apaiz laguntzailea.

 Argazkia: JMVM

210406

uztaila 19, 2023

JESUS TRINCADO, ARTERAKO GALDUTAKO ARTISTA ARRASATEARRA


Nire biografiatu guztien artetik, Jesus Trincado Baños arrasatearra izan da hurbilen izan dudana, nahiz eta Montevideon bizi zen. Iokin Zaitegiri esker ekin nion biografiak idazteari – lehena Sebero Altuberena- eta Iokin adiskide mina izan nuen zazpi urtez, bere heriotzak 1979an betiko bereiztu gintuen arte. Euskalgintzarako bultzada norbaitek eman bazidan hori Iokin izan zen, aurrera egin nezan etengabe bere akuiluarekin ari zitzaidana. Baina, diodan moduan, Trincadoren gaineko liburua da bihotz taupadarik gehien sorrarazi zizkidana, Montevideoko mundrautarrarekin hogeita hamar urte luzez ihardun bainuen, ia-ia asteroko maiztasunarekin elkarri bidali genizkion eskutitzen bitartez.  Eta telefono deiak ere maiz egiten genituen.

Trincadok bere jaioterria utzi behar izan zuen 1936an eta ez zen beste inoiz itzuli, 1982ko hiruzpalau egunetako tartea ezik. Erbesteko mingostasuna dastatu zuen, sakon-sakon, eta  ez zuen sekula Arrasaterako pentsamendua desbideratu. Gardentasun handiz oroitzen zituen bere haurtzaroko jazoerak eta orain zutabe honetara dakardana, Trincadoren sena artistikoarekin du zerikusirik. Begira “Bizi izan juat” liburuan nola ipini nuen bere ahoan ondokoa:

“Garaiko neurtze-sistemak oroitzean, nire gaztaroko baliabide tekniko apalak datozkit gogora. Viteriko marrazki klaseetan erabili nituenak, adibidez, “Jesucristo curando al paralítico” eta “La guerra consagrando la supremacía de las artes industriales” titulatu nituenerako. Bi eta hiru urte eraman zizkidaten, hurrenez hurren, plumila eta txinar tintaz lan egiten, egunero ordu t´erdiko jardunean. Gaurko baliabide grafikoekin, denbora horren hamarrenarekin aski zitzaidan" 
 
La guerra consagrando la supremacía de las artes industriales
Bilboko Marrazki Lehiaketara aurkeztu zuen 1927an Trincadok aipatutako bigarren margoa eta lehen saria irabazi zuen. Epai mahaiaren iritziz, sekulako trebezia erakusten zuen irabazleak marrazkigintzarako, eta modu bereziz zoriondu nahi izan zuen. Bilboko hura ez zen Trincadok irabazitako sari bakarra izan. Hiru urte atzera egiten badugu, Donostiako “El Pueblo Vasco” egunkarian, 1924ko irailaren 2ko edizioan, “Un gran artista” tituluarekin, ondoko lerroak irakur zitezkeen, Arrasateko korrespontsalak idatzita: 

Bilboko lehiaketako epaileak; hondoan Tricadoren obra



“La rotunda y categórica revelación que durante la exposición de los trabajos verificados para los actuales exámenes, ha obtenido el joven Jesús Trincado en la Escuela de Artes y Oficios que regenta como profesor don Antonio Armengou, en las pasadas fiestas de San Juan, me induce a calificar el superlativo de gran artista, por su valioso trabajo de incomparable esfuerzo de un año, presentado sin ninguna vanagloria al Tribunal de examen y a todos los dignados con su presencia, a admirar aquel cuadro de arte inimitable.

Un año se dirá es bastante; peri si tenemos en cuenta que practica esta afición después de las horas de trabajo, acabaremos por comprender que el año antes referido queda indudablemente reducido a pocos días de esfuerzo personal, máxime teniendo en cuenta los días festivos. 

No obstante, como todo llega en este mundo, llegaron los días en que los alumnos se preparan ávidamente para el examen, y el joven artista no estaba convenientemente preparado para presentarse ante el Tribunal, por lo que desistió de cumplir en dos días sus trabajos fabriles, para sacrificarse una vez más en aras de su afición; cumplimentando con su cuadro terminado a los muchos que días atrás le estrecharon entre sus brazos, elogiándole vivamente por su acendrado amor al estudio. Pero me parece un poco absurdo que llegado el día ansiado del examen, le envíen a casa con solo el premio de siete pesetas en metálico y algunas sueltas enhorabuenas, entre ellas una entusiasta del digno alcalde don Dagoberto Resusta.

Jesucristo curando al paralítico
No censuro más la cuantía del premio; solamente deseo, y conmigo toda persona sensata, que la gran obra del joven Trincado, titulada “Jesucristo curando al paralítico”, dibujado a tinta en cuadro grande, de una miniatura, merece no solo la admiración de la gente, sino la ayuda de las corporaciones civiles y municipales, con una subvención anual, de las personas pudientes, sobre todo del pueblo, contribuyendo todos con su óbolo a sacar adelante a un artista. 

Sus padres no pueden hacer nada en pro del joven; solamente después de cumplir sus 14 años le ingresaron en la Unión Cerrajera, y allí sigue sin que nadie le guíe hacia el brillante porvenir que hacer esperar sus raras cualidades de artista. Nos atrevemos a rogar al culto profesor del joven pintor, exponga el magnífico cuadro “Jesucristo curando al paralítico” en uno de los escaparates de Mondragón, durante unos días, para que pueda ser admirado por todos. Ahora, que la Diputación y el Ayuntamiento de Mondragón se preocupen de este joven, legítima esperanza del arte

Errealitatea zen, Jesus Trincadok produktu-diseinuaren ardura izan zuela garai hartan Unión Cerrajeran eta, esaterako, berea da urtetan UCEMen izena mundu osora hedatu zuen giltzaren diseinua.  Jesus Trincadoren ibilbide artistikoa eten egin zen 1934an, zurrunbilo politikoak norabide
Trincadok diseinatutako giltza
desberdinetatik eraman zuenean. Egia da sekula ez zuela arte zaletasuna ahaztu; areago, argazkigintza ere ofizio bilakatu nahi izan zuen, Frantziako lehen urteetako erbestaldian. 1950ez geroztik Uruguayren plantatu zuen behin betiko bere egoitza, eta orduan ere marrazkigintza industrialak ireki zizkion bizimodu erosorako ateak.
 

Trincadoren ama Montevideora joan zen 1954an, semearekin bizitzeko asmoz, eta berarekin bi margo lan sarituak eraman zituen. Jesusen esanetara, huraxe izan zen bere erbestaldia betiko izango zela pentsarazi ziona, ama aurki Arrasatera itzuli zen arren, koadro haiek Uruguayen geratu baitziren… egilearen ondoan. Eta Jesusek harro-harro erakutsi zizkidan Montevideora egin nizkion bi bisitetan. Bizirik segitzen duzu, Jesus, zure margo-lan horien bitartez.

Trincado, 1924ko bere obrarekin. 2000 urtean
Trincado, 1927ko bere obrarekin. 2000 urtean
 Argazkiak: JMVM