azaroa 30, 2022

JUANITO ARRIARAN. PILOTARI-SAGAKO FUTBOLARIA

Juan Arriaran Aranburu
    Juanitoren emaztea zen Itziar Villar gogoan edukita, lantxo hau elkarrekin osatu ondoren aurtengo urriaren 19an hil baitzen.


Gure protagonista pilotari-saga baten barruan hazi zen, aurreko beste hiru anaiak frontoietan ibili baitziren profesional moduan. Inoiz Arriaran IV. bezala ezagutuak futbola aukeratu zuen eta kirol modalitate hori bihurtu zuen ofizio, futbolista eta entrenatzaile gisa. Juan Arriaran Aranburu ari naiz, 1933ko abenduaren 27an jaioa, Arrasaten. Gurasoak Biktor eta Rosa.

Biatoristekin ikasi zuen txikitan – egundoko trebetasuna izan zuen beti matematikaterako- eta artean gaztetxoa Banco Guipuzcoanon hasi zen lanean.  


Banco Guipuzcoanoko lankideekin

Denbora libre gehiena baloiarekin ematen zuen, nahiz eta noizean behin anaiaren bati ere laguntzen zion pilotan, herriko frontoian edo Gurean. Eskuek ez zioten pilotarako laguntzen eta baloia hautatu zuen kirol. Hamaika bat oinetako pare apurtu zituen, lagunekin kalean futbolean. UCEA futbol taldean ibili zen bi denboralditan, lurralde mailako txapelketetan. Sendiak gogoratzen duenez, Biktor aita UCEAren futbol zelaia zen Zaldispera lehen aldiz agertu zenean, ustekabeko baloikada bat jaso zuen.



UCEAren elastikoarekin, Iturripen

Arrasateko lehen ekipok 1953-54rako fitxatu zuen Juanito.  Denboraldi bikaina egin zuen Arriaranek hirugarren mailako Juventud Deportiva Mondragón hartan, Jose Errasti entrenatzailearen agindupean. Txapelketaren amaieran laugarrenak izan ziren, Sestao, Huesca eta Getxoko Arenasen kontra. Arrasateko zaleak oso pozik zeuden taldearekin, eta Iturripe bete egiten zen, sarrailagileak animatzeko. Iturripen jokatutako azken partiduan, 5-1 Azkoyenen kontra, lau gol sartu zituen Juanitok. Atzean geratu ziren Numancia, Indautxu, Burgos, Basconia, Mirandes eta izen handiko beste talde batzuk. Amaiera polita izan zuten, beraz, sarrailagileek 1953-54 denboraldian. 

JDM, 1953-54; Moreno, L.Arregi, Divino II, Berezibar "Txaparro", Axpe, Sebitas, Uribe (masaialaria), E. Arregi, Egidazu, Arriaran, Bolinaga, Guridi, Tololo.

Hurrengo denboraldian, Juanitok gutxiago jokatu zuen soldadutzara joateko ordua iritsi baitzitzaion, Burgosen.

Burgos. Arriaran bigarrena ezkerretik, zutik; makurtuta,
bigarrena eskuinetik Errasti "Lawton"

Eta hirugarren mailako Burgos taldeak fitxatu zuen 1954-55rako. Oso urte emaritsua izan zuen Gaztelako ekipoarekin eta urte amaieran bigarren mailara igo zen Burgos. Arriaran talde haren zutabe garrantzitsua izan zen. Eta gol ugari sartu zituen, azkena Durangon 1956ko apirilaren 29an lehiatutako azken partiduan, igoera ziurtatzeko balio izan zuena. Talde hartako beste titular bat Jesus Errasti “Lawton” arrasatearra zen eta argazkian ikus daitezke biak, bigarren mailara igo zireneko gaueko harrera ekitaldi jendetsuan Burgosen, zaleen lepoetan. Baina bazen hirugarren arrasatear bat ere, Jabier Urkiola, Arriaran bezala soldadutza hiri hartan egiten ari zena, taldearen hamaikako titularretan hamazazpi partidutan agertu zena.

Arriaran eta Errasti Burgosko zaleen lepoetan, 1956-04-29

Burgosen segitu zuen Juanitok lehiaketa amaitu ondoko lagun arteko partiduak jokatzen, eta ostera hiri gaztelarrean geratuko zela ematen zuenean Indautxuk fitxatu zuen.

Bigarren mailan ere ari zen Indautxu eta 1956-57 denboraldiko lehen partidutik Arriaran titularra izan zen. Ligako lehen norgehiagoketan golak sartzen hasi zen, Logroñon. Zentroko aurrelari bezala aritzen zen artean eta Rafa Iriondok entrenatzen zuen Indautxuren ezkerreko hegalaria beste arrasatear bat zen, Jose Mari Guridi “Ziriles” Diodan, denboraldian Garellanon jokatutako lehen partiduan Guridi larri lesionatu zela eta ez zuen gehiago jokatu ahal izan. Indautxuren eskuin hegalaria Pereda zen, urtetara Barçan ospetsua egingo zen jokalaria. Oso txapelketa ona burutu zuen Arriaranek, hogeita zortzi partidu jokatu zuen eta  hamahiru gol sartu zituen. Indautxuk hirugarren tokia eskuratu zuen, Gijon eta Sabadellen ostean.

Indautxurekin,  Vallecasen. Erdian makurtuta Arriaran;
ezkerrean Pereda.
Bigarren denboraldi bat ere egin zuen Juanitok ekipo hartan, 1957-58, baina gauzak ez zitzaizkien hain ondo atera. Laugarrena amaitu zen arren, Rafa Iriondo entrenatzailea kanporatu egin zuten. Indautxu hartan Jones izeneko futbolari bikaina agertu zen, Atletico de Madriden karrera egingo zuena eta arrasatearraren adiskide handia. Hamaikakoaren beste futbolari bat Eusebio Rios zen, karrera Betisen egingo zuena.

Eta Rafa Iriondoren eskutik Juanito Arriaran Gasteizko lehen ekipora aldatu zen 1958-59 denboraldirako, bigarren mailan jokatzeko. Urtebete bakar bat egin zuen Alavesarekin, eta ekipo hartan Jesus Urkia “Sebitas” sarrailagile ohi aretxabaltarra ari zen, atezain. Diodan legez, aukera gutxi izan zituen ekipo hartan – hemeretzi partidu egin zituen-  baina eman zitzaizkionak aprobetxatu egin zituen. Adibidez, Sabadellen kontra Creu Altan jokatutako norgehiagoketan, 0-3 irabazi zuen Alavesak eta biharamuneko prentsak zioen: “Arriarán reapareció y marcó el gol que abría la victoria albiazul. A lo mejor es bueno que a Arriarán se le considere como desbancado y reaparezca cada domingo” Alavesa hamahirugarrena izan zen denboraldiaren amaieran eta bigarren mailan segitu ahal izan zuen.

Alavesarekin; makurtura erdian; atezaina, Sebitas

Hurrengo denboraldirako, ordea, Arriaranek Gipuzkoako aireak nahiago izan zituen eta hirugarren mailako Tolosan fitxatu zuen. Urtebete egin zuen Bergarako ekipora igarotzeko, baina 1961-62 urtean ostera tolosarrekin aritu zen.

Parentesi bat irekita, diodan 1962ko maiatzaren 24an Itziar Villar betiko bere andregaiarekin ezkondu zela Arrasateko parrokian.  Bikoteak bost seme-alaba izan zituen, Diego, Marta, Iban, Oihane eta Eñaut.

Iñarra erretoreak ezkondu zituen, 1962ko maiatzaren 24an

Eta 1962-63 jardunaldirako hirugarren mailako Juventud Deportiva Mondragonen fitxatu zuen. Denboraldi haren amaieran hirugarrena izan zen Mondra sailkapenean, Eibar eta Real Unionen ostean, eta Logroñés, Mirandés, Sanse eta izen handiko beste batzuen aurretik. Honakoa izan zen denboraldiko azken partiduaren hamaikakoa, Alfaron: Sebitas; Jorge, Olazabal; Errarte, Arenaza, Bergaretxe; Gomez, Arriaran, Berezibar, Aranguren eta Aranburu. Arriaranek ordurako 8 zenbakiarekin jokatzen zuen, erdiko aurrelariaren 9ren ordez.

Mondran, 1962-63 denboraldian
Beltran, Arenaza, Bomba, Ezkurra, Olazabal; Larrauri,
Arriaran, Berezibar, Bergaretxe, Errasti eta Zaldua

Bere jaioterrian amaituko zuen Juanitok ibilbide profesionala jokalari bezala. Hurrengo denboraldian, 1963-64, taldearen entrenatzaile lanetan hasiko zen. Eta urte mordoxka ihardun zuen lan horretan, lurralde zein hirugarren mailako txapelketetan. Jose Ignazio Zaitegi eta bion “Una temporada y tres futbolistas. 1965-66. Sagasta, Larrauri, Aranbarri” liburuan irakur daiteke:

“Ciñámonos al aspecto puramente deportivo, que es el que nos interesa en esta descripción de aquella temporada 1965-66.  En una Junta Rectora de JDM presidida por Alfonso Gorroñogoitia, eran José Martínez de Ubago y Juan Mari Lasagabaster quienes representaban en aquélla los intereses del deporte del balón. Y esos dirigentes supieron conformar un equipo de deportistas en el que se mezclaba la experiencia con savia nueva, y que iba a dar un buen resultado. En la plantilla estaban futbolistas con larga y brillante trayectoria como Bomba, Arenaza, Elkoro, Uribesalgo… con otros jóvenes ansiosos por demostrar su valía: Sagasta, Aranbarri, Larrauri… Todos ellos conformaron un excelente conjunto, dirigido por Juanito Arriaran, con la ayuda del preparador físico Ignazio Zeziaga “Divino II”.

Denboraldi hartan Iturripetik Real Madridera helduko zen Javier Larrauriren ustez, Arriaran entrenatzaileari asko zor dio, maisuki erakutsi baitzizkion futbolaren oinarrizko ikasgai praktikoak.

1971-06-20, Tolosan
UDA Gipuzkoako txapelduna

Arrasatetik Aretxabaletara egin zuen salto Juanitok eta 1969-1970ean UDA entrenatzen hasi zen. Erregionaleko bigarren mailan zegoen UDA eta ekipoa oso ondo ibili zen, Gipuzkoako txapeldunak izan baitziren, eta ondorioz estatuko ekipoekin lehiatu ziren. Aragoi eta Nafarroako txapeldunak kanporatuta amore eman zuten Kanariar Irletako San Antonioren aurrean. Ondorioz, Gipuzkoako Federazioak denboraldiko saria eman zion UDAri. Bigarren denboraldian ere joko ona erakutsi zuten leinztarrek eta Gipuzkoako Koparen finala eskuratu zuten.

Hurrengoan, 1971-72, izan zen Juan Arriaranek sekula lortutako goi erpinik gorenenetakoa. UDA bere hogeitabosgarren urtebetetzea ospatzen ari zen eta apustu handia egin zuten kirol aldetik ere marka guztiak hausteko.

Eta ondo joan ziren gauzak, izan ere afizionatuen mailako Espainiako txapeldunak izan ziren; horrezaz gain, Gipuzkoako txapeldunak eta hirugarren mailara igo zen taldea. Estatuko txapeldunaren titulua, 1972ko uztailaren 16an eskuratu zuen, Murtziako La Condomina estadiumean. Biharamunean, Donostiako Hoja del Lunesen irakurtzen zen, UDAren urteko balantzea eginez:

“Quizá el artífice de todos estos continuados éxitos sea Juanito Arriarán, ese entrenador que quizás sea un desconocido para el aficionado, pero cuyo nombre a partir de esta temporada comenzará a sonar con fuerza dentro del ámbito nacional futbolístico, que a lo largo de la actual temporada, que por cierto no es la única de sus triunfos con el Arechavaleta, si recordamos que ya el pasado año disputó la final de primera regional frente al Deportivo Alavés, rozando el ascenso a tercera división, para en las dos últimas ediciones del campeonato de aficionados llegar a cuartos de final y semifinal, respectivamente. Es un hombre que ha hecho indudablemente méritos más que suficientes para situar al Arechavaleta donde está”

UDArekin, 1971-72, estatuko txapeldunak

UDA hartan baziren Arrasateko jokalari batzuk: Jose Ignazio Isasmendi, Fernando Aguriondo, Joseba Etxagibel eta Jose Miguel Uribarren. Hurrengo denboraldia ere burutu zuen Arriaranek Aretxabaletan, 1972-73, hirugarren mailan. Ligan hamabosgarren tokian geratu ziren – Salamanca izan zen txapeldun- eta mailari eusteko promozioa jokatu behar izan zuten, Mahonen kontra. Ibarran jokatutako partiduan kanpoko kontrako markagailua berdindu bazuten ere atxabaltarrak galtzaile atera ziren… penaltiz.

Kopan berriz hiru kanporaketa lehiatu zituen ekipo hark. Baskonia eta Eibar kanporatu ondoren bigarren mailako Pontevedra egokitu zitzaien. Pasaron futbol zelaian 2-0 galdu ondoren Ibarra husna geratu ziren. Arrasateko futbolariak Ibarrako hamaikakoetan Txomin Arzamendi,  Joseba Etxagibel, Pako Zabala,  Jose Ignazio Isasmendi - nahiz eta Mondran ari zen - eta Santiago Aranbarri izan ziren.

Eibarrekin; goiko lerroan Zabala
eta Etxagibel arrasatearrak


Arrakastaren ildotik, estatu mailako entrenatzaile izateko titulazioa atera zuen Arriaranek eta aurrera egiteko aukerak sortu zitzaizkion. Lehen geltokia Eibarren izan zuen, 1973-74 urtean, hirugarren mailan bigarrenera igotzeko ilusio eta asmoarekin. Eta ia-ia lortu zuen, atean geratu baitziren denboraldi bikaina burutu ondoren. Azken partiduan galdu zuten igotzeko txartela, ordura arte Alavesarekin izandako lehian babazorroen alde jo baitzuen zorteak.


Juanitoren eskuinean Jon Arriaran loba
 Bitxikeria bezala diodan, Alaveseko izarra Jesus Aranbarri arrasatearra zela, denboraldiko golegilerik onenaren tituluarekin; eta, bestalde, Eibarren Jon Arrriaran ari zen, Juanitoren loba, hain zuzen. Beste bi arrasatear ere baziren armagileen taldean: Etxagibel eta Zabala. Denboraldiko azken partiduan ofiziala egin zen Juan Arriaranen agurra, Logroño aldetik baitzeukan eskaintza bertako ekipoa entrenatzeko.

Logroñes izan zuen, beraz, 1974-75eko ekipoa. Hirugarren mailan ari ziren errioxarrak eta helburua igoera zen. Ez zuten erdietsi, Osasuna gailendu baitzen denen artetik. Logroñes laugarren tokian geratu zen. Ligako azken partidua Sadarren aritu zen Arriaranen taldea eta 2-2 amaitu zuten norgehiagoketa. Han ezagutu zen hurrengo geltokia Arriaranentzat Bizkaian zegoela.

Barakaldoren eskutua


Logroñoko Las Gaunasetik Barakaldoko Lasesarrera egin zuen jauzi Juan Arriaranek 1975-76 kanpainan. Oso ondo joan zitzaien txapelketa, bigarren geratu baitziren, Pontevedraren ostean, nahiz eta puntu berdinekin. Bigarren mailarako igoera jokatu zuen Barakaldok, Cadizen kontra. Eta zorteak bizkarra eman zien. Atean geratu ziren, beraz. Hala ere, hain urte ona egin arren Arriaranek ez zuen segitu Barakaldon. Arrazoia?



Juan Arriaranek bihotzeko gaixotasun bat zuen, gaztetatik. Eta badirudi jokalari gisa batzuetan leporatu zitzaion hauskortasuna, nekerako joera, hari lepora dakiokeela. Eta zelai gaineko betebeharretan bihotzak ez bazion beti laguntzen, pentsatzekoa da entrenatzaile lanetan ere kontrako eragilea zela. Barakaldon ez jarraitzeko arrazoia – hain denboraldi ona egin ostean- hortik letorke, batez ere kontuan badugu bi urtez entrenatu gabe egon zela, Arrasateko bere negoziora dedikatua.

Las Gaunasen, Arriaran elastiko zuriaz
Baina izan zuen dei berri bat Logroñotik, Logroñesen lehendakariak ekipoaren kargu egitea eskatzen ziola, 1978-79 denboraldiaren erdi aldean.  Eta ez zion ezetzik eman.  1979ko urtarrilean, beraz, Las Gaunasen zegoen ostera, eta bere iristeak iraultza eragin zuen taldean, oso emaitza positiboekin amaitu baitzuen denboraldia, bigarren B mailan. Talde hartako izarra Lotina zen. Eta 1979-80 denboraldia izango zen Arriaranentzat urte gazi-gozoa, Ligan hamargarrena izan baitzen – iragarpenak baino apalago- eta Kopan egundoko balentria egin zuelako.

Jorge Alessandrok entrenatzen zuen lehen mailako Salamanca kanporatu zuen Logroñesek eta hurrengo arerioa Real Madrid izan zuen. Besteak beste, Miguel Angel, Camacho, Stielike, Juanito eta Cunningham aurkezten zituen Real

Logroñesen masailaria eta lehendakariarekin
Madriden aurka lehiatu behar izan zuen arrasatearraren taldeak. Madrildarrak Vujadin Boskovek entrenatzen zituen.  Arriaranen mutilek Las Gaunasen 2-3 galdu zuten, baina kronikek ziotenez errioxarrek garaipena merezi izan zuten. Santiago Bernabeun 1980ko martxoaren 11an jokatu zuten eta 1-0 izan zen emaitza. Biharamuneko El Pais egunkariak zioen: “El Logroñés, un segunda división B, no se mereció la derrota”

Arriarani ez zioten kontratua luzatu eta denboraldi haren amaieran bere hitzetan samintasuna igar zekiokeen: “Me marcho contento de lo hecho. Mi único error, por lo visto, ha sido no eliminar al Real Madrid”.

Mirandesen, 1981-82

1981-82 denboraldirako Mirandesek fitxatu zuen. Bigarren B mailan ari zen ekipoa eta hogeita hamazortzi partiduren ostean mailatik jaitsi ziren. Eta 1984-85erako Irungo Real Unionen entrenatzailea izan zen.

Juan Arriaran futbolari on eta entrenatzaile maisu izan genuen. Futbolaren teknika menderatzen zuen.  Izan zen, Ben Barek zuria eta Leintz Bailarako H.H (1) deitu ziona. Gorputzez eta gogoz dedikatu zen futbolera, agian gehiegi goian aipatutako osasun arazoak zituela eta. Baina beti, ahal izan zuen guztia eman zuen. Futbolari agur esan ondoren ere, Arriaran ibilitako kluben miresmen-agurrak jasotzen zituen. Irudi ona utzi izanaren froga, zalantzarik gabe.

Rafa Iriondo eta Alberto Ormaetxearekin

Juan eta Itziarren urrezko ezteiak Arantzazun,  seme-alaba eta bilobekin

Bere lehen biloba jaiotzear zen eta hura ezagutzera helduko ote zen penaz zegoela, Valdecillatik dei bat jaso zuen Juanitok, bere zain bihotz bat zutela adieraziz.  Eta 1998ko irailaren 3an transplantea egin zioten, Jose Luis Martinez de Ubago sendagile arrasatearra medikuen taldekidea zelarik. Ebakuntzatik onik atera zen eta, bat ez baizik… Juan Arriaranek hamaika bat biloba ezagutu ahal izan zituen. Futbol ekipo oso bat!

Juan Arriaran Aranburu 2015eko abenduaren 1ean hil zen, bere jaioterrian.

 (1) Ben Barek jokalari marrokiar bat izan zen, Europako zenbait taldetan ibili zena;  zuria eta H.H. (Helenio Herrera) argentinarrak Europako zenbait taldetan entrenatu zuen, Barça besteak beste

Argazkiak: Arriaran-Villar sendia, JMVM, Jose Ignazio Isasmendi


FUTBOLA ARRASATEN, ISTORIOAK

https://txemax3.blogspot.com/2022/01/futbola-arrasaten-istorioak.html


azaroa 23, 2022

ARRASATEKO LANGILE KATOLIKOEN ZENTROA. 1910


Baldin bada XX. mendean Arrasateko bizitza sozialaren ardatz adierazgarririk, hori, lehenik 1904tik,  Langile Katolikoen Zentroa eta gerraz geroztik Ekintza Katolikoaren Zentroa izan zena dugu. Jarduera herriko eraikinik enblematikoenetako batetik irradiatu zen, beste batzuetan idatzi dudan moduan: Artazubiaga gutxien jauregia, Iturriotz kalean kokatua, "Solus labor..." esaerakoa. Eraikin hartatik, Arrasateko gazteen hezkuntza integralerako ekimen asko eta asko sortu ziren. Gaur ez naiz eraikinaz arituko, 1910ean bertatik sortutako ekintza bati buruz baizik. Horren bidez garbi azaltzen zaigu gazte haien lanaren nondik norakoa, eta garaiko erlijio-bektoreen indarra. Dakardan albistea "El Correo de Guipuzcoa" egunkarian irakur daiteke 1910eko ekainaren 22an, eta biharamunean “El Heraldo Alavés”en azaldu zen. Biak ekainaren 19an, igandez, Arrasaten ospatutako jaiari zegozkion:

“Las fiestas que la Juventud Católica del Centro Obrero ha dedicado a su patrono San Luis pueden calificarse, sin temor a ser desmentido, de exitazo. Desde la mañana dieron los jóvenes del Centro edificantísimo ejemplo acudiendo todos al banquete eucarístico, precedidos de la elegantísima bandera. Con un coro nutridísimo de voces se cantó muy bien la misa de Perossi; el sermón estuvo a cargo de don Ignacio Aldanondo, y habló sobre la vida de San Luis.

Después de la misa mayor y con una concurrencia numerosísima y selecta, entre la cual figuraba la distinguida señora de don Ramón Adan de Yarza, con sus hijos, doña Francisca Garay, las señoritas Cármen Fernández, Salomé Sanz, las de Gaminde etc., bailaron como saben hacerlo los “Dantzari-Chikis” que fueron muy aplaudidos”

Aldanondo parrokiako kontsiliarioa zen Zentroan eta horren ekintzen eragilerik nabarmenetakoa izan zuten. Hizlari sutsua bide zen eta ospetsua bere homiliengatik. Garai hartan Arrasateko parrokoa Tiburtzio Zatarain zen. Badirudi dantza saio haren ostean jatordua izan zutela eta zer bazkaldu zuten ez dakigun arren, mahai ondokoaren berri eskaintzen digu Arrasateko kronika egileak:
Juan Goñi

“A la terminación del banquete se recibió carta contestación afectuosísima del señor Obispo de Vitoria, y el señor don Ignacio Aldanondo, que presidía el banquete, teniendo a su derecha e izquierda a los presidentes del Centro y Juventud, don Juan Goñi y don Félix Arenaza respectivamente, leyó la misma y al terminarla sonaron estrepitosos aplausos y se dieron vivas al señor Obispo, que tanto ha honrado con su carta a esta juventud”

Kronikak gotzainaren eskutitza erreproduzitu ondoren, ospakizun haren xehetasun gehiagorekin segitzen zuen. Datu interesgarriak ditugu, batez ere sasoi hartako Arrasateko gizarte geografia ezagutzeko.

“Las carreras ciclistas fueron presenciadas por todo el pueblo. Don Juan Cruz Arámburu, que obtuvo el primer premio después de haber sufrido una pequeña avería en su máquina, hizo el recorrido de diez kilómetros en 14 minutos y a su llegada fue muy ovacionado y agasajado por sus amigos. Los tres siguientes premios fueron ganados por los señores Bonifacio Yñurrigarro, Patricio Osinaga y Miguel San Pedro.

En el tiro de pichón se distinguió José María Sagasta, que en Melilla se portó valientemente luchando contra los moros.(1) Por la noche, con una concurrencia muy grande, dio comienzo la velada con una pieza al piano por el notable pianista señor Larrarte. A continuación, representaron muy bien los señores E. Aguirre, R. Mendizabal, F. Yurre, H. Uriarte, C. Orobengoa, B. Olazabal, A. Aguirre, la comedia “Y va de pega”. Después de una pequeña interrupción, el señor Aldanondo leyó
la carta del señor Obispo, que fue acogida con iguales manifestaciones que a la tarde. El señor Zubeldia pronunció un discurso lleno de saludables enseñanzas para la juventud. El tenor Arenaza cantó el zorziko Santo Cristo de Lezo. A causa de que las horas iban muy adelante, se tuvieron que suspender algunos números del programa, entre ellos el discurso de don Carlos Azcoaga”

Diodan, Sagasta usakume zalearen gaineko deskribapenak irribarrea sorrarazi didala. Melillan bereganatu al zuen trebezia Arrasateko txapelketa irabazteko? HalaberArrasateko txirrindularitzari buruzko  albistea eman digu kazetariak. Nik ezagutzen dudan lehena da. Eta horren ondorioz txirrinduaren gaineko kirol praktikako lehen izen arrasatearrak azaltzen zaizkigu. Baita antzerkiari dagokion aipamenak ere bere garrantzia du, herriko antzerkiaren historia txikian. Izenetan identifikatu ditudala uste dut: Enrike Agirreurreta Zabarte (1891) Roman Velez de Mendizabal Zubia (1891) Fermin Yurre Bedia (1894) Hipolito Uriarte Zeberio (1895) Cipriano Orobengoa Bolinaga (1893) Basilio Olazabal Gordoa (1891) eta Anastasio Agirreurreta Zabarte (1896) Kontuan eduki behar da antzezlari gazte haiek Felix Aranoren eskolatik igaro zirela, prestakuntza aberatsa eskaini ziena. Karlos Azkoaga, berriz, Jose Azkoagaren anaia zen,garai hartan herriko txirrindularitz giroa suspertzen ari zena. Kronikak honela amaitzen zuen:

“La entrada, la regia escalera del Centro y el salón de la Juventud estaban adornados con sumo gusto bajo la dirección de las señoritas Cármen Fernandez y Encarnación Gaminde, que fueron por ello muy felicitadas. La distinguida señora de don Ramón Adán de Yarza obsequió a los jóvenes del banquete con gran cantidad de ricos pasteles, por lo que quedaron muy agradecidos”

Kronikak ehunda hamabi urte ditu.

(1) Azpimarraketa nirea da

Argazkiak: JMVM

azaroa 16, 2022

SAGASTA: ARRASATEKO SENDI PERRATZAILEA

“Bizi izan juat”(2000) nire liburuan, Jesus Trincado protagonistaren eskutik 1925 inguruko Arrasateren gaineko deskribapen zehatz bat azaltzen zaigu, eta bertan – besteak beste- honakoak irakurtzen ditugu: 
 
Eusebio Sagasta Bolinaga
“Iturriotz kaleak Arrasateko aldatzarekin bat egiten duen tokian Otaduyren perrategia zegoen, geroaxeago Eusebio “Kapelatxo” Pagaldayk haroztegi bilakatuko zuena…”

“Viteri ikastetxera ailegatu ginen. Maisuaren “Zeinek” zakurra atean zegoen, lantegirantz zihoazen beharginen hanketara jauzi egiteko gertu. Eusebio “Olatxo” Sagasta harakina ere estratatik azaldu zen..” 

Arano "Zeinek" izeneko zakur bat zuela gogoratuta,  olatxotarrekin no.  Arestian Antxon Agirre Sorondo adiskide ahaztu ezinaren etnografia lan bat irakurri dut, De albeitares y herreros. herradores de Guipúzcoa por localidades” (1987) 2010eko “Boletin de Estudios Históricos sobre San Sebastián” agerkarian argitaratua, hain zuzen.

Antxonek bilduma bat egin zuen bere lan hartan Gipuzkoako perratzaile eta olagizonen inguruan – lan ederra, 1987ko Marques de Lozoya lehiaketaren bigarren saria lortu zuena- eta aipamen batzuk egiten ditu XX. mendearen hastapenetan Arrasaten ziren perrategi eta ola txikiei buruz.

Trincadok aipatutako Eusebio Sagastaren gaineko erreferentzia batzuk ematen ditu Agirre Sorondok bere obran. Horiei nik nituen beste datu batzuk gehitu dizkiet eta hona, beraz, perratzaile haren gain esan daitekeena, bidea irekiz ikerketa lan sakonagoa egitera:
 
Maximo Sagasta Galdos
 Eusebio Sagasta Bolinaga “Olatxo” izeneko Musakolako baserrian jaio zen 1872ko martxoaren 5ean; aita Pedro Sagasta Arregi eta ama Frantziska Bolinaga Uriarte ziren, biak ere arrasatearrak. Zazpi anaia-arreben arteko boskarrena izanik, baserriko lanetan aritu zen txiki-txikitatik baina perratzaile ofizioa ikasi zuen eta kalera aldatu zen, negozioa jartzeko asmotan.

