Juan Bautista Azkarate Egaña |
Juan Bautista
Azkarate Egaña “Mondragonés” pilotaren historiako izenik esanguratsuenetakoa
da. Izan zen garai luze bat, arrasatearrak adierazi zuela pilotarien arteko
gorengo maila. Bere ibilbide profesionaleko azken urteetan ongi merezitako
omenaldiak jaso zituen han eta hemen. Beste behin ere aritu nintzen horretaz,
1926an Arrasaten izandakoaz, hain zuzen. Gaurkoan, zazpi urte geroagoko bi omenaldiz
arituko naiz, 1933an Eibar eta Arrasaten prestatuta.
Urte hartako
maiatzaren 28an antolatu zen Arrasaten, bigarren omenaldia. Eta
bukaeratik ekingo diot nire gaurko ekarpenari, hau da, egun eder haren
amaieran, Arrasatetik irtetean, Xanti de Meabe idazle, poeta eta “La Voz de
Guipúzcoa”ren pilotako kronikagile ondarrutarrak idatzitakoarekin, maiatzaren
30eko kronikan:
“…Al
retornar al txoko que tanto queremos, y en que tan poco nos quieren,
nos pareció que los ríos Deva y Aramayona, que hermanan sus aguas a la salida
del pueblo para avanzar juntos hacia su eterno destino, hacia el mar, donde se
funden y confunden en un abrazo todos los ríos, arroyuelos, razas y pueblos,
nos pareció que esos ríos trotaban traviesos y regocijantes por su rocoso cauce
tradicional, musitando rezos, aplausos, gorjeos y alabanzas a “Mondragonés”, y
que los montes de Udalaitz, Santa Bárbara, Murugain y Aloñamendi,
cubiertas sus testas desnudas por la neblina, como castas de doncellas, las
inclinaban en honor del coloso y besaban el rostro noble del artista, del recio
gixon Juan bautista Azcárate y Egaña.
Y
yo, uniéndome a ese magnífico concierto de la naturaleza, recitaba sobre el
autobús ondarrés aquel verso final de mi poesía:
“Salud! “Mondragonés”, fuerte y cordial.
¡Salud! Don Juan, simpático y coloso;
recibe nuestro abrazo fraternal
y acepta el homenaje fervoroso
por tu arte y por tu hombría excepcional”
Hitz polit eta
esanguratsuak, pilota munduko uneko zaleen iritzia biltzen zutenak. Baina
gatozen egun hark eman zuena laburbiltzera. Arrasatera jendetza handia iritsi
zen eta oso giro ederra gertatu zen.
Goizetik musikak
alaitu zituen Errepublikako Plaza eta kaleak, bai txistulari, dultzainero eta Udal Musika
Bandaren parte hartzearekin. Eguerdiko ordu batean bazkaria izan zen Ualetxeko
pleno aretoan. Berrehun pertsona elkartu ziren, herriko zenbait tabernatatik
zerbitzatutakoa dastatzeko. Mahai buruan omendua zegoen eserita, bere emaztea
eta aitarekin batera. Horiekin batera Eugenio Resusta alkatea, goian aipatutako
Xanti de Meabe eta Juan de Irigoyen “Excelsius”eko kronista zeuden.
Bazkal buruetan Resusta
Olañeta alkateak hartu zuen hitza, eta bere ekarpenaren ostean Irigoyen eta
Meabek hitz egin zuten. Lehenak “Mondragonés”en okindegia eta Euskal Herriko
frontoiak alderatu zituen, denetan Juan Bautistak bere ofizioa modu ezin hobean
irudikatu zuela gehituz. Eta Arrasateko udalari eskatu zion herriko frontoian
plaka bat jartzea “en la amada lengua vasca” pilotazale guztien
begirunea ageriz. Meabek, bere aldetik,
Viteri eta Garibayrekin konparatu zuen pilotari arrasatearra, pilotari
guztien eredutzat hartuz. Eta Meabek ere, Eibarko pilotazaleen enkarguz, opari
bana eman zien “Mondragonés”i eta horren emazteari. Pilotariak jasotako plakan irakurtzen zen: "La afición del Astelena al coloso de Mondragón, en prueba de simpatía y admiración"
Udaletxeko ekitaldia amaitzeko,
Markaide zinegotziak atxikimendu luzea irakurri zuen, besteak beste Sebero
Altuberena, Gernikatik ezin etorri eta telegrama bidez bidalia.
Kirol arloari dagokionez, arratsaldeko
3etan hasi ziren partiduak Zaldibarreko frontoian. Gogoratu behar dugu
Arrasatek ez zuela garai hartan beste frontoi aproposik goi mailako
norgehiagoketak emateko. EAJren frontoia - Gurea- izango zenaren lehen harria ipini
berria zen eta herriko frontoiak, frontoi irekia, ez zuen behar bezalako
baldintzarik eskaintzen. Zer esanik ez, Xanti de Meaberen hitzak adierazgarriak
dira, alde horretatik:
“El de Mondragón hizo un
juego inteligentísimo, pegando y, sobre todo, poniendo la pelota en el sitio de
peligro, en cortadas al cuadro 3, que produciendo botes extraños y piques en el
suelo y pared izquierda, terminaron de desconcertar a tan dignos contrincantes.
!Ah, la cancha conocida, qué importancia tiene! Las piedras poseen también alma
y, familiarizadas con el hijo del pueblo, se colocan en su favor”
Arrasateko Zaldibarreko partidua, 1933-05-28an |
Frontoiaren ez egokitasuna
izan bide zen, omenaldirako Gipuzkoako Pilota Federaziotik aginduta zegoen kirol
egitaraua. Azken unean bertan behera geratu ziren modalitate desberdinetako
partiduak. Horrek hasarrea piztu zuen udal korporazioan baina badirudi egunaren
arrakasta ikusita inortxok ez zuela Federazioaren hutsa oroitu nahi izan. Diodan,
jakina, arratsalde hartako lehen partidua Irureta II eta “Mondragonés” bikoteak
22-10 irabazi zietela Kirru eta Kortabitarteri. Bigarren norgehiagoketan
Arrasateko Uribek 21-22 galdu zuen Txikito de Durangoren kontra. Frontoiak
sekulako sarrera izan zuen, “inoiz ez bezalakoa” Omenaldiko egunari amaiera emanez, dantzaldia izan
zen arratsaldeko 6etatik gaueko 11ak arte, Udal Musika Bandak eskainia.
Argazkiak: JMVM
Arrasateko eta,
hilabete bat lehenago, Eibarko omenaldien ideia, goian agertu zaigun Xanti de
Meaberena izan zen jatorriz. “La Voz de Guipúzcoa” egunkarian idatzi zuen
lehen aldiz balizko omenaldiari buruz, 1933ko martxoaren 18an, eta zioen:
“Hay que
hacer ahora, en vida, en plena salud y juego, un homenaje magno, como el que se
merece, a Juanito Azcarate (a) “Mondragonés”. Al coloso guipuzcoano, tan grande
en estatura como grande en juego, en voluntad, en modestia, en nobleza y amor
propio, en buen corazón, buen compañero y buen amigo.
¿Lugar?
Eibar. Porque Eibar es como el corazón de la tierra vasco-riojana, donde tantos
amigos y admiradores cuenta Juanito. En Eibar, que en la especialidad y arte de
mano puede considerarse como el partenón y Cónclave del doctorado pelotófilo.
¿Fecha? Allá por la segunda quincena de abril. “Fiesta de la pelota en honor
del gran Mondragonés” puede titularse ese día”
Eta Eibarrekoek
proposamena onartu eta aurrera jo zuten. Badirudi, pilota zale batzuk kexu
agertu zirela Meabek Eibar proposatu zuelako, eta horren harira martxoaren
21ean idazten zuen egunkari berdinean:
“… ¿Qué se
puede hacer otro homenaje en Donostia? ¡Como que creo que es un deber!... Y en
Vergara, y en Bilbao, y en Vitoria, y en Logroño. Y hasta en Zaragoza y Madrid.
Y en Francia. En todas partes donde haya cinco señores, o uno que valga por
cinco, que esté dispuesto a llevar la cosa adelante con seguridad de éxito”
Gauza da
apirilaren 30ean izan zela Eibarko omenaldia eta Juan Bautista Azkaratek egun
ikaragarri polita bizi izan zuen. Antolatzaileek egitarau zabal bat prestatu
zuten, musika, dantzaldia eta, noski, pilota partiduak, goiz eta arratsaldez.
Afizionatuen arteko goizeko partiduan “Mondragonés”ek egin zuen kantxako epaile
lana. Eta arratsaldekoan, arrasatearra protagonista nagusia izan zen. Berak eta
Kirruk 22-16 irabazi zioten Peru eta Urzelay bikoteari. “La Voz de Guipúzcoa”
egunkariaren kronikak zioen, maiatzaren 4koan:
"Mondragonés" - altuena- Eibarko zaleekin, 1933-04-30ean |
“Se sostuvo y se creció tanto el veterano que, bien
secundado por el guerniqués-cubano, arrolló a sus dignos adversarios. Terminó
el de Mondragón con un tanto brillante, en que pegó y levantó difíciles
pelotas, como en sus tiempos mozos. Y la simpatía general de que goza en Eibar,
dieron por resultado una ovación delirante. El público, todo en pie, vitoreó y
aplaudió con gran entusiasmo al potente y pundonoroso veterano, que viene
cubriendo de gloria la pelota”
Horixe zen “Mondragonés”,
pilotari handia, handiena ez esatearren. Gure kirolaren historia zabalean
urrezko hizkiekin dago idatzita arrasatearraren izena. Diotenez, pieza osoko pilotaria…
eta pertsona aparta zelako.
Idatzia: 190707 San Fermin
GEHIAGO ARRASATEKO PILOTARI BURUZ
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina