Bigarren aldiz agertuko zaigu txoko honetan XVIII. mendeko arkitekto ospetsu bat, itxura denez Arrasate ongi ezagutu zuena. Gasteizko Justo Olagibeli nagokio, Kontzezinoko komentuaren berriztapenean esku hartu zuena 1795ean, eta gaurko ekarpen honetan ikusiko dugun bezala, urtebete geroago gure herrira itzuli behar izan zuen, bigarren aukera horretan frantziskotarren komentura, alegia. Baina, goazen hastapenetara.
XVIII.aren amaieran Euskal Herriak gordin pairatu zuen Espainia eta Frantziaren arteko gerra, Konbentzinoko Gerra bezala ezagutua, 1793-75 bitartean. Arrasaten ezarri zen Gipuzkoako Diputazioaren Gerrako egoitza eta 1794ko irailean espainiar tropak Arrasatera heldu ziren, frantziarren aurreratzea eragotziko zuen frontea jartzera. Eta denboraldi batez hemen eduki zuten euren kuartela. Non eta San Frantzisko komentuan. Gerra guztietan bezala, ondorioak denetarikoak izan ziren eta alboko kalteak ugari. Espainiarrek alde egin zutenean frantziarrak iritsi ziren 1795eko uztailaren 16an eta Arrasaten egon ziren abuztuaren 30era arte. Denera, 46 egun. Gabatxoak herritik desagertzean frantziskotarrak kalteen inbentarioa egiten jarri ziren. Baita diru laguntza eskatzeko txostena idatzi ere. Eta, hain zuzen, azken horretatik atera ditut gaurko datu gehienak.
Ramon de Aranguren San Frantzisko Komentuko nagusiak, 1795eko abenduaren 2an honakoa idatzi zion espainiar armadako intendenteari,
“… puesto a los pies de V.S, con el debido respeto dice: que a principios de septiembre del año último de mil setecientos noventa y cuatro, por mandato del General de la División de Guipúzcoa, cedió el Convento a la más mínima indicación a las tropas de S.M, y se ocupó de cuartel dicho Convento hasta mediados de julio de noventa y cinco, derribando las obras acomodadas de los dormitorios y otras oficinas, cuya reposición es de coste excesivo a las facultades de unos frailes mendicantes, y que se han empeñado sobre manera aun para las precisas obras que han hecho para volver a habitar su convento. Por lo que suplica a V.S, se digne mandar pagar los perjuicios que han padecido conforme a la tasación hecha por los peritos”
Eta hementxe sartzen da eszenan Olagibel arkitektoa, izan ere Errege-Ogasunak izendatua, Arrasatera etorri zen frantziskotarren eskabidea bertatik bertara aztertzera. “Dn. Justo Antonio de Olaguibel, Profesor de Arquitectura, premiado en la primera Clase de ella, por la Real Academia de San Fernando de la Villa y Corte de Madrid” Gasteizen bizi zen Olagibel. Horrekin batera, Arrasateko frantziskotarrek aukeratutako Juan Agustin Etxeberria arkitekturako irakaslea ere aritu zen kalteen konponketa baloratzen, “para reconocer, medir y tasar las obras derribadas, y demás daños y perjuicios causados en el convento, para volverlo a reedificar, dejándolo en el estado que antes tenía…”
Ondoan doa bi arkitektoek 1796ko urtarrilaren 22an egindako txosteneko balorazioa, eta guztira 16.007 kobrezko errealetan kalkulatu zen konponketa.
Horren ondorioz, martxoaren 11an eskabide formala egin zuen diru kopuru hori Errege-Ogasunetik eskuratu ahal izateko. Espainiako armadako intendenteak ontzat eman zuen bi arkitektoen txostena eta bere aldetik frantziskotarren aldeko eskaria sinatu zuen:
“…el convento ha padecido los daños que representa en la demolición de los tabiques para el mejor acomodo de la tropa por disposición del Marqués de Rubí, que entonces mandaba las tropas de Guipúzcoa, y después por el mal uso que hicieron así los nuestros como los franceses. Los primeros se les debe resarcir por la Real Hacienda, porque intervino la disposición de aquel General; y los segundos también es justo su abono; pero que no pudiéndose averiguar con distinción los que causaron unos y otros para repartir, espera de la benignidad de V.S concederles los 16.007 reales de vellón”
Azkenik, urte hartako ekainaren 14an, errege dekretu batek Arrasateko frantziskotarren aldeko laguntza aldarrikatu zuen: 12.000 kobrezko erreal. Honela zioen dekretuak:
“Enterado S.M de todo, y resultando ser cierto lo le proponen estos religiosos, se ha servido mandar que se les dé doce mil reales en resarcimiento de los daños que han padecido”
Erregearen izenean Diego Gardoki bilbotarrak izenpetzen zuen aldarrikapena. Diodan Espainiako Ogasunaren buru nagusia zela Gardoki.
Hurrengo batean ikusiko dugu, Kontzezinoko mojei antzerakoa gertatu bide zitzaiela. Eta ostera agertuko zaigu Olagibel arkitektoa.
Argazkiak: JMVM
OLAGIBEL ETA ARRASATERI BURUZ GEHIAGO:
https://txemax3.blogspot.com/2017/10/arrasateko-kontzezinoa-iriztua-eta.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina