maiatza 31, 2023

MONDRAGONESI OMENALDIAK. 1933


Juan Bautista Azkarate Egaña
Juan Bautista Azkarate Egaña “Mondragonés” pilotaren historiako izenik esanguratsuenetakoa da. Izan zen garai luze bat, arrasatearrak adierazi zuela pilotarien arteko gorengo maila. Bere ibilbide profesionaleko azken urteetan ongi merezitako omenaldiak jaso zituen han eta hemen. Beste behin ere aritu nintzen horretaz, 1926an Arrasaten izandakoaz, hain zuzen. Gaurkoan, zazpi urte geroagoko bi omenaldiz arituko naiz, 1933an Eibar eta Arrasaten prestatuta. 

Urte hartako maiatzaren 28an antolatu zen Arrasaten,  bigarren omenaldia. Eta bukaeratik ekingo diot nire gaurko ekarpenari, hau da, egun eder haren amaieran, Arrasatetik irtetean, Xanti de Meabe idazle, poeta eta “La Voz de Guipúzcoa”ren pilotako kronikagile ondarrutarrak idatzitakoarekin, maiatzaren 30eko kronikan:

 “…Al retornar al txoko que tanto queremos, y en que tan poco nos quieren, nos pareció que los ríos Deva y Aramayona, que hermanan sus aguas a la salida del pueblo para avanzar juntos hacia su eterno destino, hacia el mar, donde se funden y confunden en un abrazo todos los ríos, arroyuelos, razas y pueblos, nos pareció que esos ríos trotaban traviesos y regocijantes por su rocoso cauce tradicional, musitando rezos, aplausos, gorjeos y alabanzas a “Mondragonés”, y que los montes de Udalaitz, Santa Bárbara, Murugain y Aloñamendi, cubiertas sus testas desnudas por la neblina, como castas de doncellas, las inclinaban en honor del coloso y besaban el rostro noble del artista, del recio gixon Juan bautista Azcárate y Egaña. 

Y yo, uniéndome a ese magnífico concierto de la naturaleza, recitaba sobre el autobús ondarrés aquel verso final de mi poesía: 

“Salud! “Mondragonés”, fuerte y cordial.
¡Salud! Don Juan, simpático y coloso;
recibe nuestro abrazo fraternal
y acepta el homenaje fervoroso
por tu arte y por tu hombría excepcional”

Hitz polit eta esanguratsuak, pilota munduko uneko zaleen iritzia biltzen zutenak. Baina gatozen egun hark eman zuena laburbiltzera. Arrasatera jendetza handia iritsi zen eta oso giro ederra gertatu zen.

Goizetik musikak alaitu zituen Errepublikako Plaza eta kaleak, bai txistulari, dultzainero  eta Udal Musika Bandaren parte hartzearekin. Eguerdiko ordu batean bazkaria izan zen Ualetxeko pleno aretoan. Berrehun pertsona elkartu ziren, herriko zenbait tabernatatik zerbitzatutakoa dastatzeko. Mahai buruan omendua zegoen eserita, bere emaztea eta aitarekin batera. Horiekin batera Eugenio Resusta alkatea, goian aipatutako Xanti de Meabe eta Juan de Irigoyen “Excelsius”eko kronista zeuden. 

Bazkal buruetan Resusta Olañeta alkateak hartu zuen hitza, eta bere ekarpenaren ostean Irigoyen eta Meabek hitz egin zuten. Lehenak “Mondragonés”en okindegia eta Euskal Herriko frontoiak alderatu zituen, denetan Juan Bautistak bere ofizioa modu ezin hobean irudikatu zuela gehituz. Eta Arrasateko udalari eskatu zion herriko frontoian plaka bat jartzea “en la amada lengua vasca” pilotazale guztien begirunea ageriz. Meabek, bere aldetik,  Viteri eta Garibayrekin konparatu zuen pilotari arrasatearra, pilotari guztien eredutzat hartuz. Eta Meabek ere, Eibarko pilotazaleen enkarguz, opari bana eman zien “Mondragonés”i eta horren emazteari. Pilotariak jasotako plakan irakurtzen zen: "La afición del Astelena al coloso de Mondragón, en prueba de simpatía y admiración"

  Udaletxeko ekitaldia amaitzeko, Markaide zinegotziak atxikimendu luzea irakurri zuen, besteak beste Sebero Altuberena, Gernikatik ezin etorri eta telegrama bidez bidalia.

Kirol arloari dagokionez, arratsaldeko 3etan hasi ziren partiduak Zaldibarreko frontoian. Gogoratu behar dugu Arrasatek ez zuela garai hartan beste frontoi aproposik goi mailako norgehiagoketak emateko. EAJren frontoia - Gurea-  izango zenaren lehen harria ipini berria zen eta herriko frontoiak, frontoi irekia, ez zuen behar bezalako baldintzarik eskaintzen. Zer esanik ez, Xanti de Meaberen hitzak adierazgarriak dira, alde horretatik:

“El de Mondragón hizo un juego inteligentísimo, pegando y, sobre todo, poniendo la pelota en el sitio de peligro, en cortadas al cuadro 3, que produciendo botes extraños y piques en el suelo y pared izquierda, terminaron de desconcertar a tan dignos contrincantes. !Ah, la cancha conocida, qué importancia tiene! Las piedras poseen también alma y, familiarizadas con el hijo del pueblo, se colocan en su favor”

Arrasateko Zaldibarreko partidua, 1933-05-28an

Zaldibarreko frontoian dagoen plaka, "en la amada lengua vasca"

Frontoiaren ez egokitasuna izan bide zen, omenaldirako Gipuzkoako Pilota Federaziotik aginduta zegoen kirol egitaraua. Azken unean bertan behera geratu ziren modalitate desberdinetako partiduak. Horrek hasarrea piztu zuen udal korporazioan baina badirudi egunaren arrakasta ikusita inortxok ez zuela Federazioaren hutsa oroitu nahi izan. Diodan, jakina, arratsalde hartako lehen partidua Irureta II eta “Mondragonés” bikoteak 22-10 irabazi zietela Kirru eta Kortabitarteri. Bigarren norgehiagoketan Arrasateko Uribek 21-22 galdu zuen Txikito de Durangoren kontra. Frontoiak sekulako sarrera izan zuen, “inoiz ez bezalakoa” Omenaldiko egunari amaiera emanez, dantzaldia izan zen arratsaldeko 6etatik gaueko 11ak arte, Udal Musika Bandak eskainia. 
 
Arrasateko eta, hilabete bat lehenago, Eibarko omenaldien ideia, goian agertu zaigun Xanti de Meaberena izan zen jatorriz. “La Voz de Guipúzcoa” egunkarian idatzi zuen lehen aldiz balizko omenaldiari buruz, 1933ko martxoaren 18an, eta zioen:

Hay que hacer ahora, en vida, en plena salud y juego, un homenaje magno, como el que se merece, a Juanito Azcarate (a) “Mondragonés”. Al coloso guipuzcoano, tan grande en estatura como grande en juego, en voluntad, en modestia, en nobleza y amor propio, en buen corazón, buen compañero y buen amigo.
 
¿Lugar? Eibar. Porque Eibar es como el corazón de la tierra vasco-riojana, donde tantos amigos y admiradores cuenta Juanito. En Eibar, que en la especialidad y arte de mano puede considerarse como el partenón y Cónclave del doctorado pelotófilo. ¿Fecha? Allá por la segunda quincena de abril. “Fiesta de la pelota en honor del gran Mondragonés” puede titularse ese día”

Eta Eibarrekoek proposamena onartu eta aurrera jo zuten. Badirudi, pilota zale batzuk kexu agertu zirela Meabek Eibar proposatu zuelako, eta horren harira martxoaren 21ean idazten zuen egunkari berdinean:

“… ¿Qué se puede hacer otro homenaje en Donostia? ¡Como que creo que es un deber!... Y en Vergara, y en Bilbao, y en Vitoria, y en Logroño. Y hasta en Zaragoza y Madrid. Y en Francia. En todas partes donde haya cinco señores, o uno que valga por cinco, que esté dispuesto a llevar la cosa adelante con seguridad de éxito”

Gauza da apirilaren 30ean izan zela Eibarko omenaldia eta Juan Bautista Azkaratek egun ikaragarri polita bizi izan zuen. Antolatzaileek egitarau zabal bat prestatu zuten, musika, dantzaldia eta, noski, pilota partiduak, goiz eta arratsaldez. Afizionatuen arteko goizeko partiduan “Mondragonés”ek egin zuen kantxako epaile lana. Eta arratsaldekoan, arrasatearra protagonista nagusia izan zen. Berak eta Kirruk 22-16 irabazi zioten Peru eta Urzelay bikoteari. “La Voz de Guipúzcoa” egunkariaren kronikak zioen, maiatzaren 4koan:

"Mondragonés" - altuena- Eibarko zaleekin, 1933-04-30ean

“Se sostuvo y se creció tanto el veterano que, bien secundado por el guerniqués-cubano, arrolló a sus dignos adversarios. Terminó el de Mondragón con un tanto brillante, en que pegó y levantó difíciles pelotas, como en sus tiempos mozos. Y la simpatía general de que goza en Eibar, dieron por resultado una ovación delirante. El público, todo en pie, vitoreó y aplaudió con gran entusiasmo al potente y pundonoroso veterano, que viene cubriendo de gloria la pelota”

Horixe zen “Mondragonés”, pilotari handia, handiena ez esatearren. Gure kirolaren historia zabalean urrezko hizkiekin dago idatzita arrasatearraren izena. Diotenez, pieza osoko pilotaria… eta pertsona aparta zelako.

Argazkiak: JMVM

Idatzia: 190707 San Fermin

GEHIAGO ARRASATEKO PILOTARI BURUZ


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina