otsaila 27, 2021

FELIX ARANO ARRASATEN (1902-1927) Omenaldia. 1925

 Atal batzuk eskaini nahi dizkiot txoko honetan XX. mendeko Arrasateren garapen integralean zerikusi handia izan zuen maisuari. Eta hori zein izan zen jakin badakigu: Felix Arano. Noski, nik idatzitakoa bakarrik bilduko dut, Aranori buruz gehiago eta zabal idatzi baita, eta nire asmoa “Hots begi danbolina” blogean sail bat irekitzea da, besterik gabe, nire ekarpenekin. Batzuk dagoeneko argitaratuta daude eta beste zenbaitzuk atalez emango ditut.

 

FELIX ARANO ARRASATEN (1902-1927)

PEDRO VITERI ETA BERE EKARPENA GOGORATUZ

LEHEN BALANTZEA. 1903

FELIX ARANO. MAISU ERAGILEA (2tik lehena)

FELIX ARANO. MAISU ERAGILEA (2tik bigarrena)

ARABAKO MAISUAK ARANORENGANA

ARANO MAISUARI OMENALDIA. 1925

ARANO ARRASATEKO SEMEKOTZAT. 1925 

FELIX ARANOREN HERIOTZA. 1929

TERESA GARCIA MAISTRA GOGORATUZ

 ======..=====

Felix Arano maisua, Arrasateko maisu enblematikoa dugu. Nik esango nuke berari zor zaiola XX. mendeko herriaren garapen soziala, belaunaldi oso bat hezi baitzuen modu aurrerakoian, eta horrek positiboki eragin zuen arrasatearron bizitzan.  Arrasateko Viteri eskoletako maisu handiari omenaldi herrikoia eskaini zitzaion 1925eko ekainaren 29an, Espainiako Gobernuak Alfontso XII. Ordenaren Zalduneko Gurutzea eman ondoren. Eta herri osoak txalotu zuen ekintza, horretarako apropos sortutako batzorde batek gidatua.
Felix Arano, bere ikasle batzuekin, 1915 inguruan
Berrogeita sei urte eta lau egun zeramatzan Aranok maisu lanetan, horietako hogeita lau Arrasaten.
Gaurkoan omenaldi haren berri eman nahi dut, garaiko prentsak ongi islatu zuena, eta Donostiako “El Pueblo Vasco” egunkariaren orrietara jo dut txoko honetako irakurleari informazioa zerbitzatzearren.  Urte hartako San Juanetako jai egitarau ofizialean sartu zen omenaldia - gogoratu behar da festa eguna izan zen bitartean San Pedro egunean ematen zitzaiola amaiera Arrasateko  jai nagusiei- eta, beraz, jai giroak kutsu herrikoia eman zion ekintzari. 

Aranoren omenaldia zenbait hilabete lehenago iragarri zenetik antolatze batzordeak herritarren atxikimendua jaso zuen eta aurki diru bilketa bati ekin zitzaion, gastuei aurre egiteko. Asko eta asko izan ziren - ekarpena txikia izan arren- dirua eman zutenak, eta prentsak laguntzaile haien izenak publikatu zituen, egunkari desberdinetako korrespontsalen bitartez. Eta heldu zen ekainaren 29ko eguna. Dena zegoen prestatuta, eta Arrasatera Gipuzkoako Diputazioaren lehendakaria agertu zen, probintziako gobernadore zibilarekin batera. Eta hezkuntza munduko ordezkari ugari, batez ere Gipuzkoa eta Arabatik. Dagoberto Resusta Arrasateko alkateak errezibitu zituen denak, eta berari egokitu zitzaion ekitaldi osoaren gidari lana. Hasiera Biteriren lorategietan eman zen, alkatearen diskurtsoarekin. Besteak beste, Resustak esan zuen: 

“El 3 de julio del año pasado este Ayuntamiento tuvo el acierto de llamar la atención de los poderes públicos acerca de la labor persistente durante tantos años y altamente meritoria; como también y de un modo especial, del esfuerzo e inteligencia que supone el método desplegado por el que es gloria del Magisterio español, don Féix Arano… Era, pues, necesario pagar el tributo merecido y de modo ostensible duradero al que había puesto a nuestra juventud a nivel tan envidiable. Esto es lo que el Ayuntamiento ha pretendido al acudir al Gobierno para obtener lo que considerado de justicia fuese algo, como un símbolo de gratitud que debe el pueblo de Mondragón a su maestro. Y ha tenido la fortuna de ser escuchado por el Gobierno de S.M., quien ha concedido al que con este acto festejamos el honor de pertenecer a la orden civil de Alfonso XII, creada expresamente para premiar servicios a la enseñanza 

D. Félix Arano: Nada de biografía ni de apología. ¿Para qué? Estáis delante de mondragoneses que conviven con Vd. por más de 23 años, cuyos hijos ostentarán siempre y con orgullo el haber sido discípulos vuestros: estáis delante de hijos de Alsasu, donde habéis sembrado vuestra semilla que no perece; delante de eibarreses, de donostiarras y de otros que han admirado vuestra capacidad, que comprende gran inteligencia y férrea voluntad en las conferencias que con vuestros discípulos habéis  dado en diferente puntos. ¿Qué mejor panegírico que el que en este momento musita interiormente cada uno de los presentes? 

Aparte, en nombre de todos, me atrevo a ofreceros la insignia de la Cruz de Alfonso XII, que acreditará que pertenecéis  a la alta categoría que por vuestros méritos, como emblema, os corresponde” 
 
Felix Arano; ondoan, alboratuta, Dagoberto Resusta, omenaldian
“El Pueblo Vasco”k informazio zehatza eman zuen biharamunean. Eta irakur daitekeenez, diskurtsoaren ostean Resustak dominak ipini zizkion Aranori, bertaratutakoen txalo zaparradaren artean. Lekuko pribilegiatuak izan ziren, Teresa Garcia emaztea, Biteri Eskolako  maistra ohia, eta alaba Angelita, bera ere bost urte lehenagotik maisutza lanetan aitaren laguntzaile gisa ari zena. Jarraian Aranok berak hitz egin zuen, lehenik eskerrona azaltzeko, Arrasateko Udala, Gipuzkoako Aldundia, Gipuzkoako Ateneoa, Juan Arzadun jenerala, Burgoseko gobernadorea eta Briviescako agintariak aipatuz. Arrasateko Udalarentzat ere eskerroneko berbak izan zituen eta baita omenaldi herrikoia bultzatu zutenentzat ere. Bere diskurtsoa hitz hauekin amaitu zuen: 

“La Diputación de Guipúzcoa atenta siempre con certero sentido de la realidad a las rápidas mudanzas que en los actuales tiempos esterilizan siembras que fueron fecundas ha resuelto subvencionar generosa y espléndidamente al Patronato de las Escuelas Viteri y con ello ha coronado en forma prácticamente insuperable toda esta grande obra de cariñosa benevolencia para conmigo. Muy cierto es que “no solo de pan vive el hombre” pero no es menos cierto que el pan de cada día es su primer elemento de vida y el cimiento sobre el cual han de reposar todos los restantes. Mi agradecimiento vivísimo que con la misma intensidad que hoy durará en mi corazón tanto como dure mi vida” 

Emozioak hartuta, Arano eseri egin zen eta Bizente Laffite Diputazioko presidentearen txanda izan zen. Bere hitzetan adierazi zuen Felix Arano eta Angelita alabaren bitartez Arrasateko Eskola Europako onenen artean jarri zela. Azpimarratu nahi dut, nire aldetik, Aranoren alabak 1920an amaitu zuela karrera Gasteizko Magistergoko Eskolan, ikasgai guztiak matrikula notarekin. Laffitteren ostean Garcia Cernuda gobernadore zibila mintzatu zen.

Jarraian bazkari jendatsua izan zen, Biteriko lorategietan, bost ehun bazkaltiar baino gehiagorentzat. Aranoren ondoan agintariak eta lagunak eseri ziren, besteak beste Agurain bere jaioterritik etorritakoak eta Arrasatekoak. Neskatila batek lora sorta bat eskaini zion ikasle izandako denon izenean. Eta bazkal buruetan Kruz Madinabeitiak, batzorde antolatzaileko eta zeremoniaren protokoloko burua, atxikimenduen zerrenda irakurri zuen, estatu osotik helduak. Adierazgarria
Jose Joakin Arin
zelako Madinabeitiak Jose Joakin Arin Arrasateko erretorearena eman zuen ezagutzera lehen tokian. Honela zioen erretoreak, idazki luzetik ateratakoa:
 

“La circunstancia del duelo de mi familia que me aflige, me impide tomar personalmente parte en el banquete de homenaje con que tan justamente le honra hoy el pueblo de Mondragón. Pero me es muy grato manifestar a Vd. que, ya como amigo y bien sobre todo como párroco y en nombre de todo el clero parroquial, me adhiero de todo corazón con el mayor entusiasmo y sin reservas de ningún género, a dicho homenaje, reconociendo y confesando con sinceridad y gratitud la actuación observada por Vd. y por su dignísima esposa desde hace tantos años en el ejercicio de su noble profesión en este pueblo, tan digna de encomio, no sólo por su extraordinaria competencia y asidua laboriosidad y abnegación, sino por el espíritu cristiano y piedad con que ha procurado formar los corazones de sus discípulos. Lo que ha contribuido poderosamente a la pacificación de los espíritus y a la desaparición de recelos y temores y cuestiones y discordias suscitados en otro tiempo, y que es un bien para todos hayan podido ser justamente echarse al olvido” 

Jose Joakin Arin erretoreak bere hitzekin, Arano eta Tiburtzio Zatarain aurreko erretorearen artean izandako desenkontruaz ari zen. Arin 1911an Arrasatera heldu zenean gauzak baretu egin ziren. Eta atxikimenduen irakurketa egin ostean,antolatzaileek album eta pergamino bat oparitu zizkioten Aranori. Albuma Eibarko Agustin Larrañaga damaskinatzaile ospetsuak prestatu zuen eta bertan 2.200 izen ageri ziren, hain zuzen beren diruarekin omenaldiko gastuak arintzeko azaldu ziren herritarrenak. Benetan, jai herrikoia Arano maisu ahaztu ezinari Arrasaten eskaini zitzaiona.

 Argazkiak: JMVM

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina