Mondragones etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Mondragones etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

maiatza 31, 2023

MONDRAGONESI OMENALDIAK. 1933


Juan Bautista Azkarate Egaña
Juan Bautista Azkarate Egaña “Mondragonés” pilotaren historiako izenik esanguratsuenetakoa da. Izan zen garai luze bat, arrasatearrak adierazi zuela pilotarien arteko gorengo maila. Bere ibilbide profesionaleko azken urteetan ongi merezitako omenaldiak jaso zituen han eta hemen. Beste behin ere aritu nintzen horretaz, 1926an Arrasaten izandakoaz, hain zuzen. Gaurkoan, zazpi urte geroagoko bi omenaldiz arituko naiz, 1933an Eibar eta Arrasaten prestatuta. 

Urte hartako maiatzaren 28an antolatu zen Arrasaten,  bigarren omenaldia. Eta bukaeratik ekingo diot nire gaurko ekarpenari, hau da, egun eder haren amaieran, Arrasatetik irtetean, Xanti de Meabe idazle, poeta eta “La Voz de Guipúzcoa”ren pilotako kronikagile ondarrutarrak idatzitakoarekin, maiatzaren 30eko kronikan:

 “…Al retornar al txoko que tanto queremos, y en que tan poco nos quieren, nos pareció que los ríos Deva y Aramayona, que hermanan sus aguas a la salida del pueblo para avanzar juntos hacia su eterno destino, hacia el mar, donde se funden y confunden en un abrazo todos los ríos, arroyuelos, razas y pueblos, nos pareció que esos ríos trotaban traviesos y regocijantes por su rocoso cauce tradicional, musitando rezos, aplausos, gorjeos y alabanzas a “Mondragonés”, y que los montes de Udalaitz, Santa Bárbara, Murugain y Aloñamendi, cubiertas sus testas desnudas por la neblina, como castas de doncellas, las inclinaban en honor del coloso y besaban el rostro noble del artista, del recio gixon Juan bautista Azcárate y Egaña. 

Y yo, uniéndome a ese magnífico concierto de la naturaleza, recitaba sobre el autobús ondarrés aquel verso final de mi poesía: 

“Salud! “Mondragonés”, fuerte y cordial.
¡Salud! Don Juan, simpático y coloso;
recibe nuestro abrazo fraternal
y acepta el homenaje fervoroso
por tu arte y por tu hombría excepcional”

Hitz polit eta esanguratsuak, pilota munduko uneko zaleen iritzia biltzen zutenak. Baina gatozen egun hark eman zuena laburbiltzera. Arrasatera jendetza handia iritsi zen eta oso giro ederra gertatu zen.

Goizetik musikak alaitu zituen Errepublikako Plaza eta kaleak, bai txistulari, dultzainero  eta Udal Musika Bandaren parte hartzearekin. Eguerdiko ordu batean bazkaria izan zen Ualetxeko pleno aretoan. Berrehun pertsona elkartu ziren, herriko zenbait tabernatatik zerbitzatutakoa dastatzeko. Mahai buruan omendua zegoen eserita, bere emaztea eta aitarekin batera. Horiekin batera Eugenio Resusta alkatea, goian aipatutako Xanti de Meabe eta Juan de Irigoyen “Excelsius”eko kronista zeuden. 

Bazkal buruetan Resusta Olañeta alkateak hartu zuen hitza, eta bere ekarpenaren ostean Irigoyen eta Meabek hitz egin zuten. Lehenak “Mondragonés”en okindegia eta Euskal Herriko frontoiak alderatu zituen, denetan Juan Bautistak bere ofizioa modu ezin hobean irudikatu zuela gehituz. Eta Arrasateko udalari eskatu zion herriko frontoian plaka bat jartzea “en la amada lengua vasca” pilotazale guztien begirunea ageriz. Meabek, bere aldetik,  Viteri eta Garibayrekin konparatu zuen pilotari arrasatearra, pilotari guztien eredutzat hartuz. Eta Meabek ere, Eibarko pilotazaleen enkarguz, opari bana eman zien “Mondragonés”i eta horren emazteari. Pilotariak jasotako plakan irakurtzen zen: "La afición del Astelena al coloso de Mondragón, en prueba de simpatía y admiración"

  Udaletxeko ekitaldia amaitzeko, Markaide zinegotziak atxikimendu luzea irakurri zuen, besteak beste Sebero Altuberena, Gernikatik ezin etorri eta telegrama bidez bidalia.

Kirol arloari dagokionez, arratsaldeko 3etan hasi ziren partiduak Zaldibarreko frontoian. Gogoratu behar dugu Arrasatek ez zuela garai hartan beste frontoi aproposik goi mailako norgehiagoketak emateko. EAJren frontoia - Gurea-  izango zenaren lehen harria ipini berria zen eta herriko frontoiak, frontoi irekia, ez zuen behar bezalako baldintzarik eskaintzen. Zer esanik ez, Xanti de Meaberen hitzak adierazgarriak dira, alde horretatik:

“El de Mondragón hizo un juego inteligentísimo, pegando y, sobre todo, poniendo la pelota en el sitio de peligro, en cortadas al cuadro 3, que produciendo botes extraños y piques en el suelo y pared izquierda, terminaron de desconcertar a tan dignos contrincantes. !Ah, la cancha conocida, qué importancia tiene! Las piedras poseen también alma y, familiarizadas con el hijo del pueblo, se colocan en su favor”

Arrasateko Zaldibarreko partidua, 1933-05-28an

Zaldibarreko frontoian dagoen plaka, "en la amada lengua vasca"

Frontoiaren ez egokitasuna izan bide zen, omenaldirako Gipuzkoako Pilota Federaziotik aginduta zegoen kirol egitaraua. Azken unean bertan behera geratu ziren modalitate desberdinetako partiduak. Horrek hasarrea piztu zuen udal korporazioan baina badirudi egunaren arrakasta ikusita inortxok ez zuela Federazioaren hutsa oroitu nahi izan. Diodan, jakina, arratsalde hartako lehen partidua Irureta II eta “Mondragonés” bikoteak 22-10 irabazi zietela Kirru eta Kortabitarteri. Bigarren norgehiagoketan Arrasateko Uribek 21-22 galdu zuen Txikito de Durangoren kontra. Frontoiak sekulako sarrera izan zuen, “inoiz ez bezalakoa” Omenaldiko egunari amaiera emanez, dantzaldia izan zen arratsaldeko 6etatik gaueko 11ak arte, Udal Musika Bandak eskainia. 
 
Arrasateko eta, hilabete bat lehenago, Eibarko omenaldien ideia, goian agertu zaigun Xanti de Meaberena izan zen jatorriz. “La Voz de Guipúzcoa” egunkarian idatzi zuen lehen aldiz balizko omenaldiari buruz, 1933ko martxoaren 18an, eta zioen:

“Hay que hacer ahora, en vida, en plena salud y juego, un homenaje magno, como el que se merece, a Juanito Azcarate (a) “Mondragonés”. Al coloso guipuzcoano, tan grande en estatura como grande en juego, en voluntad, en modestia, en nobleza y amor propio, en buen corazón, buen compañero y buen amigo.
 
¿Lugar? Eibar. Porque Eibar es como el corazón de la tierra vasco-riojana, donde tantos amigos y admiradores cuenta Juanito. En Eibar, que en la especialidad y arte de mano puede considerarse como el partenón y Cónclave del doctorado pelotófilo. ¿Fecha? Allá por la segunda quincena de abril. “Fiesta de la pelota en honor del gran Mondragonés” puede titularse ese día”

Eta Eibarrekoek proposamena onartu eta aurrera jo zuten. Badirudi, pilota zale batzuk kexu agertu zirela Meabek Eibar proposatu zuelako, eta horren harira martxoaren 21ean idazten zuen egunkari berdinean:

“… ¿Qué se puede hacer otro homenaje en Donostia? ¡Como que creo que es un deber!... Y en Vergara, y en Bilbao, y en Vitoria, y en Logroño. Y hasta en Zaragoza y Madrid. Y en Francia. En todas partes donde haya cinco señores, o uno que valga por cinco, que esté dispuesto a llevar la cosa adelante con seguridad de éxito”

Gauza da apirilaren 30ean izan zela Eibarko omenaldia eta Juan Bautista Azkaratek egun ikaragarri polita bizi izan zuen. Antolatzaileek egitarau zabal bat prestatu zuten, musika, dantzaldia eta, noski, pilota partiduak, goiz eta arratsaldez. Afizionatuen arteko goizeko partiduan “Mondragonés”ek egin zuen kantxako epaile lana. Eta arratsaldekoan, arrasatearra protagonista nagusia izan zen. Berak eta Kirruk 22-16 irabazi zioten Peru eta Urzelay bikoteari. “La Voz de Guipúzcoa” egunkariaren kronikak zioen, maiatzaren 4koan:

"Mondragonés" - altuena- Eibarko zaleekin, 1933-04-30ean

“Se sostuvo y se creció tanto el veterano que, bien secundado por el guerniqués-cubano, arrolló a sus dignos adversarios. Terminó el de Mondragón con un tanto brillante, en que pegó y levantó difíciles pelotas, como en sus tiempos mozos. Y la simpatía general de que goza en Eibar, dieron por resultado una ovación delirante. El público, todo en pie, vitoreó y aplaudió con gran entusiasmo al potente y pundonoroso veterano, que viene cubriendo de gloria la pelota”

Horixe zen “Mondragonés”, pilotari handia, handiena ez esatearren. Gure kirolaren historia zabalean urrezko hizkiekin dago idatzita arrasatearraren izena. Diotenez, pieza osoko pilotaria… eta pertsona aparta zelako.

Argazkiak: JMVM

Idatzia: 190707 San Fermin

GEHIAGO ARRASATEKO PILOTARI BURUZ


azaroa 11, 2020

MONDRAGONES TXAPELDUNARI OMENALDIA ARRASATEN. 1926


Bere egunean idatzi nuen bezala, 1917an irabazi zuen Juan Bautista Azkarate “Mondragonés” handiak lehen txapela eta 1927ko lehen egunean galdu zuen Atano III.arekin. Tarte horretan ez zen beste pilotaririk Arrasateko erraldoiari itzal egingo zionik. Bere jaioterriaren izena kirol mailarik handienera eraman zuen “Mondragonés”ek eta Arrasatek nolabaiteko eskerrona azaldu nahi izan zion, artean txapelduna zenean. Ekarpen honetan, omenaldi hari buruz arituko naiz, beti garaiko prentsak lagun. 
Juan Bautista Azkarate "Mondragonés"

Arrasateko Joshe Mari Elkartearen ekimena izan zen 1926ko maiatzean abian jarri zena. Baina joshemaritarrek herriko elkarte guztiak batzea nahi izan zuten, eta azkenik Club Deportivo Mondragonen inguruan gauzatu zen elkarteetako ordezkarien batzordea eta Udaletxean bildu ziren Dagoberto Resusta alkatearekin, ideiak udal babesa eduki zezan. Bilera hartatik antolatzaile batzordea sortu zen, Jose Añibarro buru, Gonzalo Azkoaga, Felipe Letona eta Julio Aranburuzabalarekin. Añibarro, Club Deportivo Mondragoneko presidentea zen une haietan.

Lehen-lehenik, diru bilketa herrikoia bultzatzea erabaki zen, eta elkarte, taberna eta kafetegietan zerrendak ireki ziren,nahi zutenek laguntza eskain zezaten, gehienez jota pezeta banarekin. Eta publiko egin zen akordioa: 

“La Comisión organizadora del homenaje al campeón de pelota Juan Bautista Azcárate “Mondragonés”, constituida por un delegado de cada una de las Sociedades: Centro Obrero Católico, Joshe Mari, Chirrindulari Betik Aguro, Eusko Gastedia, Casino La Amistad, Casino Viteri, Círculo Tradicionalista y Club Deportivo, en reunión celebrada el día 11 en la Casa Consistorial a la que se dignó asistir el señor alcalde y a la que concurrieron también los señores corresponsales de la prensa, tomó –entre otros- el acuerdo de abrir una suscripción popular, con la cuota máxima de una peseta, para con la cantidad recaudad, adquirir un objeto de arte y dedicárselo al campeón como trofeo de su pueblo.

A este efecto, rogamos se sirva engrosar la lista de suscripción abierta en las Sociedades arriba citadas, y en todos los establecimientos públicos de la villa, hasta la fecha improrrogable del 24 del actual. Mondragoneses: honrad a nuestro campeón” 

Maiatzaren 24an itxi zen omenaldia parte hartzeko epea eta ordura arte bildutako dirua 624´50 pezeta izan ziren. Horri gehituko zitzaion Udalak ipiniko zuena. Diruarekin urrezko erloju bat erostea pentsatu zuen batzordeak eta San Juanetako jaietan oparia dendaren bateko erakusleihoan aurkeztea proposatu zen. Bestalde, hasiera batean herri bazkaria Santa Barbaran egitea iruditu zitzaien arren egokiagotzat jo zuten Viteriko Lorategietan eratzea, eta omenaldiaren data uztailaren lehen hamabostaldian kokatu zuten.

Baina uztaila aurrera zihoan eta herrian ez zegoen omenaldiaren gaineko berririk. Hori dela eta, “El Pueblo Vasco” egunkariaren Arrasateko korrespontsalak bere kezka azaldu zuen kronika batean, eta bide batez galdetzen zuen batzordeak lanean segitzen ote zuen. Eta hamar bat egun geroago Jose Añibarro batzordeburuaren erantzuna iritsi zen. Egunkari berdinean eta uztailaren 17ko edizioan irakurtzen ondokoa da, idazki luzeago batetik aterata: 

“Como la Comisión organizadora de este homenaje encargó al que esto suscribe, con amplias facultades, en reunión a que con los demás corresponsales de la prensa asistió el de “El Pueblo Vasco” de San Sebastián, para adquirir con el importe de la mencionada suscripción un objeto de arte y esa Comisión ha tenido en todo momento noticia del objeto de arte que se iba a adquirir, de su coste, y también de los incidentes inesperados acaecidos en la confección de su esmalte por una importante joyería y determinantes de algún retraso en la entrega por la misma del objeto de arte adquirido, la sugestión lanzada gratuitamente por el corresponsal de “El Pueblo Vasco” debió ser digna y prontamente rechazada por  aquélla, por la Comisión del Homenaje a “Mondragonés”. Era lo menos que podía esperar por parte de quienes me habían conferido una gestión engorrosa, que solo podía reportar, como me ha reportado, molestias y hasta quebrantos económicos. La Comisión mencionada no se ha creído, sin embargo, en el caso, bien claro a mi juicio, de decir esta boca es mía.

Si la vindicación de mi buen nombre por quienes debieron hacerlo hubiera estado muy bien, es innecesario que me defienda personalmente; las cuentas bien claras y con todo género de documentos probatorios – probatorios de las pesetas que me ha costado el asunto- están a disposición de todo el mundo en poder de la Comisión del homenajeado. Y el objeto artístico adquirido se halla expuesto al público y ha merecido cumplidos elogios de las personalidades más características de la villa. Mi defensa, como digo, es innecesaria, mejor dicho, los hechos con su muda elocuencia hablan por mí. Pero no puedo por menos de lamentar que una precipitación haga sufrir estas desolladuras a las personas de epidermis delicada en cuanto sales de su torre de marfil” 

Bistan ageri da idazkian Añibarroren izaera gogorra, Unión Cerrajera S.Aren idazkari nagusia izan zenak bere bizitza osoan erakutsi zuen tonua bera erabiliz.  Bestalde, behin oparia erakutsita garbi zegoen omenaldia aurrera eramango zela, nahiz eta egutegiak data desberdinak markatuko zituen. Eta azkenik irailaren 26an izango zela iragarri zen, pilota partidua eta bazkari herrikoiarekin.
Viteriko Lorategiak

Iritsi zen eguna eta goizetik hasi ziren ospakizunak. Gertatu zen, egun hartan Donostian Gipuzkoako Udal Musika Bandak elkartu zirela jaialdi baterako, baina Gipuzkoako hiribururantz atera aurretik Arrasateko musikariek euren ekarpentxoa egin nahi izan zioten “Mondragonés´”i eta bere etxeraino heldu zen talde kalejiran. Jarraian Durangoko Bandak hartu zuen erreleboa eta berari egokitu zitzaion egun osoan zehar herriko kaleak musika alaiez betetzea. Goiz erdian meza nagusia ospatu zen parrokian. Eta horren ostean eguneko lehen kirol norgehiagoketa burutu zen Zaldibarreko frontoian. Iragarrita zeuden Atano anaiak arituko zirela, baina azkenik ez ziren azkoitiarrak Arrasatera agertu, Atano IIIren lesioa zela eta. Diodan, egun haietan hitz egiten ari zela asko, txapelduna izateko bien artean jokatu behar zituzten partiduetarako Atanoren behin eta berrizko atzerapenak modu negatiboan eragiten ari zirela “Mondragonés”engan. Baina utz dezadan gai hori eta noan egun horretako partidura. Honela ikusi zuen “El Pueblo Vasco”ren J.Uriarte pilotazale arrasatearrak, hilaren 28ko kronikan: 

“Ante numerosísimo público y a beneficio del Santo Hospital de la villa se jugó un interesante partido entre Mendizabal (1) y Mondragonés contra Mallavia y Chapasta, a sacar ambos del 2. El encuentro tuvo fases interesantes pero impusiéronse desde el primer momento Mendizabal y
Faustino "Vivillo" Velez de Mendizabal
Mondragonés que ganaron, dejando a Mallavia y Chapasta en 14 para 22. Mondragonés jugó de una manera plausible y demostró estar pletórico de facultades, llevando todo el peso del partido, muy bien secundado por el pequeño Mendizabal. ¡Bien Mondragonés, eres grande jugando y todavía te sonreirán muchas victorias”
 

Partiduaren ostean bazkaria izan zen Viteriko Lorategietan, eta 300 inguru bazkaltiar bildu ziren mahaira. Menua herriko bost tabernatatik zerbitzatu zen. Bazkalburuetan Jose Añibarrok hartu zuen hitza eta pilotariarentzako hitz laudagarriak izan zituen. Ondoren Rikardo Azkoaga alkate ordeak urrezko erlojua oparitu zion Juan Bautista Azkarateri, herritarren izenean. Erlojuak soinu-ordua ematen zuen orduoro eta katea ere urrezkoa zen, estalkia bezala. Horren alde batean Arrasateko armarria zeukan grabatua eta bestean “Mondragón a su Juan Bautista Azcárate, coloso de la pelota” irakurtzen zen. “Mondragonés”ek, bere ondoan eserita Tadeo aita zeukana, hitz egin zuen azkenik eta bi enpresatan zatituta zeuden pilotari profesionalen elkartzea eskatu zuen, bere eskua luzatuz denen arteko adostasunerako. Arrasateko neska batzuek lore sorta bat eskaini zioten emozioak hartuta  zegoen txapeldunari. Diodan, neska haietako bat Albina Madinabeitia biolin jole ospetsua izan zela. Amaitzeko, lekukotasun historiko moduan, jartzera noa Arrasateko Langile Katolikoen elkartekoek Juan Bautista Azkarateri eskainitako bertsoak:
Eres un jugador por excelencia,
la clara fuerza de tu “remontada”
imprime carácter a tu jugada
porque si ella es fatal, implica ciencia.

El destello de luz de lo intuitivo
dicen que se refleja en tu pupila,
que tu juego es brutal, que tu mano oscila
como un péndulo raído o fugitivo.

Pero hay algo en ti que te proclama
el campeón de la pelota a mano.
No es solo la violencia del villano,
es más bien la belleza de la llama.

Como a un lebrel, acaricias la victoria.
La musa popular en letras de oro,
tu nombre grabará y a tu memoria
la raza como se quiere un tesoro,
con ese amor tan íntimo y sonoro
en su frontón esculpirá tu gloria.

(1) Faustino "Vivillo" Velez de Mendizabal. Pilotari afizionatua izan zen, tokiko mailan oso ona. Bestalde, Joshe Mari Elkarteko kidea genuen.



Argazkiak: JMVM