Magdalenako Errebalaren 6. zenbakian ipini zuen perratokia eta bezeroak irabazi zituen aurki. Dirua ere egin zuen eta udal karguetara ere heldu zen, zinegotzi bezala aritu baitzen zenbait urtez. Badirudi oso pilotari ona zela eta Beheko Portaleko frontoia zuen denbora pasako tokirik estimatuenetakoa. Juliana Galdos Isasmendi arrasatearrarekin ezkondu zen eta zapi seme-alaba izan zituen, horietako bat Julian, agustindarra eta Erromako organo jole ospetsua. 

Beste seme bat Maximo izan zen,1904an jaioa, eta aitarekin lanean hasiko zena. Etxe ondoko perratokian bikain aritu ziren aita-semea, feriako ostiraletan lan egunik beteena izaten zutela eta urtean zehar ere ez zitzaien lanik falta izan ohi. Baina ofizio gogorra zen perratzailearena eta semearen iritziak kontuan izanda, Eusebiok amore eman eta harategia zuen, etxabehean,  perratokia izandakoan. Eusebio 1947an hil zen eta urtebete geroago Maximo semea. 

Eugenio Sagasta Juaristi

Harategiaren negozioak sendian segitu zuen urtetan, Eugenio Sagasta Juaristi Maximoren seme nagusiaren ardurapean. Eugenio, harakinaz gain, aitona Eusebioren ildotik abiatuta pilotari ere izan genuen, profesionaletaraino iritsiz. Eugeniori tokitxo emanez, diodan zesta modalitatean ekin ziola 
pilotari, gero eskuko profesionala ere izango zen Pedro Ugarte herrikidearekin batera. Eugenio 1947an bihurtu zuen pilota profesio, harategiko lanak ahaztu gabe, noski.


Maala kaleko etxabe honetan egon zen
Olatxotarren perratokia eta, gero, harategia


Argazkiak: Antxon Agirre Sorondoren liburutik eta JMVM

azaroa 09, 2022

LUIS LANDE IDAZLE FRANTZIARRA ARRASATEN



Arrasateko Pasealekua, XIXaren hondarretan

Miguel Madinabeitia Arrasateko udal idazkariak jende ospetsu asko ezagutu zuen bere karguan aritu zen urteetan. Ikusi dugu beste ekarpen batzuetan gobernu buruak, ministroak, jeneralak, artistak eta goi mailako beste pertsonaiak igaro zirela Madinabeitiaren langelatik, herriko historiaren arrastoren baten bila. Gaurkoan horietako beste baten erreferentzia dakart, udaletxeko eskaileretatik gora 1876ko udan egin zuena. Horren berri eman zuen idazkari eta idazleak 1880ko urriaren 10ean, bisitari haren ustekabeko heriotza gertatu zenean. Begira zer zioen, El Noticiero BIlbaíno egunkarian agertutako idazkiak: 

“No en vano ha dicho el inspirado Sr. Trueba en el artículo de El Noticiero de hoy, que si el cadáver aparecido en el Pisuerga es de quien tristemente se supone, no serán sus lágrimas las únicas que en el país vascongado se consagren a la memoria del infortunado Luis Lande, pues yo, que a todas las horas del día tengo a la vista la tarjeta que debí a su cariñosa amistad, no puedo menos de asociarme con toda mi alma a tan justo dolor.

Todavía pienso que era ayer (tan fugaz pasa el tiempo) cuando un caluroso día del mes de agosto de 1876 me sorprendió a la hora de comer un joven simpático, de bella figura y de maneras tan corteses, que solo el acento gutural propio en los de su nación me persuadió de que no era vascongado, aunque tal me pareció en un principio, viéndole de boina azul, alpargatas y cartera de viaje. Era Luis Lande. Venía de Oñate por el monte, a donde volvió a las pocas horas por la carretera que cruza en San Prudencio, y a pie. Luego que me manifestó quién era y por recomendación de quién venía, compartimos con la misma franqueza que si hubiéramos sido amigos toda la vida. Salimos a ver la iglesia parroquial, subiendo hasta las bóvedas con el fin de examinar su fábrica y estimar más prácticamente su indudable antigüedad. Como profano a los estudios arqueológicos, no me fue posible retener en la memoria las explicaciones que me dio, aunque sí recuerdo haberle oído que la obra participaba del gusto bizantino y del gótico puro en algunas de sus partes, conviniendo ambos en que el trabajo del interior del templo no corresponde con el del exterior en lo viejo” 

Goian aipatutako Trueba, Antonio Trueba zen, idazle entzutetsu eta Bizkaiko kronika egilea. Trueba eta Madinabeitia adiskideak genituen. Truebak artikulu bat argitaratu zuen El Noticiero Bilbaíno egunkarian, urriak 6an, “Luis Lande” tituluarekin, eta bertan zioen bazirudiela Valladolideko Pisuerga ibaian egun batzuk lehenago aurkitutako hilotza Landerena zela. Luzien Louis Lande frantziarra zen, Bordelen jaioa, eta Euskal Herrian denboraldi luzeak ematen zituen, euskal kultura eta soziologiak erakarrita. Pariseko Revue de deux mondes” zeritzaneko lankidea zen eta bigarren karlistadaren amaieran hego Euskal Herrian aritu zen euskal gizarteari buruzko apunteak hartzen. Ordukoa da Arrasatera egindako bisita.


Bidai haren ondorioz, Landek “Basques et navarrais. Souvenirs d´une voyage dans le Nord de l´Espagne” liburua publikatu zuen 1878an. Bertan, besteak beste, euskara munduko hizkuntzarik zailena dela zioen. Baina baita ere: “Euskaldunen askatasunak ez dira, suposatzen den moduan, opari bat, besteek behin eta berriz leporatzen dietena. Askatasun horiek berezkoak dira, beste edozeinenak bezalakoak, eta hori ezagutzea ez da grazia justizia baizik”
Arrasateri buruzko aipamen txiki bat ere bada liburuan; honako hauxe dio:
Au sud de Vergara se trouvent les eaux sulfureuses de Santa-Agueda et d'Arechavaletâ, les plus renommées peut-être parmi celles de la province, qui en compte beaucoup d'excellentes. La ville de Mondragon, propre, blanche, bien bâtie, se ressent du voisinage et du passage des baigneurs” (1)

Baina goazen aurrera eta dakusagun zer nolako jauzi “madinabeitiarra” egiten duen hurrengo lerroetan gure udal idazkariak:

“Al bajar le llamó la atención el aspecto sombrío y triste que presentaba la calle llamada del Medio, en donde se veían las ruinas de cuatro casas de las que una se había levantado durante la guerra misma, cuya causa motivó aquellos estragos. Entonces me recordó que escribiría en su país abogando para que la ley que acababa de publicarse fuese la menos terrible posible para los vascongados. 

Volviendo a las ruinas, me cabe la satisfacción de decir que tres de las casas incendiadas se hallan ya reedificadas, siendo los actuales edificios infinitamente mejores que los antiguos, con lo que ha ganado no poco el ornato público de esta parte de la población. Queda todavía otra ruina que levantar y este edificio nº 41 antiguo y 13 moderno de la misma calle, incendiado como los otros el aciago día 7 de agosto de 1873. Es la casa conocida en otro tiempo por la Torre de Garita Vergara, donde floreció Francisco Lopez de Vergara, íntimo amigo de Garibay, a quien visitó antes de levantarse de la cama el lunes 4 de febrero de 1572, al día siguiente de su regreso de Amberes. Tiene también esta casa la particularidad de haber nacido en ella el opulento capitalista Señor Beistegui. Si entrase en el ánimo de su actual propietario Sr. Mejía levantar el mencionado edificio realzaría mucho la calle y tendría un motivo más para conquistarse el aprecio y consideración del público. 

Sin querer, Sr. Director, me he desviado del asunto principal de esta carta, que no es otro que el de rendir el triste y último tributo al cariño y a la amistad, y hago esta observación por no renovar lo escrito, puesto que el correo se acerca y me gustan las manifestaciones a tiempo y tal como salen del corazón” 

Informazioa eman digu Madinabeitiak Erdiko Kaleko eraiki batzuen gain. Esaten ez duena, berak ere, ziurrenik, igarri ere egiten ez zuelako, idazkari izateagatik udaletxean zegokion etxebizitza utzi behar izan zuenean, aipatu Mejiaren etxe hartara aldatu zela berria egokitzeko, hain justu gero "Txomin Txiki"rena izan zena. Honako hauxe idatzi nuen horretaz duela hiru urte:


Argazkiak: JMVM, Mendia bilduma

(1) “Al sur de Vergara se encuentran las aguas sulfurosas de Santa Águeda y Arechavaleta, las más conocidas que de la provincia, que cuentan con muchas excelencias. La villa de Mondragon, limpia, blanca, bien construida, vive del vecindario y del paso de los bañistas”


azaroa 02, 2022

LUIS ARMENGOU PRUNES, MARRAZKI IRAKASLE ETA ARTISTA

 

Armengou Marro sendia, Arrasaten, 1912

Amalia eta Pilar Armengouri, Sevillan bizi diren Luisen biloba eta Paco Armengou “Mondragón”en alabak, haien anaia Luis arrasatearra ere gogoan dudala.

Luis Armengou Prunes Arrasateko pertsonaia esanguratsua izan zen XX.mendearen lehen bi hamarkadatan. Viteri Eskoletako Marrazki, Pintura eta Frantseseko irakasle bezala ihardun zuen Felix Aranoren ondoan. Marrazki teknikoaz gain, Armengoouk pintura artistikoaren oinarrizko kontzeptuetan trebatu zuen arrasatear asko. 

Luis Armengou Kataluniako Berga herrian jaio zen, 1873an, eta Arrasatera 1902an heldu zen. Hogei urtez eman zituen klaseak eta aldi berean bere dohainak erakutsi zituen pintore bezala, bere ekoizpenaren emaitza gaur egun ere disfruta dezakegularik. Erretratoak eta paisaiak izan ziren gehien jorratutakoak, bodegoiren bat edo besterekin.

Barbastroko Dolores Marrorekin zegoen ezkonduta eta Arrasaten hiru seme izan zituzten: Jose Mari, Frantzisko - Pako Armengou "Mondragón" bezala ezagutua-  eta Antonio. Argazkian sendi osoa agertzen da. Maalako Errebalaren 12. zenbakian  bizi ziren. Alberto Loiti adiskidearen datu bati esker dakit Luisek argazkilaritza ere lantzen zuela eta denda bat izan zutela Viiteri Etorbideko 1. zenbakian. Aitak zaletasun artistikoa transmititu zien semeei eta Antoniok irabazi zuen aitaren kargua, azken honen heriotzan. 

Arrasaten zendu zen Luis Armengou, 49 urterekin, 1922ko abuztuaren 7an, gaixoaldi luze baten ondorioz. Viteri Eskolaren aurreneko giza galera garrantzitsua izan zen, hogei urteren buruan irakaslearen hazia lehen fruituak ematen hasi baitzen, gerora Arrasaten bere uzta artistiko eta industriala utziko zuena. Sentitua izan zen Arrasaten  irakaslearen desagerpena, prentsak jaso zuenez: 

“El católico vecindario de Mondragón tributó el martes al finado maestro una muestra de su consideración y piedad de duelo y sentimiento a su memoria, modesto y caritativo, que a la edad de 49 años ha fallecido, después de una larga temporada en que una cruel enfermedad le tenía imposibilitado para su difícil cargo. Hoy, el pueblo de Mondragón, por este triste motivo pierde un hombre que con su sabiduría ha enseñado a todos o casi todos el arte del dibujo que hoy está arraigado en Mondragón” 

Eliza bete egin zen eta kanposantu bitarteko kaleak jendez lepo zeuden. Esan daiteke – zazpi urteko diferentzia zeuden- Felix Aranoren heriotzako egunean herrian izandako giza pilaketaren aurrekaria zela (1). Arrasatearrek bi maisu haiek estimu handian izan zituzten eta euren hileta zeremoniak horren testigantza bezala geratu ziren. Kronikak segitzen zuen:

“Las cintas del féretro eran llevadas por los señores don Julio Aguirrebeitia, don Ildefonso Herrador, don Daniel Arcauz y don Gregorio Echevarria (2) El coro reforzado con valiosos elementos ha interpretado la hermosa misa de Requiem de Perosi. No hace falta decir, tratándose de la dirección de nuestro veterano y competente organista señor Balerdi (3), que la composición musical ha obtenido un ruidoso éxito. Durante el funeral se ha observado una seriedad imponente, pues todos los allí presentes oraban piadosamente por el eterno descanso del alma del señor Armengou. Nuestra condolencia a los allegados del extinto, y que el cielo haya concedido al alma del finado la gloria inmarcesible de los justos”

Zenbait lerro izan dira, Viteri Fundazioko irakasle lanetan, XX. mendeko Arrasateri zentzua emango zion giza belaunaldi oso bat hezi zuen gizona gogoratu eta ohoratzeko.

Luis Armengouren Arrasateko margo lan batzuk:

Popillo baserria (1909)

Bizente Goikoetxea (Aramaioko Udala. 1916)

Jose Maria Resusta (Unión Cerrajera. 1912)

 ======..=====

LUIS ARMENGOU PRUNES, PROFESOR DE DIBUJO Y ARTISTA

A las nietas de Luis e hijas de Paco Armengou “Mondragón” Amalia y Pilar Armengou, quines viven en Sevilla,  con un recuerdo para su hermano Luis – también mondragonés.

La familia Armengou Marro, al completo

Luis Armengou Prunes fue una figura significativa de Mondragón durante las dos primeras décadas del siglo XX. Ocupó el cargo de profesor de Dibujo, Pintura y Francés en las Escuelas Viteri, junto a Felix Arano. Además del dibujo técnico Armengou enseñaba los conceptos básicos de pintura artística.  

Luis Armengou había nacido en la localidad catalana de Berga en 1873 y llegó a Mondragón en 1902. Enseñó durante veinte años y al mismo tiempo mostró su talento como pintor, dejándonos muestras de su producción en cuadros que aún hoy podemos disfrutar. El retrato y los paisajes fueron su fuerte, si bien también plasmó algún que otro bodegón.

Casó con Dolores Marro, natural de Barbastro y el matrimonio tuvo tres hijos, los tres naturales de Mondragón: José Mari, Francisco - conocido como Paco Armengou "Mondragón"- y Antonio. La foto nos muestra a la familia al completo. Vivían en el número 12 de la calle Magdalena. Gracias a un dato aportado por el amigo Aberto Loiti sabemos que Luis tuvo así mismo un estudio de fotografía en el número 1 de la Avenida Viteri. El padre  transmitió su pasión artística a los hijos, tal es así que Antonio ganó en propiedad la plaza dejada libre por su padre, a la muerte de éste.

Luis Armengou falleció en Mondragón el 7 de agosto de 1922, a los 49 años de edad, tras una larga enfermedad. Se trataba de la primera pérdida humana significativa de la Escuela Viteri. Habían sido veinte años de trabajo docente, y la semilla sembrada por el profesor había comenzado a dar sus frutos, que al tiempo llegarían a representar una brillante realidad artística e industrial en Mondragón. La desaparición del profesor fue recogida por la prensa:

“ El católico vecindario de Mondragón tributó el martes al finado maestro una muestra de su consideración y piedad de duelo y sentimiento a su memoria, modesto y caritativo, que a la edad de 49 años ha fallecido, después de una larga temporada en que una cruel enfermedad le tenía imposibilitado para su difícil cargo. Hoy, el pueblo de Mondragón, por este triste motivo pierde un hombre que con su sabiduría ha enseñado a todos o casi todos el arte del dibujo que hoy está arraigado en Mondragón”

La iglesia se llenó  y las calles hasta el cementerio se encontraban a rebosar de personas que querían dar el último adiós al profesor. Se puede decir - hubo una diferencia de siete años - que resultó el precedente del gentío reunido en Mondragón  el día de los funerales de Félix Arano (1). Los mondragoneses tenían en alta estima a los dos citados maestros y sus ceremonias fúnebres fueron testimonio de ello. La crónica periodística continuaba:

“Las cintas del féretro eran llevadas por los señores don Julio Aguirrebeitia, don Ildefonso Herrador, don Daniel Arcauz eta don Gregorio Echevarria (2)  El coro reforzado con valiosos elementos ha interpretado la hermosa misa de Requiem de Perosi. No hace falta decir, tratándose de la dirección de nuestro veterano y competente organista señor Balerdi (3) que la composición musical ha obtenido un ruidoso éxito. Durante el funeral se ha observado una seriedad imponente, pues todos los allí presentes oraban piadosamente por el eterno descanso del alma del señor Armengou. Nuestra condolencia a los allegados del extinto, y que el cielo haya concedido al alma del finado la gloria inmarcesible de los justos”

Han sido unas pocas líneas, para recordar y honrar a un profesor y artista, que durante su labor docente en la Fundación Viteri forjó una generación que dio sentido al Mondragón del siglo XX.

 Arriba aparecen algunas obras que Luis Armengou realizó en Mondragón

Argazkiak: JMVM

(1) Arrasaten, urtetan, inon jende asko bildu zela adierazteko, esamolde bat erabiltzen zen: “Aranoren entierruan baino jente gehixau” /En Mondragón durante años, para expresar que en un acto se había reunido mucha gente se utilizaba la expresión: "Más gente que en el entierro de Arano"

(2) Lauak bere ikasle izandakoak /Los cuatro eran exalumnos

(3) Prudentzio Balerdi Urreta apaiza, organo jole titular bezala 1913tik zegoena/ El sacerdote Prudencio Balerdi Urreta, de organista titular desde 1913


PACO ARMENGOU "MONDRAGON" REAL MADRIDEKIN ARITU ZEN LEHEN ARRASATEARRA

https://txemax3.blogspot.com/2020/06/paco-armengou-mondragon-real-madridekin.html