Kontzezinoko komentua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kontzezinoko komentua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

otsaila 17, 2021

ARRASATEKO KONTZEZINOKO KOMENTUA. Historia apur bat


Aurkitu dudan plano batek eraman nau idaztera gaurko ekarpentxo hau, duela gutxi herriko frantziskotarren inguruan argitaratu nuen beste batekin erlazionatuta egon daitekeena. Eta orduan lez, gaurkoak ere Arrasateko beste erlijio-ordena batekin du zerikusirik, moja frantziskotarrak edo, geroago, Kontzezinoko mojak izan zirenak baititugu protagonistak. Funtsean, dena den, Kontzezinoko lekaimeak eta Arrasateko frantziskotarrak enbor bereko erlijiosoak ziren. Gaurko gaiak XVIII. mendera garraiatzen gaitu, hain justu Konbentzinoko gerra zela eta frantziarrek Arrasatetik alde egin zuteneko egunetara.

Kontzezinoko mojak izango zirenen gaineko lehen albisteak 1511koak dira, dohatsu arrasatearrak elkartzeko fundazio bat sortu baitzuten Maria Bañez eta Juan Otxoa de Olariaga senar-emazteek, baliabideak ahalbidetuz. Urte hartan Arrasateko kontzejuak “Casa de Beatas de Nuestro Señor San Francisco” Iturriotz inguruko sagasti eta txabola bat saldu zien 1.372 marabeditan  aipatu senar-emazteei eta bertan prestatu zuten emakumeentzako dohatsutegia, otoitz eta meditazioa egiteko, izan ere hastapenetan emakume haiek euren etxeetan bizitzen jarraitu zuten.

Euskal Herriko dohatsutegi eta komentuen inguruan, Jose Adriano Lizarralde frantziskotarra aritu zen Eusko Ikaskuntzaren I Kongresuan (Oñati.1918) eta ordukoak dira ondoko baieztapenak:

“Casi los más de nuestros conventos de religiosas anteriores al siglo XVII, proceden de un beaterio antiguo transformado paulatinamente en claustro. La villa de Mondragón, los tuvo hasta dos; el uno de terciarias franciscanas, al cual debe su origen y tradición el presente convento de la Purísima Concepción; el otro de beatas agustinas”

1587an Hirugarren Ordenako dohatsutegien lehen inbentarioa egin zenean, Arrasaten hamasei emakume dohatsu ziren. Eta ordurako dohatsutegi baino zerbait gehiago izango zelakoan nago, izan ere, San Frantzisko komentuaren bultzagilea genuen Juan de Araoz 1581an hil zenean Iturriotzeko elizan hobiratu zuten, frantziskotarren tenplua prestatu bitartean.

Emakume haiek Aratzazuko frantziskotarren laguntza zuten, eta horrela idatzi zuen Lizarralde fraideak:

“La Orden por su parte nunca las abandonó sino que, como primera providencia, les señaló uno o varios Padres capellanes que las instruyesen y guiasen en el camino de la virtud, y más tarde, a medida de los recursos, procuró proveerles de una casa aislada a fin de «que las dichas Beatas tengan la honestidad e decencia que conviene en semejantes casas» dice otro documento de las de Mondragón”

Beraz, XVI.aren amaieran koka genezake emakume haiei eraikin egonkor eta egokia emateko ideia. Noiz hasi zen erabiltzen, guk ezagutu genuen komentua? Lizarralderen eskutik dakiguna honakoa da:

“El año de 1613, el P. Comisario en esta Provincia de Cantabria, Fr. Pedro Abrego otorga la licencia a la religiosas de Mondragón con estas palabras: «por cuanto, el dicho convento fue de religiosas beatas de Sta. Isabel religión aprobada por Su Santidad León X; Y las dichas religiosas por más perfección y por servir a Dios con más puridad y más recogimiento se quisieron encerrar y encerraron, y pasaron por el voto de clausura, de su estado de Beatas al de Monjas de la Regla de Santa Isabel; Y habiendo perseverado en el dicho encerramiento más de catorce años con mucha loa y edificación del pueblo, nos pidieron humildemente les concediésemos tener el velo negro conforme en la Iglesia Universal se usa en todas las religiosas que prometen clausura. Y considerando ser justísima su petición conforme a derecho, y que con el dicho velo negro se obligarán a vivir aun en mayor recogimiento de que habían vivido. Por tanto, usando de la autoridad que tengo de nuestro Rmo. Padre General,

plena en las cosas tocantes a esta visita de Frailes y Monjas de la dicha provincia, les concedo licencia para que desde hoy, día de la fecha de que puedan traer y cubrirse con el dicho velo negro como verdaderas monjas que son, encargándoles que desde en adelante vayan aprovechando más en la perfección de su estado, y conformando más la vida con el hábito»

Beraz, 1613an, emakume haiek ez ziren artean Kontzezino Ordenakoak, Santa Isabelekoak baizik. Orain jauzi bat egin behar dut, gaur dakardan planoari egokitua. XVIII. mendearen amaieran gaude eta Konbentzioko gerrak frontea ekarri du Arrasateraino. Frantziarrak eta espainiarrak ari dira elkarren kontrako erasoan. Aurreko ekarpen batean ikusi genuen bezala, tropak – bi aldeetakoak- San Frantzisko komentuan lojatu ziren, kalte materialak eraginez. Eta 1795ean frantziarrak Arrasatetik desagertzean fraide frantziskotarrek eskabide formala egin zioten Errege Ogasunari kalteen kostua erreklamatuz. Baita Ogasunak onartu eta ia-ia gastu osorako laguntza eman ere. Kalteen balorazioa egin zuten adituetako bat Justo Olagibel arkitekto gasteiztarra izan zen, Errege Ogasunak izendatua.

Jakin badakigu 1794ko abuztuaren 9an, gerraren ondorengoei beldur, Arrasateko hamasei moja isabelindarrek alde egin behar izan zutela herritik eta Bizkaiko Villaroko Santa Isabel komentura jo zuten, babes bila. Arrasateko komentua tropek okupatu zuten eta kalte materialak ere gertatu ziren. Suposamenduen zirkulura sartuz baina arrisku handirik gabe, ausartuko nintzateke esatera mojek ere Errege Ogasunera jo zutela, diru laguntzaren eske. Ezin da egiaztatu, 1936ko gerran komentua birrinduta geratu baitzen eta artxibo zaharra erreta. Baina San Frantzisko elizan bezala, Madriletik mojen eskaera ontzat eman zutela baieztatzea ez daukat tokiz kanpokotzat. Batez ere, 1796an burutuko ziren obren arduradun nagusia Olagibel arkitektoa izan zela jakinda.

Komentuko berriztapenei buruzko artikulu interesgarri bat idatzi zuen 2001ean Eusko Ikaskuntzaren Ondare aldizkarian Ignazio Zendoiak eta bertan dioenez Olagibelek berak baloratu zituen obrak 52.502 kobrezko errealetan. Gogora dezagun gure aldetik San Frantziskoko kalteek 16.007 erreal suposatu zutela. Mojen komentuko lanak Oñatiko Juan Agustin Etxabarriak egin zituen Olagibelen aginduetara. Urtebete eskas eman zion Olagibelek  Etxabarriari obrak amaitzeko eta oñatiarrarentzako instrukzioen artean, kanpai-hormari zegokiona irakur daiteke Zendoiaren lanean:

“Sobre la pared vieja de la esquina de la yglesia, lebantando hasta el igual del tejado con mampostería, con buena mezcla de cal, arena, y desde dho sitio hasta su remate ha de ser de piedra sillería arenisca, acomodando su hancho y alto al sitio, y campañas que se hallan con su taluz, fajas y frontispicio en su remate bien labrado y asentado con su mezcla”

Kanpai-hormari 1888ko abuztuaren 14an gertatutakoaz aspaldi idatzi nuen txoko honetan.

 


Ondoko planoa Olagibelen garaikoa al da? Larrea batek marraztuta, azalpenetan datu interesgarriak ematen ditu. Besteak beste, Iturriotz kantoi (6) eta kaleko angeluko etxean (7) Oro lizentziatuarena zela argitzen digu. Zerkaosteta (4) kalean, Villafrankako kondearen etxearen (9) (1) alturan Komentuak ate bat zeukan, ortuetara ematen zuena. Eta iturrira zeraman Kontzezinoko estrata (5) goialdean galtzen da. 

 Moja haiei 1923an eman zien baimena Vaticanok euren buruak Sortze Garbiko Ordenaren Erregelara egokitzea. Beraz, 1923tik dira moja haiek kontzepzionistak,

((1) Bañez de Artazubiaga gutxien jauregia

 Argazkiak: JMVM

FRANTZISKOTARRAK KALTETUTA KONBENTZINOKO GERRAN


urtarrila 15, 2020

FELIPE ARRESE BEITIA, ARRASATEN. 1893


Felipe Arrese Beitia
Orain baino lehen ere egokitu zait idaztea Felipe Arrese Beitia olerkari otxandiarrari buruz, aurrekoetan haren eta Arrasaten abade egondako Frantzisko Imaz – Don Pakoren- arteko harremana zela eta. Aramaioko jatorrizko Imazen lehen mezan abestu zuen Arrese Beitiak eta horixe izan zen 1983an Euskaltzaindian sartzeagatik hautatu nuen gaia nire hitzaldirako.

Gaurkoan, berriz, Arrese Beitiak (1841-1906) Arrasateko Kontzezinoko komentuan abestutako bertsoak ditut aitzakia olerkari bikaina txoko honetara ekartzeko. “Euskal Erria” aldizkarian argitaratu zituen, 1894ko lehen sei hilekoan, “Gertaera on utsa dan bat” tituluarekin. Irakur dezagun aldizkariaren zuzendariari bidalitakoa:
 
“On Antonio Arzác, neure adiskide kutuna: Eziñ ichi neikezu adierazo baga, ganora baldresean bada bere, azkenengo Abenduaren 30 garrenean, Mundragoko Kontzeziñoko Komentuan, nire biotzaren guztizko pozgarri izan zan jazoera eziñ aztugarria; ikusi nebalako mojatzarako sartuten, amasei urteko neskatilla, Errosa Lazpitakoa derichakon, Berriz-ko neure adiskide batzuen alabea. 

Dontzella samur eta sotill au, esan leiteke, Jaungoikoak euki dabela gorderik beretzako, ume umeetatik izan dabelako berez mojatzarako griña eta zaletasuna; eurakaz bada, asi zan amabi urtegaz,  musikea ikasten Berrizko Komentuan; eta amairu urte eukazanetik, oraiñ artean, Komentu barruan jardun dau, organuan eta gañera moja batek bear dituan azayerako ikasbideak artuten, eta azkenez sartu da aitatu deutsudan Komentuan, organu jotzalletzat; non Eleiseak dituan zeremoniak egiñik ondoren sartu zan barrura (au da Komentura)

Kontzezinoko komentua
Gero bertako Bikario Jaun eta nire adiskide eta senide bere dan, On Bruno Zabala-koak, berbaldi egoki bat, mundua gorrotau eta Klaustroan sartzen direanen gañean azalduta, egikizun santu guztiak betetakoan, joan ginchakozan Lokutoriora, esan dodan Bikario Jauna, Diakono lagunak, Berrizko Abade nausia, ait- amak, gañerako lagunak eta ni, Errosa zorionekoari, geure onerechia emotera, aukeratu daben estadu parebagea gaitik.

Orduan, nire lagun ona, an batu zirean guztiak, gura eben zercho bait kantau negion nik bere gure Euskera gozoan, Moja-gei barriari, eta kantau neutsazan anchiñako
Komentua lurreratzen, 1978an
zortziko triste baten, zuri argitaratzeko bialduten deutsudazan  Agurrak,
eta azkenez bazkaldutakoan beste Alabantzak Gernikako Arbolaren aire ederrean.

Ondo baderichazu, ipiñi daikezuz Errebistan; eta aurrez emonik datortzuzan eskerrak, agindu daikiozu beste mesede bat zeure betiko adiskide oni. Ochandion 1894.ko Erregeen egunean. FELIPE ARRESE TA BEITIA.

Errosari, Mundragoko Kontzeziñoko Komentuan, Moja-gei sartu zanean kantauriko agurrak.


I.
Agur, agur, Errosa,
Zoaz Komentura,
Zoaz ez jatsitek  
Ain mundu galdura;
Zoaz, zoaz, zoaz gaur,  
Libano altura,
Andik igo dagizun  
Birjiñen tronura. 

II.
Zoaz triste ichita 
Aita eta ama,
Neba ta aiztai emonik 
Laztan samur bana;
Zoaz, zoaz betiko,
 Esposoagana,
Jesús dalako zure 
Maitegarri dana.  

III.
Mats parreak badeutsa 
Eltzen egurrari,
Errosak gura deutsa 
Gaur kurutzeari;
Biotz ta arima bat eiñ 
ill zanari,
Eriotzan koroia 
Artu dayan sari.  

IV.
Eriotzeak danok 
Gaitu arrapauko,
Bere sareeratik 
Ez gara librauko;
Zorionekoa da 
Jayoa gorako,
Errosa zu zara bat 
Zu bai, Zerurako.

Amaitzeko diodan, Joxe Letonak bere apunteetan idatzita utzi zuenez, Maria Rosa Lazpita Ibarrondo, Kontzezinoko Komentuaren abadesa genuen 1935ean.

Argazkiak: JMVM, Euskomedia, Carmelo Letona

iraila 12, 2018

IGELEKO ITURRIA ETA GARBITOKIA. 1846

Iturria, gaur egun 
Igeleko Iturria, Iturriotz edo Kontzezinokoa. Izen horiekin agertzen da, oraindik ikus daitekeena. Arrasatek gero eta larriagoa zuen ur eskasiari eta gizarte premiei aurre egiteko, Deba ibaiaz bestaldeko iturria hurbildu nahi izan zuen hiribildurantz eta, halaber, garbitoki berri bat proiektatu zuen, ondoko orube batean.
Iturriotz iturria, 1940 inguruan, UCEMen orubean

1846ko irailaren 14an, Vicente Candido Barrutia alkateordearen lehendakaritzapean Arrasateko udal korporazioak gaia aztertu zuen ohiko bilkuran. 

Badirudi hasierako ideia iturria herrira urreratzea zela, hain zuzen Kontzezinoko komentuaren aurrera. Baina ideia ez zen onartu, proiektua burutu zuen arkitektoak beste irtenbide bat planteatu zuen-eta.

Hona hemen egun hartako osoko bilkuraren aktan irakur daitekeena:

“Se dio cuenta del plano que D. Mariano José de Lascuráin, Arquitecto director de Caminos de esta provincia, formuló de orden del Sr. Presidente para el arreglo de la fuente de Agua dulce potable llamada de la Concepción, y su traslación al frente del Convento de la Concepción extramuros de esta villa y la construcción de un lavadero o alberque en otro punto, las condiciones y el coste aproximativo que asciende a veinte y seis mil ochocientos noventa y nueve reales.

Iturria, zubiz mendi aldeko muturrean
geratzen zen. 1950
Y enterado este Ayuntamiento lo resolvió en razón a que tenía que atravesar el agua, para llevarla al frente de dicho convento de la Concepción, según el proyecto del Ayuntamiento y del arquitecto Lascuráin, el cauce de la ferrería de Saldibar y del río principal de Salinas, exponiéndose a que se mezcle la agua de la fuente con las de cauce y río, además de que la entibiaría, perdiendo de este modo el mérito de la agua, que por ser muy delicada y que usa el vecindario es preciso tener mucho cuidado, quitando en esta operación de seguro un caudal inmenso como el que presupone dicho perito, exponiéndose a no conseguir el objeto principal del que es el de aproximar la fuente a la villa, conservando las aguas la primitiva pureza y teniendo además el antecedente de que el año de 1785 se retiró la fuente de la citada parte de acá del cauce de la ferrería y molino de Zaldibar en que estaba colocada al punto que hoy ocupa, sin duda porque se mezclaba con el agua de dicho cauce"

Beraz, proiektua ez zen eraman aurrera eta iturria, zegoen tokian utzi zuten. Laskurainek, ordea, garbitoki publikoaren egitasmoari ekin zion.

Eskuin aldeko erdialdean, eraikin zuri apaltxoa,
Kontzezinoko garbitoki publikoa
"Se acordó que se asegurarán las aguas en el mismo punto que ahora existe, haciendo las obras necesarias bajo la dirección del mencionado Perito Lascuráin y el alberque o lavadero al punto acá del cauce, en el espacio que hay entre la pared de la heredad de Don Indalecio Santa María y el camino carril que se dirige para la fuente, previo el oportuno permiso de la superioridad, para atender los gastos que las referidas obras ocasionarían”

Trenbideaz ezker aldera, garbitokia.
Kontzezinoko garbitoki publikoa, herriko besteekin alderatuta, bere egitura eta instalapenei dagokienez apal samar eta estilo diferentekoa zen. Izan al zen Laskurain haren egilea? Zalantza horretan nago, batez ere arkitektoaren garbitoki batzuen planoei erreparatuz. Bego hor galdera.
Bergarako Iturriozagako garbitokirako
Laskurainen planoa

Mariano Jose Laskurain Mutrikun 1792an jaiotako arkitektoa zen. Bergaran hil zen 1872. Ospe zabal samarra lortu zuen bere lanekin Gipuzkoan eta kanpoan ere bai. Gipuzkoako Bideetako Zuzendaria izan zen eta baita Donostiako Udal Arkitektoa ere. Bere beste obra batzuen artean Beasaingo San Martin de Loinazko basilika, Markinako hilerria eta Ondarroako Udaletxea daude.

Argazkiak: JMVM



urria 25, 2017

ARRASATEKO KONTZEZINOA, IRIZTUA ETA OLAGIBEL ARKITEKTOA

Ezaguna da, Arrasaten desagertutako Kontzezinoko komentuan euskal arkitekto garrantzitsu batek zer ikusirik izan zuela XVIII.aren amaieran egin behar izan ziren berriztapen lanetan. Justo Antonio Olagibel gasteiztarrari nagokio.  XVI. mendean eraiki zen komentua eta bere historia luzean interbentzioak izan zituen, nosi, horietako batzuk oso erabakigarriak eraikinaren eta, jakina,bertan bizi izan zen lekaime ordenaren bizitzan.


Hain zuzen, 1511an sortu zuten komentua – dohatsutegi gisa- Maria Bañez eta Juan Otxoa de Olariaga senar-emazteak. Eta aurki hasi zen betetzen otoitza euren bizitza ardatza egin nahi zuten emakumerekin. Komentu bezala 1613an hasi zen. Eta eraikina betiko itxi zen 1978ko urtarrilaren 6an, kongregazioak saldu zuenean, Garibay Etorbidea luzatzeko eta terreno haietan etxalde berri bat jasotzeko.
  Goazen poliki eta ikus dezagun lehenik zer gertatu zen 1888ko abuztuaren 14an komentu hartan. Albistea Miguel Madinabeitiak eman zuen biharamunean, “El Noticiero Bilbaíno” egunkarira igorritako eskutitzean. Hona hemen egunkariaren korrespontsalak zioena:

“Anoche serían las ocho cuando un horrible estallido asustó a este pacífico vecindario, y era que una exhalación eléctrica partió por medio la sólida espadaña de piedra sillería que corona el convento de las religiosas franciscas isabelitas de la Concepción de esta villa, arrancando una de las dos campanas, que quedó destrozada sobre el tejado, mientras enormes piedras sillares caían a la vía pública. Afortunadamente no ha habido desgracias personales que lamentar, pero es indudable que las pobres religiosas no hayan experimentado jamás susto tan terrible, puesto que cuando el rayo estalló se encontraban en el coro, que está bajo el lugar del siniestro.

Este convento fue fundado para beaterio el año 1511 por María Bañez y Juan Ochoa de Olariaga, que compraron a la villa para este objeto un manzanal. Por casualidad tengo vista una escritura de 6 de abril de 1596, en que había nueve beatas y una vicaria y eran Catalina Ruiz de Albistur, madre vicaria, y las beatas profesas Antonia Perez de Vergara, Isabel de Gauna, Marina de Arzamendi, Mari Ruiz de Nanclares, Mari Díaz de Mendívil, Ernesta de Arratia, Isabel de Soraiz, Mariana de Ibinarri y Clara de Echaniz. Sin embargo, su clausura y establecimiento como convento de monjas se verificó en virtud de licencia de Fr. Pedro Abrego, comisario de la provincia de Cantabria, en 21 de mayo de 1613.

Han sido varias las reformas introducidas en este edificio: una de ellas en 1614 por el maestro cantero Sebastián Careaga; pero la más importante el año 1795 por el arquitecto
Olagibel arkitekto gasteiztarra
vitoriano D. Justo Antonio Olaguibel,
bajo cuya dirección se subastaron obras de ampliación presupuestas en 50.000 reales; y es cuando se hizo la espadaña cuya mitad vino al suelo anoche”

Albistearen harira diodan, 1511an “Casa de las Beatas de N. P. San Francisco” tituluarekin ireki zutela. Santa Isabeleko Hirugarren Ordena (Tercera Orden de Santa Isabel) bezala ageri dira 1613 eta 1923an Sortzez Garbiko Ordenaren Arautegia (Regla de la Orden de la Inmaculada Concepción) ezarri zuten. 1793-94 inguruko frantsesen okupazioaz gain, 1808an ere txikituta geratu zen baita frantsesekin ere. Eta 1936ko gerraren ondorioz eliza guztiz birrindu zuten eta baita komentuaren zati bat.

Olagibel arkitektoari buruzko aipamena egin du Madinabeitiak. Gasteizko arkitekto ospetsuak 1795 eta 1796an ihardun zuen Kontzezinoko mojen komentuaren berriztapenean. Itxura denez, XVIII.aren amaieran frantsesak Arrasaten egon zirenean komentua erabili zuten eta kaltetuta gertatu zen eraikina. Hori dela eta, Olagibeli eman zitzaion berritze lanetan hasteko enkargua. Egia esan, obretako kostu apalaren arabera, ez dirudi lanak oso handiak izango zirenik.

Olagibelen aginduetara Oñatiko Juan Agustin Etxabarria obra-maisua ibili zen komentuko lanetan eta arkitektoak urtebete eskas eman zion obrarekin amaitzeko, 1796ko irailerako amaitu behar izan baitzuen.


Komentua, 1905ean
Ez dut gaurko ekarpentxo hau amaitu nahi, Madinabeitiarengana itzuli gabe. Iriztua izan zen 1888ko egun haietan, Arrasateko udal idazkaria liskar dialektiko eta idatziz bitartekoan zegoen Ildefonso Dorronsoro herriko parrokoarekin. Karlista integrista bere ideietan, Dorronsorok ez zuen Madinabeitia begi onez ikusten, liberaltzat hartzen baitzuen. Abuztuaren 18ko kronika honela amaitzen zuen “El Noticiero bilbaíno”ko korrespontsalak, geziak parrokoari zuzenduta, itxuren arabera:

“Hoy se ha dicho aquí que, si así como el rayo estalló en un centro de oración y de vida contemplativa lo hubiera sido en determinada casa, habría tela para rato. Es verdad: hubiese habido tela para rato; pero esa persona a quien se quiere aludir con tretas, ha pertenecido y quiere pertenecer a la comunión católica, sin que le remuerda la conciencia su lectura a “El Liberal” y “La Voz de Guipúzcoa” como lee a Fray Luis de Granada, cuando se le antoja y quiere variar de postura. Los que tanto se ocupan de vidas ajenas, aprendan a respetar la ciencia, porque la ciencia no está reñida con la religión; la ciencia tiene arcanos que pueden contribuir a minorar muchas calamidades en el mundo. Hagan una propaganda entre los ricos y los que disfrutan de pingües sueldos, para que en cada campanario se coloque el correspondiente “para rayos” y verán cómo las monjitas se lo agradecen”

Komentua lurreratzen ari, 1978an



Kontzezinoko komentua Arrasateko historia da, kultuari emana 467 urte egin ondoren. 




Argazkiak: JMVM eta Carmelo Letona
 
GEHIAGO KONBENTZIOKO GERRARI BURUZ