Aurkitu dudan plano batek eraman nau idaztera gaurko ekarpentxo hau, duela gutxi herriko frantziskotarren inguruan argitaratu nuen beste batekin erlazionatuta egon daitekeena. Eta orduan lez, gaurkoak ere Arrasateko beste erlijio-ordena batekin du zerikusirik, moja frantziskotarrak edo, geroago, Kontzezinoko mojak izan zirenak baititugu protagonistak. Funtsean, dena den, Kontzezinoko lekaimeak eta Arrasateko frantziskotarrak enbor bereko erlijiosoak ziren. Gaurko gaiak XVIII. mendera garraiatzen gaitu, hain justu Konbentzinoko gerra zela eta frantziarrek Arrasatetik alde egin zuteneko egunetara.
Kontzezinoko mojak izango zirenen gaineko lehen albisteak 1511koak dira, dohatsu arrasatearrak elkartzeko fundazio bat sortu baitzuten Maria Bañez eta Juan Otxoa de Olariaga senar-emazteek, baliabideak ahalbidetuz. Urte hartan Arrasateko kontzejuak “Casa de Beatas de Nuestro Señor San Francisco” Iturriotz inguruko sagasti eta txabola bat saldu zien 1.372 marabeditan aipatu senar-emazteei eta bertan prestatu zuten emakumeentzako dohatsutegia, otoitz eta meditazioa egiteko, izan ere hastapenetan emakume haiek euren etxeetan bizitzen jarraitu zuten.
Euskal Herriko dohatsutegi eta komentuen inguruan, Jose Adriano Lizarralde frantziskotarra aritu zen Eusko Ikaskuntzaren I Kongresuan (Oñati.1918) eta ordukoak dira ondoko baieztapenak:
“Casi los más de nuestros conventos de religiosas anteriores al siglo XVII, proceden de un beaterio antiguo transformado paulatinamente en claustro. La villa de Mondragón, los tuvo hasta dos; el uno de terciarias franciscanas, al cual debe su origen y tradición el presente convento de la Purísima Concepción; el otro de beatas agustinas”
1587an Hirugarren Ordenako dohatsutegien lehen inbentarioa egin zenean, Arrasaten hamasei emakume dohatsu ziren. Eta ordurako dohatsutegi baino zerbait gehiago izango zelakoan nago, izan ere, San Frantzisko komentuaren bultzagilea genuen Juan de Araoz 1581an hil zenean Iturriotzeko elizan hobiratu zuten, frantziskotarren tenplua prestatu bitartean.
Emakume haiek Aratzazuko frantziskotarren laguntza zuten, eta horrela idatzi zuen Lizarralde fraideak:
“La Orden por su parte nunca las abandonó sino que, como primera providencia, les señaló uno o varios Padres capellanes que las instruyesen y guiasen en el camino de la virtud, y más tarde, a medida de los recursos, procuró proveerles de una casa aislada a fin de «que las dichas Beatas tengan la honestidad e decencia que conviene en semejantes casas» dice otro documento de las de Mondragón”
Beraz, XVI.aren amaieran koka genezake emakume haiei eraikin egonkor eta egokia emateko ideia. Noiz hasi zen erabiltzen, guk ezagutu genuen komentua? Lizarralderen eskutik dakiguna honakoa da:
“El año de 1613, el P. Comisario en esta Provincia de Cantabria, Fr. Pedro Abrego otorga la licencia a la religiosas de Mondragón con estas palabras: «por cuanto, el dicho convento fue de religiosas beatas de Sta. Isabel religión aprobada por Su Santidad León X; Y las dichas religiosas por más perfección y por servir a Dios con más puridad y más recogimiento se quisieron encerrar y encerraron, y pasaron por el voto de clausura, de su estado de Beatas al de Monjas de la Regla de Santa Isabel; Y habiendo perseverado en el dicho encerramiento más de catorce años con mucha loa y edificación del pueblo, nos pidieron humildemente les concediésemos tener el velo negro conforme en la Iglesia Universal se usa en todas las religiosas que prometen clausura. Y considerando ser justísima su petición conforme a derecho, y que con el dicho velo negro se obligarán a vivir aun en mayor recogimiento de que habían vivido. Por tanto, usando de la autoridad que tengo de nuestro Rmo. Padre General,
plena en las cosas tocantes a esta visita de Frailes y Monjas de la dicha provincia, les concedo licencia para que desde hoy, día de la fecha de que puedan traer y cubrirse con el dicho velo negro como verdaderas monjas que son, encargándoles que desde en adelante vayan aprovechando más en la perfección de su estado, y conformando más la vida con el hábito»
Beraz, 1613an, emakume haiek ez ziren artean Kontzezino Ordenakoak, Santa Isabelekoak baizik. Orain jauzi bat egin behar dut, gaur dakardan planoari egokitua. XVIII. mendearen amaieran gaude eta Konbentzioko gerrak frontea ekarri du Arrasateraino. Frantziarrak eta espainiarrak ari dira elkarren kontrako erasoan. Aurreko ekarpen batean ikusi genuen bezala, tropak – bi aldeetakoak- San Frantzisko komentuan lojatu ziren, kalte materialak eraginez. Eta 1795ean frantziarrak Arrasatetik desagertzean fraide frantziskotarrek eskabide formala egin zioten Errege Ogasunari kalteen kostua erreklamatuz. Baita Ogasunak onartu eta ia-ia gastu osorako laguntza eman ere. Kalteen balorazioa egin zuten adituetako bat Justo Olagibel arkitekto gasteiztarra izan zen, Errege Ogasunak izendatua.
Jakin badakigu 1794ko abuztuaren 9an, gerraren ondorengoei beldur, Arrasateko hamasei moja isabelindarrek alde egin behar izan zutela herritik eta Bizkaiko Villaroko Santa Isabel komentura jo zuten, babes bila. Arrasateko komentua tropek okupatu zuten eta kalte materialak ere gertatu ziren. Suposamenduen zirkulura sartuz baina arrisku handirik gabe, ausartuko nintzateke esatera mojek ere Errege Ogasunera jo zutela, diru laguntzaren eske. Ezin da egiaztatu, 1936ko gerran komentua birrinduta geratu baitzen eta artxibo zaharra erreta. Baina San Frantzisko elizan bezala, Madriletik mojen eskaera ontzat eman zutela baieztatzea ez daukat tokiz kanpokotzat. Batez ere, 1796an burutuko ziren obren arduradun nagusia Olagibel arkitektoa izan zela jakinda.
Komentuko berriztapenei buruzko artikulu interesgarri bat idatzi zuen 2001ean Eusko Ikaskuntzaren Ondare aldizkarian Ignazio Zendoiak eta bertan dioenez Olagibelek berak baloratu zituen obrak 52.502 kobrezko errealetan. Gogora dezagun gure aldetik San Frantziskoko kalteek 16.007 erreal suposatu zutela. Mojen komentuko lanak Oñatiko Juan Agustin Etxabarriak egin zituen Olagibelen aginduetara. Urtebete eskas eman zion Olagibelek Etxabarriari obrak amaitzeko eta oñatiarrarentzako instrukzioen artean, kanpai-hormari zegokiona irakur daiteke Zendoiaren lanean:
“Sobre la pared vieja de la esquina de la yglesia, lebantando hasta el igual del tejado con mampostería, con buena mezcla de cal, arena, y desde dho sitio hasta su remate ha de ser de piedra sillería arenisca, acomodando su hancho y alto al sitio, y campañas que se hallan con su taluz, fajas y frontispicio en su remate bien labrado y asentado con su mezcla”
Kanpai-hormari 1888ko abuztuaren 14an gertatutakoaz aspaldi idatzi nuen txoko honetan.
Ondoko planoa Olagibelen garaikoa al da? Larrea batek marraztuta, azalpenetan datu interesgarriak ematen ditu. Besteak beste, Iturriotz kantoi (6) eta kaleko angeluko etxean (7) Oro lizentziatuarena zela argitzen digu. Zerkaosteta (4) kalean, Villafrankako kondearen etxearen (9) (1) alturan Komentuak ate bat zeukan, ortuetara ematen zuena. Eta iturrira zeraman Kontzezinoko estrata (5) goialdean galtzen da.
Moja haiei 1923an eman zien baimena Vaticanok euren buruak Sortze Garbiko Ordenaren Erregelara egokitzea. Beraz, 1923tik dira moja haiek kontzepzionistak,
((1) Bañez de Artazubiaga gutxien jauregia
Argazkiak: JMVM
FRANTZISKOTARRAK KALTETUTA KONBENTZINOKO GERRAN
https://txemax3.blogspot.com/2021/02/monterrongo-kondea-gorteetako-diputatu.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina