Carlos VII etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Carlos VII etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

azaroa 05, 2021

KARLISTAK ARAMAION 1872-1876. Noraeza eta sufrimendua hasten da

 


Lehen karlistadak (1833-40) atzera pausua ekarri zuen euskal libertateen esparruan. Gerra galtzeak adierazi zuen gizartearen haustura eta euskaldunek nahikoa izan zuten lehen une haietan bizirautearekin. Baina poliki-poliki burua jasotzen hasi zen eta XIX.aren erdi alderako berriz ere “foruak eta erlijioa” oihua indartsu entzun zitekeen Hego Euskal Herriko hainbat eta hainbat sektoretan. Garai hartako karlismoa gizarte mugimendu heterogeneotzat har daiteke, euskal erreibindikazioak bideratzeko apropostzat ikusi zena. Goi mailako sektoretan hainbat pertsonalitatek piztutako zuziaren argitara maila apalagoetako milaka herritar azaldu ziren, nolabaiteko klase-borrokarako gertu.

Seiurteko Demokratiko bezala titulatu den aldian karlismoak bere bidea itxita ikusi zuen. Tradizioetan oinarritzen zen diskurtsorako arrisku bizia zen 1868ko kolpearen bitartez Isabel II kentzen denean eta behin behineko gobernu baten aldia hastean. Karlismoa adi zegoen, handik zer aterako ote zen. Baina 1871an parlamentu-monarkiarako lehen saiakeratzat har daitekeen Saboiako Amadeo I. tronuan jartzeak karlismoarentzat atea zeharo itxi zuen. Eta karlistek armetara jo zuten.

“Jaungoikoa, Aberria eta Foruak” zen karlismoaren oihua, Karlos VII. zuten errege gaia eta 1872ko apirilaren 21ean gatazka armatuari ekin zitzaion,  1876ko martxora arte iraungo zuena.

Araban indarra izan zuen hasiera-hasieratik, eta beste herrialdeetan bezala Arabak goi pertsonalitateak eman zituen karlismora. Agian eragingarrienak Rodrigo Ignazio de Varona eta Frantzisko Maria Mendieta izan ziren, lan politikoa egin zutenak, batez ere Batzar Nagusien bitartez. Eta Gerrako Diputazioa sortuko zuten.

Aramaion eragin zuzena izan zuen erreboltak. Oro har, batez ere herri mailan, Aramaio karlista zela esatea ez da asko arriskatzea. Noski bazirela liberalak ere, baina garaiko aramaioarrek karlismoaren goiburuekin bat egiten zuten.

Hurrengoko ekarpenetan, 1872-1876an Aramaioko giroa islatzen ahaleginduko naiz. Horretarako udal artxiboa eta garaiko prentsa arakatu dut. Hemen agertuko dena argazki bat besterik ez da. Izango dira gehiago, ziur. Bidea irekita geratzen da,  hortik barrena abiatu eta ikertzeko.


 ==============..==============

1.- NORAEZA ETA SUFRIMENDUA HASTEN DA

2.- UDAL TALDEAREN DIMISIOA

3.- GERRILLARI GAIZKILEAK?

4.- SANTA CRUZ ARAMAION

5.- AMAITU AL DA GERRA?

6.- KARLISTAK INDARTSU ARAMAION. 1873

7.- RODRIGO IGNAZIO VARONAREN DIMISIOA. 1874

8.-  TELEGRAFO KARLISTA

9.- KARLISTAK HEZURRETARAINO? 1875

10.- ERREGEKUARTELA ARAMAION. 1875

11.- KARLISTEN PORROTA ETA GERRAREN AMAIERA. 1876

  Karlos VII. errege gaia atzerrian zegoen. Entretenitua hori bai, batez ere Ramon Cabrera karlismoaren buruzagi politiko eta militarrak 1870ean dimisioa azaldu zionetik. Haren ustez, ez ziren ematen arrazoizko baldintzak gizartea armetara deitzeko. Orduan bere inguruko taldea berreraiki behar izan zuen. Karlos VII.aren dibisa ordenaren berrezartze eta katolikoen bateratasun sakrosanta zen eta, bide batez, aurreko karlistadaren ondorioz hein handi batean galdutako euskal foruen berreskurapena.  1872ko apirilaren 21 izan zen data, eta altxamenduak, batez ere, Hego Euskal Herrian eta Katalunian izan zuen indarra hasieratik.


Aramaion bizitzak aurrera segitzen zuen, gora behera handirik gabe. Urte hartan, 1872ko otsailaren 2an, Udal berria osatu zen. Urtean behin aldatzen zen udal taldea eta egun hartan, Jose Leaniz Barrutia hautatu zuten alkate; zinegotziak, berriz, Ignazio Goikoetxea (1) -lehen alkate ordea- Domingo Uribarren – bigarren alkate ordea- eta Lino Unzueta, Frantzisko Unamuno, Juan Martin Leiba, Martin Madina, Juan Jose Madina, Jose Manuel Larrañaga eta Pedro Jose Madina.  Idazkaria, Julian Luko.

 Jose Frantzisko Leaniz Barrutia Ormaetxea (1816) lehen gerra karlistan buruzagi izandako Juan Jose Leaniz Barrutiaren semea zen.

Maiatzaren 14an agertzen zaigu lehen apuntea, Arabako gerra istiluak azalera ekartzen dituena. “Junta de Guerra” epigrafean honela jaso zuten aktan:

“Se leyó una comunicación fechada en Altuve en 9 de este mes, firmado por D. Ignacio de Varona, diciendo que por este Ayuntamiento, bajo la más estrecha responsabilidad de sus individuos, se entreguen en el término del quinto día al depositario de las fuerzas reales la sisa y hoja de hermandad correspondientes al trimestre que vencerá el 30 de junio próximo. Y en su vista, considerando esta corporación municipal las críticas circunstancias en que se encuentra, no pudiendo dar frente a las graves exacciones a que se le obliga por la fuerza armada para el apronto de suministros; y que por carecer absolutamente de fondos, tiene que hacer exacciones y repartos forzosos a los habitantes para atender a ello, se acordó se haga presente al indicado Varona la imposibilidad en que se encuentra esta corporación municipal a exigir a los habitantes las derramas provinciales en las apuradas circunstancias en que se encuentra… de tal manera que no pueden soportar ni exigir el Ayuntamiento imposibles, como es hoy la derrama provincial, y que esto también se comunique también a la Diputación General de esta M.N. Provincia”

Rodrigo Ignazio Varona
Rodrigo Ignazio Varona, Villanañeko jauretxeko jauna zen, 1834an jaioa, eta 1868an karlismoarekin bat egin zuen. Gortetako diputatu hautatu zuten 1871 eta 1872an.  1872ko apirilean bigarren karlistada pizten denean armak hartzen ditu eta Arabako Gerra Diputazioan hartzen du parte. Frantzisko Maria Mendietarekin batera eragin handia izan zuen Varonak Araba osoko karlismoaren suspertzean. Liberalak eta karlistak, aurrez aurre Euskal Herri osoan, eta Arabako bazterretan modu bereziko enfrentamenduan arituak. Gerra hasita zegoen.

Lau urtetako sufrimendua hasi zen Aramaioko biztanleentzat, gerrako danbor hotsek bazter haiek astintzen baitituzten gau eta egun. Konstante bat izango da udal aktetan, alde batetik eta bestetik exijitzen ziren sakrifizioak. Prentsak ere lehen albisteak zerbitzatu zituen, pizten ari zen auzi armatuaren gain. Eta testuinguru hartaz nolabait jabetzeko, ondoan doaz erreferentzia batzuk, urteko egunkarietan agertutakoak.

 “La Discusión” egunkari madrildarrean, 1872ko maiatzaren 18an irakur zitekeen: “El hecho de venir ahora a Ochandiano y Aramayona una parte de las facciones derrotadas se explotará probablemente hoy por los amigos del carlismo, por estar estos pueblos a espaldas de la línea ocupada por las tropas del Gobierno…” 

Donostiako “El Euskara” egunkari liberalak zekarren, maiatzaren 20an: “Ayer mañana se encontraba en Aramayona la brigada Letona (2), en comunicación con la columna de Mendigorría, Luchana y carabineros, reunida en Oñate, y con la brigada Moriones, que llegó a Salvatierra…

 Madrileko “La Iberia” 1872ko maiatzaren 22an zioen: “Por carta de un amigo nuestro que está bien enterado de los movimientos de los carlistas, sabemos que los carcundas, en bastante número, después de la pequeña zurra de Mañaria, pasaron por Ochandiano en dirección á Aramayona. En la misma carta se asegura que Ayastuy (3) fué muerto en el encuentro de Mañaria con las fuerzas del general Letona, y que las partidas guipuzcoanas tuvieron muchas bajas en aquella refriega, y después de dejar los heridos en Aramayona, los carlistas corrieron hacia Mondragon”

Madrilen argitaratutako “La Reconquista” egunkari karlistak Mañarian jazotakoaren bere bertsioa ematen zuen, maiatzaren 22an bertan: “En carta que con fecha de anteayer recibimos de Mondragón, nos comunican las siguientes importantes noticias: el día 13 del corriente pasó el cuartel de Serrano por Elgueta y Elorrio al tiempo que otra columna marchaba por Eibar y Ermua a Durango. Parte de estas tropas atacaron el 14 en Mañaria á los carlistas que capitaneaban Ayastuy y Amilivia, siendo aquellos completamente destrozados. El día de San Isidro nos visitaron los vizcaínos con su Diputación, estado mayor y tres compañías en número de 9.000, cubriendo toda la línea desde Aramayona hasta este punto (Durango)”

“El Pensamiento español” kazeta integristak, eta beraz, demagun, karlistenganako atxikimendu puntu batez, maiatzaren 23ko edizioan zioen, koronel liberal baten testigantza emanez: “A las ocho de la mañana del 16 del actual llegué a Oñate…Mi primer cuidado ha sido averiguar el paradero de la facción Ayastuy, que tenía la misión de atacar. De los informes adquiridos resultaba que el día anterior había sido batida a las inmediaciones de Mañaria, provincia de Vizcaya, de cuyo encuentro resultó muerto el cabecilla indicado, que se enterró en Aramayona, prosiguiendo su partida la marcha hacia Goronaeta…”

“La Epoca” Madrileko kazeta kontserbadoreak 1872ko maiatzaren 30ean publikatu zuen: “El general en jefe participa ayer que seguían las presentaciones a indulto en Vizcaya, y manifiesta asimismo que había recibido un telegrama del general Acosta, dándole cuenta de que la facción alavesa de Calle, de fuerza de 500 hombres, se hallaba en Ibarra, valle de Aramayona, y el Jefe del batallón de Cazadores de Arapiles marchó a su encuentro; mas al aproximarse al pueblo se le presentó un individuo con carta del capitán general de las provincias para que no se les hostilizase, pues le habían pedido acogerse al indulto, y por lo cual solo exigió la entrega del armamento, consistente en 230 fusiles y además alguna municiones”

Aurrreko albistearen gain xehetasun gehiago eman zituen “El Pensamiento español”ek 1872ko ekainaren 3an:

“Como el curso de la insurrección carlista preocupa sobremanera la atención pública, damos a continuación algunas noticias sobre la disolución de la partida de Calle, extractadas de una carta que recibimos de Villareal de Alava. El secretario del ayuntamiento de este pueblo, D. Aniceto Orduña, secundando con habilidad los deseos y las indicaciones del general Serrano del Castillo (4), consiguió que el cabecilla Calle se decidiese a tener una entrevista con la persona que dicho general designase.

Serrano jenerala

Fue esta el ayudante de campo Sr. Verdugo, quien pasó el 27 con el referido secretario y un ordenanza de caballería a los montes de Albina, encontrando en la ermita de Nuestra Señora de Mariaca, a D. Félix Calle, hijo de aquel cabecilla, y a don José Domingo Azcunaga, secretario de éste, con alguna fuerza. Conferenciaron, y Verdugo les persuadió de la conveniencia de avistarse con el señor Serrano del Castillo, dándoles seguridades de que no serian molestados. Pasaron, pues, a Villareal y al anochecer del mismo día presentáronse al general, quien logró  que aquellos ofreciesen influir cerca de su jefe para que al siguiente día se le presentase. Fue el Sr. Verdugo el día 28 a los expresados montes a esperar al cabecilla Calle, y dejando éste sus fuerzas en Aramayona, pasó acompañado de cuatro de sus oficiales a Villareal.

En la entrevista que tuvieron el general y el cabecilla, parece ser que fue acordada la presentación y la entrega de armas de toda la partida, aplazándola para el día 30, por tener que salir inmediatamente la división Serrano para Salvatierra y ser necesario este tiempo a Calle para convencer a toda su gente de la conveniencia de presentarse. Cuando Calle y sus acompañantes regresaban tranquilos a Aramayona, aI llegar a sus alturas se halló con la novedad de que el batallón de Arapiles, que acababa de llegar por aquella parte, ignorando su jefe las negociaciones, había atacado a la partida. Avistóse entonces Calle con el jefe de aquel batallón, y le enteró de lo que pasaba, y la entrega de las armas se llevo a cabo, si bien no fue posible la de todas las de la partida, porque cerca de la mitad de su gente se dispersó cuando se vio de improviso atacada, yendo a reforzar otras partidas que todavía existen en el país”

Datu batzuen arabera Calle buruzagiaren tropa 500 gizonek osatzen zuten eta errenditzeko orduan 230 fusil eta oso munizio gutxi entregatu zituzten Aramaion.

Azkenik, demadan “La Regeneración” Madrileko egunkari filokarlistak 1872ko ekainaren 6an Gasteizko korrespontsalak zioena: ”Vitoria 2 de junio. Yo sé bien lo que pasa, pero me parece que liberales y carlistas han perdido el juicio: veo a los primeros furiosos y desesperados, porque se creen supeditados a los segundos, y porque extrañan que un ejército numeroso haya tratado sin combatir. En Bilbao, Tolosa y San Sebastián, gran disgusto: en Vitoria han estado a punto de hacer dimisión el ayuntamiento. Los carlistas por su parte no están menos encolerizados. Cuando se supo la entrada de Calle, en cuya partida había muchos vitorianos, salió un pelotón de mujeres que gritaban desaforadamente en Aramayona contra Calle y le hubieran ahogado si le encuentran. Con esto los mozos se fueron a otras facciones, y hoy estaban más abajo de Gorbea”

Aramaion, beraz, inguratuta sentitzen ziren, eta arrisku bizian, alde batetik eta bestetik heltzen baitzitzaizkien mehatxu eta erasoak.  Egoera kritiko haren inguruan herriko ekonomia zen dardara gehien nabarmentzen zituena. Ekainaren 12an, alkateak parte eman zuen ez ohiko udal bilkuran:

 “El considerable número de suministros que se habían aprontado para las tropas, así del Gobierno como de los carlistas que habían llegado a este Valle, exigiendo adelantos a los habitantes en las especies de carne y granos, además del vino, inevitables, como exigidas imperativamente por las fuerzas armadas…”

Errazioak kargatzen
Egoera zailari aurre egiteko Udalak onartu zuen 20.000 inguru errealetako diru ezarketa bat jartzea herritarren artean. Banatzearen metodoa batzorde bati egokitu zitzaion. Eta ekainaren 16ko bilerara eraman zuten formula. Berrikuntza bezala formulan herriko apaizak sartu ziren, eta, behintzat, garaikoak izendatzearren, hona hemen 1872ko une kritiko haietan herriko elizen kargu zeuden abadeen izen-abizenak eta bakoitzari ipini zitzaion kuota. Berrehun errealekin: Uribarriko Santiago Arejola, Azkoagako Migel Lasaga, Baraxuengo Frantzisko Bengoa, eta Ibarrako Angel Ormaetxea apaiz laguntzailea; ehun eta berrogeita hamar errealekin: Untzellako Frantzisko Garaizabal, eta Nikolas Lasaga; ehun errealekin: Ibarrako Bernabe Kortazar; laurogeiekin, Arexolako Andres Iturzaeta, Etxaguengo Frantzisko Alboitiz, Gantzagako Benigno Garai eta Oletako Esteban Iturzaeta; hirurogeiekin Ibarrako Pablo Kintana. Hamabi apaiz horien artean 1.580 erreal ordainduko zituzten. Horrek ez du esan nahi apaiz gehiago ez zenik. Eta apaiz guztiak karlisten zaleak zirela esatea ez da arrisku larregiko baieztapena.

Arabako gobernadore militarraren aginduari jarraiki, dena den, Aramaioko Udalak 1872ko ekainaren 29an parte eman zion herriko inguruetatik ari ziren partida karlisten berri. Eta bi egun geroago karlisten tropetara aldatu ziren aramaioarren izen abizenak pasatu zizkien Arabako agintari militarrei. Asko bide ziren, 31 orrialde bete baitzituzten datuekin.

Ekainaren 30ean ez ohiko bilera egin zuen Udalak herriko batzarreko kideekin, eta alkateak informatu zuen herriko Bruno Sebastian Etxebarriarengandik mailegu bat lortu zuela,  urteko %5ean. Eta udaletxera bildutakoek onartu zuten:

“Que para dar frente a las obligaciones contraídas exigiendo a los particulares suministros en diferentes especies por las exacciones que hacen las fuerzas armadas que llegan a este valle, que no se ha podido evitar, se acordó por unanimidad recibir el indicado préstamo por la suma de diez mil reales, o sean dos mil quinientas pesetas, al precio anual de cinco por ciento, bajo la responsabilidad del común del Valle, con la cláusula de que, así como el Ayuntamiento tendrá facultad de devolver el préstamo aunque no lo pida el prestamista, cuando tenga por más conveniente, igualmente éste tendrá derecho, según su voluntad, de exigir cuando quiera el insinuado préstamo”

Nahi izan baina ezineko abagunean zeuden aramaioarrak. Jakin bazekiten tiroak alde guztietatik zetozela eta euren ondasun apurrak arrisku bizian zeudela. Irabaziak atera zitzaketenak, berriz, betikoak ziren, dirudunak. Istilu armatuaren bidez aberatsagoak egin zitezkeenak. Datu huts bezala, 1872an zergarik gehien ordaintzen zuten aramaioarrak honakoak ziren: Antonio Sebastian Etxebarria, Frantzisko Agirrezezeaga,  Martin Agiriano, Domingo Ibabe, Anbrosio Zabala eta Jose Leon Ormaetxea.

Prentsako albisteak ematen ziren penintsula osoan. Baina nekez irudika dezaket, herrian eta inguruetan gertatzen ari zenaren gaineko berriak Aramaiora heltzen zirenik. Gainera, sortzen ziren albisteetatik, zeintzuekin geratu? Nork erabilitako prismaren araberakoak izaten ziren eta.

“El Imparcial”ek 1872ko ekainaren 16ko edizioan zioen: “En Mondragon entraron ayer 80 carlistas procedentes de la partida Asia, que está en Aramayona, y recogieron 1.834 reales de la recaudación provincial” 

“El  Euskara”n, berriz, ekainaren 19an irakurtzen zen: “La pasión política oscurece la razón hasta el extremo de no poder distinguir la verdad del error. Soy de los que creen que antes de llegar al convenio de Amorebieta (5) se hubiera deshecho el grueso de la facción vizcaína si en lugar de pensar en convenios se hubiera cerrado el paso de las montañas de Vizcaya á Guipúzcoa por Aramayona y Mondragón, pues ya entonces la gente joven, forzosa en gran parte y mal provista de municiones, hubiera tirado los fusiles en el primer encuentro serio, que habría sido inevitable después del de Mañaria si una brigada hubiera guardado aquel paso importante. Así opinan los que hicieron la guerra civil (6) y conocen el terreno”

 



(1) Bizente Goikoetxea musikariaren aita

(2) Antonio Lopez de Letona, liberalen tropen buruetako bat

 (4) Ez zen Serrano del Castillo, Serrano Dominguez baizik. Irakur: https://txemax3.blogspot.com/2013/04/lehen-errepublikako-presidentea.html

 (5) Amorebietako Ituna 1872ko maiatzaren 24an sinatu zuten, liberalen burua zen Serrano Jeneralak eta Bizkaiko Gerrako Diputazioaren ordezkariek

 (6) Aurreko karlistadari buruz ari da.

apirila 04, 2020

KARLISTAK ARRASATEN. 1872-1876. Gerraren amaiera


Karlismoak sustrai sakonak izan zituen Arrasaten XIX. mendean. 1830 inguruan piztu zen mugimenduak gogor astindu zuen gure herria, liskar armatuak izan zituen bi aldietan. Eta interesgarria iruditu zait pixka bat arakatzea dokumentu erregistroetan, gizarte arrasatearraren baitan korronte ideologiko politiko hark utzitako ondorioa.
Bigarren karlistada izan dut langai, 1872-1876 tartea hartzen duena. Agian aurrerago batean 1833-40 urteetan ariko naiz, baina gero gerokoa. Oraingo nire ekarpena hamar kapitulutan zatitu dut, irakurketa errazagoa egiteko. 

1.- Karlismoaren jatorria eta Arrasateko giroa
7.- 1873ko abuztuaren 7
8.- Gerra guztiek, gutxienez, bi bando dituzte
9.- Herriko bizimodua aldatzen da
10.- 1874-1876 aldia eta gerraren amaiera 
==========.========= 


Aurrekoan ikusi genuen, karlistak 1873ko abuztutik 1876ko martxoa bitartean agindu zutela Arrasateko udal bizimoduan, azken finean kaleko gorabeheretan agintzea adierazten duena. Gaurkoan adibide batzuk emango ditut, udal aktetatik ateratakoak, urte zail haietako argazki bat eskaintzen dutenak. Behintzat historia bere lekutxoan kokatzen laguntzen digute.

Arrasate 1873ko abuztuan eraso zuen Antonio Lizarraga jeneral karlistaren eskua luzea bide zen, 1874ko urtarrilaren 28an, udalak agindu bat jaso baitzuen harengandik,  Manuel Arroyo zeritzana udal maisu bezala jartzeko. Eta onartu egin zen, noski.

1874ko apirilaren 22an Gipuzkoako Diputazioaren presidentea zen Jose Maria Berzosa karlistak bisitatu zuen Arrasate. Diodan, Berzosa izan zela karlistadan Oñatiko Unibertsitatearen berpizkundea eragin zuena, eta Arrasatera egindako bisita hartan:
Carlos VII

“…se dio lectura de la circular de la Excma. Diputación de fecha 20 del corriente por la que ordena el armamento de los Tercios Vascongados en las personas de 18 a 40 años, a excepción de los que hayan prestado servicios al enemigo o sean adictos a la causa liberal…”

Batzar hartan udala aldatu zen, eta alkate berria Mariano Goñi hautatu zen; zinegotziak: Pedro Antonio Vivanco, Tomas Isasmendi, Dionisio Juldain, Simon Plazaola, Bizente Belategi, Jose Maria Egaña, Tomas Urtekabo eta Marzelino Alberdi izan ziren.

Urte hartako ekainaren 7ko batzarrean udalak erabaki zuen herritik alde egin zuten jabeen errentak erretenitzea. Eta herriko norbaitek kanpokoen errentak kobratu arren ez bazizkion diruak udalari entregatzen, haren ondasunak enbargatzekotan geratu zen. Areago, handik astebete batera zabaldu egin zen errekisitoria: kanpokoen haltzari edota beste edozein ondasun zutenek derrigorrez utzi behar zituzten udalaren eskuetan. Horren harira diodan, abuztuaren 19ko bileran ikusi zela  Monterrongo kondeak Vergarajauregi, Resusta y Cia. enpresatik interesengatik kobratzeko zituen 3.500 errealak erretenituak zituela udalak. 

Ekainaren 21ean Carlos VII. erregegaia eta bere emaztea Arrasaten egon ziren eta harrera ekitaldia eskaini zien Udalak. 


1874ko azaroaren 23an, zinegotziek gai konplikatu samarra aztertu behar izan zuten. Ziurrenik diru iturriak handitzearren Diputaziotik eskatu zen sendi liberalen zerrenda handitzea, ordurako ezagunak zirenez gain. Eta udalak hartu zuen erabakia:

“… El regidor Sr. Vivanco manifestó deseo de que constase su voto por el que se abstenía de clasificar más familias liberales que aquellos que sus representantes habían tomado el arma contra la causa de la Legitimidad, por cuanto no era fácil, en su juicio, hacer de esta manera clasificación acertada… A cuyo pensamiento se adhirieron todos los concurrentes, excepto el regidor D. Saturnino Iturriaga…”

Behingoz, badirudi karlisten artean zentzun apur bat ikusten zela.

Eta 1875 urteari alkate berriaren izendapenarekin eman zitzaion hasiera; orduan Jose Fernando Berezibarri egokitu zitzaion aginte makila. Berarekin udalexean, Mateo Uribarren, Jeronimo Azkoaga, Martin Sagasta, Frantzisko Arregi, Jose Atxa eta Anizeto Zarraoa zeuden, denak millaristak. Urtarrilaren 5ean burututako lehen saio formalean, besteak beste, udal funtzionarioen soldatak errrebisatzea eta alkateak izan beharko lukeen soldata taxutzea deliberatu zen.


Urtarrilaren 17an, udalak aztertu behar izan zituen Diputaziotik zenbait liberali ipinitako isunen txostenak. Eta ontzat eman zituen Frantzisko Sola, Antero Milikua, Manuela Etxaide, Jose Maria Resusta, Bizente Okendo, Josefina Martin, Manuel Arrieta, Serapio Osinalde, Bizenta Urreta eta Jose Maria Madinari jarritakoak; ez egokitzat, aldiz, Miguel Madinabeitia Jose Pradere, Zipriano Gorosabel, Pedro Azkoaga, Jose Manuel Iturriaga, Eusebio Elosua, Juan Pedro Gorosabel eta Justiniana Barrenari zegozkionak.

Funtzionarioen soldatak errebisatzeko osatu zen batzordeak azterketa egin zuen eta ondoko erabakia hartu zen, urtarrilaren 17ko saioan:

“Reducir los sueldos a los empleados D. Julián Arrillaga, Tesorero, abonándole cinco reales diarios en vez del uno por ciento que antes disfrutaba por el cobro de contribuciones; al maestro de niños rebajándole mil reales; a la maestra quinientos cincuenta; al farmacéutico se le abonará por ochenta familias pobres y el hospital tres mil reales; al alguacil tercero Santiago Iñurrategui el haber de doscientos reales anuales; el tamborilero Lorenzo Eguidazu disfrutará seiscientos reales en vez de los cuatrocientos que disfrutaba; el Sr. Alcalde D. Fernando Berecibar disfrutará seis reales diarios por indemnización de los gastos y perjuicios que el cargo le ocasionan; dejando sin efecto la reducción hecha en los sueldos del alguacil primero y del infraescrito secretario en atención al mucho trabajo que les acarrean las circunstancias actuales”

Suposatzekoa da egun hartan Arrasateko zenbait etxetan udal batzordekideen arbasoak aipatuak izango zirela, ez onerako noski, eta beste batzuetan, ordea, ardo edo sagardoarekin egingo zutela topa. Auskalo zein nolako garbitasunekin egin ziren soldaten kalkuluak, izan ere handik zenbait egunetara – otsailak 7an- Jose Fernando Lasa botikarioari jaso egin zioten ekarpena hiru mila errealetik lau milara. Eta handik hilabete batera 4.500etan baloratu zen sendi pobreen eta ospitalekoen beharren kostoa. Hala ere, Lasak Arrasateko botikarioa izateari uztea nahiago izan zuen.

Diru murrizketak maila guztietara heldu ziren, otsailaren 21eko batzarrean udalak onartu baitzuen San Migel, San Balerio, San Pedro eta San Antonio kofradietako maiordomoek eskatutakoa, hots, kanposantuko ehorzleari ehunda hogei erreal ordaintzea zerbitzuko ordura arteko hiruehun eta hogeiren ordez. Zer esango ez zuen egun hartan ehorzleak zinegotzien hildakoen gain?

Apirilaren 11an, ihes eginda zeuden jabeen errentak erretenituta zeudenez gero, haien ondasun higikorrak eta zuhaiztiak enkante publikora ateratzea erabaki zen. Arrasateko ekonomia, ikusten denez, ez zebilen oso ondo, eta horren adibidea da, Donato Gonzalez herriko bigarren danbolin joleari pregoilari izendatu zutela maiatzaren 16an … baina soldatarik gabe. Bilera berdinean, premiamendu-bidez Santa Agedako Bainu Etxeari – Mendia sendia- eta Vergarajauregi, Resusta y Cia. enpresari, zor zituzten zergen ordainketa eskatu zitzaien.

Eta karlista kutsuzko udal harek egin zuen azken bilera 1875eko irailaren 1enean izan zen. Data horretatik 1876ko martxoaren 7 bitartean ez zen beste aktarik jaso. Bitartean zer gertatu zen? Oro har, bigarren karlistada amaitu zela, Carlos VII. erregaiaren Lizarra plaza indartsua erori ondoren. Karlismoaren buruak Frantziako bidea hartu zuen eta oinezko bere jarraitzaileak – hau da, gerran gehien sufritu zutenak “penduluaren beldur” geratu ziren, gehienak liskarrean dena galduta.

1876ko martxoaren 7ko bileraren idazkian irakurtzen dugu:

“… Bajo la presidencia del Señor Teniente Coronel don Alfonso Moreno de Arcos, se reunieron según Orden superior del Excmo. Sr. Comandante en Jefe del Ejército de la Izquierda Don Domingo Moriones, los señores don Juan Gualberto Gorosabel, don Joaquin Azcoaga, don Luis Barrutia, don Pedro Azcoaga, don Luis Azcoaga, don Eusebio Elosua, don Vicente Resusta, don José María Resusta, don Ramón Mendia, don José Joaquín Barrena, don Manuel Egozcue y don José María Mendia, indicados como adictos a la

Monarquia Constitucional de don Alfonso XII Rey legítimo de España, con objeto de elegir entre y los que han de constituir inmediatamente el Ayuntamiento que debe sustituir sin dilación al compuesto en la actualidad por personas que lo han desempeñado como partidarios carlistas…”

Bileran udal berria hautatu zen eta Juan Gualberto Gorosabel aukeratu zuten alkate. Ziurrenik, irakurleak gogoratuko du 1872ko ekainean pertsonaia horrek – bigarren alkatea- eta orduko alkateak – Jose Maria Mendia- dimisioa azaldu zutela…Jose Mendizabal zinegotziari udal zama igaroaraziz... Lau urteren buruan biak itzuli ziren udal karguetara, ardurak izen-abizen berdintsuen artean banatuz.

Joakin Azkoaga, Luis Azkoaga, Luis Barrutia, Pedro Azkoaga, Eusebio Elosua, Bizente Resusta, Jose Maria Resusta, Jose Joakin Barrena, Manuel Egozkue eta Jose Maria Mendia izan ziren Juan Gualberto Gorosabel alkatearen ondoan eseritako zinegotziak. Area garrantzitsuenak, Jose Maria Resustak eta Ramon Mendiak – Ogasunekoa- eta Jose Maria Mendia eta Luis Azkoagak, Obra publikoetakoa eskuratu zituzten.

Zikloa berrastear zegoen.
 

Argazkiak: Zumalakarregi Museoa, Mendia bilduma