gabon kanta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gabon kanta etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

abendua 24, 2025

GABONALDIA GIROTUZ

Luze idatzi nuen “Aramaio eta Arrasate. Historiak lotutako bi herri” nire liburuan (Arabako Foru Aldundiak, 2003) Pedro Ignazio de Barrutiak XVIII. mendean idatzitako antzezlanaz, eta horri esker dakigu zein nolako ohiturak izan ziren Arrasaten eta, ziurrenik, Aramaixon ere Gabon jaian. Sekulako lanabes bikaina dugu duela hirurehun urteko gizarte arrasatearrean murgil egiteko. Giro hura kontuan izanda eta Barrutiaren testuarekin, Doke Antzerki Taldeak bi urtez, 2006 eta 2007,  ihardun zuen herriz herri “Actto para la Noche Buena” antzez ekarpen ederra eskaintzen.

Eta gaur aukera hura berriz azaldu nahi diet irakurleei, nahi izanez gero tartetxo atsegina eman dezan, gabonaldia eta artea uztartuz. 

ACTTO PARA LA NOCHEBUENA

(Pedro Ignazio Barrutiaren antzerki lana. XVIII)

DOKE ANTZERKI TALDEAK eskainia


abendua 14, 2011

DOKE ANTZERKI TALDEA: “Gabon Kanta” (BIDEOA)

https://txemax3.blogspot.com/2011/12/doke-antzerki-taldea-gabon-kanta-bideoa.html

abendua 25, 2013

ARAMAIO ETA ARRASATE GABON KANTALDIAN (bideoak)

https://txemax3.blogspot.com/2013/12/aramaio-eta-arrasate-gabon-kantaldian.html

abendua 21, 2016

GABON KANTA HISTORIKOAK ARRASATEN

https://txemax3.blogspot.com/2016/12/gabon-kanta-historikoak-arrasaten.html

 ONDO PASA JAIAK!!!


abendua 23, 2018

ANA TA JOAKIN


Resurreccion Maria de Azkuek bere osteratxoak egin zituen Arrasatetik – Aramaiotik egin zuen moduan- bere kantutegia osatuko zuten abesti eta melodien bila. Arrasaten datu iturri garrantzitsu bat izan zuen: Altube sendia, Seberoren ahaideak, batez ere aita Alejandro eta izeko Soledad, azken hori moja zegoela Mutrikun.

Gaur abesti haietako bat ekarri nahi dut hona, Ana ta Joakin izenekoa, Jesusen amandre-aitajaunari eskainia. Gabon kanta denez, egokia iruditu zait egun hauetan gogora dezagun izan zela garai bat herriko etxeetan berezko kanta herrikoiak interpretatzen zirela,  inongo iturri arrotzetara jo beharrik gabe.  Hona hemen abestiaren hitzak, partitura eta, Eugenio Etxebesteren laguntza estimagarriarekin, baita musika ere, bi bertsiotan.
GABON JAI ZORIONTSUAK!

Ana ta Joakin, Peru ta Martin,
goazen zortziko dantzara.
Gabon gabean zoro ez dana
zororik handiena da.
Laralara, laralara…

Portala zarra loraz beterik
Gabon gabaren erdian.
Marabilea jaiotzen dago
Jaungoikoaren semea
Laralara, laralara…
 Hona hemen Gabon kanta horren musika: