Auzoko gaztedia, 1924ko maiatzaren 15ean |
Zigarrola edo Musakolako jaiak errealitatea ziren, egonkortzen ari ziren, eta auzoko indarrek egitarauak prestatzen zituzten, ziren ahalbide egokien eta gustukoenekin.
astoa maskotaren lehen agerpen publikoa |
Eta idazkiak aurrerapen txiki bat zekarren jai egitarauari buruz: meza, krossa, soinujole, bazkari herrikoia eta auzoko bertsolarien emanaldia. Hilaren 18an, berriz, jaiaren balantze txiki bat eman zuen kazetariak, eta agertu bezala aldatuko dut hona, behintzat protagonista desberdinen izenak gogoratzeko:
Laxaro soinujolea |
“Acudieron todos los baserritarras de Mondragón. A las diez de la mañana hubo misa solemne en la iglesia de San Juan. A las once carrera pedestre infantil, con un recorido aproximado de dos kilómetros, llegando a la meta por el siguiente orden: Javier Gorosabel, Hipólito Echevarria, Juan Barrutia, Juan Arizabaleta etc. De doce a una el famoso acordeonista vergarés “Lasharo” dio un hermoso concierto de piezas vascas.
A la una se reunieron en fraternal banquete en el popular restaurant Oshiña. Hubo discursos improvisados, siendo muy aplaudido el de Andrés Arregui (a) Cataide que habló en árabe. Los bersolaris Zeleta y Ezequiel hicieron reír mucho con sus improvisados chistes.
A las cinco de la tarde se celebró una importante carrera pedestre para mayores de dieciocho años, siendo el recorrido de cuatro kilómetros. El primero en llegar fue Anastasio García, siguiéndole de cerca Dominguez y Narvaiza.
Arizabaleta "Ezekiel" |
1925eko San Isidrotarako ere goi mailako egitaraua aurkeztu zuten musakolarrek. Garaiko egunkari batek zioen moduan “desde dos años acá veneran como santo patrono a este de los labradores” Kronika hartan Arrasateko korrespontsalak San Isidro eguneko meza herriko parrokian ospatuko zela zioen; horren ondoren, eta auzoan, krossa antolatu zen, auzotarrentzat bakarrik irekia. Eta bazkari herrikoia, “Txrrita” handiaren eta Arizabaleta “Ezekiel” auzoko bertsolariaren parte hartzearekin. Arratsalde-gauean Udal Musika Bandak erromeria alaitu zuen.
Musikari dagokionez ere, hiru egunez soinujole batek Zigarrolako bazterrak alaitzen ihardun zuen. Urtebete lehenagoko Laxaro izango al zen?
Argazkiak: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina